Arautegia
Inprimatu334/2023 EBAZPENA, martxoaren 23koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratu egiten den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duen Lekualdatze Lehiaketa Ireki eta Iraunkorreko 2023ko martxoko zikloaren destinoen eskaintza, A1 Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide-taldeko Laneko Medikuntzako Fakultatibo Espezialista Medikoa kategoriarako / lanpostu funtzionalerako.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 71
- Hurrenkera-zk.: 1785
- Xedapen-zk.: 334
- Xedapen-data: 2023/03/23
- Argitaratze-data: 2023/04/14
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Sailak; Funtzio publikoa
Testu legala
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoan oinarrizko destinoak betetzeko Lekualdatze Lehiaketa Ireki eta Iraunkorraren prozeduraren oinarriak onartu ziren.
Aipatutako erabakiaren azken xedapenetako bigarrenak ezartzen duenez, erabakia garatzeko, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiari eskumena ematen zaio beharrezko ebazpen edo instrukzioak eman ditzan, erabakia egoki eta zuzen aplika dadin Ente Publikoaren zerbitzu-erakunde guztietan.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 21eko 1307/2021 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duen Lekualdatze Lehiaketa Ireki eta Iraunkorra egiteko deialdia egin zen A1 Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide-taldeko Laneko Medikuntzako Fakultatibo Espezialista Medikoa kategoriarako / lanpostu funtzionalerako.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren 4.2.1 apartatuan xedatutakoari jarraituz, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen Zuzendaritzak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren webgunean argitaratuko du destinoen eskaintza.
Azaldutako guztiaren ondorioz, eta langileen arloan indarrean dagoen legeriak ematen dizkidan eskumenez baliatuz,
Lehenengoa. Argitaratzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duen Lekualdatze Lehiaketa Ireki eta Iraunkorraren 2023ko martxoko zikloko destinoen eskaintza A1 Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide-taldeko Laneko Medikuntzako Fakultatibo Espezialista Medikoa kategoriarako / lanpostu funtzionalerako, ebazpen honekin batera doan eranskinaren bidez.
Ebazpen honen bidez egiten den deialdiaren zikloan data hauek hartu dira erreferentziatzat: 2023ko martxoaren 1a, eskainiko diren lanpostuak hautatzeko, eta 2023ko maiatzaren 9a, eskakizunak betetzeko, merezimenduak alegatu eta baloratzeko, eta destinoa aukeratu edo aldatzeko.
Lehiakideek eskabidea aldatu ahalko dute, baita destinoen aukeraketa ere, 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren oinarrietan eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 21eko 1307/2021 Ebazpenean araututakoari jarraiki, 2023ko maiatzaren 9ra arte, 2023ko martxoko ziklo honi dagokionez.
Destinoen aukeraketa aldatzeko, Lekualdatze Lehiaketa Ireki eta Iraunkorrean parte hartu ahal izateko gaitu den aplikazio informatikoa erabiliko da, eta ez da inolako dokumentaziorik aurkeztu beharko.
2023ko martxoko ziklo honetan, 2023ko maiatzaren 9ra arte egindako destino-aukeraketa hartuko da kontuan, aldez aurretik adierazitakoaren arabera.
2023ko martxoko ziklo honetan, prozesu orokorrean egindako eskabideak jasoko dira, baldin eta gutxienez zikloan eskainitako destinoren bat badute 2023ko maiatzaren 9a amaitzen denean.
Bigarrena. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legean eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren estatutu sozialak ezartzekoa azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezarritakoaren arabera, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko martxoaren 23a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria,
LUISA LARRAURI EREÑOZAGA.
(Ikus .PDF)
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (3)
- Ikus: 1947/2023 EBAZPENA, urriaren 10ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez hutsik uzten den Lekualdatze Lehiaketa Ireki eta Iraunkorraren 2023ko martxoko zikloko destinoen eskaintzarako deialdia, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa duten A1 Fakultatibo Medikoak eta Teknikoak lanbide-taldeko Laneko Medikuntzako Fakultatibo Espezialista Medikoa kategorian.
- Aldatutakoa: 387/2023 EBAZPENA, apirilaren 20koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarena, zeinaren bidez aldatzen baita 2023ko martxoaren Zikloko Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorrean parte hartzeko eskabidea egiteko erreferentzia-data (Lehiaketa horri dagozkion Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko giza baliabideen zuzendariaren ebazpenetan, apirilaren 14ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 71. zenbakian argitaratutakoak, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetako destinoen eskaintza argitaratu zen A1 lanbide-taldeko Fakultatibo Espezialista Medikoen hogeita hamar Kategoriatan/Lanpostu Funtzionaletan).
- Ikus: 1307/2021 EBAZPENA, urriaren 21ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Osakidetzako zerbitzu-erakundeetan destinoa duen lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren deialdia egiten den, I. eranskinean A1. Fakultatibo Mediku eta Teknikarien lanbide-taldeari dagokionez jasotako kategorietarako / lanpostu funtzionaletarako.