Arautegia
Inprimatu859/2024 EBAZPENA, apirilaren 22koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen diren onartutakoen eta baztertutakoen zerrendak eta behin betiko esleitzen diren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa duten Fakultatibo Medikoak eta Teknikoak lanbide-taldeko Ospitaleko Pediatriako Fakultatibo Espezialista Medikoa kategoriako / lanpostu funtzionaleko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2023ko martxoko zikloan eskainitako destinoak.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 99
- Hurrenkera-zk.: 2440
- Xedapen-zk.: 859
- Xedapen-data: 2024/04/22
- Argitaratze-data: 2024/05/22
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Sailak; Funtzio publikoa
Testu legala
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 21eko 1307/2021 Ebazpenaren bidez, lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorrerako deialdia egin zen Fakultatibo Medikoak eta Teknikoak lanbide-taldeko Ospitaleko Pediatriako Fakultatibo Espezialista Medikoa kategoriako / lanpostu funtzionaleko (azaroaren 8ko EHAA, 221. zk.), eta hain zuzen, prozesu hori Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren eranskinean jasotako oinarrien arabera arautuko da.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren ekainaren 5eko 410/2023 Ebazpenaren bidez (ekainaren 22ko EHAA, 118. zk.), zeina aldatu egin baitzen uztailaren 28ko 831/2023 Ebazpenaren bidez (uztailaren 18ko EHAA, 136. zk.), eta abuztuaren 9ko 1085/2023 Ebazpenaren bidez (irailaren 7ko EHAA, 171. zk.), lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2023ko martxoko zikloko eskaintza argitara eman zen Fakultatibo Medikoak eta Teknikoak lanbide-taldeko Ospitaleko Pediatriako Fakultatibo Espezialista Medikoa kategoria / lanpostu funtzionalerako.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren martxoaren 4ko 148/2024 Ebazpenaren bidez, argitara eman ziren onartutakoen eta baztertutakoen zerrendak eta behin-behinean esleitu ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa duten Fakultatibo Medikoak eta Teknikoak lanbide-taldeko Ospitaleko Pediatriako Fakultatibo Espezialista Medikoa kategoriako / lanpostu funtzionaleko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2023ko martxoko zikloan eskainitako destinoak.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren bidez, lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren prozeduraren oinarriak onartu ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoan oinarrizko destinoak betetzeko. Bada, erabaki horren eranskinaren 9.8 oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz, epaimahaiak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiari bidali dio Fakultatibo Medikoak eta Teknikoak lanbide-taldeko Ospitaleko Pediatriako Fakultatibo Espezialista Medikoa kategoriako / lanpostu funtzionaleko destinoen esleipenari dagokion behin betiko zerrenda. Hortaz, indarrean dagoen legediak langileen arloan ematen dizkidan ahalmenez baliatuta,
Lehenengoa. Onartzea, ebazpen honen I. eranskinaren bidez, Fakultatibo Medikoak eta Teknikoak lanbide-taldeko Ospitaleko Pediatriako Fakultatibo Espezialista Medikoa kategoriako / lanpostu funtzionaleko destinoak betetzeko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2023ko martxoko zikloan onartutako langileen behin betiko zerrenda, lortutako guztizko puntuazioaren hurrenkeran. Hain zuzen, destino horiek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren ekainaren 5eko 410/2023 Ebazpenean daude jasota.
Bigarrena. Onartzea, ebazpen honekin batera doan II. eranskinaren bidez, Fakultatibo Medikoak eta Teknikoak lanbide-taldeko Ospitaleko Pediatriako Fakultatibo Espezialista Medikoa kategoriako / lanpostu funtzionaleko destinoak betetzeko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2023ko martxoko zikloan baztertutako langileen behin betiko zerrenda, baztertzeko arrazoiak adierazita. Hain zuzen, destino horiek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren ekainaren 5eko 410/2023 Ebazpenean daude jasota.
Hirugarrena. Ebazpen honen III. eranskinaren bidez argitara emateko agintzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren ekainaren 5eko 410/2023 Ebazpenaren eranskinean eskainitako lanpostu funtzionalari dagozkion destinoen esleipendunen behin betiko zerrenda, lortutako puntuazioaren hurrenkeran.
Laugarrena. Behin betiko esleitutako destinoei ezin zaie uko egin, salbu eta uko egite hori beste administrazio publiko edo osasun-zerbitzu batek egindako borondatezko behin betiko mugikortasun-prozedura baten deialdiaren ebazpenari jarraiki destino bat lortzearen ondorioz bada Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuari buruzko abenduaren 16ko 55/2003 Legearen 37.4 artikuluan ezarritakoaren arabera edo izendapen askeko izendapen baten ondorioz bada.
Bosgarrena. Destinoa lortzen duten izangaiek betetzen ari diren destinoa utzi beharko dute, destinoen behin betiko esleipenaren ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo hiru egun balioduneko epearen barruan.
Izangaiak, oro har, aurreko destinoa utzi eta hiru eguneko epean jabetu beharko dira lanpostuaz, baldin eta lanpostuak herri berean badaude; bost eguneko epean, Euskal Autonomia Erkidegoko beste herri batean badaude; eta hilabeteko epean, izangaiek osasun-zerbitzuz aldatu behar badute. Langileek, emandako destinoaren bidez zerbitzu aktibora itzultzen badira, hilabeteko epea izango dute lanpostuaz jabetzeko, destinoen behin betiko esleipenaren ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Lanpostuaz jabetzerakoan esleipenduna zerbitzu-eginkizunetan, aldi baterako barne-sustapenean edo behin-behineko atxikipenean badago Osakidetzan, 2019ko azaroaren 27ko 9.9.3 apartatuan aurreikusten den epea izango du lanpostuaz jabetzeko. Hala ere, epe hori konputatzeko, betetzen duen destinoa ere kontuan hartu beharko da, azken horren esleipenduna ez bada behintzat. Horrela izanez gero, lanpostuaz jabetuko da EHAAn destinoak behin betiko esleitzeko ebazpena argitaratu eta hurrengo egunean, baldin eta behin-behineko atxikipenean badago, edo, bestela, kargua-utzi eta hurrengo egunean, baldin eta zerbitzu-eginkizunetan eta aldi baterako barne-sustapenean badago.
Seigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.
Zazpigarrena. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren 9.8 oinarrian xedatutakoaren arabera, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko apirilaren 22a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (3)
- Ikus: 1085/2023 EBAZPENA, abuztuaren 9koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarena, zeinaren bidez zuzentzen baitira ebazpen hauetako hutsak: 319tik 358rako, 398tik 438rako, 569tik 574rako, 577tik 586rako eta 588tik 597rako ebazpenak, guztiak 2023koak, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarenak (2023ko apirilaren 14ko, maiatzaren 16ko eta 31ko, ekainaren 22ko, uztailaren 6ko eta abuztuaren 11ko EHAA), zeinen bidez argitaratzen baita lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2023ko martxoko zikloko destinoen eskaintza, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa duten zenbait kategoria eta lanpostu funtzionaletan.
- Ikus: 831/2023 EBAZPENA, ekainaren 28koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarena, zeinaren bidez aldatzen baita 2023ko martxoaren zikloko Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorrean parte hartzeko eskabidea egiteko erreferentzia-data (lehiaketa horri dagozkion Ebazpenetan, 2023ko ekainaren 22ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 118. zenbakian argitaratutakoak, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetako destinoen eskaintza argitaratu zen zortzi kategoriatan/lanpostu funtzionaletan).
- Ikus: 1307/2021 EBAZPENA, urriaren 21ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Osakidetzako zerbitzu-erakundeetan destinoa duen lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren deialdia egiten den, I. eranskinean A1. Fakultatibo Mediku eta Teknikarien lanbide-taldeari dagokionez jasotako kategorietarako / lanpostu funtzionaletarako.