Arautegia
Inprimatu1934/2022 EBAZPENA, abenduaren 27koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen diren onartutakoen eta baztertutakoen zerrendak eta behin betiko esleitzen diren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa duten A1 Fakultatibo Medikoak eta Teknikoak lanbide-taldeko Medikuntza Nuklearreko Fakultatibo Espezialista Medikoa kategoriako/lanpostu funtzionaleko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2021eko azaroko zikloan eskainitako destinoak.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 10
- Hurrenkera-zk.: 221
- Xedapen-zk.: 1934
- Xedapen-data: 2022/12/27
- Argitaratze-data: 2023/01/16
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Sailak; Funtzio publikoa
Testu legala
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 21eko 1307/2021 Ebazpenaren bidez, Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorrerako deialdia egin zen A1 Fakultatibo Medikoak eta Teknikoak lanbide-taldeari dagokionez I. eranskinean jasotako kategorietarako/lanpostu funtzionaletarako, zeinetan Medikuntza Nuklearreko Fakultatibo Espezialista Medikoa kategoria sartzen baita (2021eko azaroaren 8ko EHAA 221. zk.); hain zuzen, prozesu hori Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren eranskinean jasotako oinarrien arabera arautuko da.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren azaroaren 15eko 513/2021 Ebazpenaren bidez (azaroaren 30eko EHAA 238. zk.), Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2021eko azaroko zikloko eskaintza argitaratu zen, Osakidetzako zerbitzu-erakundeetan destinoa duten A1 Fakultatibo Medikoak eta Teknikoak lanbide-taldeari dagokionez I. eranskinean jasotako kategorietarako/lanpostu funtzionaletarako. Gero, ebazpen hori abenduaren 14ko 570/2021 Ebazpenaren bidez aldatu zen (abenduaren 28ko EHAA 258 zk.).
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren urriaren 19ko 817/2022 Ebazpenaren bidez, argitara eman ziren onartutakoen eta baztertutakoen zerrendak eta behin-behinean esleitu ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa duten A1 Fakultatibo Medikoak eta Teknikoak lanbide-taldeko Medikuntza Nuklearreko Fakultatibo Espezialista Medikoa kategoriako/lanpostu funtzionaleko Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2021eko azaroko zikloan eskainitako destinoak.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren bidez, lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren prozeduraren oinarriak onartu ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoan oinarrizko destinoak betetzeko. Bada, erabaki horren eranskinaren 9.8 oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz, epaimahaiak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiari bidali dio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duten 1307/2021 Ebazpenaren I. eranskineko Fakultatibo Medikoak eta Teknikoak A1 lanbide-taldearen kategorien/lanpostu funtzionalen zerrendan dagoen Medikuntza Nuklearreko FEM kategoriako destinoen esleipenari dagokion behin betiko zerrenda. Hortaz, indarrean dagoen legediak langileen arloan ematen dizkidan ahalmenez baliatuta,
Lehenengoa. Onartzea, Ebazpen honen I. eranskinaren bidez, A1 Fakultatibo Medikoak eta Teknikoak lanbide-taldeko Medikuntza Nuklearreko Fakultatibo Espezialista Medikoa kategoriako destinoak betetzeko Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2021eko azaroko zikloko onartutakoen behin betiko zerrenda, lortutako guztizko puntuazioaren hurrenkeran. Hain zuzen, destino horiek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren azaroaren 15eko 513/2021 Ebazpenean daude jasota.
Bigarrena. Onartzea, Ebazpen honen II. eranskinaren bidez, A1 Fakultatibo Medikoak eta Teknikoak lanbide-taldeko Medikuntza Nuklearreko Fakultatibo Espezialista Medikoa kategoriako destinoak betetzeko Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2021eko azaroko zikloko baztertutakoen behin betiko zerrenda, baztertzeko arrazoia adierazita. Hain zuzen, destino horiek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren azaroaren 15eko 513/2021 Ebazpenean daude jasota.
Hirugarrena. Ebazpen honen III. eranskinaren bidez argitara emateko agintzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren azaroaren 15eko 513/2021 Ebazpenaren II. eranskinean eskainitako lanpostu funtzionalari dagozkion destinoen esleipendunen behin betiko zerrenda, lortutako puntuazioaren hurrenkeran.
Laugarrena. Behin betiko esleitutako destinoei ezin zaie uko egin, salbu eta uko egite hori beste administrazio publiko edo osasun-zerbitzu batek egindako borondatezko behin betiko mugikortasun-prozedura baten deialdiaren ebazpenari jarraiki destino bat lortzearen ondorioz bada Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuari buruzko abenduaren 16ko 55/2003 Legearen 37.4 artikuluan ezarritakoaren arabera edo izendapen askeko izendapen baten ondorioz bada.
Bosgarrena. Destinoa lortzen duten izangaiek betetzen ari diren destinoa utzi beharko dute, destinoen behin betiko esleipenaren ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo hiru egun balioduneko epearen barruan.
Izangaiak, oro har, aurreko destinoa utzi eta hiru eguneko epean jabetu beharko dira lanpostuaz, baldin eta lanpostuak herri berean badaude; bost eguneko epean, Euskal Autonomia Erkidegoko beste herri batean badaude; eta hilabeteko epean, izangaiek osasun-zerbitzuz aldatu behar badute. Langileak, emandako destinoaren bidez zerbitzu aktibora itzultzen bada, hilabeteko epea izango du lanpostuaz jabetzeko, destinoen behin betiko esleipenaren ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Lanpostuaz jabetzerakoan esleipenduna zerbitzu-eginkizunetan, aldi baterako barne-sustapenean edo behin-behineko atxikipenean badago Osakidetzan, 2019ko azaroaren 27ko 9.9.3 apartatuan aurreikusten den epea izango du lanpostuaz jabetzeko. Hala ere, epe hori konputatzeko, betetzen duen destinoa ere kontuan hartu beharko da, azken horren esleipenduna ez bada behintzat. Horrela izanez gero, lanpostuaz jabetuko da EHAAn destinoak behin betiko esleitzeko ebazpena argitaratu eta hurrengo egunean, baldin eta behin-behineko atxikipenean badago, edo, bestela, kargua-utzi eta hurrengo egunean, baldin eta zerbitzu-eginkizunetan eta aldi baterako barne-sustapenetan badago.
Seigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.
Zazpigarrena. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren 9.8. oinarrian xedatutakoaren arabera, Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko abenduaren 27a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (3)
- Ikus: 570/2021 EBAZPENA, abenduaren 14koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariarena, Osakidetzako Giza Baliabideetako zuzendariaren azaroaren 15eko 513/2021 Ebazpena partzialki bat deuseztatzen duena eta bertako akatsak zuzentzen dituena ( Ebazpen horren bidez argitaratzen dira Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko 2021eko azaroko zikloaren destinoen eskaintza, A1 Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide-taldeko I. eranskinean jasotako kategorietarako / lanpostu funtzionaletarako, Osakidetzako zerbitzu-erakundeetan destinoa izanik).
- Ikus: 513/2021 EBAZPENA, azaroaren 15ekoa, Osakidetzako Giza Baliabideen zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratu egiten den 2021eko azaroko zikloaren Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorra, A1. Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide-taldeko I. eranskinean jasotako kategorietarako / lanpostu funtzionaletarako, Osakidetzako zerbitzu-erakundeetan destinoa izanik.
- Ikus: 1307/2021 EBAZPENA, urriaren 21ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Osakidetzako zerbitzu-erakundeetan destinoa duen lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren deialdia egiten den, I. eranskinean A1. Fakultatibo Mediku eta Teknikarien lanbide-taldeari dagokionez jasotako kategorietarako / lanpostu funtzionaletarako.