Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila

Erabiltzaileen baimenak kudeatu

Eduki kudeatzailearen erabiltzaileak

Eduki kudeatzailean altak, bajak eta aldaketak eskatzeko prozesua ondoko hau da:

  • Eskaera egin aurretik, ziurtatu erabiltzaileek XLNETS sarbidea dutela. Horrela ez bada, jarri zaitez harremanetan Saileko Informatikariarekin XLNETS sarrera eskatzeko.
  • XLNETS sarreraz aparte posiblea da eduki kudeatzailean baimenak jasotzea Gmail kontu baten bidez. Horrela bada, eskaera egin aurretik erabiltzaileak "login" saiakera egin beharko du eduki kudeatzailean sistemak bere datuak jaso ditzan.
  • Bidali posta elektroniko bat Web Zerbitzuari honako informazioarekin: erabiltzaileen izen-abizenak (edota XLNETS erabiltzailea) eta erabiliko dituen workareak.
  • Eskaera hau epen motzean burutuko da.

Atari kudeatzailearen erabiltzaileak

Atari kudeatzailean altak, bajak eta aldaketak eskatzeko prozesua ondoko hau da:

  • Bidali posta elektroniko bat Web Zerbitzuari, lehen bete behar duzun atari kudeatzailearen erabiltzaileak kudeatzeko formularioa erantsiz. Jar zaitez harremanetan zure Web Kudeatzailearekin edozein zalantza argitzeko.
  • Web Kudeatzaileak eskaera onartuko du eta Saileko informatikariari bidaliko dio. Honek EJIEri bidaliko dio eskaera Eskagune tresnaren bidez.
  • EJIEk Web Kudeatzaileari abisatuko dio eskaeraren zehazkizunak helarazteko (balizko intzidentziak, eskaeraren egoera, etab.). Behin prozesua bukatuta, Web Kudeatzaileak jakinaren gainean jarriko ditu erabiltzailea eta saileko informatikaria.
  • Eskaera hau epen motzean burutuko da.

Atari kudeatzaile berriraren erabiltzaileak (2022tik aurrera sortutako atariak)

Atari kudeatzailearen bertsio honetan hiru baimen-mota daude:

  • Atariaren jabea: Erabiltzaileak sortu eta kudeatuko ditu bere atarian. Ataria editatu eta konfiguratu dezake. Horrez gain, gainontzeko atarietan irakurketa-baimenak izango ditu. Atari bakoitzaren "Web Arduradun Teknikoa" (91/2023 Dekretuan aurreikusitako rola) izango da, gutxienez, baimen-mota hau izango duena.
  • Web garatzailea (Web developer): Atariaren ikus-eremuen barneko kodea alda dezake eta edukiak aldatzeko baimena izango du (aldatzea eta konfiguratzea). Horrez gain, beste atarietan irakurketa-baimenak izango ditu. Rol teknikoa da eta gomendatzen da bakarrik ezagupen teknikoak dituzten erabiltzaileei ematea.
  • Erabiltzaile funtzionala (Editorea): Orrialdeak aldatzeko baimena izango du (aldatzea eta konfiguratzea). Horrez gain, beste atarietan irakurketa-baimenak izango ditu.

HAZEDIko Web Kudeatzaileek baimen "orokorrak" izango dituzte lan-eremu guztietan, eta "Jabe" rola definituta ez duten atarietan haiek emango dituzte rol horiek dagokion Sailak edo Erakundeak aukeratutako lankideei, horretarako bidali posta elektroniko bat Web Zerbitzuari, "Jabe" baimenak jaso behar dituzten erabiltzaileen izen-abizenekin.

Erabiltzaileak erregistratuta egon behar dira XLNets sisteman. Nolanahi ere, baimenak jaso ahal dira Eusko Jaurlaritzaren eta bere erakundeen Windows-eko kontu korporatiboekin edo Google-ekin lotutako kontu batekin.