Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila

Testu elementuak

Bideo honetan, Euskadi.eus-eko edukien kudeatzailean testu-elementuak txertatzeko eta editatzeko eman behar diren urratsak azaltzen dira. Bideoa gaztelaniaz dago:

Nola txertatu/editatu testu elementuak

Eduki batean testu-elementuak txertatzeko (goiburuak, paragrafoak, zerrendak, estekak, taulak, etab.), gorputza modu askean editatzea uzten digun eduki-mota batera sartu behar dugu. "Informazio" eta "albiste" motako edukiek, adibidez, gorputza editatzeko eta testu-elementuak modu askean txertatzeko aukera ematen dute. Horrelako edukiak ezagut ditzakegu, "hizkuntza-bertsioak" erlaitzean aukera hau izaten dutelako:

Editatu botoia

Eremu editagarri horretan sartzean, menu hau zabalduko zaigu:

Menú del editor

Ikus ditzagun menu honen bidez egin ditzakegun ekintzak eta txerta ditzakegun testu-elementuak:

Editatu

Ataza ohikoenak egiteko aukera ematen du: kopiatu, itsatsi, desegin, etab. Oso ohikoa da beste testu-prozesadore batzuetako testuak kopiatzea (Word, adibidez) eta gure edukian itsastea. Kasu horretan, oso garrantzitsua da "Itsatsi testu bezala" aukera erabiltzea, gure edukiaren kodean geroago editatzeko arazoak ematen dituzten beste programa batzuen estiloak eta etiketak ez txertatzeko:

Editatu

Estekak

Hainbat motatako estekak txertatu eta aldatzeko aukera ematen du (Euskadi.eus-etik kanpoko webguneetara estekak, erantsitako dokumentuetarako estekak, Euskadi.eus-eko edukietarako estekak, etab.).

Goiburuak edo izenburuak

Goiburuak gure edukian txertatzeko eta aldatzeko aukera ematen du (gehienez 6 goiburu-maila). Garrantzitsua da kontuan hartzea eduki batean gaudenean lehen mailako goiburukoa hizkuntza-bertsioari eman diogun izenburua dela, eta, beraz, gorputzean goiburuak erabili behar ditugula bigarren mailatik aurrera.

Formatua: Goiburuak

Paragrafoak eta aipuak

Gure edukiaren testuetan paragrafoak eta aipuak (Blockquote) txertatzeko aukera ematen du.

Formatua: Blokeak

Taulak

Taula

Zerrendak

Zenbaki gabeko zerrendak (binetarekin edo gabe) eta zerrenda zenbakiekin txerta ditzakegu.

Bineten zerrenda

Zenbakidun zerrenda

Iturburu-kodea

Edukiaren iturburu-kodea zuzenean edita dezakegu.

Tresnak: html