Arautegia
Inprimatu240/1993 DEKRETUA, abuztuaren 3koa, Osasun Saileko Kontseilu Aholkuemaleen araubideari buruzkoa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Osasuna
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 165
- Hurrenkera-zk.: 2831
- Xedapen-zk.: 240
- Xedapen-data: 1993/08/03
- Argitaratze-data: 1993/08/31
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak
Testu legala
Osasun alorrean hartzen diren erabakiak askotarikoak izaten dira. Gai berari buruz analisi ezberdinak egiten dira eta dauden lehentasunak ere hainbat eratakoak dira. Beraz, beharrezkoa da alde guztietako aholkularitza orekatsua egitea. Bezero, profesional eta administrazioaren artean, adostasunez, gai horri irtenbideak bilatu nahiean, garrantzi handikotzat jotzen da Kontseilu Aholkuemaleak sortzea. Egitura berezia eskeini nahi zaio horrekin Osasun Sailari. Bateratu nahi dira, alde batetik, itzal handiko aituek egiten dituzten aportazioak, eta bestetik, egon dauden osasun arazoak sakonetik bizi dituzten taldeak biltzen dituzten sektore edo elkarteen aztura. Ildo horretatik, «Estrategias de cambio para el Sistema Vasco de Salud - Osasun Zainduz» agiriari buruzko eztabaida zelaeta Eusko Legebiltzarrak 1993ko ekainaren 23an onartutako erabakiei jaramon eginez, ahaleginak egin beharko lituzke Jaurlaritzak osasun alorreko profesionalek eta bezeroek parte har dezaten bai osasunjokabideak finkatzen zein baliabide publikoak ahalik patxadatsuen erabiltzen. Ondorioz, Osasun Sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 1993ko abuztuaren 3an egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, hauxeXEDATU DUT: 1. atala.- Aholkuak ematezko izaeraz eta lehentasuna duten osasun-iharduketako alorretarako Osasun Sailburuak sor ditzan Kontseilu Aholkuemaleei aplikatuko zaien araubidea ezartzen da dekretu honen bidez; araubide hori, «Estrategias de cambio para el Sistema Vasco de Salud - Osasun Zainduz» delakoari buruz Eusko Legebiltzarrak onartutako erabakien esparruan aplikatuko da. 2. atala.- 1.- Jakineko eremuaren Sektorkako Plan Proposamena gertatzea da Kontseilu Aholkuemaleen egitekorik behinena, gero Osasun Saileko zuzendaritza ihardaute-sailek onartu dezaten. 2.- Sektorkako Plan bat onartu ondoren, horren ebaluaketa egingo du noizbehinka Kontseilu Aholkuemaleak eta bidezkotzat jotzen dituen eguneratze proposamenak ere egingo ditu. 3. atala.- Gerta daitezen eguneratze planek, besteak beste, honako alderdi hauek jaso beharko dituzte: - Helburu nagusien eta ihardutzejarraibideen zerrenda zehatzmehatza. - Beratizko egitarauak, xede operatiboak finkatuz. - Premiazkoak diren baliabideen zerrenda zehaztea. - Erantzukizundun ihardute-sailak zehaztea, bai garapenaz zein, beharko balitz, koordinaketaz arduratuko direnak. 4. atala.- Kontseilu Aholkuemaleek euren arauak izango dituzte. Ez balituzte, ordea, Herri Administrazioen Lege Jaurbideari eta Guztientzako Ihardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea erabiliko dute ordezko arau lez. 5. atala.- 1.- Lehendakariak, idazkariak eta gehienez hogei bokalek osatuko dute Kontseilua. 2.- Kontseilu Aholkuemaleak on baderitzo, euren iritziak ongarritzat eman eta gaitasun berezia duten beste norbanako batzuk ere parte har dezakete bileretan eta lankidetza eskeini iharduketen garapenean. 6. atala.- 1.- Kontseiluetako kide izateko izendapena Osasun Sailburuak egingo du. Bi urteko iraupena izango dute izendapenek, atzera ere aukeratuak izan daitezkeela. 2.- 5.2 atalean aipatzen diren laguntzaileak Osasun Sailburuordeak designatuko ditu, dagokion Kontseilu Aholkuemaleak proposamena egin ostean. 7. atala.- Kontseiluetan parte hartzeagatik ez da xoxik jasoko, legozkiekeen dieta edo kalteordainen kaltetan gabe. Betetako zerbitzuen araberako kalteordainei buruzko otsailaren 2ko 16/1993 Dekretua aplikatu ezin zaieneko kide eta laguntzaileei dagozkien dieta eta kalteordainen zenbatekoa Osasun Sailburuaren aginduz finkatuko da. 8. atala.- Kontseilu Aholkuemaleak urtean birritan behintzat batzartuko dira, eta zehaztu dadin aldizkotasunez, eurek burutu ditzaten iharduketen txostena aurkeztu beharko diote Osasun Sailburuari. 9. atala.- Kontseilu Aholkuemaleen ihardunerako beharrezkoa den laguntza administratiboa Osasun Sailak eskeiniko du. GEHIGARRIZKO XEDAPENA Lehenengoa.- Lehentasuna duten osasuniharduketako alor lez, honako hauek hartzen dira: - minbizia; - HIES; - gaisotasun kardiobaskularrak; - Osasun Sailburuak onurakortzat jo eta Euskadi 2000 Osasun Planean eta horrek izan dituen aldaketa eta eguneratzeetan zehaztutako helburuekin zerikusirik duten beste alor batzuk. Bigarrena.- HIESa Kontrolatu eta Aurrehartzeko Plana, aurreko idazatian xedatutakoaren kaltetan gabe, uztailaren 28ko 217/1992 Dekretuan xedatzen denaz arautuko da. Minbiziari buruzko Euskadiko Kontseilu Aholkuemalea, halaber, ekainren 15eko 170/1993 Dekretuan xedatutakoaz arautuko da. INDARGABETZE XEDAPENA Batzorde Aholkuemale Teknikoak sortzeari buruzko Osasun eta Kontsumo Sailaren 1988ko urtarrilaren 11ko Agindua indargabetu egiten da. AZKEN XEDAPENAK Lehenengoa.- Dekretu hau garatzeko eta burutzeko beharrezkoak diren xedapenak hartzeko ahalmena ematen zaio Osasun Sailburuari. Bigarrena.- Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hartuko du indarra dekretu honek. Vitoria-Gasteizen, 1993ko abuztuak 3. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Osasun Sailburua, JOSE IGNACIO AZKUNA URRETA.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (9)
- Ikus: AGINDUA, 1994ko ekainaren 7koa, Osasun sailburuarena, Bihotz eta Odol-basoetako Gaisotasunei buruzko Euskadiko Kontseilu Aholkuemailea eratzeko zen Agindua aldatzeko dena.
- Indargabetutakoa: 121/2005 DEKRETUA, maiatzaren 24koa, Osasun Saileko Aholku Batzordeen araubideari buruzkoa.
- Ikus: AGINDUA, 1994ko martxoaren 29koa, Osasun sailburuarena, Berezko eta Perinatal mailako Gaisotasunen Euskadiko Kontseilu Aholkuemailea sortzen duena.
- Ikus: AGINDUA, 1994ko martxoaren 8koa, Osasun sailburuarena, Diabeteari buruzko Euskadiko Kontseilu Aholkuemailea eratzeko dena.
- Ikus: AGINDUA, 1993ko azaroaren 3koa, Osasun sailburuarena, Bihotz eta Odol-basoetako Gaisotasunei buruzko Euskadiko Kontseilu Aholkuemailea eratzeko dena.
- Ikus: 170/1993 DEKRETUA, ekainaren 15ekoa, Minbiziari buruzko Euskadiko Kontseilu Aholkuemailea eratzeko dena.
- Ikus: 16/1993 DEKRETUA, otsailaren 2koa, zerbitzuen ondoriozko kalteordainei buruzkoa.
- Ikus: 217/1992 DEKRETUA uztailaren 28koa, Osasun Saila ren ihardute-Egitura ezartzen duena.
- Indargabetzen du: Osasunketa eta Kontsumo Sailaren 1988.eko Urtarrilaren 11ko AGINDUA, Aholku-Batzorde Teknikoak sortuz.