2021-2022 panela: Ikus-entzunezko kontsumoa
Txosten honetan jasotzen dira 2021-2022 ikasturtean Ikusiker panelean parte hartzeko izena eman duten pertsonek emandako erantzunak etxean dituzten aparailuen eta ikusi dituzten azken edukien inguruan.
Ikusiker Panelaren helburua da Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako gazteek daukaten ikusentzunezkoen kontsumoa eta Informazio eta Komunikazio Teknologien (IKT) erabilera aztertzea.
Seriearen 26. txostenera bildu dira 1.690 ikasleek emandako informazioaren datu-sorta da. Galdetegia iraila eta urria bitarte burutu zen, etxean eskuragarri dituzten aparailuei eta ikusi dituzten azken edukiei buruzko informazioa jasoz.
Gazteek egiten duten ikus-entzunezko produktuen kontsumoa eta IKTen erabilera zenbatekoa eta nolakoa den jakin guran abiatu zen Ikusiker Panela 2018-2019 ikasturtean. Harrezkero, ugari izan dira landu diren gaiak eta oparoa bildu den informazioa.
Applika+ (US20/21) ikerketa-proietuaren barruan kokatzen da Ikusiker Panela izeneko lan-lerroa eta bertan elkartzen dira UPV/EHUko, Tabakalerako, EITBko eta Kulturaren Euskal Behatokiko lan-taldeak. Ikusiker Panelari buruzko informazio gehiago www.ikusiker.eus webgunean aurkitu daiteke.