EAEko etxebizitza hutsei buruzko estatistikaren laburpen txostena. 2013
EAEko etxebizitza hutsei buruzko 2013ko laburpen txostena
2013an EAEn, etxebizitzen % 8,7 hutsik zeuden
Proportzioan, Araba da etxebizitza hutsen kopuru handiena duen lurraldea. Bizkaia aurkako egoeran dago.
Arabak eta Gipuzkoak etxebizitza hutsen antzeko proportzioa dute, zentzu hertsian.
Etxebizitza hutsek inpaktu nabarmena dute udalerri txikiagoetan. Bilbon, berriz, etxebizitza hutsen proportzio txikia dago.
Etxebizitza hutsetan gorakada arina egon da 2011 eta 2013 urteen artean, Gasteizen modu nabarmenagoan, udalerri txikietan eta 40.001 eta 100.000 biztanle bitartekoetan.
Oharra: 2016an, 2013ko etxebizitza-parkea berriro balioztatu da Eustaten Etxebizitzen Udal Estatistikaren 2013/01/01eko informazioaren arabera; beraz, 2014an egindako emaitzen txosten honek ematen dituen zifrak berrazterketa baino lehenengoak dira.