Segurtasun Saila

Konpartitu

Arautegia

Inprimatu

658/2023 EBAZPENA, uztailaren 4koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarena, ebazpen hau zuzentzen duena: 432/2023 Ebazpena, apirilaren 27koa, zeinaren bidez argitara ematen baita 2023ko martxoko zikloko Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko destinoen eskaintza, teknikari espezialista sanitarioen lanbide-taldeko Erradiodiagnostikoko Teknikari Espezialistaren kategorian / lanpostu funtzionalean, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetako destinoetarako.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 134
  • Hurrenkera-zk.: 3414
  • Xedapen-zk.: 658
  • Xedapen-data: 2023/07/04
  • Argitaratze-data: 2023/07/14

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 26ko 270/2021 Ebazpenaren bidez, Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren deialdia egin zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duten Teknikari Espezialista Sanitarioak lanbide-taldeko Erradiodiagnostikoko Teknikari Espezialista kategorian / lanpostu funtzionalean.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren martxoaren 29ko 432/2023 Ebazpenaren bidez argitaratu zen lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorra ezartzeko 2023ko martxoko zikloaren destinoen eskaintza kategoria honetan: Osakidetzako zerbitzu-erakundeetan destinoa duten Teknikari Espezialista Sanitarioak lanbide-taldeko Erradiodiagnostikoko Teknikari Espezialista kategoria / lanpostu funtzionala.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren apirilaren 27ko 432/2023 Ebazpenaren eranskinean agertzen da lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorrean 2023ko martxoko zikloan eskainitako destinoen zerrenda, Erradiodiagnostikoko teknikari espezialistaren kategoriakoa / lanpostu funtzionalekoa. Eranskinak destinoen zerrenda jasotzen du, honako informazio honekin: eskainitako destinoen kopurua, destinoak zein zerbitzu-erakundetan eskaintzen diren eta destinoaren deskribapena, lanaldiaren xehetasunak barne.

Argitaratutako ebazpenak 2023ko ekainaren 6a ezarri du data gisa baldintzak betetzeko, merezimenduak alegatu eta baloratzeko eta destino-aukeraketa egin edo aldatzeko.

Apirilaren 27ko 432/2023 Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ondoren, akatsak aurkitu dira aipatutako eranskinean.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluak hauxe dio: «Administrazio publikoek edozein unetan zuzendu ditzakete, ofizioz edo interesdunek eskaturik, beren egintzetako oker materialak, egitezkoak edo aritmetikoak».

Bestalde, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuko 18.2.c) artikuluak hauxe dio: «Argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada».

Azaldutako guztiaren ondorioz, eta langileen arloan indarrean dagoen legeriak ematen dizkidan eskumenez baliatuz

Lehenengoa. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren apirilaren 27ko 432/2023 Ebazpenaren eranskina zuzentzeko Ebazpena ematea. Zuzendu beharreko Ebazpen horretan, lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2023ko martxoko zikloan eskainitako destinoen zerrenda jasotzen da, Teknikari Espezialista Sanitarioak lanbide-taldeko Erradiodiagnostikoko Teknikari Espezialista kategoriarako / lanpostu funtzionalerako, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoetarako. Hona hemen zuzenketa:

  1. Apirilaren 27ko 423/2023 Ebazpenaren eranskinean jasotzen diren destinoen zerrendatik kanpo uztea destino hauek:

    (Ikus .PDF)

  2. Apirilaren 27ko 432/2023 Ebazpenaren eranskinean jasotzen diren destinoen zerrendan gehitzea destino hauek:

    (Ikus .PDF)

  3. Aldatu egin da apirilaren 27ko 432/2023 Ebazpenaren eranskinean eskainitako destinoen kopurua, destino hauei dagokiena:

(Ikus .PDF)

Hau esan behar du:

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Hau esan behar du:

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Hau esan behar du:

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Hau esan behar du:

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Hau esan behar du:

(Ikus .PDF)

Bigarrena. Aldatu egin behar da maiatzaren 27ko 432/2023 Ebazpenean ezarritako erreferentzia-data, 2023ko ekainaren 6an ezarria zegoena, eta beste data bat hartu behar da erreferentziatzat: 2023ko uztailaren 28a.

Ondorioz, baldintzak betetzeko, merezimenduak alegatu eta baloratzeko eta destino-hautaketa egin edo aldatzeko erreferentziazko data 2023ko uztailaren 28a da. 2023ko martxoko ziklo honi dagokionez, izangaiek 2023ko uztailaren 28ra arte aldatu ahal izango dute eskabidea, baita destinoen hautaketa ere. 2023ko martxoko ziklo honetan, beraz, 2023ko uztailaren 28ra arte egindako destino-hautaketa hartuko da kontuan. 2023ko martxoko ziklo honetan, prozesu orokorrean egindako eskabideak jasoko dira, baldin eta gutxienez zikloan eskainitako destinoren bat badute 2023ko uztailaren 28a amaitzen denean.

Hirugarrena. Ebazpen hau Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Lekualdatze-lehiaketaren web-orrian eta EHAAn argitara dadin agintzea.

Laugarrena. Gainerako jarduerei dagokienez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariaren apirilaren 27ko 432/2023 Ebazpenean ezarritakoa mantentzea. Ebazpen horren bidez, argitara eman zen 2023ko martxoko zikloko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko destinoen eskaintza, Teknikari Espezialista Sanitarioak lanbide-taldeko Erradiodiagnostikoko Teknikari Espezialista kategorian / lanpostu funtzionalean, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetako destinoetarako.

Bosgarrena. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legean eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren estatutu sozialak ezartzeko azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezarritakoaren arabera, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko uztailaren 4a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria,

LUISA LARRAURI EREÑOZAGA.