Arautegia
Inprimatu1387/2021 EBAZPENA, azaroaren 2koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen diren onartutakoen eta baztertutakoen zerrendak eta behin betiko esleipena egiten den, Lekualdatze-Lehiaketa Ireki eta Iraunkorraren ezarpen-zikloan deitutako eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zerbitzu Sanitarioen Erakundeetan destinoa duten destinoetarako, kategoria honetan: Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide-taldeko Mediku kategoria (lanpostu funtzionalak: Familia Medikuntzako Fakultatibo Espezialista Medikoa-LMAT eta Pediatriako Fakultatibo Espezialista Medikoa-LMAT).
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 230
- Hurrenkera-zk.: 5871
- Xedapen-zk.: 1387
- Xedapen-data: 2021/11/02
- Argitaratze-data: 2021/11/18
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Osakidetzako zuzendari nagusiaren abenduaren 26ko 1671/2019 Ebazpenaren bidez, Lekualdatze-Lehiaketa deitu zen Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide-taldeko Medikua kategorian (Familia Medikuntzako Fakultatibo Espezialista Medikoa-LMAT eta Pediatriako Fakultatibo Espezialista Medikoa-LMAT lanpostu funtzionalak), (2020ko urtarrilaren 13ko EHAA, 7 zk.), Osakidetzako Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren eranskinean jasotako oinarrien arabera.
Abenduaren 11ko 488/2020 Ebazpenaren bidez, 2020ko abenduaren 21eko EHAA (254. zk.) argitaratu zen Lekualdatze-Lehiaketa Ireki eta Iraunkorraren ezarpen-zikloko destinoen eskaintza, Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide-taldeko Mediku kategorian (lanpostu funtzionalak: Familia Medikuntzako Fakultatibo Espezialista Medikoa-LMAT eta Pediatriako Fakultatibo Espezialista Medikoa-LMAT). Eskaintza hori Osakidetzako Giza Baliabideetako zuzendariaren abenduaren 22ko 587/2020 Ebazpenak aldatu zuen (2020ko abenduaren 31ko EHAA, 262 zk.).
384/2021 Ebazpena, uztailaren 19koa, Osakidetzako Giza Baliabideen zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen diren onartutakoen eta baztertutakoen zerrendak eta behin-behineko esleipena egiten den, Lekualdatze-Lehiaketa Ireki eta Iraunkorraren ezarpen-zikloan deitutako eta Osakidetzako Zerbitzu Sanitarioen Erakundeetan destinoa duten destinoetarako, kategoria honetan: Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide-taldeko Mediku kategoria (lanpostu funtzionalak: Familia Medikuntzako Fakultatibo Espezialista Medikoa-LMAT eta Pediatriako Fakultatibo Espezialista Medikoa-LMAT).
Osakidetzako Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren bidez, Lekualdatze-Lehiaketa Ireki eta Iraunkorraren prozeduraren oinarriak onartu ziren, Osakidetza Ente Publikoan oinarrizko destinoak betetzeko. Bada, erabaki horren eranskinaren 9.8 oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz, Epaimahaiak Osakidetzaren Zuzendaritza Nagusi honi helarazi dio Fakultatibo Mediko eta Teknikoak lanbide-taldeko Mediku kategoriako (Familia Medikuntzako Fakultatibo Espezialista Medikoa-LMAT eta Pediatriako Fakultatibo Espezialista Medikoa-LMAT lanpostu funtzionalak) destinoen esleipenari dagokion behin betiko zerrenda. Hortaz, indarrean dagoen legediak langileen arloan ematen dizkidan ahalmenez baliatuta,
Lehenengoa. Osakidetzako zuzendari nagusiaren abenduaren 26ko 1671/2019 Ebazpenaren bidez deitutako Fakultatibo Mediko eta Teknikoak lanbide-taldeko Mediku kategoriako (Familia Medikuntzako Fakultatibo Espezialista Medikoa-LMAT eta Pediatriako Fakultatibo Espezialista Medikoa-LMAT lanpostu funtzionalak) destinoak betetzeko lekualdatze-lehiaketa irekia eta iraunkorra ezartzeko zikloan onartutako langileen behin betiko zerrenda onartzea, lortutako guztizko puntuazioaren hurrenkeran, Ebazpen honen I. eranskinaren bidez.
Bigarrena. Osakidetzako zuzendari nagusiaren abenduaren 26ko 1671/2019 Ebazpenaren bidez deitutako Fakultatibo Mediko eta Teknikoak lanbide-taldeko Mediku kategoriako (Familia Medikuntzako Fakultatibo Espezialista Medikoa-LMAT eta Pediatriako Fakultatibo Espezialista Medikoa-LMAT lanpostu funtzionalak) destinoak betetzeko lekualdatze-lehiaketan baztertutako langileen behin betiko zerrenda onartzea, baztertzeko arrazoia adierazita, Ebazpen honen II. eranskinaren bidez.
Hirugarrena. Osakidetzako zuzendari nagusiaren abenduaren 26ko 1671/2019 Ebazpenaren I. eranskinean eskainitako lanpostu funtzionalari dagozkion destinoen langile esleipendunen behin betiko zerrenda argitara dadin agintzea, lortutako guztizko puntuazioaren hurrenkeran, Ebazpen honen III. eranskinaren bidez.
Laugarrena. Behin betiko esleitutako destinoei ezin zaie uko egin, salbu eta uko egite hori beste Administrazio Publiko edo osasun-zerbitzu batek egindako borondatezko behin betiko mugikortasun-prozedura baten deialdiaren ebazpenaren ondorioz bada Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuari buruzko abenduaren 16ko 55/2003 Legearen 37.4 artikuluan ezarritakoaren arabera edo izendapen askeko izendapen baten ondorioz bada.
Bosgarrena. Destinoa lortzen duten izangaiek betetzen ari diren destinoa utzi beharko dute, destinoen behin betiko esleipenaren ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo hiru egun balioduneko epearen barruan.
Izangaiak, oro har, aurreko destinoa utzi eta hiru eguneko epean jabetu beharko dira lanpostuaz, baldin eta lanpostuak herri berean badaude; bost eguneko epean, Euskal Autonomia Erkidegoko beste herri batean badaude; eta hilabeteko epean, izangaiek osasun-zerbitzuz aldatu behar badute. Emandako destinoaren bidez zerbitzu aktibora itzultzen badira izangaiak, hilabeteko epea izango dute lanpostuaz jabetzeko, destinoen behin betiko esleipenaren ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Lanpostuaz jabetzerakoan, esleipenduna Osakidetzan zerbitzu-eginkizunetan, aldi baterako barne-sustapenean edo behin-behineko atxikipenean badago, 2019ko azaroaren 27ko 9.9.3. apartatuan aurreikusten den epea izango du lanpostuaz jabetzeko. Hala ere, hori konputatzeko okupatzen duen destinoa ere kontuan hartu beharko da, azken horren esleipendun ez bada behintzat. Horrela izanez gero, lanpostuaz jabetu da EHAAn destinoak behin betiko esleitzeko ebazpena argitaratu eta hurrengo egunean behin-behineko atxikipenean badago edo kargua-utzi eta hurrengo egunean zerbitzu-eginkizunen eta aldi baterako barne-sustapenaren kasuetan.
Seigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.
Zazpigarrena. Osakidetzako Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren 9.8 oinarrian xedatutakoaren arabera, Ebazpena honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetzako Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko azaroaren 2a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (4)
- Zuzendutakoa: 1455/2021 EBAZPENA, azaroaren 16koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez zuzendu egiten diren azaroaren 2ko 1387/2021 Ebazpenaren akatsak (1387/2021 Ebazpenaren bidez, onartutakoen eta baztertutakoen zerrendak argitaratu ziren eta behin betiko esleipena egin zen, lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren ezarpen-zikloan deitutako Fakultatibo Medikoak eta Teknikoak lanbide-taldeko Medikua kategorian -lanpostu funtzionalak: Familia Medikuntzako Fakultatibo Espezialista Medikoa-LMAT eta Pediatriako Fakultatibo Espezialista Medikoa-LMAT-, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetako destinoetan).
- Ikus: 587/2020 EBAZPENA, abenduaren 22koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarena, zeinaren bidez akatsak zuzentzen diren Osakidetzako Giza Baliabideen zuzendariaren abenduaren 11ko 488/2020 Ebazpenean. Ebazpen horren bidez lekualdatze-lehiaketa irekia eta iraunkorra ezartzeko zikloaren destinoen eskaintza argitaratu da kategoria honetan: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duten Fakultatibo Mediko eta Teknikoen Lanbide-Taldeko Mediku kategoria (Fakultatibo Espezialista Familia Medikua-LMAT eta Fakultatibo Espezialista Pediatriako Medikua-LMAT).
- Ikus: 488/2020 EBAZPENA, abenduaren 11koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarena, zeinaren bidez lekualdatze-lehiaketa irekia eta iraunkorra ezartzeko zikloaren destinoen eskaintza argitaratzen den kategoria honetan: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duten Fakultatibo Mediko Teknikoak lanbide-taldeko Medikua kategoria (Familia Medikuntzako Fakultatibo Espezialista Medikoa-LMAT eta Pediatriako Fakultatibo Espezialista Medikoa-LMAT).
- Ikus: 1671/2019 EBAZPENA, abenduaren 26koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Horren bidez, lekualdatze-lehiaketa irekia eta iraunkorra deitzen da kategoria honetan: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duten fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide-taldeko mediku kategoria (lanpostu funtzionalak: Fakultatibo Espezialista Familia Medikua-LMAT eta Fakultatibo Espezialista Pediatriako Medikua-LMAT).