Segurtasun Saila

Konpartitu

Arautegia

Inprimatu

1328/2023 EBAZPENA, urriaren 6koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarena, honako Ebazpen hau zuzentzen duena: 591/2023 Ebazpena, uztailaren 19koa, zeinaren bidez argitaratu egiten den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duen lekualdatze lehiaketa ireki eta iraunkorreko 2023ko martxoko zikloaren destinoen eskaintza, D3 Teknikari Laguntzaile Profesionalak lanbide-taldeko Instalazioen Mantentze Lanetako Ofiziala kategoriarako / lanpostu funtzionalerako.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 211
  • Hurrenkera-zk.: 5010
  • Xedapen-zk.: 1328
  • Xedapen-data: 2023/10/06
  • Argitaratze-data: 2023/11/06

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Sailak; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 21eko 1314/2021 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duen Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorra egiteko deialdia egin zen, D3 Teknikari Laguntzaile Profesionalak lanbide-taldeko Instalazioen Mantentze Lanetako Ofiziala kategoriarako / lanpostu funtzionalerako.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren uztailaren 19ko 591/2023 Ebazpenaren bidez (abuztuaren 9ko 1085/2023 Ebazpenaren bidez aldatua), Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2023ko martxoko zikloko destinoen eskaintza argitaratu egin zen, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duten D3 Teknikari Laguntzaile Profesionalak lanbide-taldeko Instalazioen Mantentze Lanetako Ofiziala kategoriarako / lanpostu funtzionalerako.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren uztailaren 19ko 591/2023 Ebazpenaren eranskinean agertzen da Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2023ko martxoko zikloan eskainitako destinoen zerrenda, Instalazioen Mantentze Lanetako kategoriarako / lanpostu funtzionalerako. Eranskinean, destinoen zerrenda, eskainitako destinoen kopurua, helmugako zerbitzu-erakundea eta destinoaren deskribapena jasotzen dira.

Uztailaren 19ko 591/2023 Ebazpena abuztuaren 11ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ondoren, akats bat aurkitu da zenbaki batean, destinoen zerrenda jasotzen duen eranskinean.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluak hauxe dio: «Administrazio publikoek edozein unetan zuzendu ditzakete, ofizioz edo interesdunek eskaturik, beren egintzetako oker materialak, egitezkoak edo aritmetikoak».

Bestalde, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuko 18.2.c) artikuluak hauxe dio: «Argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada».

Azaldutako guztiaren ondorioz, eta langileen arloan indarrean dagoen legeriak ematen dizkidan eskumenez baliatuz

Lehenengoa. Ebazpen hau ematea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren uztailaren 19ko 591/2023 Ebazpenaren eranskina zuzentzeko, zeinaren bitartez Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duen Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2023ko martxoko zikloaren destinoen eskaintza argitaratu baitzen D3 Teknikari Laguntzaile Profesionalak lanbide-taldeko Instalazioen Mantentze Lanetako Ofiziala kategoriarako / lanpostu funtzionalerako. Hala, zuzenketa hau egiten da:

Uztailaren 19ko 591/2023 Ebazpenaren eranskinean, destino hau agertzen da eskainitako destinoen zerrendan:

(Ikus .PDF)

Ikusi da eskainitako destinoen kopurua ez dela zuzena, eta zuzendu egin da, 3 destinoen ordez 4 jarriz. Horrenbestez, 4 destino eskaintzen dira deskribatutako ezaugarriekin.

Hori dela-eta, zuzendu egin da, beraz, destinoari buruzko informazioa, eta destino-eskaintzari dagokion testua honela geratu da:

(Ikus .PDF)

Bigarrena. Ebazpen hau Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren web-orrian eta EHAAn argitara dadin agintzen da.

Hirugarrena. Gainerako jarduketetan, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren uztailaren 19ko 591/2023 Ebazpenean ezarritakoari eutsiko zaio. Ebazpen horren bidez argitaratu zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duen Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2023ko martxoko zikloaren destinoen eskaintza, D3 Teknikari Laguntzaile Profesionalak lanbide-taldeko Instalazioen Mantentze Lanetako Ofiziala kategoriarako / lanpostu funtzionalerako.

Laugarrena. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legean eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren estatutu sozialak ezartzeko azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezarritakoaren arabera, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko urriaren 6a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria,

LUISA LARRAURI EREÑOZAGA.