Edukia kopiatzea
Bideo honetan, Euskadi.eus-eko edukien kudeatzailean aurretik sortutako eduki bat kopiatzeko eman beharreko urratsak azaltzen dira:
Nola kopiatu eduki bat
Menu nagusiko Edukiak erlaitza hautatuko dugu. Sortu/Aldatu/Ezabatu aukerak hedatuko dira.
Orain ikusiko dugu nola sortu eduki bat. Agertzen diren bi aukeretatik (Ezerezetik aurrera edo beste eduki bat kopiatuz) bigarrena azalduko dugu.
Lehenik eta behin, kopiatu beharreko edukiaren izena badakigu, bilaketa-kutxatileank bilatuko dugu.
Haren izena jakingo ez bagenu, bilaketa aurreratua zabalduko genuke. Hor bila dezakegu kopiatu beharreko edukia, parametro askoren arabera: zer jarduera-eremutan eta zer workarean dagoen, zer familia edo eduki-motatakoa den, zer katalogazio duen, etab.
Kopiatu beharreko edukia aurkitu ondoren, non sortu nahi dugun eskatuko digu (jardun-eremua eta workarea zehatza), eta, gainera, jatorrizkoa ez den beste izen bat eman behar diogu. Lehenetsita, kopia_nire_eduki_2016 gisa agertzen da.