Arautegia
Inprimatu2251/2023 EBAZPENA, azaroaren 22koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez hutsik uzten den Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2023ko martxoko zikloko destinoen eskaintzarako deialdia, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa duten A2 Goi Mailako Teknikariak lanbide-taldeko Ergonomiako eta Psikosoziologiako Prebentzioko Goi Mailako Teknikaria kategorian / lanpostu funtzionalean (Zerbitzuetako Langileen Epaimahaira atxikitako kategoriak).
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 235
- Hurrenkera-zk.: 5500
- Xedapen-zk.: 2251
- Xedapen-data: 2023/11/22
- Argitaratze-data: 2023/12/12
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak; Funtzio publikoa
Testu legala
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 21eko 1311/2021 Ebazpenaren bidez, Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorrerako deialdia egin zen A2 Goi Mailako Teknikariak lanbide-taldeari dagokionez I. eranskinean jasotako kategorietarako / lanpostu funtzionaletarako (Zerbitzuetako Langileen Epaimahaira atxikitako kategoriak), zeinetan Ergonomiako eta Psikosoziologiako Prebentzioko Goi Mailako Teknikaria kategoria / lanpostu funtzionala sartzen baita (2021eko azaroaren 8ko EHAA 221. zk.), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren eranskinean jasotako oinarrien arabera.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren apirilaren 27ko 417/2023 Ebazpenaren bidez (maiatzaren 16ko EHAA 91. zk., abuztuaren 9ko 1085/2023, Ebazpenaren bidez aldatua irailaren 7ko EHAA 171. zk.), Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2023ko martxoko zikloko eskaintza argitaratu zen, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duten A2 Goi Mailako Teknikariak lanbide-taldeko Ergonomiako eta Psikosoziologiako Prebentzioko Teknikaria kategorietarako / lanpostu funtzionaletarako (Zerbitzuetako Langileen Epaimahaira atxikitako kategoriak).
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren eranskinaren 9. oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz (erabaki horren bidez onartzen dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoan oinarrizko destinoak betetzeko Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko prozeduraren oinarriak), Zuzendaritza honi jakinarazi zaio iragarritako zikloan ez dagoela eskatzailerik A2 Goi Mailako Teknikariak lanbide-taldeko Ergonomiako eta Psikosoziologiako Prebentzioko Goi Mailako Teknikaria kategorian / lanpostu funtzionalean (Zerbitzuetako Langileen Epaimahaira atxikitako kategoriak).
Horregatik, indarrean dagoen legediak langileen arloan ematen dizkidan ahalmenez baliatuta
Lehenengoa. Hutsik uztea Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2023ko martxoko zikloko destinoen eskaintzarako deialdia, A2 Goi Mailako Teknikariak lanbide-taldeko Ergonomiako eta Psikosoziologiako Prebentzioko Teknikaria kategoriako / lanpostu funtzionaleko destinoak betetzeko (Zerbitzuetako Langileen Epaimahaira atxikitako kategoriak). Deialdi hori Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren apirilaren 27ko 417/2023 Ebazpenaren bidez egin zen.
Bigarrena. Ebazpen hau Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren web-orrian eta EHAAn argitara dadin agintzea.
Hirugarrena. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak ezarritakoaren arabera, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko azaroaren 22a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (2)
- Ikus: 417/2023 EBAZPENA, apirilaren 27koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratu egiten den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duen Lekualdatze Lehiaketa Ireki eta Iraunkorreko 2023ko martxoko zikloaren destinoen eskaintza, A2 Goi Mailako Teknikarien lanbide-taldeko Ergonomiako eta Psikosoziologiako Prebentzioko Goi Mailako Teknikaria kategoriarako (Zerbitzuetako Langileen Epaimahaiari atxikitako kategoria).
- Ikus: 1311/2021 EBAZPENA, urriaren 21ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Osakidetzako zerbitzu-erakundeetan destinoa duen lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren deialdia egiten den, I. eranskinean A2. Goi Mailako Teknikariak lanbide-taldeari dagokionez jasotako kategorietarako / lanpostu funtzionaletarako (Zerbitzuetako Langileen Epaimahaira atxikitako kategoriak).