Ekintza-plana
Izurriak kontrolatzeko enpresarekin harremanetan jartzea
- Establezimendu eta Zerbitzu Bioziden Erregistro Ofizialean inskribaturik egon behar du.
- Dagokien prestakuntza duten langileak izan behar ditu: arduradun teknikoa / tratamendu-aplikatzaileak.
Egoera-diagnosia
- Agentea edo agenteak identifikatzea. Kokapena eta eragin-maila.
- Jatorria eta arrazoiak ezartzea. Banaketa - ugaltzea.
- Neurri zuzentzaileak.
- Egitura-hutsuneak zuzentzea.
- Baldintza higieniko egokiei eustea.
- Kontrol-metodo egokiena hartzea: Metodo fisikoak / biologikoak/ kimikoak -> “Izurria kontrolatzeko plan integrala”.
Biozida-tratamendua eginez gero hartu beharreko neurriak
Tratamenduaren aurretik:
- Tratamenduari buruzko aurretiko txostena, jarduera-egutegia.
- Lokala prestatzea. Tratatu beharreko eremua isolatzea.
- Langile prestatuak Langileak babesteko ekipoak.
Tratamendua egiten ari denean:
- Pertsonarik, animaliarik eta elikagairik ez dagoela ziurtatzea.
- Eremuetan seinaleak jartzea.
- Segurtasun-neurriak. Alergikoei arreta berezia jartzea.
- Tratamendu-ekipoak behar bezala erabiltzea.
Tratamenduaren ondoren:
- Tratatutako eremuak zigilatzea (beharrezkoa bada).
- Segurtasun-epea errespetatzea.
- Hondakinak minimizatzea eta egoki kudeatzea.
- Gertakarien txostena egitea.
EGINDAKO TRATAMENDU-ZERBITZUAREN ZIURTAGIRIA
Aplikatutako kontrol metodoa ebaluatzea
- Planaren betetze-maila.
- Hautatutako metodoa egokia izan den ebaluatzea.
- Neurri zuzentzaileak betetzen diren eta mantentzen diren ikustea.
- Izurriaren jarduera zaintzea.
- Zeharkako eta bigarren mailako ondoriorik badagoen ikustea.