Logo Euskadi.eus
Hizkuntza

2021-2022 panela: Informazioa eta Ukraina

Txosten honetan aurkezten dira 2021-2022 ikasturtean egindako seigarren inkestan jasotako emaitzetako batzuk. Informazioa, Ukraina eta Twitterri buruzko gaiak landu dira nagusiki inkestan eta txosten honetan informazioarekin eta Ukrainarekin erlazionatutako emaitzak bildu dira.

Ikusiker 33 azala

Ikusiker Panelaren helburua da Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako gazteek daukaten ikusentzunezkoen kontsumoa eta Informazio eta Komunikazio Teknologien (IKT) erabilera aztertzea.

Seriearen 33. txostenera bildu dira 2021-2022 ikasturteko panelkideek aktualitatearen inguruan informatzeko moduari buruzko datuak. Informazioa eskuratzeko dituzten ohituretan zeintzuk iturri eta baliabide erabiltzen dituzten eta nola erabiltzen dituzten ezagutu da. Horretaz gain, Ukrainako gerraren inguruan informatzeko dituzten joerak ere azaltzen dira txostenean.

Gazteek egiten duten ikus-entzunezko produktuen kontsumoa eta IKTen erabilera zenbatekoa eta nolakoa den jakin guran abiatu zen Ikusiker Panela 2018-2019 ikasturtean. Harrezkero, ugari izan dira landu diren gaiak eta oparoa bildu den informazioa.

Applika+ (US20/21) ikerketa-proietuaren barruan kokatzen da Ikusiker Panela izeneko lan-lerroa eta bertan elkartzen dira UPV/EHUko, Tabakalerako, EITBko eta Kulturaren Euskal Behatokiko lan-taldeak. Ikusiker Panelari buruzko informazio gehiago www.ikusiker.eus webgunean aurkitu daiteke.

2021-2022 panela: Informazioa eta Ukraina