Arautegia
Inprimatu1954/2023 EBAZPENA, urriaren 10ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez hutsik uzten den lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2023ko martxoko zikloko destinoen eskaintzarako deialdia, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa duten A1 Fakultatibo Medikoak eta Teknikoak lanbide-taldeko Biokimika Klinikoko Fakultatibo Espezialista Mediko Teknikoa kategorian.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 210
- Hurrenkera-zk.: 4985
- Xedapen-zk.: 1954
- Xedapen-data: 2023/10/10
- Argitaratze-data: 2023/11/03
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak; Funtzio publikoa
Testu legala
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 21eko 1307/2021 Ebazpenaren bidez, lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorrerako deialdia egin zen A1 Fakultatibo Medikoak eta Teknikoak lanbide-taldeari dagokionez I. eranskinean jasotako kategorietarako / lanpostu funtzionaletarako, zeinetan Biokimika Klinikoko Fakultatibo Espezialista Mediko Teknikoa kategoria sartzen baita (2021eko azaroaren 8ko EHAA 221. zk.), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren eranskinean jasotako oinarrien arabera.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren apirilaren 27ko 413/2023 Ebazpenaren bidez (maiatzaren 16ko EHAA 91. zk., abuztuaren 9ko 1085/2023, ebazpenaren bidez aldatua irailaren EHAA 171. zk.), argitara eman zen A1 Fakultatibo Medikoak eta Teknikoak lanbide-taldeko Biokimika Klinikoko Fakultatibo Espezialista Mediko Teknikoa kategoriako / lanpostu funtzionaleko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko 2023ko martxoko zikloko destinoen eskaintza.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren eranskinaren 9 oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz (erabaki horren bidez onartzen dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoan oinarrizko destinoak betetzeko Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko prozeduraren oinarriak), Zuzendaritza honi jakinarazi zaio iragarritako zikloan ez dagoela eskatzailerik A1 Fakultatibo Medikoak eta Teknikoak lanbide-taldeko Biokimika Klinikoko Fakultatibo Espezialista Mediko Teknikoa kategorian.
Horregatik, indarrean dagoen legediak langileen arloan ematen dizkidan ahalmenez baliatuta
Lehenengoa. Hutsik uztea Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2023ko martxoko zikloko destinoen eskaintzarako deialdia, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa duten A1 Fakultatibo Medikoak eta Teknikoak lanbide-taldeko Biokimika Klinikoko Fakultatibo Espezialista Mediko Teknikoa kategorian. Deialdi hori Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren apirilaren 27ko 413/2023 Ebazpenaren bidez egin zen.
Bigarrena. Ebazpen hau Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren web-orrian eta EHAAn argitara dadin agintzea.
Hirugarrena. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak ezarritakoaren arabera, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko urriaren 10a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (2)
- Ikus: 413/2023 EBAZPENA, apirilaren 27koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratu egiten den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duen Lekualdatze Lehiaketa Ireki eta Iraunkorreko 2023ko martxoko zikloaren destinoen eskaintza, A1 Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide-taldeko Biokimika Klinikoko Fakultatibo Espezialista Mediko Teknikoa kategoriarako / lanpostu funtzionalerako.
- Ikus: 1307/2021 EBAZPENA, urriaren 21ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Osakidetzako zerbitzu-erakundeetan destinoa duen lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren deialdia egiten den, I. eranskinean A1. Fakultatibo Mediku eta Teknikarien lanbide-taldeari dagokionez jasotako kategorietarako / lanpostu funtzionaletarako.