Indarrean dagoen legeriak EZ du ezartzen desinfektatzeko, intsektuak eta arratoiak garbitzeko tratamendurik egin behar denik lokal publikoetan, modu sistematikoan eta ohikoan, baina BAI, instalazioak garbi eta izurririk gabe eduki behar direla. Bereziki, elikaduraren eremuko enpresek eraman behar dute muturreraino garbitasuna eta izurri-kontrola, eta behar duten guztietan egin, nahitaezko tratamenduak.