Arautegia
Inprimatu2250/2023 EBAZPENA, azaroaren 22koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez hutsik uzten den Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2023ko martxoko zikloko destinoen eskaintzarako deialdia, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa duten Erdi Mailako Teknikariak lanbide-taldeko Euskararen Normalizazioko Erdi Mailako Teknikaria kategorian (Euskararen Normalizazioko Erdi Mailako Teknikaria lanpostu funtzionalean).
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 235
- Hurrenkera-zk.: 5499
- Xedapen-zk.: 2250
- Xedapen-data: 2023/11/22
- Argitaratze-data: 2023/12/12
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak; Funtzio publikoa
Testu legala
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena martxoaren 16ko 579/2023 Ebazpenaren bidez (martxoaren 29ko EHAA 62 zk.), Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren deialdia egin zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duten Erdi Mailako Teknikariak lanbide-taldeko Euskararen Normalizazioko Erdi Mailako Teknikaria kategoriarako (Euskararen Normalizazioko Erdi Mailako Teknikaria lanpostu funtzionala).
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren apirilaren 27ko 428/2023 Ebazpenaren bidez (maiatzaren 16ko EHAA 91. zk., abuztuaren 9ko 1085/2023, Ebazpenaren bidez aldatua irailaren 7ko EHAA 171. zk.), argitara eman zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duten Erdi Mailako Teknikariak lanbide-taldeko Euskararen Normalizazioko Erdi Mailako Teknikaria kategoriako (Euskararen Normalizazioko Erdi Mailako Teknikaria lanpostu funtzionaleko) lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko 2023ko martxoko zikloko destinoen eskaintza.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren eranskinaren 9. oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz (erabaki horren bidez onartzen dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoan oinarrizko destinoak betetzeko Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko prozeduraren oinarriak), Zuzendaritza honi jakinarazi zaio iragarritako zikloan ez dagoela eskatzailerik Euskararen Normalizazioko Erdi Mailako Teknikaria kategorian.
Horregatik, indarrean dagoen legediak langileen arloan ematen dizkidan ahalmenez baliatuta
Lehenengoa. Hutsik uztea Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2023ko martxoko zikloko destinoen eskaintzarako deialdia honako kategoria/lanpostu funtzional honetan: Erdi Mailako Teknikariak lanbide-taldeko Euskararen Normalizazioko Erdi Mailako Teknikaria (Euskararen Normalizazioko Erdi Mailako Teknikaria lanpostu funtzionalean). Deialdi hori Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren apirilaren 27ko 428/2023 Ebazpenaren bidez egin zen.
Bigarrena. Ebazpen hau Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren web-orrian eta EHAAn argitara dadin agintzea.
Hirugarrena. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak ezarritakoaren arabera, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko azaroaren 22a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (2)
- Ikus: 428/2023 EBAZPENA, apirilaren 27koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratu egiten den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duen Lekualdatze Lehiaketa Ireki eta Iraunkorreko 2023ko martxoko zikloaren destinoen eskaintza, Erdi Mailako Teknikarien lanbide-taldeko Euskararen Normalizazioko Erdi Mailako Teknikaria kategoriarako (Euskararen Normalizazioko Erdi Mailako Teknikaria lanpostu funtzionala).
- Ikus: 579/2023 EBAZPENA, martxoaren 16koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duen Lekualdatze-lehiaketa Ireki eta Iraunkorraren deialdia egiten den Erdi Mailako Teknikarien lanbide-taldeko Euskararen Normalizazioko Erdi Mailako Teknikaria lanpostu funtzionalean (Erdi Mailako Tituluduna).