Multimedia elementuak
Bideo hauek Euskadi.eus-eko edukien kudeatzailean irudiak eta bideoak txertatzeko eta editatzeko eman behar diren urratsak azaltzen dituzte. Bideoak gaztelaniaz daude:
Irudia txertatu/editatu
Bideoa txertatu/editatu
Nola txertatu/editatu mutimedia elementuak
Eduki batean multimedia-elementuak txertatzeko (irudiak, bideoak, galeriak, etab.), gorputza modu askean editatzeko aukera ematen digun eduki-mota batera sartu behar dugu. "Informazioa" eta "albiste" motako edukiek, adibidez, gorputza editatzeko eta multimedia-elementuak modu askean txertatzeko aukera ematen dute. Horrelako edukiak ezagut ditzakegu, "hizkuntza-bertsioak" erlaitzean aukera hau daukagulako:
Eremu editagarri horretan sartzean, menu hau zabalduko zaigu:
Ikus ditzagun menu honen bidez txerta ditzakegun multimedia-elementuak:
Irudiak
Irudiak (jpg, png, gif formatuetan) txerta ditzakegu gure edukian, "Irudia txertatu/editatu" aukeraren bidez. Horretarako, ohikoena irudia gure edukiaren "images" karpetara igotzea da:
Bideoak
Alde batetik, beste webgune batzuetan argitaratutako bideoak txerta ditzakegu (Youtube, Irekia, etab.), estekaren helbidea kopiatuz eta itsatsiz. Bestalde, bideoa zuzenean igo dezakegu gure edukiaren "media" karpetara, .mp4, .avi eta abar formatuan.
Irudi-galeria
Irudien galeria bat gure edukian txerta dezakegun irudien segida bat da (Euskadi.eus-eko eduki baten adibidea). Horretarako, aldez aurretik "Baliabide tekniko komuna" motako eduki bat sortu behar dugu, gure galeriako irudi guztiak bertan igotzeko. Ondoren, galeria osoa gure edukian txertatuko dugu, "Txertatu/editatu galeria" aukeraren bidez. Edukien kudeatzailearen funtzionalitate aurreratua denez, zure atariko web-kudeatzaileak zure edukian mota horretako elementuak txertatzen lagunduko dizu.