Edukia sortzea
Bideo honetan, Euskadi.eus-eko edukien kudeatzailean eduki bat sortzeko eman beharreko urratsak azaltzen dira:
Nola sortu eduki bat
Menu nagusiko Edukiak erlaitza hautatuko dugu. Sortu/Aldatu/Ezabatu aukerak zabaltzen dira.
Orain ikusiko dugu nola sortu eduki bat. Agertzen diren bi aukeretatik (hutsetik aurrera edo beste eduki bat kopiatuta) lehenengoa azalduko dugu.
Jarduera-eremua eta gure edukia sortuko dugun workarea aukeratuko ditugu. Hau da, gure edukia zein toki zehatzetan kokatuko den eduki-zuhaitz osoaren barruan: jarduera-eremua edo antzeko gaiak dituzten edukiak biltzen dituen karpeta, eta jarduera-arloak azpibanatzen dituen workarea edo azpikarpeta.
Sortu beharreko eduki mota hautatuko dugu. Eduki-kudeatzailean sor daitezkeen eduki moten zerrenda zabalduko zaigu, familien edo antzeko tipologiako edukien arabera taldekatuta. Adibidez, "Informazio orokorra" familiak eduki hauek biltzen ditu: "FAQs: Ohiko galderak", "Informazioa" eta "Baliabide Tekniko Komuna".
Behin lekua eta eduki mota aukeratuta, orain bai, izena emango diogu, gehienez 30 karaktere, minuskulak, zenbakiak eta gidoi baxua dituena. Adibidez: nire_edukia_2016.
- Sortzeko moduak eta datu orokorrak: nola sortu nahi duzun edukia (zerotik aurrera/beste eduki bat kopiatuz), non sortu nahi duzun (lan-eremua/workarea), sortu beharreko eduki mota, edukiaren izena.
- Katalogazioa: Edukiari etiketak gehitzeko aukera ematen du.
- Bertsio idiomatikoak: Datuak atzemateko formularioa. Bertan, eremuetako balioak sartu behar dira hizkuntza-bertsio desberdinetan: euskaraz eta gaztelaniaz (gutxienez).
- Argitaratu: Edukiaren hizkuntza-bertsioak argitaratzeko/desargitaratzeko eragiketak egiteko aukera ematen du.
Edukia sortu ondoren, eta 4 urratsetako edozeinetan egonda, pantailaren goiko aldean, eskuinean, honako hau egin daiteke:
- Edukiari lotutako fitxategietara sartzea (irudiak, bideoak, estilo-fitxategiak, etab.)
- Edukiari estilo eta javascript fitxategiak gehitu (edukien erabilera aurreratua)
Eduki bat sortzean, bere derrigorrezko bi hizkuntza-bertsioak automatikoki sortzen dira: euskara eta gaztelania.
Eduki baten kudeaketan egin beharreko 4 urratsak osatu ahala aktibatuko dira, eta horietan zehar nabigatu ahal izango da (edo pantailaren beheko botoien bidez).