Izurriak kontrolatzeko kontuan hartu beharreko alderdiak
Zer da izurriak kontrolatzeko programa?
- Osasun- eta ingurumen-baldintza egokiak lortzeko beharrezko prebentzio- edo kontrol-prozesuak dituen sistema bat da; xedea da, organismo kaltegarriak ez ugaltzea, eta osasunerako eta ingurumenerako arriskuak minimizatzea.
- Izurriak kontrolatzeko programa egiteko UNE 171210:2008 arauan ezarritako irizpideak bete behar dira. Etapak:
- Egoera-diagnosia.
- Jarduera-programa.
- Ebaluazioa.
- Egoera-diagnosia:
- Aurretiko informazioa jasotzea, ikuskapena egitea, egoera aztertzea. Establezimenduaren eta inguruaren ezaugarriak, organismo kaltegarrien aurrekariak eta haiek izatea eta ugaltzea laguntzen duten faktoreak, organismo kaltegarria identifikatzea, zenbateko kontaminazioa/infestazioa dagoen kalkulatzea eta abar.
- Jarduera-programa: espezie kaltegarrien populazioa tolerantzia-atariaren azpitik edukitzeko jardueraneurriak eta -estrategiak hartzea da, denboran zehar nola burutu ordenaturik:
- Egitura- eta eraikuntza-elementuen gaineko neurriak.
- Baldintza higieniko-sanitarioen eta ingurumenekoen gaineko neurriak.
- Portaera eta ohitura osasungarriak garatzeko neurriak.
- Espezie kaltegarriaren gaineko zuzeneko kontrol-neurriak:
- Metodo fisikoak.
- Metodo fisiko-kimikoak.
- Metodo biologikoak.
- Metodo kimikoak.
Azken eguneratzea:
2013/01/29