Arautegia
Inprimatu2372/2023 EBAZPENA, abenduaren 19koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen diren onartutakoen eta baztertutakoen zerrendak eta behin betiko esleitzen diren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa duten Fakultatibo Mediko eta Teknikoen A1 lanbide-taldeko Kirurgia Pediatrikoko Fakultatibo Espezialista Medikoa kategoriako / lanpostu funtzionaleko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2023ko martxoko zikloan eskainitako destinoak.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 21
- Hurrenkera-zk.: 451
- Xedapen-zk.: 2372
- Xedapen-data: 2023/12/19
- Argitaratze-data: 2024/01/29
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak; Funtzio publikoa
Testu legala
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 21eko 1307/2021 Ebazpenaren bidez, lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorrerako deialdia egin zen Fakultatibo Mediko eta Teknikoen A1 lanbide-taldeari dagokionez I. eranskinean jasotako kategorietarako / lanpostu funtzionaletarako, zeinetan Kirurgia Pediatrikoko Fakultatibo Espezialista Medikoa kategoria sartzen baita (2021eko azaroaren 8ko EHAA 221. zk.), eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren eranskinean jasotako oinarrien arabera arautuko da.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren martxoaren 23ko 327/2023 Ebazpenaren bidez (apirilaren 14ko EHAA 71. zk.), zeina aldatu egin baitzen apirilaren 20ko 387/2023 Ebazpenaren bidez (maiatzaren 5eko EHAA, 84. zk.), eta abuztuaren 9ko 1085/2023 Ebazpenaren bidez (irailaren 7ko EHAA, 171. zk.), lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2023ko martxoko zikloko destinoen eskaintza argitara eman zen, Fakultatibo Mediko eta Teknikoen A1 lanbide-taldeko Kirurgia Pediatrikoko Fakultatibo Espezialista Medikoa kategoria/lanpostu funtzionalerako.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren azaroaren 29ko 1579/2023 Ebazpenaren bidez, argitara eman ziren onartutakoen eta baztertutakoen zerrendak eta behin-behinean esleitu ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa duten Fakultatibo Mediko eta Teknikoen A1 lanbide-taldeko Kirurgia Pediatrikoko Fakultatibo Espezialista Medikoa kategoriako / lanpostu funtzionaleko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2023ko martxoko zikloan eskainitako destinoak.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren bidez, lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren prozeduraren oinarriak onartu ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoan oinarrizko destinoak betetzeko. Bada, erabaki horren eranskinaren 9.8 oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz, epaimahaiak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiari bidali dio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duten urriaren 21eko 1307/2021 Ebazpenaren I. eranskineko Fakultatibo Mediko eta Teknikoen A1 lanbide-taldearen kategorien / lanpostu funtzionalen zerrendan dagoen Kirurgia Pediatrikoko Fakultatibo Espezialista Medikoa kategoriako destinoen esleipenari dagokion behin betiko zerrenda. Hortaz, indarrean dagoen legediak langileen arloan ematen dizkidan ahalmenez baliatuta,
Lehenengoa. Onartzea, ebazpen honekin batera doan eranskinaren bidez, baztertutako langileen behin betiko zerrenda, baztertzeko arrazoiak adierazita, Fakultatibo Mediko eta Teknikoen A1 lanbide-taldeko Kirurgia Pediatrikoko Fakultatibo Espezialista Medikoa kategoriako destinoak betetzeko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko 2023ko martxoko ziklorako. Hain zuzen, destino horiek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren martxoaren 23ko 327/2023 Ebazpenean daude jasota.
Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.
Hirugarrena. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren 9.8 oinarrian xedatutakoaren arabera, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko abenduaren 19a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.
(Ikus .PDF)
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (4)
- Ikus: 1085/2023 EBAZPENA, abuztuaren 9koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarena, zeinaren bidez zuzentzen baitira ebazpen hauetako hutsak: 319tik 358rako, 398tik 438rako, 569tik 574rako, 577tik 586rako eta 588tik 597rako ebazpenak, guztiak 2023koak, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarenak (2023ko apirilaren 14ko, maiatzaren 16ko eta 31ko, ekainaren 22ko, uztailaren 6ko eta abuztuaren 11ko EHAA), zeinen bidez argitaratzen baita lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2023ko martxoko zikloko destinoen eskaintza, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa duten zenbait kategoria eta lanpostu funtzionaletan.
- Ikus: 387/2023 EBAZPENA, apirilaren 20koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarena, zeinaren bidez aldatzen baita 2023ko martxoaren Zikloko Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorrean parte hartzeko eskabidea egiteko erreferentzia-data (Lehiaketa horri dagozkion Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko giza baliabideen zuzendariaren ebazpenetan, apirilaren 14ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 71. zenbakian argitaratutakoak, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetako destinoen eskaintza argitaratu zen A1 lanbide-taldeko Fakultatibo Espezialista Medikoen hogeita hamar Kategoriatan/Lanpostu Funtzionaletan).
- Ikus: 327/2023 EBAZPENA, martxoaren 23koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratu egiten den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duen Lekualdatze Lehiaketa Ireki eta Iraunkorreko 2023ko martxoko zikloaren destinoen eskaintza, A1 Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide-taldeko Kirurgia Pediatrikoko Fakultatibo Espezialista Medikoa kategoriarako / lanpostu funtzionalerako.
- Ikus: 1307/2021 EBAZPENA, urriaren 21ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Osakidetzako zerbitzu-erakundeetan destinoa duen lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren deialdia egiten den, I. eranskinean A1. Fakultatibo Mediku eta Teknikarien lanbide-taldeari dagokionez jasotako kategorietarako / lanpostu funtzionaletarako.