Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2012ko maiatzaren 22koa, Osasun eta Kontsumoko sailburuarena, Gaixotasun Arraroei buruzko Aholku Batzordea sortzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Osasun eta Kontsumo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 179
  • Hurrenkera-zk.: 4120
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2012/05/22
  • Argitaratze-data: 2012/09/13

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Gaixotasun arraroek, maiztasun gutxiko gaixotasun izenez ere ezagunak direnek, 10.000 biztanleko bost pertsona baino gutxiago jotzen dute. Hala ere, populazioaren zati esanguratsu bat jotzen duten patologia konplexuak dira, eta zenbait zailtasun daude gaixotasun horiek jotakoak behar bezala artatzeko. Osasun eta Kontsumo Sailak zenbait ekimen abiarazi ditu, konplexutasun handieneko pazienteak diagnostikatu, artatu eta zaintzeko lanak hobetu nahirik, eta gaixotasun horien tratamenduan aurrera egiteko erabaki sendoa hartu du.

Maiatzaren 24ko 121/2005 Dekretuz Osasun Saileko Aholku Kontseiluen araubidea ezarri zen, zeinaren helburua adituen aholkularitza lortzea baita; zertarako eta, irtenbide aukerak eta osasun arazoei aurre egiteko irtenbiderik egokienak aukeratzerakoan, inplikatutako sektoreen interesak ponderatzeko. Dekretu horren xedapen gehigarri bakarrean, Osasuneko sailburuak gaur egungo eta etorkizuneko osasun-arazoak direla-eta egokitzat jotzen dituen jarduera-eremuak jotzen dira lehentasunezkotzat.

Ildo horretatik, osasun-arazo beraren aurrean, osasun munduko erabakien eta analisi eta lehentasunen konplexutasunak, ikuspuntu ezberdinen araberakoak, aterabideak eta inplikatutako sektoreen interesak aztertuko dituen adituen aholkularitza bilatzeko beharra dakar.

Dekretuan aurreikusitako aholku-organo bat lanabes egokia izan daiteke gaixotasun horien ikuspegia eta tratamendua hobetzeko.

Horregatik, honako hau

  1. Honako banaketaren arabera izendatuko dira kideak:

    1. Bokal bat, Pediatriako EAEko eta Nafarroako Erakundearen ordezkaria.

    2. Bokal 1, Familia- eta Komunitate-Medikuntzako Euskal elkartearen (Osatzen) ordezkaria.

    3. Bokal bat, Barne Medikuntzako EAEko Erakundearen ordezkaria.

    4. Bokal bat, FEDER Espainiako Gaixotasun Arraroen Federazioaren ordezkaria.

    5. Bokal bat, Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluak proposaturik.

    6. Bokal bat, Euskal Herriko Neurologi Elkartearen ordezkaria.

    7. Hiru bokal, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren ordezkariak.

    8. Bi bokal, Osasun eta Kontsumoko Sailaren ordezkariak.

    9. Bi bokal, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzaren ordezkariak.

Gaixotasun Arraroei buruzko Aholku Batzordeko kideek egungo arauetan jasotako bidaia-sariak eta kalte-ordainak jaso ahal izango dituzte.

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko maiatzaren 22a.

Osasun eta Kontsumoko sailburua,

JAVIER RAFAEL BENGOA RENTERÍA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.