Arautegia
Inprimatu183/2024 EBAZPENA, urtarrilaren 29koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen diren onartutakoen eta baztertutakoen zerrendak eta behin betiko esleitzen diren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa duten Goi Mailako Teknikariak lanbide-taldeko Euskararen Normalizazioko Goi Mailako Teknikaria kategoriako / lanpostu funtzionaleko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2023ko martxoko zikloan eskainitako destinoak.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 32
- Hurrenkera-zk.: 761
- Xedapen-zk.: 183
- Xedapen-data: 2024/01/29
- Argitaratze-data: 2024/02/13
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 21eko 1309/2021 Ebazpenaren bidez, lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorrerako deialdia egin zen Goi Mailako Teknikariak lanbide-taldeari dagokionez I. eranskinean jasotako kategorietarako / lanpostu funtzionaletarako, zeinetan Euskararen Normalizazioko Goi Mailako Teknikaria kategoria sartzen baita (azaroaren 8 EHAA 221. zk.), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren eranskinean jasotako oinarrien arabera.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren maiatzaren 16ko 573/2023 Ebazpenaren bidez (maiatzaren 31ko EHAA 102. zk.), zeina aldatu egin baitzen abuztuaren 9ko 1085/2023 Ebazpenaren bidez (irailaren 7ko EHAA, 171. zk.), lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2023ko martxoko zikloko eskaintza argitara eman zen Goi Mailako Teknikariak lanbide-taldeko Euskararen Normalizazioko Goi Mailako Teknikaria kategoria/lanpostu funtzionalerako.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren urtarrilaren 4ko 6/2024 Ebazpenaren bidez, argitara eman ziren onartutakoen eta baztertutakoen zerrendak eta behin-behinean esleitu ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa duten Goi Mailako Teknikariak lanbide-taldeko Euskararen Normalizazioko Goi Mailako Teknikaria kategoriako / lanpostu funtzionaleko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2023ko martxoko zikloan eskainitako destinoak.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren bidez, lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren prozeduraren oinarriak onartu ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoan oinarrizko destinoak betetzeko. Bada, erabaki horren eranskinaren 9.8 oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz, epaimahaiak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiari bidali dio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duten urriaren 21eko 1309/2021 Ebazpenaren I. eranskineko Goi Mailako Teknikariak lanbide-taldeko kategorien / lanpostu funtzionalen zerrendan dagoen Euskararen Normalizazioko Goi Mailako Teknikaria kategoriako destinoen esleipenari dagokion behin betiko zerrenda. Hortaz, indarrean dagoen legediak langileen arloan ematen dizkidan ahalmenez baliatuta
Lehenengoa. Onartzea, ebazpen honekin batera doan eranskinaren bidez, Goi Mailako Teknikariak lanbide-taldeko Euskararen Normalizazioko Goi Mailako Teknikaria kategoriako destinoak betetzeko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2023ko martxoko zikloan baztertutako langileen behin betiko zerrenda, baztertzeko arrazoiak adierazita. Hain zuzen, destino horiek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren maiatzaren 16ko 573/2023 Ebazpenean daude jasota.
Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.
Hirugarrena. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren 9.8 oinarrian xedatutakoaren arabera, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko urtarrilaren 29a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.
(Ikus .PDF)
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (3)
- Ikus: 1085/2023 EBAZPENA, abuztuaren 9koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarena, zeinaren bidez zuzentzen baitira ebazpen hauetako hutsak: 319tik 358rako, 398tik 438rako, 569tik 574rako, 577tik 586rako eta 588tik 597rako ebazpenak, guztiak 2023koak, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarenak (2023ko apirilaren 14ko, maiatzaren 16ko eta 31ko, ekainaren 22ko, uztailaren 6ko eta abuztuaren 11ko EHAA), zeinen bidez argitaratzen baita lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2023ko martxoko zikloko destinoen eskaintza, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa duten zenbait kategoria eta lanpostu funtzionaletan.
- Ikus: 573/2023 EBAZPENA, maiatzaren 16koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratu egiten den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duen lekualdatze Lehiaketa Ireki eta Iraunkorreko 2023ko martxoko zikloaren destinoen eskaintza, A2 Goi Mailako Teknikarien lanbide-taldeko Euskararen Normalizazioko Goi Mailako teknikaria kategoriarako / lanpostu funtzionalerako (Kudeaketako Langileen Epaimahaiari atxikitako kategoria).
- Ikus: 1309/2021 EBAZPENA, urriaren 21ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Osakidetzako zerbitzu-erakundeetan destinoa duen lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren deialdia egiten den, I. eranskinean A2. Goi Mailako Teknikariak lanbide-taldeari dagokionez jasotako kategorietarako / lanpostu funtzionaletarako (Kudeaketako Langileen Epaimahaira atxikitako kategoriak).