Txosten honetan aurkitu daitezke 2023-2024 ikasturtean, Hego Euskal Herriko Bigarren Hezkuntzako gazteen eta UPV/EHU eta UPNA/NUPeko ikasleen ikus-entzunezko eta IKTen kontsumoen inguruan egindako ikerketaren emaitzak.
Ikusiker
Euskal Herriko gazteek dauzkaten ikus-entzunezkoen kontsumoak eta Informazio eta Komunikazio Teknologien (IKT) erabilerak aztertzen ditu IKUSIKER ikerketak (Applika+ izeneko proiektua: US22/23). Ikerketa burutzeko, Bigarren Hezkuntzako eta unibertsitateko ikasleez osatutako bi panel daude martxan eta aldiro-aldiro inkestak luzatzen zaizkie, 12-23 urte bitarteko gazte hauek dituzten portaerak ezagutzeko.
Gazteek egiten duten ikus-entzunezko produktuen kontsumoa eta IKTen erabilera zenbatekoa eta nolakoa den jakin guran abiatu zen Ikusiker Panela 2018-2019 ikasturtean. Harrezkero, ugari izan dira landu diren gaiak eta oparoa bildu den informazioa. Abiapuntuan bezala orain,agerikoa da gazteek ikus-entzunezko produktuen kontsumo altua daukatela eta horretarako IKTak oso sarri darabiltzatela.
Egitasmo hau UPV/EHUko NOR taldeak, EITBk, Kulturaren Euskal Behatokiak, Tabakalerak eta Euskararen Erakunde Publikoak gauzatzen dute, tokian tokiko ikasketa-zentroekin elkarlanean. Ikusiker Panelari buruzko informazio gehiago www.ikusiker.eus webgunean aurkitu daiteke.
2024. urtea
- Ikusiker (2023-2024): Txosten orokorra
- Ikusiker (2023-2024): Gazteak eta bideojokoak
Txosten honetan aurkitu daitezke 2024ko maiatzaren 13etik 19ra bitartean,UPV/EHU eta UPNA/NUPeko ikasleen artean bideojokoen kontsumoen inguruan egindako ikerketaren emaitzak.
- Ikusiker (2023-2024): Informazioa eta telebista
Txosten honetan aurkitu daitezke 2024ko apirilaren 15etik 21era bitartean, informazioaren eta telebistaren inguruan egindako ikerketaren emaitzak.
- Ikusiker (2023-2024): Musika, irratia eta podcastak
Txosten honetan aurkitu daitezke 2024ko martxoaren 11tik 17ra bitartean, musika, irratia eta podcasten inguruan egindako inkestaren emaitzak.
- Ikusiker (2023-2024): Plataforma digitalak eta X
Txosten honetan aurkitu daitezke 2024ko otsailaren 13tik 21era bitartean plataforma digitalen eta X sare sozialaren inguruan egindako inkestaren emaitzak.
- Ikusiker (2023-2024): TikTok
Txosten honetan aurkitu daitezke 2024ko urtarrilaren 22tik 29ra bitartean TikTok sare sozialari buruz egindako inkestaren emaitzak.
- Ikusiker (2023-2024): Youtube
Txosten honetan aurkitu daitezke 2023ko abenduaren 11tik 18ra bitartean Youtube plataformari buruz egindako inkestaren emaitzak.
- Ikusiker (2023-2024): Instagram
Txosten honetan aurkitu daitezke 2023ko azaroaren 15etik 23ra bitartean Instagram sare sozialari buruz egindako inkestaren emaitzak.
2023. urtea
- Ikusiker: 2022-2023 Txosten orokorra
Txosten honetan aurkitu daitezke, 2022-2023 ikasturtean Ikusikerrek martxan dituen bi paneletatik jasotako erantzunak.
- Ikusiker (2023): Gazteak eta bideojokoak
Gazteek bideojokoekin zer harreman duten ezagutzeko 2023ko ekainean egindako inkestaren emaitzak daude jasota txosten honetan.
- Ikusiker (2023): Gazteak eta telebista
Txosten honetan daude jasota gazteek informazioaren alorrean telebistaren zein erabilera egiten duten ezagutzeko 2023ko maiatzean egindako inkestaren emaitzak.
- Ikusiker (2023): Gazteak eta informazioa
Txosten honetan daude jasota gazteek informatzeko dituzten moduak ezagutzako 2023ko maiatzean egindako inkestaren emaitzak.
- Ikusiker (2023): Twitter eta plataforma digitalak
Txosten honetan daude jasota 2023ko apirilean Twitter eta plataforma digitalei buruz egindako inkestaren emaitzak.
- Ikusiker (2023): Musika, irratia eta podcastak
Txosten honetan daude jasota 2023ko martxoan, musika, irratia eta podcasten inguruan egindako inkestaren emaitzak.
- Ikusiker (2023): TikTok
Txosten honetan daude jasota 2023ko martxoan TikTok sare sozialari buruz egindako inkestaren emaitzak.
- Ikusiker (2023): Youtube
Txosten honetan daude jasota 2023ko otsailean Youtuberi buruz eginiko inkestaren emaitzak.
- Ikusiker (2023): Instagram
Txosten honetan daude jasota 2023ko urtarrilean sare sozialen gainean egindako inkesten emaitzak.
2022. urtea
- 2021-2022 panela: TikTok
2021-2022 ikasturteko azken galdetegia gaur egun oso zabalduta dagoen sare sozial bati buruzko erabilera aztertzeko egin da, TikToki buruz alegia. Azken aztergai honi buruz galdetzean erabilera eta sormena izan dira galdegaiak: zenbat eta nola erabiltzen duten, zer hizkuntzatan, gustuko dituzten profilak, sortzaile modura zer eta nola sortzen duten, besteak beste.
- 2021-2022 panela: Informazioa eta Ukraina
2021-2022 ikasturte honetako zazpigarren galdetegian, Twitterri buruz galdetzeaz gain, panelkideek aktualitatearen inguruan nola informatzen diren jakin nahi izan da. Informazioa eskuratzeko dituzten ohituretan zeintzuk iturri eta baliabide erabiltzen dituzten eta nola erabiltzen dituzten ezagutu da. Horretaz gain, Ukrainako gerraren inguruan informatzeko dituzten joerak ere azaltzen dira txostenean.
- 2021-2022 panela: Twitter
Txosten honetan mundu mailan oso erabilia den sare sozial bati buruzko datuak dakartzagu, Twitterri buruzkoak hain zuzen. Panelkideek Twitter erabiltzeko dituzten ohitura eta joerei buruzko datuak bildu dira: kontu mota, erabiltzeko maiztasuna, kontsumitzeko zein sortzeko gai eta hizkuntza nagusiak, eta sare sozialaren baliabideak erabiltzeko modua besteak beste
- 2021-2022 panela: Streaming plataformak
Txosten honetan gaur egun hain zabalduak eta erabiliak diren video on demand deritzen ordainpeko zein doaneko streaming plataformen erabilerari eta kontsumoari buruzko informazioa jaso da. Ikusikerreko panelkideek zeintzuk plataforma erabiltzen dituzten eta horietan zer ikusten duten eta nola ikusten duten erakusten da: lekua, plataforma, hizkuntza, azpidatziak...
- 2021-2022 panela: Twitch
Datu sorta honetan, gaur egun gazteen artean indarra hartzen doan sare sozial bat izan da aztergai: Twitch. Txosten honek panelkideek sare sozial honetan zer, nola eta noiz kontsumitzen duten eta sortzaileen artean gustuko dituzten streamerrak aurkezten da, bai eta erabiltzaileen artean dauden sortzaileek zer eta nola sortzen duten ere.
- 2021-2022 panela: Musika, irratia eta podcastak
2022ko urtarrilean, unibertsitateko ikasleei entzuten dituzten edukiei buruz galdetu zaie, eta txosten honetan batzen dira lortutako emaitzak. Ikasleek musika, irratia eta podcastak entzuteko dituzten joera, ohitura eta gustuak bistaratzen dira: zer, non eta nola entzuten dute? Irratiaren tartean Gaztea irratiaren inguruko datuak ere batu dira.
- 2021-2022 panela: Youtube
Txosten honetan aurkezten dira 2021-2022 ikasturtean Ikusiker panelkideei egindako hirugarren inkestan jasotako emaitzak. Youtuberi buruzko gaiak landu dira nagusiki inkesta honetan, eta jasotako erantzunekin osatu da Ikusiker Panelari dagokion argitalpen-seriaren 28. txostena.
2021. urtea
- 2021-2022 panela: Instagram
Txosten honetan aurkezten dira 2021-2022 ikasturtean Ikusiker panelkideei egindako bigarren inkestan jasotako emaitzak. Instagrami buruzko gaiak landu dira nagusiki inkesta honetan, eta jasotako erantzunekin osatu da Ikusiker Panelari dagokion argitalpen-seriaren 27. txostena.
- 2021-2022 panela: Ikus-entzunezko kontsumoa
Txosten honetan jasotzen dira 2021-2022 ikasturtean Ikusiker panelean parte hartzeko izena eman duten pertsonek emandako erantzunak etxean dituzten aparailuen eta ikusi dituzten azken edukien inguruan. Jasotako erantzunekin osatu da Ikusiker Panelari dagokion argitalpen-seriaren 26. txostena.
- Ikusiker panela 2020-2021
EAEko eta Nafarroako bigarren hezkuntzako eta unibertsitateko 2.500tik gora ikaslek hartzen dute parte 2020-2021 ikasturteko Ikusiker Panelean. Datuak ikasketa-mailaka antolatuta aurkitu daitezke eta horrek aukera ematen du alderaketak egiteko.
- Erreferenteak
Ikusiker Panela osatzen duten UPV/EHUko eta UPNA-ko ikasleei beren erreferente edo ereduei buruz galdetu zaie, gertukotzat dituzten figurak, berekin identifikatuta sentitzen direnak edo besterik gabe gustuko dituztenak kontuan hartuta. Jasotako erantzunekin osatu da Ikusiker Panelari dagokion argitalpen-seriaren 24. txostena.
- Sortzaileak: Twitch
Ikusiker Panela osatzen duten UPV/EHUko eta UPNAko ikasleei Twitchen sortzen dituzten edukiei buruz galdetu zaie, eta jasotako erantzunekin osatu da Ikusiker Panelari dagokion argitalpen-seriaren 23. txostena.
- Sortzaileak: Youtube
Ikusiker Panela osatzen duten UPV/EHUko eta UPNAko ikasleei Youtuben sortzen dituzten edukiei buruz galdetu zaie, eta jasotako erantzunekin osatu da Ikusiker Panelari dagokion argitalpen-seriaren 22. txostena.
- Sortzaileak: TikTok
Ikusiker Panela osatzen duten UPV/EHUko eta UPNAko ikasleei TikToken sortzen dituzten edukiei buruz galdetu zaie, eta jasotako erantzunekin osatu da Ikusiker Panelari dagokion argitalpen-seriaren 21. txostena.
- Sortzaileak: Instagram
Ikusiker Panela osatzen duten UPV/EHUko eta UPNAko ikasleei Instagramen sortzen dituzten edukiei buruz galdetu zaie, eta jasotako erantzunekin osatu da Ikusiker Panelari dagokion argitalpen-seriaren 20. txostena.
- Sortzaileak: Twitter
Ikusiker Panela osatzen duten UPV/EHUko eta UPNAko ikasleei Twiterren sortzen dituzten edukiei buruz galdetu zaie, eta jasotako erantzunekin osatu da Ikusiker Panelari dagokion argitalpen-seriaren 19. txostena.
- Covid-19aren eragina 2021ean
Ikusiker Panela osatzen duten UPV/EHUko eta UPNAko ikasleei koronabirusa agertu eta urtebetera ikus-entzunezko edukien eta informazioaren kontsumoak izan duen bilakaeraz galdetu zaie. Jasotako erantzunekin osatu da Ikusiker Panelari dagokion argitalpen-seriaren 18. txostena.
- Sare sozialak:Twitch
Ikusiker Panela osatzen duten UPV/EHUko eta UPNAko ikasleei ikus-entzunezko edukien alorrean gai honi buruz galdetu diegu: Twitch-en erabilera non, noiz eta nola egiten duten eta sare sozial honekin erlazionatutako beste gai batzuk jorratu dira. Jasotako erantzunekin osatu da Ikusiker Panelari dagokion argitalpen-seriaren 17. txostena.
- Sare sozialak: Youtube
Ikusiker Panela osatzen duten UPV/EHUko eta UPNAko ikasleei ikus-entzunezko edukien inguruko hainbat gairi buruz galdetu diegu: batetik, ikusi duten azken edukia non, noiz eta nola ikusi duten jaso dugu eta bestetik Youtuben egiten duten erabilera eta kontsumoari buruz jakin dugu. Jasotako erantzunekin osatu da Ikusiker Panelari dagokion argitalpen-seriaren 16. txostena.
- Serieen kontsumoa
Ikusiker Panela osatzen duten UPV/EHUko eta UPNAko ikasleei ikusi duten azken ikus-entzunezkoari buruz galdetzeaz gain, serieak ikusteko dituzten ohiturei, pertzepzioei eta iritziei buruz ere galdetu zaie. Jasotako erantzunekin osatu da Ikusiker Panelari dagokion argitalpen-seriaren 15. txostena.
- Sare sozialak eta Instagram
Ikusiker Panela osatzen duten UPV/EHUko eta UPNAko ikasleei ikus-entzunezko edukien inguruko hainbat gairi buruz galdetu diegu: azkena ikusi duten ikusentzunezkoari buruz, sare sozialen erabilerari buruz eta zehazki Instagrami buruz. Jasotako erantzunekin osatu da Ikusiker Panelari dagokion argitalpen-seriaren 14. txostena
2020. urtea
- Ikusi diren albistegiak eta hizkuntzak
Ikusiker Panela osatzen duten UPV/EHUko eta UPNAko ikasleei, ikusi duten azken albistegiari buruz eta albistegi horren hizkuntzari buruz galdetu zaie, eta jasotako erantzunekin osatu da Ikusiker Panelari dagokion argitalpen-seriaren 13. txostena.
- Ikusi diren entretenimenduzko edukiak eta hizkuntzak
Ikusiker Panela osatzen duten UPV/EHUko eta UPNAko ikasleei, ikusi dituzten azken entretenimenduzko ikus-entzunezkoei buruz eta eduki horien hizkuntzari buruz galdetu zaie, eta jasotako erantzunekin osatu da Ikusiker Panelari dagokion argitalpen-seriaren 12. txostena.
- Ikusi diren fikziozko edukiak eta hizkuntzak
Ikusiker Panela osatzen duten UPV/EHUko eta UPNAko ikasleei, ikusi dituzten azken fikziozko edukiei buruz eta eduki horien hizkuntzari buruz galdetu zaie, eta jasotako erantzunekin osatu da Ikusiker Panelari dagokion argitalpen-seriaren 11. txostena.
- Musika entzuteko ohiturak, irratiaren erabilera eta Gaztea emisorari buruzko pertzepzioak
Ikusiker Panela osatzen duten UPV/EHUko ikasleei, musikari eta musikan espezializatua den Gaztea irratiari buruz galdetu zaie, eta jasotako erantzunekin osatu da Ikusiker Panelari dagokion argitalpen-seriaren 10. txostena.
- Sare sozialen erabilera eta erabiltzeko motibazioak
Ikusiker Panela osatzen duten UPV/EHUko ikasleek sare sozialen zer-nolako erabilera egiten duten ezagutu nahi izan dira, eta jasotako erantzunekin osatu da Ikusiker Panelari dagokion argitalpen-seriaren 9. txostena.
- Covid-19 berrogeialdiak IKTen erabileran eta ikus-entzunezko edukien kontsumoan izandako eragina
Ikusiker Panela osatzen duten UPV/EHUko ikasleei galdetu zaie zer-nolakoa izan den IKTen eta ikus-entzunezko edukien kontsumoa Covid-19ak eragindako itxialdian, eta jasotako erantzunekin osatu da Ikusiker Panelari dagokion argitalpen-seriaren 8. txostena.
- Ikus-entzunezko gomendagarriak gaika eta euskarrika
Ikusiker Panela osatzen duten UPV/EHUko ikasleei, ikus-entzunezkoetan identifikatzen dituzten eduki gomendagarrien inguruan galdetu zaie, baita ikusteko hobesten dituzten telebista kanal edo bestelako euskarrien inguruan ere. Jasotako erantzunekin osatu da Ikusiker Panelari dagokion argitalpen-seriaren 7. txostena.
2019. urtea
- Astebeteko ikus-entzunezko kontsumoa
Ikusiker Panela osatzen duten UPV/EHUko ikasleei, astebetez egindako ikus-entzunezko kontsumoaren inguruan galdetu zaie, eta jasotako erantzunekin osatu da Ikusiker Panelari dagokion argitalpen-seriaren 6. txostena.
- Ikus-entzunezko kontsumoa
Ikusiker Panela osatzen duten UPV/EHUko ikasleei, beren ikus-entzunezko kontsumoaren inguruko galderak egin zaizkie, eta jasotako erantzunekin osatu da Ikusiker Panelari dagokion argitalpen-seriaren 5. txostena.
- Ikasleek duten ekipamendu teknologikoa
Ikusiker Panela osatzen duten UPV/EHUko ikasleei, dituzten euskarriei buruz galdetu zaie, gazteek ikus-entzunezko kontsumoa zein ekipamenduren bidez egiten duten jakiteko. Jasotako erantzunekin osatu da Ikusiker Panelari dagokion argitalpen-seriaren 4. txostena.
- Hauteskundeen jarraipena gazteen artean
Ikusiker Panela osatzen duten UPV/EHUko ikasleei, 2019ko udaberriko hauteskundeen inguruan galdetu zaie, zehazki, egindako jarraipenaz eta horretarako hautatutako ikus-entzunezkoez. Jasotako erantzunekin osatu da Ikusiker Panelari dagokion argitalpen-seriaren 3. txostena.
- Internet eta sare sozialen kontsumoa
Ikusiker Panela osatzen duten UPV/EHUko ikasleei, Interneten eta sare sozialetan ikusi dituzten ikus-entzunezko produktuei buruz galdetu zaie. Jasotako erantzunekin osatu da Ikusiker Panelari dagokion argitalpen-seriaren 2. txostena.
- Ikus-entzunezko kontsumoa telebistan
Ikusiker Panela osatzen duten UPV/EHUko ikasleei, azken aldiz telebistan ikusi duten programari buruz galdetu galdetu zaie. Jasotako erantzunekin osatu da Ikusiker Panelari dagokion argitalpen-seriaren 1. txostena.