Arautegia
Inprimatu121/2005 DEKRETUA, maiatzaren 24koa, Osasun Saileko Aholku Batzordeen araubideari buruzkoa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Osasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 105
- Hurrenkera-zk.: 2853
- Xedapen-zk.: 121
- Xedapen-data: 2005/05/24
- Argitaratze-data: 2005/06/06
Gaikako eremua
- Gaia: Osasun eta kontsumoa; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Osasun arazo beraren aurrean, osasun munduko erabakien eta analisi eta lehentasunen konplexutasunak, ikuspuntu ezberdinen araberakoak, aterabideak eta inplikatutako sektoreen interesak aztertuko dituen adituen aholkularitza bilatzeko beharra dakar.
Profesional eta Administrazioaren arteko aterabide parte-hartzailearen bilaketa honetan, 2002ko uztailaren 9an Jaurlaritzaren Kontseiluak onetsitako Osasun Plana 2002-2010 planaren garapenerako interes handia du Aholku Batzordeen sorrerak.
Aholku Batzorde hauen helburua Osasun Sailean bi alde batzea ahalbidetuko duen egitura bat sortzea da: batetik, ospe handiko adituen eta elkarte profesionalen ordezkaritzaren ekarpenak, eta bestetik, kudeatzaile klinikoen eta osasun-kudeatzaileen esperientzia.
Osasun Plana 2002-2010 planak bere garapenerako osasuneko profesionalak tartean sartzeko beharra ikusten du, Osasun Planean azaldutako zerbitzu klinikoen helburuak bideratze aldera. Elkarlan hau beharrezkoa da prebentzioa, diagnostikoa, tratamendua, errehabilitazioa, informazioa eta ikerketaren maila ezberdinetan, baliabide publikoak ahalik eta modu eraginkorrenean erabiltzeko xederako.
Hori guztia dela eta, Osasun sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2005eko maiatzaren 24an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
Dekretu honen bidez Aholku Batzordeei aplikatuko zaien araubidea ezartzen da, izaera aholku-emailea duena, Osasun sailburuak Euskadiko Osasun Plana 2002-2010 planaren barnean dauden lehentasunezko osasun jarduera-esparruentzat sortu duena.
Aholku Batzordeen funtzio nagusiak honakoak izango dira:
Osasun Sailarentzat interesgarri diren eta Osasun Planaren garapen eragingarria errazten duten helburuekin, estrategiekin, programekin eta jarduerekin zerikusia duten gaien berri ematea.
Osasuneko kasuan kasuko berariazko arloan esku-hartze programen lanketan proposamenak egin eta, hala behar bada, Osasun Sailarekin elkarlanean aritu.
Osasun Sailak osasun programei eta prozesu asistentzialei buruz egiten dituen ebaluazioen emaitzen berri eman, egoki ikusten diren eguneratze eta hobekuntza proposamenak formulatuz.
Jardunean dauden edo etorkizunerako aurreikusten diren ikerketa lerroen berri eman, baita bere esku hartze-eremuari dagozkion gaixotasunen diagnostikoan eta tratamenduan indar hartzen ari diren teknologien existentziaren berri ere.
– Osasuneko esku-hartze programak ondoko puntu hauei buruzkoak izango dira:
Osasun Planaren helburu orokorren eta berariazkoen garapena, kasuan kasuko arlo espezifikoari dagokiona.
Osasun Planean dauden eta kasuan kasuko arlo espezifikoari dagozkion estrategien garapena, populazio jarduera eta betetzeak proposatuz.
Zerbitzuen beharren eta baliabideen identifikazioa osasun helburu operatiboak proposatuz, kasuan kasuko osasun arazoaren egitura-kalitatea, prozesua, antolaketa eta emaitzaren adierazle direnak.
Ikerketa eta ebaluazioak proposatu, kasuan kasuko arlo espezifikoaren egoera hobeto ezagutzeko, izan dadin Autonomia Elkartean, Lurralde Historikoan, udalerrian edo osasun zerbitzuen antolakuntzan.
– Osasun sailburuordeak onetsiko ditu osasun esku-hartze programak.
Aholku Batzordeak barne araudiaren arabera eraenduko dira, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen II. tituluaren II. kapituluan oinarrizko gisa xedatutakoaren aplikazioa kaltetu gabe.
– Aholku Batzordea lehendakariak, idazkariak eta gehienez 18 kidek osatuko dute.
– Aholku Batzordeen osaeran zientzia-elkarteen eta osasunaren zientzietako espezialitateetako profesionalen ordezkariak, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko osasun zerbitzuetako ordezkariak eta Osasun Saileko ordezkariak egongo dira.
– Aholku Batzorde bakoitzak erabakiko du, aztertu beharreko gaietan ospe handia duten eta beren ekarpenak interesgarritzat jotzen diren beste pertsona batzuk, egingo diren bileretara etorri eta beren jardueren garapenean kolaboratu ahal izatea.
– Aholku Batzordeek beren esparruko arloen eta gaien ikerketa eta trataera espezifikorako lan-taldeak eratu ahal izango dituzte.
– Aholku Batzordeen lehendakaria, idazkaria eta kideen izendapena Osasun sailburuak egingo du. Izendapenen iraupena bi urtekoa izango da, berriz hautatuak izan daitezkeelarik.
– 5.3 artikuluan aipatzen den kolaboratzaileen izendapena Osasun sailburuordeak egingo du dagokion Aholku Batzordeak proposatutakoa aintzat hartuta.
Aholku Batzordeetan parte-hartzeak eta 5.3 artikuluan aipatzen den kolaborazio-jardueren garapenak ez dute ordainsaririk izango, otsailaren 2ko 16/1993 Dekretuan, zerbitzuagatiko kalte-ordainei eta gainontzeko arau osagarri eta garapenari buruzkoa, aurreikusitako kopuruetan dieta edo kalte-ordainak jasotzea kaltetu gabe.
Aholku Batzordeen funtzionamendurako beharrezkoa den administrazio-laguntza Osasun Sailak eta Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzu publikoak emango du.
Lehentasunezko osasun jarduera esparrutzat hartzen dira:
Minbizia.
Zirkulazio-aparatuko gaixotasunak.
Diabetes mellitusa.
Osasun mentala.
Txertaketaren bidez saihestu daitezkeen gaixotasunak.
GIB-HIESa eta bestelako STGak.
Osasun sailburuaren iritziz egungo edo etorkizuneko osasun arazoekin zerikusia duten gaixotasunak.
Ondorengo xedapenok indargabeturik geratuko dira:
240/1993 Dekretua, abuztuaren 3koa, Osasun Saileko Kontseilu Aholkuemaleen araubideari buruzkoa.
170/1993 Dekretua, ekainaren 15ekoa, Minbiziari buruzko Euskadiko Kontseilu Aholkuemailea eratzeko dena.
1987ko urriaren 1eko Agindua, Osasun eta Kontsumo Sailaren Euskal Autonomia Elkartean dauden Gogo-Osasunerako Zerbitzuen Erreformarako Batzordea osatuz.
1991ko ekainaren 4ko Agindua, Osasun Sailburuarena, Txertaketetarako Euskadiko Aholku Batzordea sortzeko dena.
1991ko abuztuaren 30eko Agindua, Osasun sailburuarena, Euskadiko Osasun Informazio Sistemei buruzko Batzorde Aholkularia sortzen duena.
1992ko urriaren 6ko Agindua, Osasun Sailburuaren, HIESari Aurrehartzeko eta hori Kontrolatzeko Egitasmoaren Aholku-batzordeen osakera eta egitekoak zehazten dituena.
1993ko ekainaren 17ko Agindua, Osasun Sailburuarena, Minbiziari buruzko Euskadiko Kontseilu Aholkuemailea sortzeko zen 170/1993 Dekretua garatzeko dena.
1993ko azaroaren 3ko Agindua, Osasun Sailburuarena, Bihotz eta Odol-basoetako Gaisotasunei buruzko Euskadiko Kontseilu Aholkuemailea eratzeko dena.
1994ko martxoaren 8ko Agindua, Osasun sailburuarena, Diabeteari buruzko Euskadiko Kontseilu Aholkuemailea eratzeko dena.
1994ko martxoaren 29ko Agindua, Osasun sailburuarena, Berezko eta Perinatal mailako Gaisotasunen Euskadiko Kontseilu Aholkuemailea sortzen duena.
Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 2005eko maiatzaren 24an.
Lehendakaria,
JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.
Osasun sailburua,
GABRIEL M.ª INCLÁN IRÍBAR.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (22)
- Ikus: AGINDUA, 2024ko otsailaren 9koa, Osasuneko sailburuarena, Zainketa Aringarrien Euskadiko Aholku Batzordea sortzekoa.
- Garatutakoa: AGINDUA, 2006ko maiatzaren 8koa, Osasun sailburuarena, Mellitus Diabeteari buruzko Euskadiko Aholku Kontseilua sortzeko dena.
- Ikus: AGINDUA, 2012ko maiatzaren 22koa, Osasun eta Kontsumoko sailburuarena, Gaixotasun Arraroei buruzko Aholku Batzordea sortzeko dena.
- Ikus: AGINDUA, 2011ko irailaren 7koa, Osasun eta Kontsumoko sailburuarena, Txertaketen Euskadiko Aholku Batzordea sortzeko dena.
- Ikus: AGINDUA, 2009ko otsailaren 27koa, Osasun sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Mikrobiologia Informazioko Sistemari aitorpena egitea arautzen duena.
- Garatutakoa: AGINDUA, 2006ko maiatzaren 8koa, Osasun sailburuarena, Minbiziari buruzko Euskadiko Aholku Kontseilua sortzeko dena.
- Garatutakoa: AGINDUA, 2006ko maiatzaren 8koa, Osasun sailburuarena, Zirkulazio Aparatuko Gaixotasunei buruzko Euskadiko Aholku Kontseilua sortzeko dena.
- Garatutakoa: AGINDUA, 2009ko urtarrilaren 14koa, Osasun sailburuarena, Sortzetiko Gaixotasunak Jaioberriengan Bahetzeko Aholku Batzordea sortzen duena.
- Indargabetzen du: AGINDUA, 1994ko martxoaren 29koa, Osasun sailburuarena, Berezko eta Perinatal mailako Gaisotasunen Euskadiko Kontseilu Aholkuemailea sortzen duena.
- Garatutakoa: AGINDUA, 2007ko urriaren 4koa, Osasun sailburuarena, Osasun Mentalari buruzko Euskadiko Aholku Batzordea sortzeko dena.
- Ikus: AGINDUA, 2010eko urtarrilaren 12koa, Osasun eta Kontsumoko sailburuarena, Euskal Osasun Zerbitzu Publikoan, Gobernu Onaren Koderako Aholku Batzordea sortzeko dena.
- Ikus: 579/2009 DEKRETUA, azaroaren 3koa, Osasun eta Kontsumo Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duena.
- Ikus: AGINDUA, 2018ko ekainaren 25ekoa, Osasuneko sailburuarena, Lehen Mailako Arretako Euskadiko Aholku Batzordea eratzen duena.
- Indargabetzen du: AGINDUA, 1994ko martxoaren 8koa, Osasun sailburuarena, Diabeteari buruzko Euskadiko Kontseilu Aholkuemailea eratzeko dena.
- Indargabetzen du: AGINDUA, 1993ko azaroaren 3koa, Osasun sailburuarena, Bihotz eta Odol-basoetako Gaisotasunei buruzko Euskadiko Kontseilu Aholkuemailea eratzeko dena.
- Indargabetzen du: 240/1993 DEKRETUA, abuztuaren 3koa, Osasun Saileko Kontseilu Aholkuemaleen araubideari buruzkoa.
- Indargabetzen du: AGINDUA, ekainaren 17koa, Osasun Sailburuarena, Minbiziari buruzko Euskadiko Kontseilu Aholkuemailea sortzeko zen 170/1993 Dekretua garatzeko dena.
- Indargabetzen du: 170/1993 DEKRETUA, ekainaren 15ekoa, Minbiziari buruzko Euskadiko Kontseilu Aholkuemailea eratzeko dena.
- Indargabetzen du: AGINDUA, 1992ko urriaren 6koa, Osasun Sailburuare na, HIESari Aurrehartzeko eta hori Kontrolatzeko Egitasmoaren Aholku-batzordeen osakera eta egitekoak zehazten dituena.
- Indargabetzen du: AGINDUA, 1991ko abuztuaren 30ekoa, Osasun Sailburuarena, Euskadiko Osasun Informazio Sistemei buruzko Batzorde Aholkularia sortzen duena.
- Indargabetzen du: AGINDUA, 1991ko ekainaren 4ekoa, Osasun Sailburuarena, Txertaketetarako Euskadiko Aholku Batzordea sortzeko dena.
- Indargabetzen du: Osasunketa eta Kontsumo Sailaren 1987.eko Urriaren 1eko AGINDUA, Euskal Autonomia Elkartean da den GogOsasunerako Zerbitzuen Erreformarako Batzordea osatuz