Segurtasun Saila

Konpartitu

Europarako, Udaletarako eta Batzar Nagusietarako hauteskundeak 2019. Mahaikideak

Izendapena eta mahaian ez egoteko aitzakia nagusiak

Udal bakoitzeko udalbatzan, hauteskunde-mahaikideetarako zozketa publikoa egingo da, datorren 2019ko maiatzaren 26ko hauteskundeetarako.  Zozketan udaleko hautesle-erroldan inskribatutako hautesle guztiak sartuko dira.  Ondoren, udalak izendapena jakinaraziko die interesdunei, bai eta mahai bakoitzerako ordezkoei ere. Jakinarazpenarekin bat, jarraibide-eskuliburu bat emango zaie.

Mahairako izendatutako pertsona titularrek edo ordezkoek Mahaian ez egoteko kausak (arrazoiak) alegatu ditzakete izendatu dituen eskualdeko hauteskunde-batzordearen aurrean. Kausa horiek agiri bidez frogatu behar dira. Onartzen diren arrazoiak hemen daude argitaratuta: BOE 68zk., 2018-03-19ko eranskina. Arrazoi horiek idatziz aurkez daitezke, dela eskualdeko hauteskunde-batzordera bertaratuta, dela batzordeari fax edo posta bidez bidaliz (web-orri honetan ikusi eskualdeko hauteskunde-batzordeen helbideak eta telefono- eta fax-zenbakiak).

Alegatutako arrazoia onartzen ez badu, eskualdeko hauteskunde-batzordeak, interesdunari hori jakinaraztean, alegazioa ez onartzearen arrazoia azaldu beharko du, labur. Erabaki horren aurka ezin da inolako administrazio-errekurtsorik jarri.

Lege-epe garrantzitsuenak:

  • Udaletako zozketak: apirilaren 27tik maiatzaren 1era.
  • Izendapenak jakinaraztea: apirilaren 28tik maiatzaren 4ra.
  • Alegazioak aurkeztea (7 egun izango dira, jakinarazpena jasotzen denetik): apirilaren 29tik maiatzaren 11ra.
  • Eskualdeko hauteskunde-batzordeek alegazioen ebazpen zioduna: apirilaren 30etik maiatzaren 16ra.

Dietak eta Gizarte Segurantzaren estaldura:

  • Dietak: Mahaiko lehendakariak eta bokal bakoitzak  65€  jasoko dituzte, inolako zerga-atxikipenik gabe.
  • Gizarte Segurantzaren estaldura: Mahaikideak (presidentea eta bokalak) Gizarte Segurantzaren sistemaren babesa izango dute, 2019ko hauteskundeetan parte hartzearen ondorioz izan daitezkeen kontingentzia eta egoeretarako. Estaldura hori baliatzeko beharra izanez gero, gobernuaren ordezkaritzarekin/ordezkaritzaordetzarekin jarri beharko dute harremanetan, dagokien xedeetarako (web-orri honetan ikusi gobernuaren ordezkaritzen eta ordezkaritzaordetzen helbideak eta telefono-zenbakiak).

Lan-eskubideak: (lanaldi-murrizketa)

Hauteskunde-mahaien presidenteak eta bi bokalek, besteren konturako langileak edo funtzionario publikoak badira, (maiatzaren 26an, igandean, asteko atseden egunik gabe geratzen badira zein ez) eskubidea dute maiatzaren 27ko, hau da, hauteskunde-egunaren hurrengo eguneko lanaldian bost orduko baimen ordaindua izateko, eta errekuperatu beharrik gabekoa . Xede horretarako, enpresak edo erakunde ofizialak Hauteskunde mahaikide izendatzeko jakinarazpena eska dakieke, baimen horretarako frogagiri gisa.

Mahaikideen betebeharrak

Mahaiko lehendakari- eta bokal-karguak betetzea derrigorrezkoa da gaur egungo Hauteskunde-araubide orokorrari buruzko Lege Organikoaren arabera; beraz, hauteskunde-delitutzat jotzen da izendatutako pertsonak bozketa-egunean dagokien betebeharrak betetzeko mahaira ez joatea, bai eta mahaiko eginkizunak kausa legitimorik gabe egiteari utzi eta alde egitea ere. Betebehar hori ez betetzeagatiko zigorra: hiru hilabetetik urtebetera bitarteko kartzela-zigorra edo sei hilabetetik hogeita lau hilabetera bitarteko isuna.

Eginkizun nagusiak

Mahaiko lehendakaria da hauteslekuko agintaritza gorena, eta berari dagokio erabakitzea zer egin behar den bozketa-egunean gertatuko edozein egoeratan.

Bestalde, hauteskunde-egunean, mahaiko lehendakariari dagokio hauteslekuaren barruan eta haren inguruan ordena publikoko arauak betearaztearen ardura, hautesleen boto-askatasuna zein legea betetzen dela bermatzeko.

Mahaiko lehendakariaren ahalmenak

  • Hauteslekuaren barruan, aginte esklusiboa du, ordena publikoari eusteari dagokionez.
  • Xede horretarako, hauteslekuen babeserako esleitutako ertzainen esku-hartzea eska dezake, eta haiek presidenteak eskatutako laguntza emango diote.

Ordena publikoko arauak

  • Hauteslekurako sarrerak oztoporik gabe egon behar du beti, sartzeko eskubidea duten pertsonentzat.
  • Ez da utzi behar sarrera oztopa dezakeen talderik osatzen hauteslekuan edo haren inguruetan.
  • Hauteslekuaren inguruetan, ez da onartu behar boto-eskubidea askatasunez baliatzeko eragozpenik edo hertsapenik eragin dezakeen jenderik egotea. Mahaiko lehendakariak hori ez gertatzeko neurri guztiak hartu behar ditu.
  • Ezin da hauteslekuan armekin edo armen moduan erabil daitezkeen tresnekin sartu, hauteslekua babesteko eginkizuna duten ertzainak izan ezik, presidenteak deitzen badie.
  • Ezingo dira hauteskunde-propagandako ekintzak egin, ez hauteslekuan, ezta inguruetan ere.

Gertakizunak jasotzea mahaiaren saio-aktan

Mahaiko lehendakariak edo bokalek saioaren aktan jasoko dituzte hauteslekuaren ordenan eragina izan duten istiluak, gertaera horiek eragin dituztenen izen-abizenak adierazita.

Nabarmenduak

Twitter

Azken aldaketako data: