Segurtasun Saila

Konpartitu

Udaletarako eta Batzar Nagusietarako hauteskundeak 2023. Aldi baterako atzerrian bizi diren hautesle egoiliarren (ERTA) posta bidezko botoa

Nortzuek eman dezakete botoa posta bidez?

Udal hauteskundeak

Lana, ikasketak, oporrak eta abar direla-eta atzerrian aldi baterako bizi diren pertsona hauek bozkatu ahal izango dute, hauteskundeak deitzen direnetik (apirilaren 4an) maiatzaren 24ra arte:

 Batzar Nagusietarako hauteskundeak

Lana, ikasketak, oporrak eta abar direla-eta atzerrian aldi baterako bizi diren pertsona hauek bozkatu ahal izango dute, hauteskundeak deitzen direnetik (apirilaren 4an) maiatzaren 24ra arte:

  • Espainiako nazionalitatea duten pertsonak, baldin eta adin nagusikoak badira eta dagokion hauteskunde-barrutiko edozein udalerritako Espainiako egoiliarren hauteskunde-erroldan inskribatuta badaude.
    EZIN dute Batzar Nagusietarako Hauteskundeetan bozkatu Euskadin bizi diren atzerritarrek (CERE).

 Nola eta noiz bozkatzen da postaz?

 Botoa eman nahi duenak izapide hauek egingo ditu epearen barruan:

  1. Aldi baterako bizilekutik gertuen dagoen Espainiako Matrikula Kontsularraren Erregistroan inskribatuko da – 1621/2007 Errege Dekretuaren 2. artikulua – apirilaren 4tik aurrera.
  2. Botoa eskatuko du egoiliar ez den kontsulatuan, Barne Ministerioaren webgunean deskarga daitekeen inprimaki bat edo bulego edo atal kontsularretan eskuragarri dagoena erabiliz. Betetako eskabidea bulego edo atal horietan aurkeztu beharko da, eta kontsulatuko funtzionarioak, interesduna identifikatu ondoren, Matrikula Kontsularraren Erregistroan ez-egoiliar gisa inskribatuta dagoela eta sinadura bat datorrela egiaztatuko du. Eskaera apirilaren 4tik 29ra bitartean aurkeztu beharko da – 1621/2007 Errege Dekretuaren 3. artikulua –.
  3. Botoa postaz emateko agiriak eta jarraibideak eskabidean adierazitako atzerriko helbidean jasoko ditu. Horretarako, Hauteskunde Erroldaren Probintzia Ordezkaritzak maiatzaren 2tik 8ra bidaliko ditu agiri horiek – 1621/2007 Errege Dekretuaren 4. artikulua –.
  4. Posta ziurtatu bidez bidaliko du botoa hauteskunde-mahaira, honako epe honetan: maiatzaren 2tik 24ra. Epe hori luzatu egin daiteke Hauteskunde Batzorde Nagusiaren (HBZ) erabakiz – 1621/2007 Errege Dekretuaren 5. artikulua –.

Azken aldaketako data: