Arautegia
Inprimatu2253/2023 EBAZPENA, azaroaren 22koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez hutsik uzten den Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2023ko martxoko zikloko destinoen eskaintzarako deialdia, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa duten Erdi Mailako Teknikariak lanbide-taldeko Ingeniari Teknikoa kategorian (Mantentze Lanetako eta Instalazioetako Erdi Mailako Teknikaria lanpostu funtzionala).
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 235
- Hurrenkera-zk.: 5502
- Xedapen-zk.: 2253
- Xedapen-data: 2023/11/22
- Argitaratze-data: 2023/12/12
Gaikako eremua
- Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Industria; Gobernua eta herri administrazioa; Sailak; Funtzio publikoa
Testu legala
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 21eko 1312/2021 Ebazpenaren bidez, Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorrerako deialdia egin zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duten Erdi Mailako Teknikariak lanbide-taldeko Ingeniari Teknikoa kategorian (Mantentze Lanetako eta Instalazioetako Erdi Mailako Teknikaria lanpostu funtzionala).
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren maiatzaren 16ko 577/2023 Ebazpenaren bidez (maiatzaren 31ko EHAA 102. zk., abuztuaren 9ko 1085/2023, Ebazpenaren bidez aldatua irailaren 7ko EHAA 171. zk.), Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2023ko martxoko zikloko eskaintza argitaratu zen, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duten Erdi Mailako Teknikariak lanbide-taldeko Ingeniari Teknikoa kategorian (Mantentze Lanetako eta Instalazioetako Erdi Mailako Teknikaria lanpostu funtzionala).
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren eranskinaren 9. oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz (erabaki horren bidez onartzen dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoan oinarrizko destinoak betetzeko Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko prozeduraren oinarriak), Zuzendaritza honi jakinarazi zaio iragarritako zikloan ez dagoela eskatzailerik Ingeniari Teknikoa kategorian (Mantentze Lanetako eta Instalazioetako Erdi Mailako Teknikaria lanpostu funtzionala).
Horregatik, indarrean dagoen legediak langileen arloan ematen dizkidan ahalmenez baliatuta
Lehenengoa. Hutsik uztea Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2023ko martxoko zikloko destinoen eskaintzarako deialdia, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa duten Erdi Mailako Ingeniari Teknikaria kategorian (Mantentze Lanetako eta Instalazioetako Erdi Mailako Teknikaria lanpostu funtzionalean). Deialdi hori Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren maiatzaren 16ko 577/2023 Ebazpenaren bidez egin zen.
Bigarrena. Ebazpen hau Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren web-orrian eta EHAAn argitara dadin agintzea.
Hirugarrena. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak ezarritakoaren arabera, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko azaroaren 22a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (2)
- Ikus: 577/2023 EBAZPENA, maiatzaren 16koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratu egiten den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duen Lekualdatze Lehiaketa Ireki eta Iraunkorreko 2023ko martxoko zikloaren destinoen eskaintza, Erdi Mailako Teknikarien lanbide-taldeko Ingeniari Teknikoa kategoriarako (Mantentze Lanetako eta Instalazioetako Erdi Mailako Teknikaria lanpostu funtzionala).
- Ikus: 1312/2021 EBAZPENA, urriaren 21ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Osakidetzako zerbitzu-erakundeetan destinoa duen lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren deialdia egiten den kategoria honetan: Erdi Mailako Teknikarien lanbide-taldeko Ingeniari Teknikoa kategoria (lanpostu funtzionala: Mantentze Lanetako eta Instalazioetako Erdi Mailako Teknikaria).