Eusko Legebiltzarra 2016. Hauteskunde-batzordeen erabakiak
Hauteskunde-batzordeen erabakiak
Hauteskunde-Batzorde Zentralaren (HBZ) eta beste hauteskunde-batzordeen erabaki eta ebazpenen aukeraketa:
- Hautesle-elkarteak:
- Ikusi ELHLren 53.2 artikulua, legez galdatutako sinadura kopuruaz.
- HBZren 7/2011 Jarraibidea, 2011ko irailaren 15ekoa, sinadurak ziurtatzeko prozedurari buruzkoa.
- Ahaldunak:
- Ahaldunak izendatzeko ordutegia zehazteko aukerari buruzko kontsulta (HBZren Erabakia, 2014-05-22koa).
- Ahaldunak izendatzeko behar den dokumentazioari buruzko kontsulta (HBZren Erabakia, 2011-11-16koa).
- Udalak:
- Udal batek egindakok kontsulta, Udalek hauteskunde-mahaietako kideen izendapenak jakinarazteko daukaten betebeharrari buruz (HBZren erabakia, 1996-02-14koa).
- Kontsulta, ea hauteskundeetako boto-paperak, kartelak eta materiala biltegian gordetzea eta banatzea udalen eskumena den (HBZren Erabakia, 2011-10-27koa).
- Kanpaina instituzionalak hauteskunde-aldian:
- Irizpide orokorra:
- HAOLOren 50. artikuluaren interpretazioa, aginte publikoek hauteskunde-aldian egiten dituzten kanpaina instituzionalen eta inaugurazio-ekitaldien mugei buruz. Ikusi HBZren 2/2011 Instrukzioa, martxoaren 24koa, HBZren Erabakiak argituta, 2011-04-07koa.
- “Aginte publikoak” terminoaren irismena kanpaina instituzionalen arloan (HBZren erabakia, 2011-04-28koa).
- Hauteskunde Batzordeek ez daukate kanpainak, inaugurazioak edo beste ekintza instituzional batzuk aldez aurretik baimentzeko eskumenik (HBZren erabakia, 2011-04-07koa, 3. atala).
- Unidos Podemosen errekurtsoa Zaragozako PHBren 2016-06-22ko erabakiaren aurka, Unidos Podemosek Aragoiko Presidentearen aurka hauteskunde-garaian ekintza instituzionalak egiteagatik jarritako salaketa ezesten baitzuen (HBZren erabakia, 2016-06-26koa)
- Obrak zein zerbitzu publikoak inauguratzeko ekitaldiak (HAOLOren 50.3 art.) edo izaera instituzionala daukatenak:
- Obrak inauguratzeko debekua: HBZren 2/2011 Instrukzioa, hirugarren.1 atala (BOE, 2011-03-28koa).
- Natura-parke bateko interpretazio zentroa martxan jartzeko ekitaldi publiko bat debekatzea (HBZren erabakia, 2011-06-16koa).
- Baimenduta dauden inaugurazioak: HBZren 2/2011 Instrukzioa, hirugarren.2 atala (BOE, 2011-03-28koa).
- Obra edo leku publikoak edo pribatuak bisitatzea:
- PSOEren helegitea Ourenseko Probintziako Hauteskunde Batzordeak (PHB) 2016ko ekainaren 29an hartutako Erabakiaren aurka. Erabaki horren bidez, hauteskunde-batzordeak Fátima Bañez ministroaren aurka jarritako salaketaren ondorioz irekitako eginbide informatiboak artxibatzea ebatzi zuen. Salaketa Báñez andreak ekainaren 13an La Molinera izeneko lokalean egin zuen ekitaldiarengatik jarri zuten (HBZren erabakia, 2016-07-20koa).
- PPren errekurtsoa Arabako PHBren 2016-05-31ko erabakiaren aurka. Iñigo Urkullu lehendakariak eta Ana Oregi sailburuak Arasur trenbide-plataforma eraikitzeko lanetara egin zuten bisita dela eta, egindako salaketaren ingurukoa zen erabakia. (HBZren erabakia, 2016-06-08koa).
- Errioxako Probintziako Hauteskunde-batzordearen Erabakiaren aurkako errekurtsoa arrazoi hauengatik: “Adarraga” kirol zentroko instalazio berrietan ateak zabaltzeko eguna eta Logroñon trena lurperatzeko egiten dabiltzan obretara Herri-lanen sailburuaren bisita (HBZren erabakia, 2011-10-11koa).
- Toledoko PHBren erabakiaren aurkako errekurtsoa, Gaztela-Mantxako Autonomia Erkidegoko presidenteak eraikitzen ari zen lantegi batera egindako bisitari buruzkoa (HBZren erabakia, 2014-05-22koa).
- Hitzarmenak sinatzeko, diru-laguntzak emateko eta kondekorazio publikoak emateko ekitaldi publikoak:
- Baliabide publikoak eta Estatuko erakundeak erabiliz, hainbat herrialdetan atzerrian bizi diren Espainiako pertsonalitateei dominak emateko programatuta zeuden ekitaldiak bertan behera uztea (HBZren erabakia 2011-10-27koa).
- Gutunak edo mezuak bidaltzea, edo iragarkiak jartzea leku publiko edo komunikabideetan:
- La Rioja egunkarian “El Gobierno de La Rioja invierte en seguridad vial. Ensanche y mejora LR-255 (Alberite-Albelda-Nalda)” eslogana zeraman iragarki bat argitaratzeagatik PSOEk jarritako salaketa dela eta, abenduaren 3an Errioxako PHBk hartutako erabakiaren aurka jarritako errekurtsoa. (HBZren erabakia, 2015-12-09koa).
- Sustapen Ministerioak autobidearen inaugurazioari buruz komunikabide batean jarritako iragarki baten aurkako salaketa (HBZren erabakia, 2011-11-16koa).
- Herritarrei gutunak edo mezuak zuzenean bidaltzea eta leku publikoetan edo hedabideetan iragarkiak jartzea onartuta dago, baldin eta horiek interes orokorreko informazioa ematera mugatzen badira, lorpenei buruzko aipamenik egin gabe eta hauteskunde-kutsurik gabe (HBZren erabakia, 2011-04-07koa).
- Etxebizitza sozialak alokatzeko eskaera aurkezteko epea ireki dela prentsan iragartzea onargarria da (HBZren erabakia, 2015-04-30ekoa).
- Erakunde publiko baten webgunean, interneten bidez zabaldutako informazioak edo sare sozialetan zabaldutakoa (twitter, facebook, etab.):
- PSOEren salaketa Barne Ministerioaren aurka, bozketa-egunean Ministerio horren twitterreko kontu ofizialean bi irudiz osatutako beste irudi bat zabaltzeagatik. Horretan, Adolfo Suárez boto ematen agertzen zen, eta irudi horren ondoan beste bat koloretan, Mariano Rajoyrena eta testu honekin “bi irudi hauen artean Espainian historia demokratikoko 38 urte iragan dira” (HBZren erabakia, 2016-07-20koa).
- PSOEk Lehendakaritza Ministerioaren aurka aurkeztutako salaketa, Gobernuak kudeatzen zituen webgune, hedabide instituzional eta sare sozialen bitartez, kudeaketa-lana eta lorpenak iragartzeko egindako jarduerengatik (HBZren erabakia, 2015-12-17koa).
- Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioaren aurkako salaketa, bere web-orrian, komunikabide instituzionaletan eta berak kudeatzen dituen sare sozialetan, bere lorpenak eta egindako kudeaketa goresten dituelako (HBZren erabakia, 2015-10-29koa)
- Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioaren “una reforma para el empleo” kanpainaren aurkako salaketa. Kanpaina Ministerio horren web-orrian eta youtuben zabaldu zen. (HBZren erabakia, 2012-03-22koa) Akordio hau Auzitegi Gorenaren 2014ko azaroaren 19ko epaiak berretsi zuen.
- Agintari publikoek egindako ekitaldiak, kargu hartzeko, prentsaurrekoak egiteko eta informazioa emateko:
- Melillako Hauteskunde-Batzordearen erabaki aurkaratutakoa berrestea. Melillako Gobernuko ordekari berriak kargu hartu zueneko ekitaldian Gobernuko ordezkari ohiak eta Lurralde Politikako Estatuko idazkariak izandako parte hartzeari buruzko erabakia (HBZren erabakiaren 2. Atala, 2011-04-28koa).
- Argitalpenak eta liburuxkak argitaratzea eta zabaltzea:
- Madrileko Probintziako Hauteskunde-batzordearen erabakiaren aurkako errekurtsoa, Madrileko Autonomia Erkidegoak “Diario del Sol" Buletina zabaltzeagatik (HBZren erabakia, 2011-05-22koa).
- Irizpide orokorra:
- Hautagaitzak:
- a. Hautagaitzak aurkezteko dokumentazioa:
- Hautagaitzak onartzeari buruzko kontsulta (HBZren Erabakia, 2011-10-27koa).
- b. Hautagaitzen izena, ikurra edo enblema eta siglak:
- Erreklamazioa, hauteskunde-koalizio bati eragozteko bere izenean “los Verdes” zatia ager dadin (HBZren Erabakia, 2015-11-25ekoa).
- Erreklamazioa beste hauteskunde-koalizio bati eragozteko “UP” edo “Up” siglak erabil ditzan (HBZren Erabakia, 2015-11-15ekoa).
- Kontsulta, ea alderdi politikoaren izenari adjektibo kalifikatzaile bat gehi dakiokeen, hauteskundeetarako (HBZren erabakia 2000-01-20koa).
- Kontsulta, Alderdi Politikoen Erregistroan badirela hiru alderdi politiko, sinboloetan hainbat antzekotasun dituztenak, eta ezberdintasun gutxi, kolore-ñabarduretan oinarrituak (HBZren erabakia, 1991-09-11koa).
- Kontsulta, ea alderdi politiko batek hauteskunde-barruti jakin batean barruti horretan aurkezten ez den beste alderdi baten siglak eta ikurra erabil ditzakeen (HBZren erabakia, 1999-05-24koa).
- Kontsulta, ea hautagai-zerrenda batek ordeztu dezakeen aurkeztu duen ikurra beste berri batekin (HBZren erabakia, 1987-05-11koa).
- c. Hautagaitzetako ordezkariak izendatzea:Hautagaitzaren ordezkaria epez kanpo izendatuz gero, konpondu al daiteke egoera hori? (HBZren Erabakia, 2015-04-22koa)
- d. Hautagaien zerrenda:
- Hautagaiak ez-izenekin boto-paperetan agertzeko aukera (HBZren Erabakia, 2007-01-25koa)
- Hautagaien izenak katalanez agertzeko aukera, NANean gaztelaniaz ageri badira ere (HBZren Erabakia, 1999-09-27koa).
- HBZren Erregistroan hautagaitzak aurkezteko ordenari buruzko erreklamazioak. Batzorde horrek ez du ontzat eman hautagaitza posta elektronikoz aurkeztea (HBZren Erabakia, 2014-04-21ekoa).
- e. Hautagaitzak aldarrikatzea:
- Hautetsitzat aldarrikatu al daiteke hautagai bat, baldin eta hauteskunde-egunean hautaezintasun-egoeran badago baina egoera hori ez bada aurretik hauteman. (HBZren Erabakia, 2011-06-06koa)
- Hautagaitz bat osorik aurkeztu ez bada, irregulartasun hori zuzentzeko aukerari buruzko kontsulta (HBZren erabakia, 2003-05-07koa).
- Hautagaitz bat sinbolorik eta siglarik gabe aurkezten bada, sigla edo sinbolo horiek Alderdi Politikoen Erregistroan ez daudelako, hautagaitz horren aldarrikapenaren balioari buruzko kontsulta (HBZren erabakia, 2008-02-07koa).
- Hautagaitzak aldarrikatzearen kontrako errekurtsorako epeen zenbaketa (HBZren Erabakia, 2011-11-03koa).
- Cómputo de los plazos para el recurso contra la proclamación de candidaturas (Acuerdo JEC 03-11-2011).
- a. Hautagaitzak aurkezteko dokumentazioa:
- Hautesle-errolda:
- Martxoaren 24ko 1/2011 Jarraibidea, hautagaitzen edo alderdi politikoen ordezkariek erroldan egindako aldaketen aurkako erreklamazio administratiboei buruzkoa (BOE, 2011-03-28).
- Abenduaren 17ko 4/2009 Jarraibidea, hautagaitzei erroldaren kopiak entregatzeari buruzkoa (BOE, 2010-01-06).
- Apirilaren 12ko 7/2007 Jarraibidea, zentzu-ziurtapen espezifikoari buruzkoa (BOE, 2007-04-19).
- Urtarrilaren 20ko Jarraibidea, erroldako datuak Internetez kontsultatzeari buruzkoa (BOE, 2004-01-22).
- Hauteskunde-koalizioak:
- a. Nola sortu koalizio bat?
- 1/2010 Jarraibidea, irailaren 9koa, koalizioen eraketari buruzkoa (BOE, 2010-09-17).
- Zer dokumentazio behar da koalizio bat eratzeko ? (HBZren Erabakia, 2011-04-07koa).
- Koalizioak eratzean akatsak eginez gero, ba al da eperik akats horiek konpontzeko? (HBZren Erabakia, 2011-10-27koa).
- b. Hauteskunde-koalizioak eratzeko idazkiaren eredu ofiziala:
- 1/2016 instrukzioa, apirilaren 13koa, HBZrena (I. eranskina) (BOE, 95 zk., apirilaren 20koa).
- c. Nola zenbatzen dira koalizioek lortutako botoak?:
- Nola zenbatzen dira koalizioek lortutako botoak? (HBZren Erabakia, 2011-09-29koa).
- d. Balio osoz eratutako hauteskunde-koalizioak HBZri eta AEHBri argitaratzearen komunikazioa:
- 1/2016 instrukzioa, apirilaren 13koa, HBZrena (I. eranskina) (BOE, 95 zk., apirilaren 20koa).
- e. AEHBk baliozkotutako hauteskunde koalizioak eta haien koalizio?ituna.
- a. Nola sortu koalizio bat?
- Hauteskundeekin batera herri-galdeketa egitea:
- Kontsulta galdetzeko hiri-hondakin solidoak biltzeko sistemari buruzko udal mailako galdeketa egiteko, hauteskunde orokorretako azpiegitura aprobetxatu eta hauteskunde orokorrekin batera egin daitekeen (HBZren erabakia, 2015-10-29koa).
- Herri-galdeketak egin daitezke, baldin galdeketak Toki Araubidearen Oinarrien Legean ezarritako legezko betekizunak betetzen baditu eta hauteskundeen bozketa oztopatzen ez badu. Bozketako eta botoak zenbatzeko eragiketa guztiak bereizita egin behar dira. Gainera, ezingo da hautesle-errolda erabili, eta ezingo da galdeketa egin hauteskunde-mahaietan, ez eta hauteslekutzat erabilitako lokaletan ere (HBZren erabakiak, 2014-02-06koa eta 2014-04-10koa).
- Biltzeko eta manifestatzeko eskubidea, hauteskundeetan:
- Toledoko PHBren erabakiaren aurkako errekurtsoa, erabaki horrek ez zuelako hauteskunde-ekitaldiak egiteko baimenik ematen udalak alderdi politikoei ezarritako eremuetatik kanpo (HBZren erabakia, 2015-12-09koa).
- Hauteskundeetako ekitaldi publikoetarako oraindik esleituta ez dauden plaza edo toki publikoetan manifestazioak egiteko baimenari buruzko kontsulta (HBZren Erabakia, 2011-11-10ekoa).
- Hauteskunde-kanpainako ekitaldiak egiteko udalen aldetik plaza publikoak erreserbatzearen ondorioei buruzko kontsulta (HBZren Erabakia, 2011-11-03koa).
- 2011ko udal-hauteskundeen hauteskunde-garaian egindako elkarretaratzeei buruzko kontsulta (HBZren Erabakia, 2011-10-06koa eta Auzitegi Gorenaren Autoa, 2011-05-20koa).
- 2011ko udal-hauteskundeetan, hausnarketa- eta bozketa-egunerako, partikularrek sustaturiko elkarretaratze, bilera eta manifestazioei buruzko kontsulta (HBZren Erabakia, 2011-05-19koa).
- Boto-zenbaketa orokorra:
- Mahaiko boto-zenbaketan hautagaitzaren ezein ordezkarik protesta egin ez duenean boto baliogabeak berrikusteari buruzko kontsulta (HBZren Erabakia, 2011-06-16koa).
- Artekariak:
- Ahaldunen eta artekarien identifikazioa ehunezko euskarrian jartzeari buruzko kontsulta, zehazki, 2016ko Hauteskunde Orokorren egunean kamiseta batean inprimatuta jartzeari buruz (HBZren erabakia, 2016-06-08koa).
- Mossos d’Esquadrakoek hauteskunde-prozesuetan parte hartzeari buruzko kontsulta, alderdi politiko bateko artekari, ahaldun edo hauteskunde mahaietako kide gisa. (HBZren erabakia, 2000-03-20koa).
- Hautagaitzetako artekariek bozketarekin lotutako hainbat kontu, boto eman duten hautesleen zerrenda, hain zuzen, ezagutu dezaketelako jarritako kexa bati buruzko kontsulta (HBZren erabakia, 2015-08-26koa)
- Kontsulta, ea, mahaiko boto-zenbaketaren akta bukatutakoan, boto-eskubidea erabili duten pertsonak idatzita alderdietako artekariek egin dituzten zerrendak suntsitu behar diren, ala, aitzitik, artekariek eraman ditzaketen (HBZren Erabakia, 2015-05-24koa).
- 2/2007 Jarraibidea, 2007ko martxoaren 22koa (BOE, 2007-03-29), artekariak izendatzeko prozedurari buruzkoa.
- Hauteskunde-batzordeak:
- 11/2007 Jarraibidea, 2007ko irailaren 27koa, batzordeen aurkako errekurtsoetako prozedurari buruzkoa (BOE, 2007-10-05).
- Hauteslekuak (hauteskunde-kolegioak):
- Titulartasun publikoko hedabide baten eskabidea hauteskunde-kolegio batean konexio-puntu bat instalatzeko, abenduaren 20ko hauteskunde-egunean egiten diren informatibo eta programa bereziekin zuzenean konektatu ahal izateko. (HBZren erabakia, 2015-12-15ekoa).
- HBZri publikoak eta akonfesionalak diren lokalak hautatzeko eskaera; eta, ezinezkoa izanez gero, lokal horietan jendaurrean sinbolo edo ikur politiko edota konfesionalik ez agertzea (HBZren Erabakia, 2014-04-10ekoa).
- Hauteskundeetako kanpainako ekitaldietarako dohainik erabiliko diren lokal ofizial eta toki publikoak:
- Araba:
- Bizkaia:
- Gipuzkoa:
- Titulartasun publikoko hedabideak:
- Gaitzetsia Ciudadanos alderdiak AEHBren irailaren 6ko erabakiaren aurka jarritako helegitea, EITBk aurkeztutako estaldura informatiborako proposamenari buruzkoa (2016ko irailaren 14ko HBZren erabakia).
- Gaitzetsia Ciudadanos alderdiak AEHBren irailaren 6ko erabakiaren aurka jarritako helegitea, RTVEk aurkeztutako estaldura informatiborako proposamenari buruzkoa (2016ko irailaren 14ko HBZren erabakia).
- 1/2015 Jarraibidea, 2015eko apirilaren 15ekoa, HAOLOko 66. artikuluaren interpretazioari buruzko 4/2011 Jarraibidea aldatzekoa. Artikulu hori hedabideen informazio-estaldurako planetan alderdi politiko nabarmentzat hartzeari buruzkoa da (BOE, 95. zenbakia, 2015-04-21).
- 4/2011 Jarraibidea, 2011ko martxoaren 24koa, hedabide horiek hauteskunde-garaian aniztasun-, berdintasun-, proportzionaltasun- eta neutraltasun-printzipioak errespetatzeko bermeei buruzkoa (BOE, 2011-03-28).
- 1999ko irailaren 13ko Jarraibidea, Hauteskunde Araubide Orokorraren Lege Organikoaren 66. artikulua garatzekoa. Artikulu hori hauteskunde-garaian komunikabideek egindako ekintzen kontrako errekurtsoen prozedurari buruzkoa da (BOE, 222. zenbakia, 1999-09-16).
- Titulartasun pribatuko hedabideak:
- 4/2011 Jarraibidea, 2011ko martxoaren 24koa, HAOLOko 66. artikuluaren interpretazioari buruzkoa. Artikulu hori komunikabideek hauteskunde-garaian aniztasun-, berdintasun-, proportzionaltasun- eta neutraltasun-printzipioak betetzearekin lotutako bermeei buruzkoa da (BOE, 74. zenbakia, 2011-03-28).
- 1999ko irailaren 13ko Jarraibidea, Hauteskunde Araubide Orokorraren Lege Organikoaren 66. artikulua garatzekoa. Artikulu hori hauteskunde-garaian komunikabideek egindako ekintzen kontrako errekurtsoen prozedurari buruzkoa da (BOE, 222. zenbakia, 1999-09-16).
- Hauteskunde-mahaiak:
- a. Hauteskunde-mahaietako kideen zozketa:
- HBZren 2014-04-23ko Erabakiari jarraituz, zozketa Udalbatzak egingo du, jendaurreko saio batean. Dena den, toki-araubideari buruzko legediak hala onartzen badu, zozketa tokiko gobernu-batzordearen aurrean egin ahal izango da jendaurreko saio batean, baldin eta udalaren osoko bilkurak eskumen hori eskuordetu badu.
- b. Mahaiko kidea ez izateko desenkusak:
- 3/2016 Jarraibidea, irailaren 14koa, 6/2011 Jarraibidea aldatzen duena, HAOLOren 27.3 artikulua interpretatzeari buruzkoa. Jarraibideak hautesmahaietako lehendakari eta bokal karguak betetzeko deituak izan direnek aurkez ditzaketen desenkusei buruzko zenbait alderdi jorratzen du (2016ko irailaren 9ko BOE, 224. zk.).
- 6/2011 Jarraibidea, 2011ko apirilaren 28koa, mahaiko karguen eragozpen eta desenkusa justifikatuei buruzkoa (BOE, 2011-05-30), mahaiko kargudunentzako desenkusa pertsonal berriari buruzko 2014ko abenduaren 11ko 2/2014 Jarraibideak aldatua (BOE, 307. zenbakia, 2014-12-20) eta 3/2016 Instrukzioa, irailaren 14koa, desgaitasunen bat daukaten pertsonak hauteskunde-mahaiko kide izendatuak diren kasuetarako, HAOLOren 27.3. artikuluaren interpretazioari buruzkoa (BOE, 224. zk., 2016-09-16) eta hutsen zuzenketa (HBZren erabakia, 2016-10-11koa).
- c. Mahaiak osatzea eta ezgaitasunen bat duten pertsonek mahaiko kide gisa parte hartzea:
- Hauteskunde-mahaietako lehendakariak ezintasun fisikoren batengatik lokalean sartu ezin ziren pertsonen botoak jasotzera lokaleko ateetara mugitu zirelako kexa aurkeztu zen (1999-07-15eko erabakia).
- Mahaiak eratzeko ordutegiari buruzko kontsulta (HBZren Erabakia, 2011-09-15ekoa).
- Gortasuna edota entzuteko ezintasunen bat izanik, Eskualdeko Hauteskunde-batzordeari zeinu bidezko hizkuntza dakien interprete bat eskatu dioten pertsonek hauteskunde-mahaietako kide izateko duten eskubideari buruzko kontsulta (HBZren Erabakia, 2011-06-30ekoa).
- Ezgaitasunen bat duten pertsonek Mahaietan parte hartzeko eskaera (HBZren erabakia, 2009-06-25koa).
- d. Protesta-elastikoak jantzita debekatzea eta hautesleen erreklamazioak ebaztea:
- Kontsulta, bozketa-egunean, ikuskatzaileek eta ahaldunek –baita horien boto-emaileek ere– alderdiaren logo eta sigla dituen elastiko bat eramateari buruz (HBZren Erabakia, 2015-05-06koa).
- Hautesleek mahaietan aurkeztutako erreklamazioei buruz jarraitu beharreko irizpideari buruzko kontsulta (HBZren Erabakia, 2011-12-01ekoa).
- Mahaietako kideek eta boto-emaile batzuek protesta adierazteko elastikoak soinean eramanez gero jarraitu beharreko irizpideari buruzko kontsulta (HBZren Erabakia, 2011-11-20koa).
- e. Bozketa-egunean hauteslekuetan hedabideak egotea
- Informatzeko eta irudiak hartzeko eskubidea: mugak (HBZren erabakia, 2015-12-15ekoa)
- a. Hauteskunde-mahaietako kideen zozketa:
- Bozketarako edo sinadura-bilketarako informazio-mahaiak, gogoeta- eta bozketa-egunekin batera:
- Hauteslekuetatik hurbil hautesleei galderak egitearren, erakunde politiko nahiz sozialen bozketa-mahaia instalatzeko baimena ukatzea (HBZren erabakiak: 2005-03-10ekoa eta 2014-05-19koa). (Azken akordio hau berretsi zuen STSk, 2015-06-16koa).
- Hauteskundeetarako baimenak hautagaientzat:
- Hautagaiak diren funtzionarioei hauteskunde-kanpainan zehar baimenak emateari buruzko kontsulta (HBZren erabakia, 2003-05-07koa).
- Administrazio Publikoetako lan-itunpeko langileei hauteskunde-baimenak emateari buruzko kontsulta (HBZren erabakia, 2007-01-25ekoa).
- Kontsulta, ea hautagaitz batekoa hautagai aldarrikatua izan ostean, horri enpresak hamabost eguneko baimen ordaindua nahitaez eman behar dion (HBZren erabakia, 2000-02-21ekoa).
- Hauteskunde-kanpainaurrea:
- PPren errekurtsoa, Badajozeko PHBren 2015-11-23ko erabakiaren aurka. Horren bidez ebatzi zen PSOEk erabaki honen aurka jarritako errekurtsoa: PPk “100 días de Gobierno” “Gobernando con hechos” izeneko ekitaldi publikoaren aurka jarritako salaketa zela eta, Llerenako EHBk 2015-11-17an hartutako erabakia. (HBZren erabakia, 2015-12-02koa).
- 3/2011 Jarraibidea, 2011ko matxoaren 24koa, kanpainaurrean hauteskunde-propagandako ekintzen debekuei buruzkoa (BOE, 2011-03-28).
- Kontsulta, hautagaien argazkiak alderdiaren hauteskunde-programa aurkezteko ekitaldiak iragartzeko hedabideetan erabiltzeari buruzkoa (HBZren Erabakia, 2011-04-07koa).
- Kanpainaurrean propaganda edo publizitatea egiteko debekuari buruzko kontsultak (HBZren Erabakia, 2011-02-17koa).
- Hautagaitzen hauteskunde-propaganda:
- PSOEk “Hazteoir.org” elkartearen aurka jarritako salaketa, hauteskunde kanpainan zehar "Hazte Oir" eta "Vota Valores" plataformen bidez botoak erakartzeko egindako jarduerengatik (HBZren erabakia, 2015-12-17koa).
- Espainiako bandera erabiltzen dutelako, VOX alderdiko hauteskunde-propagandarako 900.000 gutun-azalen baliozkotasunari buruzko kontsulta (HBZren erabakiak, 2015-12-09koa eta 2015-12-17koa). Abenduaren 9ko erabakiaren bidez gutun-azal horiek banatzea debekatu zen, baina erabaki horri errekurtsoa jarri zaio Auzitegi Goreneko Administrazioareki Auzietarako Salako 7. Sekzioan eta horrek, 2015-12-15eko Autoaren bidez, HBZren erabaki hori kautelaz etetea erabaki du.
- Hauteskundeetako emaitza ofizialak:
- Bizkaiko Lurralde Historikoko Hauteskunde Batzordeak hautagai zerrenda bakoitzak udalerriz udalerri izandako emaitzak eta hautagai zerrenda bakoitzari esleitutako aulkiak argitaratu ditu (2016ko urriraren 18ko BAO, 198.zk.).
- Arabako Lurralde Historikoko Hauteskunde Batzordeak hautagai zerrenda bakoitzak udalerriz udalerri izandako emaitzak eta hautagai zerrenda bakoitzari esleitutako aulkiak argitaratu ditu (2016ko urriaren 17ko ALHAO, 115. zk.).
- Gipuzkoako Lurralde Historikoko Hauteskunde Batzordeak hauteskundeetako behin betiko emaitzak argitaratu ditu (Gipuzkoako hautetsiak eta udalerri bakoitzeko emaitzak) (2016ko urriaren 13ko GAO, 194. zk.).
- Teknologia berrien erabilera:
- 4/2007 Jarraibidea, 2007ko apirilaren 12koa, informazio eta komunikazio elektronikoko teknologia berriak hauteskundeetarako propaganda-tresna gisa erabiltzeari buruzkoa (BOE, 94. zenbakia, 2007-04-19).
- Jarraibidea, 2004ko urtarrilaren 20koa, hautesle-erroldako datuak Internet bidez kontsultatzeari buruzkoa. (BOE, 19. zenbakia, 2004-01-22).
- Bozketa:
- Etxe barruko atzipenaldiko egoeran dauden pertsonen boto-eskubideari buruzko kontsulta (HBZren Erabakia, 2014-05-08koa).
- Boto baliogabea:
- 1/2012 Instrukzioa, matxoaren 15ekoa, boto-paperen alterazioei buruzkoa (BOE, 2012-03-19koa) eta horren osagarria da 158/2015 KAE, 2015eko uztailaren 14koa, boto-paperetako beheko aldeko zati zuria moztuta zeukaten boto-paperen bidez emandako bi botoen balioari buruzkoa (Ikusi 4. OJ.)(BOE, 194 zk., abuztuaren 14koa)..
- Espainian bizi direnen posta bidezko botoa:
- Espainiako egoilarrek posta bidezko botoa hautesmahaietara bidaltzeko duten epearen luzapena 2016ko irailaren 22ra arte (HBZren 2016ko irailaren 21eko erabakia).
- Hautesle Erroldaren Bulegoei baimena ematea erroldako inskripzio?egiaztagirien kopiak egiteko, Espainiako egoiliarren posta bidezko botoa egikaritu ahal izateko (HBZren erabakia, 2016ko abuztuaren 26koa).
- Barne Politikako Zuzendaritza Nagusiak HBZri baimena eskatu dio Espainiako egoiliarrek posta bidezko botoa emateko eskabidea deskargatu ahal izateko, nahiz eta, ohikoa den bezala, eskabide hori Correoseko bulegoetan ere eskuragarri egongo den (HBZren erabakiaren 2. Atala, 2008-12-04koa).
- Kontsulta posta bidezko botoa emateko dokumentazioa posta bulego bateko Correos-eko zerrenda batera edo posta kutxatila batera bidali ahal den galdetzeko (HBZren erabakia, 2007-05-16koa).
- Hauteskunde-mahaietara mezularitzako posta-zerbitzuaren bidez bidalitako posta bidezko botoei buruzko kontsulta eta fax bidez bidalitako errolda-ziurtagiri berezien balioari buruzkoa (HBZren erabakia, 2003-05-22koa).
- Espainian bizi eta, gaixotasun edo ezintasunen bategatik, beraiek botoa posta bidez emateko eskatu ezin badute, ahaldun baten bitartez eskatzea:
- Posta bidezko botoa ahaldun baten bitartez eman ahal izateko, notarioaren baimena lortzeko prozedurari buruzko kontsulta (HBZren erabakia, 2015-08-26koa).
- 1993ko apirilaren 26ko Jarraibidea, gaixoek eta bere kabuz botoa emateko gai ez direnek aurkeztu behar duten mediku-ziurtagiri ofizialari buruzkoa (BOE, 1993-04-28).
- 1993ko apirilaren 26ko Jarraibidea, Probintziako Hauteskunde-Batzordeak posta bidezko boto horren gorabeherak egiaztatzeari buruzkoa (BOE, 1993-04-28).
- Nortasun Agiri iraungitaren balioaren gaineko kontsulta, posta bidezko botoaren tramitaziorako behar den notarioaren onespenari buruzkoa, HAOLOko 72. c) artikuluaren arabera (HBZren erabakia, 2008-02-14koa).
- Iraunkorki atzerrian bizi diren egoiliarren botoa:
- Hautagai-zerrendaren ordezkariak kontsuletxeetako bulegoetan izendatzeari buruzko kontsulta (HBZren erabakia, 2016/10/11koa).
- Guatemalan posta bidezko boto-mota hori banatzeko beste aukera batzuk ahalbidetzea, posta?zerbitzuen emakidan izandako aldaketa dela eta (HBZren erabakia, 2016ko irailaren 7koa).
- Irailaren 25eko 20:00ak arte (penintsulako ordutegia) luzatu da AEHE erroldan inskribatuta dauden espainiarrek botoa hautestontzian emateko duten epea, baita posta bidezko botoak kontsuletxeetan eta hartara egokitutako kontsuletxe?bulegoetan jasotzeko epea ere (HBZren erabakia, 2016-09-07).
- Luzatu egin da posta bidezko botoa eskatzeko epea, bai AEHEn izen emanda dauden hautesleena bai aldi baterako atzerrian bizi diren hautesleena (ERTA), baita hauteskunde dokumentazioa bidaltzeko epea ere (HBZren erabakia, 2016-08-26).
- Hedabideek egiten dituzten eskaera hauei buruzko kontsulta: Kontsulatu eta Enbaxadetako lokaletan hautestontzietako bozketaren garapenari buruzko irudiak hartzeko, hautestontzietan bertan boto-emaileei elkarrizketak egiteko, eta baita hautesle-zerrendetako ordezkariei buruzko elkarrizketak egiteko ere (HBZren erabakia, 2015-10-29koa).
- 2/2012 Instrukzioa, irailaren 20koa HAOLOren 75.artikuluaren interpretazioari buruzkoa, hauda, AEHEn inskribatuta dauden hautesleen posta bidezko botoen balioari buruzkoa, hautesleak botoa zuzenean eskumena duen Batzorde Zentralera bidaltzen duenean, Kontsultatuetara bidali ordez (BOE, 229 zk., irailaren 22koa).
- Kontsuletxe-bulegoek hauteskunde-dokumentazioa hautesleek CERAn inskribatutakoa ez den helbide batera bidaltzeko aukerari buruzko kontsulta (HBZren Erabakia, 2011-11-16koa).
- Hautagaitzek Hautesle Erroldaren Bulegoarengandik (HEB) CERAren kopia bat, boto horren eskaerak erakusten dituena, jasotzeko duten eskubideari buruzko kontsulta (HBZren Erabakia, 2011-05-05ekoa).
- Hautesle Erroldaren Bulegoaren Probintzia Ordezkaritzari (HEBPOri) faxez bozkatzeko eskaera bidaltzearen baliozkotasunari buruzko kontsulta (HBZren Erabakia, 2011-10-06koa). Gainera, HBZren erabaki horretan, baliozkotzat jotzen dira HEBPOan papereko postan jasotako eskaerak, nahiz eta gutun-azalean familia-taldeen edo antzekoen eskaerak batera etorri.
- Kontsuletxe-bulegoetan hautagaitzen ordezkariak izendatzeko epeari eta ordezkari horien kopuruaren mugari buruzko kontsulta (HBZren Erabakia, 2011-04-28koa).
- CERAn inskribatutako hautesleen botoak kudeatzean sortutako hainbat arazori buruzko kontsulta (HBZren Erabakia, 2011-10-11koa).
Autonomia-Erkidegoko Hauteskunde-Batzordearen (AEHB) erabaki eta ebazpenen aukeraketa
- Erabakia, 2016ko urriaren 10ekoa, 2016ko irailaren 25ean egin ziren Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetako boto-zenbaketari dagozkion emaitzak argitara emateko xedatzen duena.(2016ko urriaren 13ko EHAA, 194. zk.).
- Ciudadanos-Partido de la Ciudadaníak RTVEko hauteskunde-propagandako tarteak banatzeko proposamenari buruz jarritako errekurtsoaren ebazpena (AEHBren erabakia, 2016-09-06koa).
- Ciudadanos-Partido de la Ciudadaníak RTVEk Estaldura Informatiborako Planerako egindako proposamenaz jarritako errekurtsoaren ebazpena (AEHBren erabakia, 2016-09-06koa).
- Ciudadanosek EITBko Estaldura Informatiborako Planerako proposamenaren aurka jarritako errekurtsoaren ebazpena (AEHBren erabakia, 2016-09-06koa).
- Bozketa-egunaren aurreko egunetan Eusko Jaurlaritzaren hauteskunde-informaziorako web-orrian inkestak mantentzeari buruzko kontsulta (AEHBren erabakia, 2012-10-15ekoa, bilera-aktaren 7. atala).
- Salaketa PSE-EE (PSOE)-k Arabako etxebizitzetan banatutako liburuxka bategatik (AEHBren erabakia, 2012-10-15ekoa).
- Eusko Jaurlaritzaren Osasun sailburuaren aurkako salaketa, proiektu bat aurkezteko egindako ekitaldi publiko bategatik (AEHBren erabakia, 2012-10-04koa).
- Hauteskunde-kanpainaurrean EH Bilduk postontzietan banatutako publizitate-liburuxka (AEHBren erabakia, 2012-09-20koa).
- EiTBko zuzendariak egindako kontsulta, hedabide horretan EB-B-k eta Ezker Anitza-IU-k hauteskunde-propagandarako doako tarteetarako zeuzkaten eskubideei buruz (AEHBren erabakia, 2012-09-14koa).
- Ezker Batua- Berdeak – La Izquierda hautagai-zerrendaren izendapena aurkaratzea, nahasketa eragin dezakeelako (AEHBren erabakia, 2012-09-14koa).
- Bilboko Udalak egindako inaugurazioak direla eta, HAOLOren 50.2 eta 3 artikuluen interpretazioa (AEHBren erabakia, 2012-09-14koa).
- Lehendakari izateko hautagaiei egindako elkarrizketak EiTBn ematea (AEHBren erabakia, 2012-09-14koa).
- Boto-kontaketa orokorrari buruzko erreklamazioetarako epea.
- Boto-kontateka orokorraren aurkako erreklamazioak jartzeko epeari buruzko ebazpena. (EHAA, 203 zk., 1994ko urriaren 25ekoa).
- Boto emateko hautesleen identifikazioa:
- Bozketa-egunean hautesleen identifikazioari buruzko kontsultarekin lotutako erabakia. (EHAA, 199 zk., 1990eko urriaren 3koa).
- Boto-emailearen identitatea agiri bidez egiaztatzeko moduei buruzko instrukzioa. (EHAA, 68 zk., 2001eko apirilaren 6koa).
- Hautagai-zerrendetan gizon eta emakumeen berdintasuna.
- Hautagaitzen osaerari dagokionez gizon eta emakumeen berdintasunari buruzko erabakia (EHAA, 54 zk., 2005eko martxoaren 18koa).
- Hautagaiei aplikagarri zaien bateraezintasunen erregimena
- Ziurtagiria, instituzioen partaidetza duten sozietate publikoetako zuzendaritza-organoetako kide diren hautagaiei aplikagarri zaien bateraezintasun-araubideari buruzkoa. (EHAA, 14 zk., 2009ko urtarrilaren 21ekoa).
- Hautaezintasunak:
- Hautagaienak:
- Koadrila bakoitzaren menpeko Uren Partzuergoko lehendakaria eta bokala hautaezintasun-zioen barruan egoteari buruzko erabakia. (EHAA, 54 zk., 2005eko martxoaren 18koa).
- Hauteskundeei buruzko Legearen 4. artikulua:
- Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Legearen 4.b, 4.3.b eta 4.3.e artikuluetan aurreikusten diren hautaezintasun-kausei dagokienez, Euskadiko Alderdi Sozialista /Euskadiko Ezkerraren ordezkari nagusiak egindako kontsultaren gaineko erabakia. (EHAA, 49. zk., 2005eko martxoaren 11koa).
- Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Legearen 4.3 artikuluko e) atala:
- Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Legearen 4.3 artikuluko e)atalean jasota dagoen hautaezintasun-kausaren zentzua eta irismena argitzeko ziurtagiria (EHAA, 14 zk., 2009ko urtarrilaren 21ekoa).
- Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Legearen 4.3 artikuluko e) atalean jasota dagoen hautaezintasunaren irismenari buruzko ebazpena (EHAA, 178 zk., 1994ko irailaren 19koa).
- Udaletako idazkariak:
- Udaletako Idazkariak hauteskundeetako hautagai-zerrendetan sartzeari buruzko ebazpena. (EHAA, 189 zk., 1990eko irailaren 20koa).
- Hautagaienak:
- Boto baliogabeak
- Deuseztatutako hautagai-zerrenden aldeko boto baliogabeen izaera
- Partido Popularreko ordezkari nagusiak epai irmoz deuseztatutako hautagai-zerrenden aldeko botoen izaerari buruz aurkeztutako kontsulta dela eta, Euskal Autonomia Erkidegoko hauteskunde-batzordearen ebazpenaren ziurtagiria. (EHAA, 41 zk., 2009ko otsailaren 27koa).
- Deuseztatutako boto-paperei dagozkien boto baliogabeen kontaketa
- Gipuzkoako Lurralde Historikoko hauteskunde-batzordeak boto baliogabeen kontaketa egiteko moduari buruz aurkeztutako kontsulta dela eta, Autonomia Erkidegoko hauteskunde-batzordearen ebazpenaren ziurtagiria. (EHAA, 41 zk., 2009ko otsailaren 27koa).
- Deuseztatutako hautagai-zerrenden aldeko boto baliogabeen izaera
Aldizkari ofizialetan argitaratutako hauteskunde-batzordeen jarraibideak eta erabakiak
BOE
- 3/2016 Jarraibidea, irailaren 14koa, 6/2011 Jarraibidea aldatzen duena, HAOLOren 27.3 artikulua interpretatzeari buruzkoa. Jarraibideak hautesmahaietako lehendakari eta bokal karguak betetzeko deituak izan direnek aurkez ditzaketen desenkusei buruzko zenbait alderdi jorratzen du (2016ko irailaren 9ko BOE, 224. zk.)
- 1/2016 instrukzioa, apirilaren 13koa, Hauteskunde Batzorde Zentralarena, hauteskunde-koalizioak eratzeko idazkiaren eredu ofiziala onartzekoa eta balio osoz eratutakoak Hauteskunde Batzorde Zentralaren web orrian argitaratzekoa (BOE, 95 zk., apirilaren 20koa).
EHAA
- Erabakia, 2016ko urriaren 10ekoa, 2016ko irailaren 25ean egin ziren Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetako boto-zenbaketari dagozkion emaitzak argitara emateko xedatzen duena.(2016ko urriaren 13ko EHAA, 194. zk.).
LHAO
- Araba:
- Arabako Lurralde Historikoko Hauteskunde Batzordeak hautagai zerrenda bakoitzak udalerriz udalerri izandako emaitzak eta hautagai zerrenda bakoitzari esleitutako aulkiak argitaratu ditu (2016ko urriaren 17ko ALHAO, 115. zk.).
- Hauteskundeetako kanpainako ekitaldietarako dohainik erabiliko diren lokal ofizial eta toki publikoak:
- Bizkaia:
- Bizkaiko Lurralde Historikoko Hauteskunde Batzordeak hautagai zerrenda bakoitzak udalerriz udalerri izandako emaitzak eta hautagai zerrenda bakoitzari esleitutako aulkiak argitaratu ditu (2016ko urriraren 18ko BAO, 198.zk.)
- Hauteskundeetako kanpainako ekitaldietarako dohainik erabiliko diren lokal ofizial eta toki publikoak:
- Gipuzkoa:
- Gipuzkoako Lurralde Historikoko Hauteskunde Batzordeak hauteskundeetako behin betiko emaitzak argitaratu ditu (Gipuzkoako hautetsiak eta udalerri bakoitzeko emaitzak) (2016ko urriaren 13ko GAO, 194. zk.).
- Hauteskundeetako kanpainako ekitaldietarako dohainik erabiliko diren lokal ofizial eta toki publikoak:
Nabarmenduak
- Eusko Legebiltzarrerako lehen hauteskundeetan, 1980an, hautesbarruti bakoitzean 20 legebiltzarkide aukeratu behar ziren, hau da, Euskadin guztira 60. Hurrengo hauteskunde guztietan, aldiz, kopurua 25ekoa izan zen, aldatu gabe, hau da, Euskadin guztira 75.
- Euskadiko Autonomia Estatutua 1979an onartu zenetik, Eusko Legebiltzarrerako 11 hauteskunde egin dira guztira, urte hauetan: 1980, 1983, 1986, 1990, 1994, 1998, 2001, 2005, 2009, 2012 eta 2016an.
- Bozketa-egunean hauteskunde-mahaietako titular edota ordezko izendatutako kideak ez badaude, dagokion agintaritzak aginduko du mahaia dagoen lokalean dauden hautesleak hauteskunde-mahaietako kide izan daitezela.
- Legediaren arabera, 2016ko hauteskunde autonomikoetarako indarrean egongo den hautesle-errolda 2016-ekainaren-01eko datan dagoena izango da, hau da, hauteskunde-deialdia egin baino bi hilabete lehenagokoa.
- 2016ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako indarrean dagoen hautesle-erroldaren arabera, hautesle gutxien dituzten udalerriak hauek dira: Araban Añana, 138 erroldatu dituena; Bizkaian: Arakaldo, 114 erroldatu dituena eta Gipuzkoan: Orexa, 88 errodatu dituena.
- Estatuko Gobernuak deitutako hauteskundeetan hautesbarruti probintzialetan probintziako hauteskunde-batzordeak aritzen dira eta Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan horien izena lurralde historikoko hauteskunde-batzordea da.
- Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan, hiru lurralde historikoko hauteskunde-batzordeek probintziako hauteskunde-batzordeen eskumen berberak izaten dituzte eta osatzeko modua ere bera da, salbuespen batekin: lurralde historikoko hauteskunde-batzorde bakoitzean Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak kide bat izendatzen du hitz egiteko eskubidearekin, baina boto emateko eskubiderik gabe.
- Hauteskunde autonomikoetan artekari izan ahal izateko, hauteslea ere izan beharra ez da legezko baldintza izan Eusko Legebiltzarrerako lau hauteskundetan (2005, 2009, 2012 eta 2016 urteetakoetan). Horien aurreko hauteskunde autonomikoetan legez ezartzen zen artekari izan ahal izateko Euskadin hauteslea ere izan behar zela.
- Krisi ekonomikoa dela eta, 2016ko hauteskunde autonomikoetan gutxienez eserleku bat lortzen duten hautagai-zerrendei ematen zaizkien hauteskundeetarako diru-laguntzen zenbatekoa izoztuta geratuko da, hala ezartzen duelako 2015eko abenduaren 23an onartu zen Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeei buruzko legearen azken aldaketak.
- 2016ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako kanpainan berrikuntza esanguratsu bat dago; izan ere, legeak agintzen duenaren arabera, EITBn gutxienez eztabaida bat eta elkarrizketa bat egin behar dira, hizkuntza ofizialetako bakoitzean (euskaraz eta gaztelaniaz) aurreko Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza lortu zuten antolakunde politiko guztietako hautagaiekin.
- 2016ko hauteskunde autonomikoetara aurkezten diren alderdi politikoek hauteskunde-gastua gutxitu beharko dute. Zehazki, hauteskunde-gastuaren muga %15 murriztu behar da, 2015eko abenduaren 23an onartu zen Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeei buruzko legearen azken aldaketak ezartzen duenaren arabera.
- Estatuko hauteskundeetan eta beste Autonomia Erkidegoetako hauteskundeetan, hautagai-zerrenda bateko kide guztiak emakumeak badira, hautagai-zerrenda hori ez da onartzen. Hauteskundeei buruzko euskal Legeak, ordea, 2005eko hauteskunde autonomikoez geroztik, hautagai-zerrenda horiek onartzen ditu.
- 2016ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan, hauteskunde-mahaietako titular eta ordezko izateko izendatutako kideak, 2006 eta 2016 urteen artean, mahaiko kideak gutxienez 3 aldiz izan badira, hori alega dezakete hauteskunde-mahaian ez egoteko arrazoi gisa.
- 2009ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeez geroztik, Euskadiko egoiliarren hautesle-erroldan dauden pertsonek, bozketa-egunean aldi baterako atzerrian bizitzen badaude, posta bidez bozka dezakete. Horren aurretik, pertsona horiek bozkatu nahi bazuten, Euskadira etorri behar zuten beren hauteskunde-mahaian bozkatzera; bestela, atzerrian zeudela, ezin baitzuten bozkatu.
- Hauteskunde-mahai batean gutxienez 500 hauteslek bozka dezakete eta gehienez 2000.
- Hauteskunde-mahaietako lehendakariak, bokalak eta beren ordezkoak, bozketa-egunean, hauteskunde-mahaiko kide gisa dituzten eginkizunak betetzera ez joatea hauteskunde-delitua da eta 3 hilabetetik urtebetera arteko espetxealdi-zigorra edo 6 eta 24 hilabete bitarteko isuna jaso dezakete
- 2012ko hauteskunde autonomikoez geroztik, bozketako gutun-azala hautestontzian ez du hauteskunde-mahaiko lehendakariak sartzen, hautesleak berak baizik.
- Hauteskunde-mahaietako lehendakariek, bokalek eta artekariek bozkatu nahi badute, azkenak izango dira bozkatzen.
- Estatuko hauteskundeetan hauteskunde-prozesuaren barruko epe guztiak luzaezinak dira eta egun naturaletan neurtzen dira, hau da, jaieguna izan zein ez izan, egun guztiak zenbatzen dira. Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan, ordea, aurreko aipamenaren gaineko salbuespen bat dago, hauteskundeetako emaitzen boto-kontaketa orokorra bozketa-egunaren ondorengo bosgarren egun baliodunean egiten baita.
- Hauteskunde-mahai bakoitzeko emaitzen aktak biltzen dituzten gutun-azalak hauteskunde-batzordeei emateko sistema Estatuko hauteskundeetan eta Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan desberdina da. Euskadiko hauteskunde autonomikoetan gutun-azal horiek hauteskunde-batzordeek izendatutako funtzionarioek jaso behar dituzte bozketa-egunaren ondorengo egunean eta horretarako, Ertzaintzaren laguntzarekin, Lehen Auzialdiko Epaitegira edo Bake Epaitegira joan behar dute, gutun-azalak hor daude eta. Estatuko hauteskundeetan, ordea, gutun-azal horiek hauteskunde-batzordeetara Lehen Auzialdiko epaileek edo Bake Epaitegiko epaileek eramaten dituzte bozketa-egunean bertan eta Correos-eko langileek hurrengo egunean.
- Hauteskundeen legeari buruzko 2011. urteko aldaketaren ostean, atzerrian bizi diren hautesleen posta bidezko botoen kopurua murriztu da, bozkatu ahal izateko aldez aurretik eskatu behar baita. Izan ere, 2012ko azken hauteskunde autonomikoetan, atzerrian bizi diren egoiliarren hautesle-erroldan (AEHE) 56.640 hautesle zeuden eta posta bidez 4.043k (%7,14) baino ez zuten bozkatu; 2009ko hauteskunde autonomikoetan, aldiz, AEHEn 43.660 hautesle zeuden eta horietatik 7.377k (%16,9) bozkatu zuten. Gehiago izan ziren, 2012ko hauteskundeen aurretik posta bidez bozkatu ahal izateko ez baitzen aldez aurretik eskatu behar.
- Euskadin bizi diren egoiliarren hautesle-erroldan 1980ko hauteskunde autonomikoetan 1.554.527 pertsona zeuden eta 2012ko Eusko Legebiltzarrerako azken hauteskundeetan 1.718.696, hau da, %9,55 hautesle gehiago.
- 2011 urtearen ondoren, hauteskunde-mahaietako kide izateko izendatutako hautesleek entzuteko desgaitasunen bat badaukate, nahi izanez gero, beren eginkizunak betetzeko Eusko Jaurlaritzak zeinu-mintzaira euskaraz zein gaztelaniaz interpretatzeko jarriko duen doako zerbitzua erabil dezakete.
- 2009ko eta 2012ko hauteskunde autonomikoetan, Eusko Jaurlaritzak ikusteko desgaitasuna zeukaten hautesleek hauteskunde-mahaietan bertan bozkatu ahal izateko sistema martxan jarri zuen, braille botoaren bidez. 2009an eta 2012an sistema hori 60 hauteslek erabili zuten.
- 2012ko Eusko Legebiltzarrerako azken hauteskundeetan parte hartzerik handiena udalerri hauek izan zuten: Araban Zalduondok (%84,11), Bizkaian Arantzazuk (%86,41) eta Gipuzkoan Orexak (%89,89). Eta parte hartzerik txikiena udalerri hauek: Araban Bernedok (%53,85), Bizkaian Sestaok (%60,64) eta Gipuzkoan Belauntzak (%55,14).
- Zinegotziek alkatea hautatzeko orduan, boto-berdinketa badago, hori, legez, zozketaren bidez konpontzen da.
- Azken hiru urteetan (2015, 2014 eta 2013) Euskadiko udalerrietan guztira 18 herri-galdeketa egin dira.
- 2012, 2009 eta 2005 urteetako Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan, Espainian bizi diren egoiliarrek posta bidez bozkatu ahal izateko egindako eskaera onartu gehien 2005 urtean izan ziren, guztira 49.864 eta gutxien 2009an, guztira 43.168 izan baitziren.
- Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan, hautagai-zerrenda gehien 1990eko hauteskundeetan Bizkaian aldarrikatu ziren (19 hautagai-zerrenda); eta hautagai-zerrenda gutxien 2001eko hauteskundeetan Araban (7 baino ez).
- Eusko Legebiltzarrean izan diren hamar legegintzaldietatik lehenengoan (1980tik 1984ra) onartu ziren lege-proiektu gehien, 57 guztira eta legebiltzarreko taldeek proposatutako lege-proposamen gehien ere bai, guztira 53 onartu ziren eta.
Azken aldaketako data: