Logo Euskadi.eus
Hizkuntza

2021-2022 panela: Twitter

Txosten honetan aurkezten dira 2021-2022 ikasturtean egindako seigarren inkestan jasotako emaitzak. Informazioa, Ukraina eta Twitterri buruzko gaiak landu dira nagusiki inkestan eta txosten honetan Twitterrekin erlazionatutako emaitzak bildu dira.

Ikusiker 32 azala

Ikusiker Panelaren helburua da Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako gazteek daukaten ikusentzunezkoen kontsumoa eta Informazio eta Komunikazio Teknologien (IKT) erabilera aztertzea.

Seriearen 32. txostenera bildu dira 2021-2022 ikasturteko panelkideek Twitter erabiltzeko dituzten ohitura eta joerei buruzko datuak bildu dira: kontu mota, erabiltzeko maiztasuna, kontsumitzeko zein sortzeko gai eta hizkuntza nagusiak, eta sare sozialaren baliabideak erabiltzeko modua besteak beste.

Gazteek egiten duten ikus-entzunezko produktuen kontsumoa eta IKTen erabilera zenbatekoa eta nolakoa den jakin guran abiatu zen Ikusiker Panela 2018-2019 ikasturtean. Harrezkero, ugari izan dira landu diren gaiak eta oparoa bildu den informazioa.

Applika+ (US20/21) ikerketa-proietuaren barruan kokatzen da Ikusiker Panela izeneko lan-lerroa eta bertan elkartzen dira UPV/EHUko, Tabakalerako, EITBko eta Kulturaren Euskal Behatokiko lan-taldeak. Ikusiker Panelari buruzko informazio gehiago www.ikusiker.eus webgunean aurkitu daiteke.

2021-2022 panela: Twitter