Segurtasun Saila

Konpartitu

Eusko Legebiltzarra 2016. Galderak eta erantzunak. Errolda

Galderak eta erantzunak

Errolda

Euskal Autonomia Erkidegoan jaioa naiz eta denbora luzez Barakaldon bizi izan naiz, baina orain bi urte daramatzat Logroñon erroldatuta. Eusko Legebiltzarrerako datozen hauteskundeetan botoa eman al dezaket?

Ez, azken bi urteetan Euskal Autonomia Erkidegoan bizi ez zarelako.

Duela egun batzuk izena eta abizenak aldatu ditut NANean eta erroldan beste izen batekin agertuko naiz. Botoa eman dezaket? Zer gertatzen da erroldako izenak eta abizenek NANekoekin bat egiten ez dutenean?

Bai, botoa eman dezakezu baldin eta hauteskunde-mahaiak zure nortasunari buruzko zalantzarik ez badu. Zalantzarik balego, honela konpon daiteke (Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Legeko 106.2 eta 106.3 artikuluak):

  • Bertan dagoen hautesleren baten ezaguera-lekukotasunaren bidez ("ezagutzen zaituela").
  • Zure nortasuna egiaztatzen duen agiri baten bidez: zure udaleko errolda-agiria.

Udalean erakusgai jarritako hautesle-erroldako zerrendak ikustera joan naiz eta erroldan inskribatuta nago. Hala eta guztiz ere, botoa ematera noanean hauteskunde-mahaiko errolda-zerrendetan agertzen ez banaiz, zer egin behar dut? Botoa eman dezaket?

Bozkatu ahal izateko, erroldan alta emateko errolda-ziurtagiri berezi bat eskatu behar duzu hiru hiriburuetako Hautesle Erroldako Bulegoaren Ordezkaritza Probintzialen (HEBOP) batean, zure NANa erakutsita; bestela, zure udalean eska dezakezu ziurtagiri hori, idazkariak edo horren ordezkariak behar bezala egiaztatu ondoren eskaria HEBOPera faxez bidal dezan. HEBOPek ere faxez igorriko dute ziurtagiria udalera, interesdunari helaraz diezaioten.

Ziurtagiri hori lortutakoan, horrekin hauteskunde-mahaira joan eta botoa eman ahal izango duzu. (Ikusi Euskal Autonomia Erkidegoko HEBOPen helbide-direktorioa edo deitu telefonoz horietara). (Errolda-ziurtagiriei dagokienez, ikusi Hauteskunde batzorde zentralaren 7/2007 Instrukzioa, apirilaren 12koa, EAO 94. zk., apirilaren 19koa).

Zer hautesle-errolda erabiliko da hauteskunde hauetan?

2016ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen indarreko hautesle-errolda 2016ko ekainaren 1ean itxiko da, abuztuaren 29ra arte (hautagaitzak aldarrikatzeko data) eginiko altak eta bajak kontuan hartuta. Alta eta baja horiek zuzenketak egiteko epean, abuztuaren 8tik 15era bitartean, hautesle-erroldan egin diren erreklamazioen ondorio dira. Azkenik, indarreko hautesle-erroldari altako errolda-ziurtagiriak eta bozketaren egunera arte egon diren sententzia judizialak gehitu behar zaizkio.

Errolda erakusgai jarritako erroldan ote nagoen ikustera joan naizenean konturatu naiz ez naizela zerrendan ageri eta, bidezkoa iruditu ez zaidanez, dagokion erreklamazioa egin dut Hautesle Erroldako Bulegoaren Ordezkaritza Probintzialean. Erreklamazio horri uko egin diote, ordea. Nire kasua administrazioarekiko auzien epailearen esku utzi dut, baina oraindik ez da epaia ebatzi. Nola eman dezaket botoa hauteskunde-egunean?

Epaileak hauteskunde-eguna baino lehen bere epaia ebatzi arte itxaron behar duzu. Epai horretan bozkatzeko eskubidea ukatzen badizute, ezingo duzu botorik eman. Bozkatzeko eskubidea aitortzen badizu, aldiz, zure boto-eskubidea egiaztatzen duen epai hori esku artean duzula bozkatu ahalko duzu hauteskunde-mahaian. Azken egoera horretan, hauteskunde-mahaian botoa ematen utzi beharko dizute. (Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Legeko 105.4 artikulua)

Euskal Autonomia Erkidegoko bi udalerritan edo bi hauteskunde-mahaitan izena emanda dudala ikusi dut. Birritan botoa eman dezaket?

Ez, behin bakarrik bozka dezakezu. Birritan bozkatzea hauteskunde-delitua da, zigortuta dago eta isuna dagokio (ikus Hauteskunde Erregimen Orokorrari buruzko Lege Organikoko 142. artikulua). Arazo hori konpontzeko Araba, Bizkaia edo Gipuzkoako (erroldatuta zaudeneko lurraldearen arabera) Hautesle Erroldako Bulegoaren Ordezkaritza Probintzialeko telefonora deitu (telefonoak kontsultatzeko, ikus webgune honetako Helbide interesgarrien atala).

Alemaniarra naiz, eta azken 20 urteetan Getxon bizi izan naiz. Azkeneko udal-hauteskundeetan bozkatu ahal izan nuen, baita Europako Parlamenturako hauteskundeetan ere. Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan botoa eman ahalko dut?

Ez, datozen autonomia-hauteskundeetan nazionalitate espainiarra duten adin nagusikoek bakarrik bozkatu ahal baitute; gainera, Euskal Autonomia Erkidegoan bizi behar dute eta indarrean dagoen EAEko hautesle-erroldan agertu beharko dute.

Hauteskunde hauetan ez naiz hautesle-erroldan agertzen; zer egin behar dut erroldan izena eman eta datozen hauteskundeetan bozkatu ahal izateko?

Erroldatuta zauden udalera joan eta hautesle-erroldan sartzea eskatu behar duzu.

Hautagaitzek hautesle-erroldako zerrenden aurka egin al dezakete?

Bai, arau honen arabera: Hauteskunde-batzorde zentralaren martxoaren 24ko 1/2011 Instrukzioa.

Zer baldintza bete behar dira Euskal Autonomia Erkidegoko hautesle-erroldan agertzeko eta hauteskunde hauetan bozkatu ahal izateko?

Hona hemen hauteslearentzako eskakizunak (Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Legeko 2. artikulua):

  • Politikoki Euskal Autonomia Erkidegokoa izatea, hau da, Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriren bateko biztanle izatea.
  • Hauteskunde-egunean adin nagusikoa izatea.
  • Nazionalitate espainiarra edukitzea.
  • Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan indarrean dagoen Euskal Autonomia Erkidegoko hautesle-erroldan izena emanda edukitzea.

Hiru eskakizun bete behar dira hauteskunde hauetan botoa eman ahal izateko:

  • Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri batean erroldatuta egotea 2016ko ekainaren 1a baino lehen.
  • 1998ko irailaren 26a baino lehen jaio izana, hau da, 18 urte beteta izatea bozketa egunean (2016ko irailaren 25a).

Zer gertatzen da nire izen-abizenak NANean ongi jasota egon arren hauteskunde-mahaiko erroldan daudenekin bat egiten ez badute, errolda egitean egon izan den akatsen bat dela medio edo euskal ortografiarekin lotutako ezberdintasunak direla medio? Botoa eman dezaket?

Bai, bozka dezakezu baldin eta hauteskunde-mahaian norbaitek zure nortasunaren aldeko ezaguera-lekukotasuna eman badezake (“ezagutzen zaituela”). Hala eta guztiz ere, hauteskunde-mahaiak zure nortasunari buruzko zalantzak baditu, lurralde historikoren bateko hiriburuko Hautesle Erroldako Bulegoaren Ordezkaritza Probintzialen –HEBOPen- batera joan beharko duzu, zure NANarekin, eta erroldako akatsak zuzentzeko errolda-ziurtagiri berezi bat eskatu beharko duzu bozkatu ahal izateko; bestela, zure udalean ere eska dezakezu ziurtagiri hori, idazkariak edo horren ordezkariak behar bezala egiaztatu ondoren eskaria HEBOPera faxez bidal dezan. HEBOPekoek aipatutako ziurtagiria prozedura horren beraren bidez bidali ahalko dute udalera, interesatuei emateko. Gero ziurtagiri hori hauteskunde-mahaian aurkezten baduzu botoa ematen utzi behar dizute (Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Legeko 106.3 artikulua eta Hauteskunde Erregimen Orokorraren Lege Organikoko 85.1 artikulua).

Indarreko hautesle-erroldan al daude bozketaren egunean bertan 18 urte betetzen dituztenak?

Bai, bozketa-egunaren aurretik 18 urte betetzen dituzten beste guztiez gainera.

Zergatik ez naiz Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde hauetarako erroldan agertzen aurreko hauteskundeetan botoa eman badut?

Hainbat erantzun daude, botoa eman zenueneko azken hauteskundeak zein izan ziren kontuan hartuta (egiazki ere erroldan ez zaudela egiaztatu ondoren)

  • Baliteke 2015ean Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpoko udalerri batean erroldatuta egotea eta, hortaz, 2016ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan Euskal Autonomia Erkidegoko erroldan baja izatea; hori dela eta, ezin du hauteskunde hauetan bozkatu.
  • Hauteskunde-mahaiko erroldatik hutsegitez zure izena kendu dutelako; horrela bada, bozketa-egunera arte duzu honako hauek eskatzeko:
    • errolda-agiria zure udalean, eta gero zure NANarekin eta udalak emandako agiriarekin Hautesle Erroldako Bulegoaren Ordezkaritza Probintzialera –HEBOPera- joan behar duzu bozkatzeko erroldan alta emateko errolda-ziurtagiri bat eskatzera.
    • errolda-ziurtagiria zure udalean eskatu, idazkariak edo horren ordezkariak sinatu ondoren, HEBOPera faxez bidaltzeko. HEBOPek aipatutako ziurtagiria prozedura horren bidez bidali ahalko dute, interesatuei emateko.
      HEBOPen ziurtagiria iristen bazaizu hauteskunde-mahaira joan ahalko duzu botoa ematera, errolda-ziurtagiri hori aurkeztuta.

Ez dut nire etxean jaso Hautesle Erroldako Bulegoaren Ordezkaritza Probintzialek – HEBOPek- bidali beharreko errolda-txartela; bozka al dezaket hauteskunde-mahaian txartel hori erakutsi gabe?

Bai, bozka dezakezu. Errolda-txartelaren xedea informazioa ematea baino ez da, botoa non eman behar duzun jakin dezazun. Bozketa-eguna baino lehen errolda-txartela jaso ez baduzu, deitu telefonoz Euskal Autonomia Erkidegoko hiru HEBOPetako batera (telefonoak webgune honetan aurki ditzakezu, Helbide interesgarriak atalean.

Zenbat euskal hautesle dago atzerrian bizi direnen hautesle-erroldan? Eta Araban? Eta Bizkaian? Eta Amurrion?

Webgune honetan ikus dezakezu, Helbide Interesgarriak atalean.

Nire etxean jaso dut errolda-txartela; hortxe zehaztuta dago zein hauteskunde-mahai eta hauteslekutan bozkatu behar dudan. Ordea, hauteskunde-mahai eta hautesleku horiek ez datoz bat azken hauteskunde autonomikoetakoekin. Zer egin behar dut?

Hautesle Erroldako Bulegoaren Ordezkaritza Probintzialera dei dezakezu, non bozkatu behar duzun egiaztatzeko. Bestela, joan errolda-txartelean zehaztutako hauteskunde-mahai eta hauteslekura.

Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeak deitu ondoren, zer epe dute udalek eta kontsulatuek indarreko hautesle-errolda hautesleriak kontsultatzeko moduan jartzeko? Zer zerbitzu mota eman behar dute kontsulta hori egin ahal izateko?

Errolda eta kontsulatuak legez behartuta daude indarreko hautesle-errolda kontsultatzeko zerbitzu bat ematera, hauteskundeak deitu ondorengo 6. egunetik hasita, eta zortzi egunez. Kontsulta informatika-baliabideen bidez egin ahalko da, hautesleak bere burua identifikatu ondoren, edota zerrenda horiek jendaurrean jarriz.

Zein dira hautesle-errolda telefonoz edo internet bidez kontsultatzeko irizpideak Hautesle Erroldaren Bulegoan?

  • Telefonoz (901 101 900): herritarrek eskatutako datuak emango dira soilik hautesleak emandako izen-abizenak eta bere helbidea hautesle-erroldan agertzen direnekin bat etortzen badira.
  • Internet bidez (www.ine.es): kontsultaren bidez erroldako inskripzio-datuak jaso ahalko dituzte hautesleek, baita botoa zein hauteskunde-mahai eta hauteslekutan eman behar duten ere. Kontsulta egiteko aitortutako ziurtagiri elektroniko bat eduki beharko da, edota hauteslearen abizeneko lehenengo hizkia eta horren egoitzari dagokion probintzia, udalerria eta helbidea eman beharko dira.

Aldarrikatutako hautagaitzek eskubidea al dute indarreko hautesle-erroldaren kopiak eskatzeko?

Bai, Hautesle Erroldako Bulegoaren Ordezkaritza Probintzialean eska ditzakete, arau honen arabera: Hauteskunde-batzorde zentralaren abenduaren 17ko 4/2009 Instrukzioa.

Nabarmenduak

Twitter

  • Eusko Legebiltzarrerako lehen hauteskundeetan, 1980an, hautesbarruti bakoitzean 20 legebiltzarkide aukeratu behar ziren, hau da, Euskadin guztira 60. Hurrengo hauteskunde guztietan, aldiz, kopurua 25ekoa izan zen, aldatu gabe, hau da, Euskadin guztira 75.
  • Euskadiko Autonomia Estatutua 1979an onartu zenetik, Eusko Legebiltzarrerako 11 hauteskunde egin dira guztira, urte hauetan: 1980, 1983, 1986, 1990, 1994, 1998, 2001, 2005, 2009, 2012 eta 2016an.
  • Bozketa-egunean hauteskunde-mahaietako titular edota ordezko izendatutako kideak ez badaude, dagokion agintaritzak aginduko du mahaia dagoen lokalean dauden hautesleak hauteskunde-mahaietako kide izan daitezela.
  • Legediaren arabera, 2016ko hauteskunde autonomikoetarako indarrean egongo den hautesle-errolda 2016-ekainaren-01eko datan dagoena izango da, hau da, hauteskunde-deialdia egin baino bi hilabete lehenagokoa.
  • 2016ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako indarrean dagoen hautesle-erroldaren arabera,  hautesle gutxien dituzten udalerriak hauek dira: Araban Añana, 138 erroldatu dituena; Bizkaian: Arakaldo, 114 erroldatu dituena eta Gipuzkoan: Orexa, 88 errodatu dituena.
  • Estatuko Gobernuak deitutako hauteskundeetan hautesbarruti probintzialetan probintziako hauteskunde-batzordeak aritzen dira eta Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan horien izena lurralde historikoko hauteskunde-batzordea da.
  • Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan, hiru lurralde historikoko hauteskunde-batzordeek probintziako hauteskunde-batzordeen eskumen berberak izaten dituzte eta osatzeko modua ere bera da, salbuespen batekin: lurralde historikoko hauteskunde-batzorde bakoitzean Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak kide bat izendatzen du  hitz egiteko eskubidearekin, baina boto emateko eskubiderik gabe.
  • Hauteskunde autonomikoetan artekari izan ahal izateko, hauteslea ere izan beharra ez da legezko baldintza izan Eusko Legebiltzarrerako lau hauteskundetan (2005, 2009, 2012 eta 2016 urteetakoetan). Horien aurreko hauteskunde autonomikoetan legez ezartzen zen artekari izan ahal izateko Euskadin hauteslea ere izan behar zela.
  • Krisi ekonomikoa dela eta, 2016ko hauteskunde autonomikoetan gutxienez eserleku bat lortzen duten hautagai-zerrendei ematen zaizkien  hauteskundeetarako diru-laguntzen zenbatekoa izoztuta geratuko da, hala ezartzen duelako 2015eko abenduaren 23an onartu zen Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeei buruzko legearen azken aldaketak.
  • 2016ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako kanpainan berrikuntza esanguratsu bat dago; izan ere, legeak agintzen duenaren arabera, EITBn gutxienez eztabaida bat eta elkarrizketa bat egin behar dira, hizkuntza ofizialetako bakoitzean (euskaraz eta gaztelaniaz) aurreko Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza lortu zuten antolakunde politiko guztietako hautagaiekin.
  • 2016ko hauteskunde autonomikoetara aurkezten diren alderdi politikoek hauteskunde-gastua gutxitu beharko dute. Zehazki, hauteskunde-gastuaren muga %15 murriztu behar da, 2015eko abenduaren 23an onartu zen Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeei buruzko legearen azken aldaketak ezartzen duenaren arabera.
  • Estatuko hauteskundeetan eta beste Autonomia Erkidegoetako hauteskundeetan, hautagai-zerrenda bateko kide guztiak emakumeak badira, hautagai-zerrenda hori ez da onartzen. Hauteskundeei buruzko euskal Legeak, ordea, 2005eko hauteskunde autonomikoez geroztik, hautagai-zerrenda horiek onartzen ditu.
  • 2016ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan, hauteskunde-mahaietako titular eta ordezko izateko izendatutako kideak, 2006 eta 2016 urteen artean, mahaiko kideak gutxienez 3 aldiz izan badira, hori alega dezakete hauteskunde-mahaian ez egoteko arrazoi gisa.
  • 2009ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeez geroztik, Euskadiko egoiliarren hautesle-erroldan dauden pertsonek, bozketa-egunean aldi baterako atzerrian bizitzen badaude, posta bidez bozka dezakete. Horren aurretik, pertsona horiek bozkatu nahi bazuten, Euskadira etorri behar zuten beren hauteskunde-mahaian bozkatzera; bestela, atzerrian zeudela, ezin baitzuten bozkatu.
  • Hauteskunde-mahai batean gutxienez 500 hauteslek bozka dezakete eta gehienez 2000.
  • Hauteskunde-mahaietako lehendakariak, bokalak eta beren ordezkoak, bozketa-egunean, hauteskunde-mahaiko kide gisa dituzten eginkizunak betetzera ez joatea  hauteskunde-delitua da eta  3 hilabetetik urtebetera arteko espetxealdi-zigorra edo 6 eta 24 hilabete bitarteko isuna jaso dezakete
  • 2012ko hauteskunde autonomikoez geroztik, bozketako gutun-azala hautestontzian ez du hauteskunde-mahaiko lehendakariak sartzen, hautesleak berak baizik.
  • Hauteskunde-mahaietako lehendakariek, bokalek eta artekariek bozkatu nahi badute, azkenak izango dira bozkatzen.
  • Estatuko hauteskundeetan hauteskunde-prozesuaren barruko epe guztiak luzaezinak dira eta egun naturaletan neurtzen dira, hau da, jaieguna izan zein ez izan, egun guztiak zenbatzen dira. Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan, ordea, aurreko aipamenaren gaineko salbuespen bat dago, hauteskundeetako emaitzen boto-kontaketa orokorra bozketa-egunaren ondorengo bosgarren egun baliodunean egiten baita.
  • Hauteskunde-mahai bakoitzeko emaitzen aktak biltzen dituzten gutun-azalak hauteskunde-batzordeei emateko sistema Estatuko hauteskundeetan eta Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan desberdina da. Euskadiko hauteskunde autonomikoetan gutun-azal horiek hauteskunde-batzordeek izendatutako funtzionarioek jaso behar dituzte bozketa-egunaren ondorengo egunean eta horretarako, Ertzaintzaren laguntzarekin, Lehen Auzialdiko Epaitegira edo Bake Epaitegira joan behar dute, gutun-azalak hor daude eta. Estatuko hauteskundeetan, ordea, gutun-azal horiek hauteskunde-batzordeetara Lehen Auzialdiko epaileek edo Bake Epaitegiko epaileek eramaten dituzte bozketa-egunean bertan eta Correos-eko langileek hurrengo egunean.
  • Hauteskundeen legeari buruzko 2011. urteko aldaketaren ostean, atzerrian bizi diren hautesleen posta bidezko botoen kopurua murriztu da, bozkatu ahal izateko aldez aurretik eskatu behar baita. Izan ere, 2012ko azken hauteskunde autonomikoetan, atzerrian bizi diren egoiliarren hautesle-erroldan (AEHE) 56.640 hautesle zeuden eta  posta bidez 4.043k (%7,14) baino ez zuten bozkatu; 2009ko hauteskunde autonomikoetan, aldiz, AEHEn 43.660 hautesle zeuden eta horietatik 7.377k (%16,9) bozkatu zuten. Gehiago izan ziren, 2012ko hauteskundeen aurretik posta bidez bozkatu ahal izateko ez baitzen aldez aurretik eskatu behar.
  • Euskadin bizi diren egoiliarren hautesle-erroldan 1980ko hauteskunde autonomikoetan 1.554.527 pertsona zeuden eta 2012ko Eusko Legebiltzarrerako azken hauteskundeetan 1.718.696, hau da, %9,55 hautesle gehiago.
  • 2011 urtearen ondoren, hauteskunde-mahaietako kide izateko izendatutako hautesleek entzuteko desgaitasunen bat badaukate, nahi izanez gero, beren eginkizunak betetzeko  Eusko Jaurlaritzak zeinu-mintzaira euskaraz zein gaztelaniaz interpretatzeko jarriko duen doako zerbitzua erabil dezakete.
  • 2009ko eta 2012ko hauteskunde autonomikoetan, Eusko Jaurlaritzak ikusteko desgaitasuna zeukaten hautesleek hauteskunde-mahaietan bertan bozkatu ahal izateko sistema martxan jarri zuen, braille botoaren bidez. 2009an eta 2012an sistema hori 60 hauteslek erabili zuten.
  • 2012ko Eusko Legebiltzarrerako azken hauteskundeetan parte hartzerik handiena udalerri hauek izan zuten: Araban Zalduondok (%84,11),  Bizkaian Arantzazuk (%86,41) eta Gipuzkoan Orexak (%89,89). Eta parte hartzerik txikiena udalerri hauek: Araban Bernedok (%53,85), Bizkaian Sestaok (%60,64) eta Gipuzkoan Belauntzak (%55,14).
  • Zinegotziek alkatea hautatzeko orduan, boto-berdinketa badago, hori, legez, zozketaren bidez konpontzen da.
  • Azken hiru urteetan (2015, 2014 eta 2013) Euskadiko udalerrietan guztira 18 herri-galdeketa egin dira.
  • 2012, 2009 eta 2005 urteetako Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan, Espainian bizi diren egoiliarrek posta bidez bozkatu ahal izateko egindako eskaera onartu gehien 2005 urtean izan ziren, guztira 49.864 eta gutxien 2009an, guztira 43.168 izan baitziren.
  • Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan, hautagai-zerrenda gehien 1990eko hauteskundeetan Bizkaian aldarrikatu ziren (19 hautagai-zerrenda); eta hautagai-zerrenda gutxien 2001eko hauteskundeetan Araban (7 baino ez).
  • Eusko Legebiltzarrean izan diren hamar legegintzaldietatik lehenengoan (1980tik 1984ra) onartu ziren lege-proiektu gehien, 57 guztira eta legebiltzarreko taldeek proposatutako lege-proposamen gehien ere bai, guztira 53 onartu ziren eta.

Azken aldaketako data: