Segurtasun Saila

Konpartitu

Eusko Legebiltzarra 2016. Hauteskunde-araudia

Hauteskunde-araudia

2016ko Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeetan araudi hau aplikatu behar da:

Euskadin aplikatzeko hauteskunde-araudia:

Legeak

  • 5/1990 LEGEA, ekainaren 15ekoa, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeei buruzkoa (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuta, 134 zk., uztailaren 6an), eta lege hori aldatu zituzten beste lege hauek ere: ekainaren 19ko 15/1998 Legea (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuta, 128 zk., uztailaren 9an), urriaren 4ko 6/2000 Legea (EHAA, 213 zk., azaroaren 7koa), martxoaren 28ko 1/2003 Legea (EHAA, 72 zk., apirilaren 10ekoa), otsailaren 18ko 4/2005 Legea (EHAA, 42 zk., martxoaren 2koa) eta abenduaren 23ko 11/2015 Legea (EHAA, 3 zk., 2016ko urtarrilaren 7koa eta hutsen zuzenketa 13zk.ko EHAAn, 2016ko urtarrilaren 21ekoan).
  • 6/2010 Legea, abenduaren 23koa, Euskadiko Publizitate eta Komunikazio Instituzionalari buruzkoa (EHAA, 251. zk., abenduaren 31koa).

Garapen-arauak:

  • AGINDUA, 2016ko irailaren 1ekoa, Segurtasuneko sailburuarena, Hauteskunde Batzorde Zen­tralak eta Euskadiko Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordeak 2016ko irailaren 25eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako onetsitako akta-ereduak argitaratzen dituena (EHAA, 170 zk., irailaren 7koa) eta hutsen zuzenketa (EHAA, 174 zk., irailaren 13koa).
  • AGINDUA, 2016ko abuztuaren 22koa, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarena, langileek, dagozkien ordainsariak jasota, 2016ko irailaren 25eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan parte hartzeko arauak ematen dituena. (EHAA, 163 zk., abuztuaren 29koa).
  • AGINDUA, 2016ko abuztuaren 17koa, Segurtasuneko sailburuarena, Eusko Legebiltzarrerako 2016ko hauteskundeetako gastuak mugatzeko ezarritako zenbatekoak zehazten dituena. (EHAA, 158 zk., abuztuaren 22koa).
  • AGINDUA, 2016ko abuztuaren 8koa, Ogasun eta Finantzetako sailburuarena, Eusko Legebiltza­rrerako hauteskundeen ekainaren 15eko 5/1990 Legean jasotako zenbatekoak eguneratzeari buruzkoa. (EHAA, 151 zk., abuztuaren 10ekoa).
  • EBAZPENA, 2016ko abuztuaren 1ekoa, Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Proze­suen zuzendariarena, Administrazioak lurralde historikoetako hauteskunde-batzordeetan izango dituen ordezkariak izendatzen dituena, Eusko Legebiltzarreko 2016ko hauteskundeetarako. (EHAA, 148 zk., abuztuaren 4koa).
  • 23/2016 DEKRETUA, abuztuaren 1ekoa, Lehendakariarena, Eusko Legebiltzarra desegin eta hauteskundeetarako deia egiten duena. (EHAA, 146 zk., 2016ko abuztuaren 2koa).
  • 90/2016 DEKRETUA, ekainaren 7koa, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan erabili beharreko hautestontzi, kabina, boto-paper, bozkatzeko gutun-azal eta hauteskundeetarako gainerako dokumentazioaren eredu ofizialak eta ezaugarriak eta material hori entregatzeko prozedura zehazten dituen Dekretuaren bigarren aldaketari buruzkoa. (EHAA, 114 zk., 2016ko ekainaren 16koa).

Estatuan aplikatzeko hauteskunde-araudia:

Legeak

    • Hauteskunde Araubide Orokorrari buruzko Lege Organikoa (HAOLO), 1985eko ekainaren 19koa, Estatuko Aldizkari Ofizialean (EAO) 1985eko ekainaren 20an argitaratu zena, eta lege horren aldaketak, EAO hauetan argitaratu zirenak: 1986ko urtarrilaren 20koan, 1987ko apirilaren 3koan, 1991ko martxoaren 14koan, 1991ko martxoaren 16koan, 1992ko azaroaren 3koan, 1994ko martxoaren 31koan, 1995eko martxoaren 24koan, 1995eko azaroaren 24koan, 1997ko maiatzaren 31koan, 1998ko ekainaren 16koan, 1999ko apirilaren 22koan, 2002ko ekainaren 28koan, 2003ko martxoaren 11koan, 2003ko azaroaren 29koan, 3/2007 Lege Organikoari buruzkoa 2007ko martxoaren 23koan, 2007ko urriaren 9koan, 2010eko azaroaren 5ekoan, 2011ko urtarrilaren 29koan eta 2011ko ekainaren 16ko azken aldaketa, HAOLOren 160. artikulua aldatzen duena, eta martxoaren 30eko 3/2015 Lege Organikoaren bidez egindako azken aldaketa, alderdi politikoen jarduera ekonomia- eta finantza-jarduera kontrolatzekoa (Laugarren Azken Xedapena ikusi) (EAO, 77. zk., martxoaren 31koa).

Zehazki, hauteskunde hauei aplikagarri zaizkien artikuluak  dira HAOLOren I. Tituluan dauden artikuluetatik Lehenengo Xedapen Gehigarriaren bigarren atalean ezarritako artikuluen zerrendaren arabera oinarrizko izaera dutenak.

Garapen-arauak:

  • PRE/1407/2016 Agindua, abuztuaren 26koa, 2016ko abuztuaren 26ko Ministroen Kontseiluaren Erabakia argitaratzen duena. Erabaki horren bidez zerbitzu publikoko betebeharrak ezartzen zaizkio Eusko Legebiltzarrerako eta Galiziako Parlamenturako hauteskundeetako posta zerbitzu unibertsalaren emaleari (abuztuaren 27ko BOE, 207. zenbakia)
  • 1079/2015 Errege Dekretua, azaroaren 27koa, 2015eko urtarrilaren 1eko udal erroldaren berrikuspenak ematen dituen biztanle-zifrak ofizialtzat jotzen dituena (EAO, 301 zk., abenduaren 17koa).
  • 422/2011 Errege Dekretua, martxoaren 25ekoa, desgaitasunen bat duten  pertsonek bizitza politikoan eta hauteskunde prozesuetan parte har dezaten oinarrizko baldintzei buruzko Erregelamendua onartzen duena.  (EAO, 76 zk., martxoaren 30ekoa).
  • 1621/2007 Errega Dekretua, abenduaren 7koa, atzerrian aldi baterako dauden espainiarrek boto emateko prozedura arautzen duena. (EAO, 299 zk., abenduaren 14koa).
  • 1612/2007 Errege Dekretua, abenduaren 7koa, ikusteko desgaitasunen bat duten pertsonek beren sufragio-eskubidea gauzatu ahal izateko boto-prozedura irisgarria arautzen duena. (EAO, 294 zk., abenduaren 8koa).
  • Barne Ministerioaren 3817/2007 Agindua, abenduaren 7koa, ikusteko desgaitasunen bat duten pertsonek beren sufragio-eskubidea gauzatu ahal izateko boto-prozedura irisgarria garatzen duena. (EAO, 310 zk., abenduaren 27koa).

Arlo esanguratsuenei aplikagarri zaizkien arauei buruzko aipamenak

  • Hautesle-elkartea: Hauteskunde hauetan Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Legearen 53. artikuluak eta Hauteskunde Araubide Orokorrari buruzkoa den ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoaren (HAOLO) 44.4 artikuluak arautzen dute.
  • Hautesle-errolda eta zuzenbidezko biztanleria ofiziala:
    • 1079/2015 Errege Dekretua, azaroaren 27koa, 2015eko urtarrilaren 1eko udal erroldaren berrikuspenak ematen dituen biztanle-zifrak ofizialtzat jotzen dituena (EAO, 301 zk., abenduaren 17koa).
    • 2014ko urriaren 27ko ebazpena, Hautesle Erroldaren Bulegokoa, hautesle-erroldako inskripzio-datuak erreklamatzeari buruzkoa (EAO, 269 zk., 2014-11-6koa).
    • EHA/642/2011 Agindua, martxoaren 25ekoa, hautesle-errolda hilez hil eguneratzeko arau teknikoak ematen dituena. (EAO, 73 zk., martxoaren 26koa).
    • 102/2009 Errege Dekretua, otsailaren 6koa, hauteskunde-zerrenden edukia eta hautesle-erroldaren kopiak arautzen dituen 1799/2003 Errege Dekretua, abenduaren 26koa,  aldatzen duena. (EAO 33 zk., 2009ko otsailaren 7koa).
  • Hauteskunde-koalizioak eratzea: Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko legearen 49.2 artikuluak eta HAOLOren 44.2 eta 3 artikuluek arautzen dute, beste hauek ahaztu gabe: irailaren 9ko HBZren 1/2010 Instrukzioan ezarritakoa eta hauteskunde-koalizioek lortutako botoak zenbatzeko metodoari buruz (HBZren erabakia, 2011-09-29) ezarritakoa.
  • Hauteskundeetarako deialdia:  23/2016 DEKRETUA, abuztuaren 1ekoa, Lehendakariarena, Eusko Legebiltzarra desegin eta hauteskundeetarako deia egiten duena. (EHAA, 146 zk., 2016ko abuztuaren 2koa)
  • Hauteskunde-eztabaidak eta –elkarrizketak: ELHLren 81.6 artikulua ikusi, hauxe ezartzen baitu:
    • Eztabaidak: Eusko Jaurlaritzaren menpeko hedabide publikoetan politika orokorrari buruzko eztabaida bat egingo da, gutxienez, hizkuntza ofizialetako bakoitzean, eta hartan parte hartuko dute Eusko Legebiltzarrerako aurreko hauteskundeetan ordezkaritza lortu duten antolakunde politiko guztie­tako hautagaiak.
    • Elkarrizketak: Halaber, hedabide horietan elkarrizketa bat egingo zaio, hizkuntza ofizialetako bakoitzean, gorago aipatutako antolakundeek izendatutako hautagaiari.
  • Alderdi politiko bat eratzea: Alderdi politikoei buruzko ekainaren 27ko 6/2002 Lege Organikoaren I eta II kapituluetan ezarritakoa (EAO, 154 zk., ekainaren 28koa) kontuan hartu behar da. Lege hori alderdi politikoen ekonomia- eta finantza-jarduera kontrolatzekoa den martxoaren 30eko 3/2015 Lege Organikoaren bigarren artikuluak aldatu zuen (EAO, 77 zk., martxoaren 31koa).
  • Hauteskunde arloko arau-hausteak, hautagai-zerrendak ELHLren 147.2 artikuluak hauteskunde-gastuetarako ezartzen duen gehienezko muga gainditzeagatik. Ikusi HAOLOren 153.3 artikulua, alderdi politikoen ekonomia- eta finantza-jarduera kontrolatzekoa den martxoaren 30eko 3/2015 Lege Organikoak aldatua (Laugarren Azken Xedapena) (EAO, 77 zk., martxoaren 31koa).
  • 2016ko Hauteskunde Autonomikoetan hauteskunde-gastuaren muga (%15eko murrizketa) Ikusi ELHLren Lehen Xedapen Iragankorra, hauteskunde-gastuetarako muga eguneratuaren %15eko murrizketa ezartzen duena. Murrizketa hori ezarriko da Segurtasuneko sailburuaren Aginduaren bitartez, 2016ko abuztuaren 17koa, (EHAA, 158 zk., abuztuaren 22koa)..
  • Hauteskunde-mahai eta Hauteslekuak: 2016ko hauteskunde autonomikoetarako Hautesle Erroldaren Bulegoko Probintzia-Ordezkaritzak hauteskunde atal, mahai eta lokalen zerrenda argitaratu du.
  • Desgaitasunen bat daukaten pertsonek hauteskunde-prozesuetan parte hartzea:
    • 422/2011 Errege Dekretua, martxoaren 25ekoa, desgaitasunen bat duten  pertsonek bizitza politikoan eta hauteskunde prozesuetan parte har dezaten oinarrizko baldintzei buruzko Erregelamendua onartzen duena.  (EAO, 76 zk., martxoaren 30ekoa).
  • Desgaitasunen bat daukaten pertsonak: Hauteskunde-prozesuetan parte hartu ahal izateko oinarrizko baldintzak. Gorrak diren edo entzuteko desgaitasunen bat daukaten pertsonek hauteskunde-mahaietako kideak izateko eskubidea onartzen da, eta horrelakoetan zeinu-hizkuntzako interprete bat jarriko zaie. (422/2011 Errege Dekretua, martxoaren 25ekoa, EAO, 76 zk., martxoaren 30ekoa).
  • Publizitate instituzionala: 6/2010 euskal Legea, abenduaren 23koa, Euskadiko Publizitate eta Komunikazio Instituzionalari buruzkoa (EHAA, 251 zk., abenduaren 31koa) eta 29/2005 Legea, abenduaren 29koa, Publizitate eta Komunikazio Instituzionalari buruzkoa (EAO, 312 zk., abenduaren 30ekoa).
  • Hauteskundeetarako diru-laguntza (izoztuta): Boto kopuruaren, lortutako jarlekuen eta hauteskunde-barrutiaren arabera eman beharreko diru-laguntzen kopuruak eta 2016ko Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeetako hauteskunde-bidalketetarako kopuruak ere 2013-12-31ko datarekin izoztuta geratu dira, hala ezartzen duelako ELHLren Bigarren Xedapen Iragankorrak, abenduaren 23ko 11/2015 Legeak emandako idazkeraren arabera. Gaur egun, diru-laguntza horien zenbatekoak ELHLren 151. artikukuan ezarrita daude, abenduaren 23ko 11/2015 Legeak emandako idazkeraren arabera, eta berriki, Agindu honen bitartez eguneratu dira: 2016ko abuztuaren 8ko Ogasun eta Finantzetako sailburuaren Agindua, Eusko Legebiltza­rrerako hauteskundeen ekainaren 15eko 5/1990 Legean jasotako zenbatekoak eguneratzeari buruzkoa. (EHAA, 151 zk., abuztuaren 10ekoa).
  • Atzerrian aldi baterako (hauteskundeetan) dauden espainiarren bozketa,  hauteskundeen egunean Euskadin ez daudenena: 1621/2007 Errege Dekretua, abenduaren 7koa, herritar horientzako bozketa-prozedura berezia arautzen duena (EAO, 299 zk., abenduaren 14koa).
  • Itsuen bozketa: 2016ko Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeetan, ikusteko desgaitasunen bat daukaten pertsonek Mahaian aurrez aurre bozkatzeko bi aukera izango dituzte:
    • Beren konfiantzazko pertsona batez baliatu ahal izango dira. Pertsona horrek boto-paperak aukeratu eta bozketako gutun-azalean sartuko ditu, eta gero ikusteko desgaitasuna duen pertsonari hautestontziraino lagunduko dio, bertan gutun-azalak sartzeko, ELHLren 104.3 artikuluak ezartzen duenaren arabera.
    • Diputatuen Kongresuko eta Senatuko hauteskundeetarako aurreikusita dagoen prozedura aplikatuko da, botoaren sekretua bermatuz, pertsonalki eta erraztasunez bozkatu ahal izateko prozedura (ELHLren 104.3. art.). Prozesua HAOLOren 87.2 artikuluan araututa dago eta abenduaren 7ko 1612/2007 Errege Dekretuak (EAO, 294 zk., abenduaren 8koa) garatzen du.
  • Bizilekua beti atzerrian izaten dutenek bozkatzea (AEHE botoa): Boto mota hori HAOLOren 75. artikuluan araututa dago eta bi hauek garatzen dute: alde batetik, otsailaren 27ko INT 358/2015 Aginduak hauteskunde-prozesuen arauketa osagarriari buruzkoa den 605/1999 Errege Dekretuaren 6. eranskina aldatzen duenak, eta AEHE boto-eskaera egiteko inprimaki berriak ezartzen dituenak (EAO, 54 zk., martxoaren 4koa); eta bestetik, Hautesle Erroldaren Bulegoari buruzko 2015eko martxoaren 9ko Ebazpenak, atzerrian bizi diren egoiliarrek bozkatzeko eskaera egiteko prozedura ezartzen duenak (EAO, 63 zk., martxoaren 14koa).

2016ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak direla eta, loturak indarrean dagoen hauteskunde-araudiari Buruzko Aldizkari Ofizialekin eta beste informazio interesgarriekin:

EAO

  • Hauteskunde autonomikoetarako posta zerbitzu unibertsala: PRE/1407/2016 Agindua, abuztuaren 26koa, 2016ko abuztuaren 26ko Ministroen Kontseiluaren Erabakia argitaratzen duena. Erabaki horren bidez zerbitzu publikoko betebeharrak ezartzen zaizkio Eusko Legebiltzarrerako eta Galiziako Parlamenturako hauteskundeetako posta zerbitzu unibertsalaren emaleari (abuztuaren 27ko BOE, 207. zenbakia).
  • Hautesle-errolda eta zuzenbidezko biztanleria ofiziala:
    • 1079/2015 Errege Dekretua, azaroaren 27koa, 2015eko urtarrilaren 1eko udal erroldaren berrikuspenak ematen dituen biztanle-zifrak ofizialtzat jotzen dituena (EAO, 301 zk., abenduaren 17koa).
    • EHA/642/2011 Agindua, martxoaren 25ekoa, hautesle-errolda hilez hil eguneratzeko arau teknikoak ematen dituena. (EAO, 73 zk., martxoaren 26koa).
    • 423/2011 Errege Dekretua, martxoaren 28koa, beste Errege Dekretu hau aldatzen duena: otsailaren 2ko 157/1996 ED, hautesle-errolda hilez hil eguneratu beharra ezartzen duena eta errolda horretan inskribatzeko behar diren datuak arautzen dituena (EAO, 73 zk., martxoaren 26koa).
    • 102/2009 Errege Dekretua, otsailaren 6koa, hauteskunde-zerrenden edukia eta hautesle-erroldaren kopiak arautzen dituen 1799/2003 Errege Dekretua, abenduaren 26koa,  aldatzen duena. (EAO 33 zk., 2009ko otsailaren 7koa).

EHAA

  • Hauteskunde Batzorde Zen­tralak eta Euskadiko Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordeak 2016ko irailaren 25eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako onetsitako akta-ereduen argitalpena: AGINDUA, 2016ko irailaren 1ekoa, Segurtasuneko sailburuarena, (EHAA, 170 zk., irailaren 7koa) eta hutsen zuzenketa (EHAA, 174 zk., irailaren 13koa).
  • Langileek, dagozkien ordainsariak jasota, hauteskunde autonomikoetan parte hartzeko arauak: AGINDUA, 2016ko abuztuaren 22koa, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarena, langileek, dagozkien ordainsariak jasota, 2016ko irailaren 25eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan parte hartzeko arauak ematen dituena. (EHAA, 163 zk., abuztuaren 29koa).
  • Hautagai-zerrenden gastu-mugaren zenbatekoak. Agindua, 2016ko abuztuaren 17koa, Segurtasuneko sailburuarena, Eusko Legebiltzarrerako 2016ko hauteskundeetako gastuak mugatzeko ezarritako zenbatekoak zehazten dituena. (EHAA, 158 zk., abuztuaren 22koa).
  • Hauteskundeetarako diru-laguntzaren zenbatekoak: Agindua, 2016ko abuztuaren 8koa, Ogasun eta Finantzetako sailburuarena, Eusko Legebiltza­rrerako hauteskundeen ekainaren 15eko 5/1990 Legean jasotako zenbatekoak eguneratzeari buruzkoa. (EHAA, 151 zk., abuztuaren 10ekoa).
  • Hauteskundeetarako deialdia:  23/2016 DEKRETUA, abuztuaren 1ekoa, Lehendakariarena, Eusko Legebiltzarra desegin eta hauteskundeetarako deia egiten duena. (EHAA, 146 zk., 2016ko abuztuaren 2koa)
  • Hauteskunde-inprimakiak, boto-paperak, bozkatzeko gutun-azalak, hautestontziak eta kabinak:
    • 90/2016 DEKRETUA, ekainaren 7koa, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan erabili beharreko hautestontzi, kabina, boto-paper, bozkatzeko gutun-azal eta hauteskundeetarako gainerako dokumentazioaren eredu ofizialak eta ezaugarriak eta material hori entregatzeko prozedura zehazten dituen Dekretuaren bigarren aldaketari buruzkoa. (EHAA, 114 zk., 2016ko ekainaren 16koa).

LHAO

Nabarmenduak

Twitter

  • Eusko Legebiltzarrerako lehen hauteskundeetan, 1980an, hautesbarruti bakoitzean 20 legebiltzarkide aukeratu behar ziren, hau da, Euskadin guztira 60. Hurrengo hauteskunde guztietan, aldiz, kopurua 25ekoa izan zen, aldatu gabe, hau da, Euskadin guztira 75.
  • Euskadiko Autonomia Estatutua 1979an onartu zenetik, Eusko Legebiltzarrerako 11 hauteskunde egin dira guztira, urte hauetan: 1980, 1983, 1986, 1990, 1994, 1998, 2001, 2005, 2009, 2012 eta 2016an.
  • Bozketa-egunean hauteskunde-mahaietako titular edota ordezko izendatutako kideak ez badaude, dagokion agintaritzak aginduko du mahaia dagoen lokalean dauden hautesleak hauteskunde-mahaietako kide izan daitezela.
  • Legediaren arabera, 2016ko hauteskunde autonomikoetarako indarrean egongo den hautesle-errolda 2016-ekainaren-01eko datan dagoena izango da, hau da, hauteskunde-deialdia egin baino bi hilabete lehenagokoa.
  • 2016ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako indarrean dagoen hautesle-erroldaren arabera,  hautesle gutxien dituzten udalerriak hauek dira: Araban Añana, 138 erroldatu dituena; Bizkaian: Arakaldo, 114 erroldatu dituena eta Gipuzkoan: Orexa, 88 errodatu dituena.
  • Estatuko Gobernuak deitutako hauteskundeetan hautesbarruti probintzialetan probintziako hauteskunde-batzordeak aritzen dira eta Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan horien izena lurralde historikoko hauteskunde-batzordea da.
  • Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan, hiru lurralde historikoko hauteskunde-batzordeek probintziako hauteskunde-batzordeen eskumen berberak izaten dituzte eta osatzeko modua ere bera da, salbuespen batekin: lurralde historikoko hauteskunde-batzorde bakoitzean Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak kide bat izendatzen du  hitz egiteko eskubidearekin, baina boto emateko eskubiderik gabe.
  • Hauteskunde autonomikoetan artekari izan ahal izateko, hauteslea ere izan beharra ez da legezko baldintza izan Eusko Legebiltzarrerako lau hauteskundetan (2005, 2009, 2012 eta 2016 urteetakoetan). Horien aurreko hauteskunde autonomikoetan legez ezartzen zen artekari izan ahal izateko Euskadin hauteslea ere izan behar zela.
  • Krisi ekonomikoa dela eta, 2016ko hauteskunde autonomikoetan gutxienez eserleku bat lortzen duten hautagai-zerrendei ematen zaizkien  hauteskundeetarako diru-laguntzen zenbatekoa izoztuta geratuko da, hala ezartzen duelako 2015eko abenduaren 23an onartu zen Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeei buruzko legearen azken aldaketak.
  • 2016ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako kanpainan berrikuntza esanguratsu bat dago; izan ere, legeak agintzen duenaren arabera, EITBn gutxienez eztabaida bat eta elkarrizketa bat egin behar dira, hizkuntza ofizialetako bakoitzean (euskaraz eta gaztelaniaz) aurreko Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza lortu zuten antolakunde politiko guztietako hautagaiekin.
  • 2016ko hauteskunde autonomikoetara aurkezten diren alderdi politikoek hauteskunde-gastua gutxitu beharko dute. Zehazki, hauteskunde-gastuaren muga %15 murriztu behar da, 2015eko abenduaren 23an onartu zen Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeei buruzko legearen azken aldaketak ezartzen duenaren arabera.
  • Estatuko hauteskundeetan eta beste Autonomia Erkidegoetako hauteskundeetan, hautagai-zerrenda bateko kide guztiak emakumeak badira, hautagai-zerrenda hori ez da onartzen. Hauteskundeei buruzko euskal Legeak, ordea, 2005eko hauteskunde autonomikoez geroztik, hautagai-zerrenda horiek onartzen ditu.
  • 2016ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan, hauteskunde-mahaietako titular eta ordezko izateko izendatutako kideak, 2006 eta 2016 urteen artean, mahaiko kideak gutxienez 3 aldiz izan badira, hori alega dezakete hauteskunde-mahaian ez egoteko arrazoi gisa.
  • 2009ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeez geroztik, Euskadiko egoiliarren hautesle-erroldan dauden pertsonek, bozketa-egunean aldi baterako atzerrian bizitzen badaude, posta bidez bozka dezakete. Horren aurretik, pertsona horiek bozkatu nahi bazuten, Euskadira etorri behar zuten beren hauteskunde-mahaian bozkatzera; bestela, atzerrian zeudela, ezin baitzuten bozkatu.
  • Hauteskunde-mahai batean gutxienez 500 hauteslek bozka dezakete eta gehienez 2000.
  • Hauteskunde-mahaietako lehendakariak, bokalak eta beren ordezkoak, bozketa-egunean, hauteskunde-mahaiko kide gisa dituzten eginkizunak betetzera ez joatea  hauteskunde-delitua da eta  3 hilabetetik urtebetera arteko espetxealdi-zigorra edo 6 eta 24 hilabete bitarteko isuna jaso dezakete
  • 2012ko hauteskunde autonomikoez geroztik, bozketako gutun-azala hautestontzian ez du hauteskunde-mahaiko lehendakariak sartzen, hautesleak berak baizik.
  • Hauteskunde-mahaietako lehendakariek, bokalek eta artekariek bozkatu nahi badute, azkenak izango dira bozkatzen.
  • Estatuko hauteskundeetan hauteskunde-prozesuaren barruko epe guztiak luzaezinak dira eta egun naturaletan neurtzen dira, hau da, jaieguna izan zein ez izan, egun guztiak zenbatzen dira. Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan, ordea, aurreko aipamenaren gaineko salbuespen bat dago, hauteskundeetako emaitzen boto-kontaketa orokorra bozketa-egunaren ondorengo bosgarren egun baliodunean egiten baita.
  • Hauteskunde-mahai bakoitzeko emaitzen aktak biltzen dituzten gutun-azalak hauteskunde-batzordeei emateko sistema Estatuko hauteskundeetan eta Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan desberdina da. Euskadiko hauteskunde autonomikoetan gutun-azal horiek hauteskunde-batzordeek izendatutako funtzionarioek jaso behar dituzte bozketa-egunaren ondorengo egunean eta horretarako, Ertzaintzaren laguntzarekin, Lehen Auzialdiko Epaitegira edo Bake Epaitegira joan behar dute, gutun-azalak hor daude eta. Estatuko hauteskundeetan, ordea, gutun-azal horiek hauteskunde-batzordeetara Lehen Auzialdiko epaileek edo Bake Epaitegiko epaileek eramaten dituzte bozketa-egunean bertan eta Correos-eko langileek hurrengo egunean.
  • Hauteskundeen legeari buruzko 2011. urteko aldaketaren ostean, atzerrian bizi diren hautesleen posta bidezko botoen kopurua murriztu da, bozkatu ahal izateko aldez aurretik eskatu behar baita. Izan ere, 2012ko azken hauteskunde autonomikoetan, atzerrian bizi diren egoiliarren hautesle-erroldan (AEHE) 56.640 hautesle zeuden eta  posta bidez 4.043k (%7,14) baino ez zuten bozkatu; 2009ko hauteskunde autonomikoetan, aldiz, AEHEn 43.660 hautesle zeuden eta horietatik 7.377k (%16,9) bozkatu zuten. Gehiago izan ziren, 2012ko hauteskundeen aurretik posta bidez bozkatu ahal izateko ez baitzen aldez aurretik eskatu behar.
  • Euskadin bizi diren egoiliarren hautesle-erroldan 1980ko hauteskunde autonomikoetan 1.554.527 pertsona zeuden eta 2012ko Eusko Legebiltzarrerako azken hauteskundeetan 1.718.696, hau da, %9,55 hautesle gehiago.
  • 2011 urtearen ondoren, hauteskunde-mahaietako kide izateko izendatutako hautesleek entzuteko desgaitasunen bat badaukate, nahi izanez gero, beren eginkizunak betetzeko  Eusko Jaurlaritzak zeinu-mintzaira euskaraz zein gaztelaniaz interpretatzeko jarriko duen doako zerbitzua erabil dezakete.
  • 2009ko eta 2012ko hauteskunde autonomikoetan, Eusko Jaurlaritzak ikusteko desgaitasuna zeukaten hautesleek hauteskunde-mahaietan bertan bozkatu ahal izateko sistema martxan jarri zuen, braille botoaren bidez. 2009an eta 2012an sistema hori 60 hauteslek erabili zuten.
  • 2012ko Eusko Legebiltzarrerako azken hauteskundeetan parte hartzerik handiena udalerri hauek izan zuten: Araban Zalduondok (%84,11),  Bizkaian Arantzazuk (%86,41) eta Gipuzkoan Orexak (%89,89). Eta parte hartzerik txikiena udalerri hauek: Araban Bernedok (%53,85), Bizkaian Sestaok (%60,64) eta Gipuzkoan Belauntzak (%55,14).
  • Zinegotziek alkatea hautatzeko orduan, boto-berdinketa badago, hori, legez, zozketaren bidez konpontzen da.
  • Azken hiru urteetan (2015, 2014 eta 2013) Euskadiko udalerrietan guztira 18 herri-galdeketa egin dira.
  • 2012, 2009 eta 2005 urteetako Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan, Espainian bizi diren egoiliarrek posta bidez bozkatu ahal izateko egindako eskaera onartu gehien 2005 urtean izan ziren, guztira 49.864 eta gutxien 2009an, guztira 43.168 izan baitziren.
  • Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan, hautagai-zerrenda gehien 1990eko hauteskundeetan Bizkaian aldarrikatu ziren (19 hautagai-zerrenda); eta hautagai-zerrenda gutxien 2001eko hauteskundeetan Araban (7 baino ez).
  • Eusko Legebiltzarrean izan diren hamar legegintzaldietatik lehenengoan (1980tik 1984ra) onartu ziren lege-proiektu gehien, 57 guztira eta legebiltzarreko taldeek proposatutako lege-proposamen gehien ere bai, guztira 53 onartu ziren eta.

Azken aldaketako data: