Arautegia
Inprimatu521/2021 EBAZPENA, azaroaren 15ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratu egiten den 2021eko azaroko zikloaren Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorra, Mendekoak-Operarioak lanbide-taldeko kategoria honetarako: Zerbitzuetako Langilea (Biltegiko eta Zerbitzu Orokorretako Mantentze-lanak lanpostu funtzionalak), Osakidetzako zerbitzu-erakundeetan destinoa izanik.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 238
- Hurrenkera-zk.: 6033
- Xedapen-zk.: 521
- Xedapen-data: 2021/11/15
- Argitaratze-data: 2021/11/30
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Sailak; Funtzio publikoa
Testu legala
2019ko azaroaren 27ko Osakidetzako Administrazio Kontseiluaren Erabakiaren bidez, Osakidetza Ente Publikoaren oinarrizko destinoak betetzeko Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren prozeduretarako oinarriak onartu ziren, 2019ko urriaren 29ko Osasuneko Mahai Sektorialean SATSE, SME eta UGT sindikatuekin Akordioa sinatu ondoren.
Aipatutako erabakiaren azken xedapenetako bigarrenak ezartzen duenez, erabakia garatzeko, Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiari eskumena ematen zaio beharrezko ebazpen edo instrukzioak eman ditzan, erabakia egoki eta zuzen aplika dadin Ente Publikoaren zerbitzu-erakunde guztietan.
Osakidetzako zuzendari nagusiaren urriaren 21eko 1315/2021 Ebazpena, zeinak deitu egiten duen Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorra Mendekoak-Operarioak lanbide-taldeko kategoria honetarako: Zerbitzuetako Langilea (Biltegiko eta Zerbitzu Orokorretako Mantentze-lanak lanpostu funtzionalak), Osakidetzako zerbitzu-erakundeetan destinoa izanik.
Osakidetzako Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren 4.2.1. atalean xedatutakoari jarraituz, Osakidetzako Giza Baliabideen Zuzendaritzak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Osakidetzako webgunean argitaratuko du destinoen eskaintza.
Horiek guztiak horrela, eta indarrean dagoen legedian pertsonaleko gaietan aitortuta ditudan eskumenez baliatuta,
Lehenengoa. Argitaratzea Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorra ezartzeko 2021eko azaroko zikloaren destinoen eskaintza Mendekoak-Operarioak lanbide-taldeko kategoria honetarako: Zerbitzuetako Langilea (Biltegiko eta Zerbitzu Orokorretako Mantentze-lanak lanpostu funtzionalak), Ebazpen honekin batera doan eranskinaren bidez.
Ebazpen honen bidez deitutako zikloan data hauek hartu dira erreferentziatzat: 2021eko abuztuaren 31, eskainiko diren lanpostuak hautatzeko; eta 2021eko abenduaren 23a, eskakizunak betetzeko, merezimenduak alegatu eta baloratzeko, eta destinoa aukeratu edo aldatzeko.
2021eko azaroko ziklo honi dagokionez, lehiakideek eskabidea aldatu ahalko dute, baita destinoen aukeraketa ere, 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren oinarrietan eta Osakidetzako zuzendari nagusiaren urriaren 21eko 1315/2021 Ebazpenean araututakoari jarraikiz, 2021eko abenduaren 23ra arte.
Destinoen aukeraketa aldatzeko, Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorrean parte hartu ahal izateko gaitu den aplikazio informatikoa erabiliko da, eta ez da inolako dokumentaziorik aurkeztu beharko.
2021eko azaroko ziklo honetan, 2021eko abenduaren 23ra arte egindako destino-aukeraketa hartuko da kontuan, aldez aurretik adierazitakoaren arabera.
2021eko azaroko ziklo honetan, prozesu orokorrean egindako eskabideak jasoko dira, baldin eta gutxienez zikloan eskainitako destinoren bat badute 2021eko abenduaren 23a amaitzen denean.
Bigarrena. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak eta Osakidetzako Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak xedatzen dutenaren arabera, Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko azaroaren 15a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria,
LUISA LARRAURI EREÑOZAGA.
(Ikus .PDF)
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (3)
- Ikus: 161/2023 EBAZPENA, otsailaren 6koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitaratzen diren onartutakoen eta baztertutakoen zerrendak eta behin betiko esleitzen diren eskainitako destinoak, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa duten Mendekoak/Langileak lanbide-taldeko zerbitzuetako Langilea kategoriako (zerbitzuetako Langilea-Biltegiko Mantentze Lanak eta Zerbitzuetako Langilea-Zerbitzu Orokorrak lanpostu funtzionalak) Lekualdatze lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2021eko azaroko zikloari dagozkionak.
- Zuzendutakoa: 571/2021 EBAZPENA, abenduaren 14koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariarena, Osakidetzako Giza Baliabideetako zuzendariaren azaroaren 15eko 512/2021 Ebazpenaren akatsak zuzentzen dituena (Ebazpen horren bidez argitaratzen dira 2021eko azaroko zikloaren Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorra, Mendekoak-Operarioak lanbide-taldeko kategoria honetarako: Zerbitzuetako Langilea -Biltegiko eta Zerbitzu Orokorretako Mantentze-lanak lanpostu funtzionalak-, Osakidetzako zerbitzu-erakundeetan destinoa izanik).
- Ikus: 1315/2021 EBAZPENA, urriaren 21ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duen lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren deialdia egiten den kategoria honetan: Mendeko Langileak eta Operarioak lanbide-taldeko Zerbitzuetako Langilea kategoria (lanpostu funtzionalak: Zerbitzuetako Langilea-Biltegiko Mantentze Lanak eta Zerbitzuetako Langilea-Zerbitzu Orokorrak).