Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2006ko maiatzaren 8koa, Osasun sailburuarena, Minbiziari buruzko Euskadiko Aholku Kontseilua sortzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Osasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 103
- Hurrenkera-zk.: 2827
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2006/05/08
- Argitaratze-data: 2006/06/01
Gaikako eremua
- Gaia: Osasun eta kontsumoa; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Maiatzaren 24ko 121/2005 Dekretuz Osasun Saileko Aholku Kontseiluen araubidea ezarri zen, zeinen helburua adituen aholkularitza lortzea baita; zertarako eta, irtenbide aukerak eta osasun arazoei aurre egiteko irtenbiderik egokienak aukeratzerakoan, inplikatutako sektoreen interesak ponderatzeko.
Sanitatean jarduteko premiarik gehien duen alorretariko bat, 121/2003 Dekretuan ere hala aitortu dena, minbiziarena da, 2002-2010 Euskadiko Osasun-Planean jasotakoaren arabera.
Egoera sozial eta ekonomiko antzekoa duten beste gizarte batzuetan jazotzen deneantxe, gurean ere gaixotasun onkologikoak osasun arazo larriak dira, heriotza asko dakartelako, morbilitate eta diskapazitate tasa altuak eragiten dituztelako eta ikuspegi sozial eta sanitariotik kostua handia dutelako.
Ezagutzak etenik gabe dirau garatzen eta, arlo horretan teknologiak duen bilakaeraren indarrez, aukera terapeutikoen eskaintza geroz zabalagoa da. Ondorioz, beharrezkoa da adituek ebaluazioa egin dezaten organo aholku-emaile baten barruan; beharrezkoa den moduan laguntza eman dezaten, eraginkortasun gehien duten irtenbideak bilatu eta ezartze aldera.
Horiek horrela, hau
– Minbiziari buruzko Aholku Kontseilua Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Osasun Sailari dago atxikita, baina ez du Sailaren egitura hierarkikoan parterik hartzen.
– Horietaz gain, honako hauek ere bai:
Argibideak eta aholkuak ematea gaixotasun onkologikoen arlo hauetan: lehen mailako prebentzioa, diagnostiko goiztiarra, tratamendua eta zainketa aringarriak.
Laguntza modu ezberdinak antolatzeko aspektuen gaineko argibideak eta aholkuak ematea, zertarako eta, asistentziarekin (lehen mailako atentzioa eta espezializatua) ahalik egokien jarraitzeko eta baliabideak taxuz erabiltzeko.
Argibideak eta aholkuak ematea honako arlo hauetan: informazio sistemak, prestakuntza, ikerketa lerroak eta zerbitzuen ebaluazioa.
Laguntza prozesuen kalitatea monitorizatzeko behar diren adierazleak zehazten argibideak eta aholkuak ematea, aukera emanaz berariazko prozesuak programa kontratuetara hedatzeko eta emaitza klinikoek osasunean duten eragina neurtzeko.
Interbentzio sanitarioko programak proposatzea eta, hala behar izanez gero, gertatzen Osasun Sailarekin batera lan egitea, honako hauek zehaztuz: eginkizun orokor horien helburu operatiboak, zerbitzuetako premiak, baliabideak eta 2002-2010 Osasun Planean aurreikusitako helburu orokor eta estrategien esparruan antolatzea.
Osasun Sailak osasun programei eta prozesu asistentzialei buruz egiten dituen ebaluazioen emaitzen gaineko argibideak eta aholkuak ematea, egoki ikusten diren eguneratze eta hobekuntza proposamenak formulatuz.
Dagoeneko hasita edo hastear dauden egintzak aztertzea, aintzat hartuz osasun premien bilakaera eta interbentzio sanitarioen eraginkortasuna, Osasun Saileko zuzendaritza organoek onar dezaten.
Egite-bidean egon edo eginkizun dauden ikerketa lerroei buruzko argibideak eta aholkuak ematea, eta jarduera-arlo horretan diharduten puntako teknologien berri ematea.
Mahaikide bat, Zientzia Medikoen Akademiaren ordezkaria.
Mahaikide bat, gaixotasunak eragindako elkarteen ordezkaria.
Mahaikide bat, Ginekologiako eta Obstetriziako EAEko Erakundearen ordezkaria.
Mahaikide bat, Neumologiako EAEko Erakundearen ordezkaria.
Mahaikide bat, Patologia Digestiboko EAEko eta Nafarroako Erakundearen ordezkaria.
Mahaikide bat, Familia- eta Komunitate-Medikuntzako EAEko eta Nafarroako Erakundearen ordezkaria.
Mahaikide bat, Zainketa Aringarrien EAEko Erakundearen ordezkaria.
Mahaikide bat, Institutu Onkologikoaren ordezkaria.
Hiru mahaikide, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren ordezkariak.
Hiru mahaikide, Osasun Sailaren ordezkariak.
Mahaikide bi, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzaren ordezkariak.
Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2006ko maiatzaren 8a.
Osasun sailburua,
GABRIEL M.ª INCLÁN IRIBAR.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (5)
- Aldatutakoa: AGINDUA, 2011ko urtarrilaren 28koa, Osasun eta Konsumoko sailburuarena, Minbiziari buruzko Euskadiko Aholku Kontseiluaren ¿zein 2006ko maiatzaren 8ko Aginduz sortu baitzen- mahaikideak eta horien banaketa aldatzen dituena.
- Ikus: AGINDUA, 2017ko ekainaren 8koa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez eguneratzen baita Minbiziaren Euskadiko Aholku Batzordearen osaera nominala.
- Aldatutakoa: AGINDUA, 2011ko urriaren 17koa, Osasun eta Kontsumoko sailburuarena, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuak Minbiziari buruzko Euskadiko Aholku Kontseiluan dituen mahaikideen kopurua aldatu eta horiek izendatzen dituena.
- Ikus: EBAZPENA, 2016ko maiatzaren 30ekoa, Osasuneko sailburuordearena, zeinarekin, batetik, Minbiziari buruzko Euskadiko Aholku Kontseiluan Zainketa Aringarrietarako Planaren Jarraipen Batzordea eratzen baita, zainketa aringarrietarako arretaren arloa espezif
- Garatzen du: 121/2005 DEKRETUA, maiatzaren 24koa, Osasun Saileko Aholku Batzordeen araubideari buruzkoa.