Arautegia
InprimatuAGINDUA, 1991ko ekainaren 4ekoa, Osasun Sailburuarena, Txertaketetarako Euskadiko Aholku Batzordea sortzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Osasuna
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 119
- Hurrenkera-zk.: 1911
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 1991/06/04
- Argitaratze-data: 1991/06/12
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Sailak
Testu legala
Osasunbide ekintzetan, neurri eraginkorrenetakoak dira eta kostu/onura erlaziorik onena dutenetakoak dira txertaketak. Txertaketa Politikei buruzko Batzarrean, 1984ean, OMEren helburu objektiboak finkatu ziren herrialde honentzat eta Euskadi 2000rako Osasun Helburuetan jasota daude horiek. Haurren Txertaketei zegokien Aholku Batzordea 1986an sortu zen eta txertoen egutegia gaurkoratzea eta Haurren Txertaketen Eskuliburu bat prestatzea izan ziren bere ekintzak. Hala ere, txertoei buruzko ezagupen berriak eta zientzia mailako argitalpenak baloratuz, txertaketaegitarauak berrikuskatu egin behar dira aldizka-aldizka. Adin nagusiko txertaketak ere modu berean hartu behar dira kontutan. Gure Autonomi Elkartean erabili beharreko txertaketa politikaren ikerketa, berrikusketa eta jarraipena egiteko, ekintza horren atal teknikoetan Sailari norabide eta aholkuak emango dizkion aditu profesionalen talde bat sortu beharra dago, onetsitako trebakuntza eta esperientzia izango duena. Guzti hori dela bide eta eman zaizkidan ahalmenen arabera, hauXEDATU DUT: 1. atala.- Osasun Sailaren Aholkularitza Teknikorako kontsulta-organu bezala, Txertaketetarako Euskadiko Aholku Batzordea sortzen da. 2. atala.- Txertaketetarako Euskadiko Aholku Batzordeak, aholku emateko bere egitekoaren eremuan, ondorengo iharduketa hauek garatuko ditu: a) Haurtzaroan eta adin nagusian txertaketak egoki erabiltzeari buruzko gaietan informatu eta aholkuak ematea. b) Euskal Autonomi Elkartean erabiltzeko izango den txertaketa egutegi bat prestatzea, bertako gizarte- epidemiologiaren bereiztasunei egokitua izango dena. c) Bere ustetan lehentasuna duten alorretan, aurrikusi eta inmunizatu daitezkeen gaisotasunen eremuan, ikerketarako ikasketak edo azterlanak proposatzea. d) Iharduketak homogeneizatzeko, Estatu mailan dauden gai honetako gainerako Aholku Batzordeekin elkarlana burutzea. e) Administrazioko beste organo ahalmendunen aldetik ikerketaren bat edo ekintzaren bat merezi dezaten arazoen edo aurrikusi eta inmunizatu daitez keen gaisotasunekin zerikusirik duten beharren berri ematea Osasun Sailari. 3. atala.- 1. Ondorengo hauek izango dira Txertaketetarako Euskadiko Aholku Batzordea osatuko dutenak: Lehendakari bat, Lehendakariorde bat, Koordinatzaile bat eta hamabi Bokal gehienera. 2. Konklusioetan eta hartu beharreko erabakietan, batzordearen eritzitan intereskotzat jotzen diren ekarpen eta lan zientifikoak egin dituzten pertsona konpetentziadunak batzarraren bileretan egon ahal izango dute eta bertako iharduketak garatzen lagundu ere bai. 3. Halaber, Aholku Batzordeak, ematen zaizkion iharduketen garapen eginkor bat bermatzeko, bidezkotzat jo ditzan beste batzorde eta lan talde guztiak sortu ahal izango ditu bere baitan. 4. atala.- 1. Osasun Plangintza, Antolaketa eta Ebaluaketa Zuzendariaren proposamenez Osasun Sailburuordeak izendatuko ditu lau urteko aldi baterako Txertaketetarako Euskadiko Aholku Batzordeko kideak. 2. Batzordearen ordezkotza betetzea bere Lehendakariari dagokio, halaber, bertarako deiak egitea eta bileretan lehendakaritza betetzea eta kalitatezko botua izango du. 3. Lehendakariordeak, batzarkide bezala dagozkion egitekoak beteko ditu eta lehendakariak delegatzen dizkionak eta kargua hutsik dagoenean, lehendakaria ez dagoenean edo gaisorik dagoenean bere ordez ihardungo du. 4. Koordinatzaileak ihardungo du batzordeko idazkari bezala eta batzordeko kide bezala dagozkion egitekoak beteko ditu eta batzordearen iharduketak bultzatuko ditu eta sor daitezen beste batzorde eta lan taldeen koordinazioa ere bai. 5. atala.- Txertaketetarako Euskadiko Aholku Batzordeak lanerako plan bat ezarriko du Osasun Sailak jarritako norabideen arabera eta urtebeteko aldikotasunez bilduko da gutxienez eta kolejiatutako organoentzat Administrazio Prozeduraren Legean ezarritako arauez zuzenduko du bere iharduna. 6. atala.- Osasun Sailordetzari adskribaturik gelditzen da Txertaketetarako Euskadiko Aholku Batzordea. XEDAPEN GEHIGARRIAK Lehenengoa.- Eratzen denetik aurrera sei hilabeteko epe baten barruan txertaketa egutegiaren aldaketa proposamen bat aurkeztu beharko du Txertaketetarako Euskadiko Aholku Batzordeak eta Txertaketeten Eskuliburu baten egitasmo bat ere bai. Bigarrena.- Txertaketetarako Euskadiko Aholku Batzordeko batzarkideek zerbitzuarengatik dagozkien dieta eta kalte ordainak hartu ahal izango dituzte indarrean dagoen arauteriaren arabera. AZKEN XEDAPENAK Lehenengoa.- Agindu hau garatzeko eta betetzeko beharrezko izan daitezen neurriak hartzeko ahalmena ematen zaio Osasun Sailburuordeari. Bigarrena.- Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egun berean hartuko du indarra Agindu honek. Vitoria-Gasteiz, 1991ko ekainak 4. Osasun Sailburua, IÑAKI AZKUNA URRETA.