Izurriak kontrolatzeko kontuan hartu beharreko alderdiak
Tratatu beharreko lokalaren arduraduna izanik, zer neurri hartu behar ditugu?
- Eskura eduki behar dugu egin behar den izurri-kontrolaren programa-agiria.
- Dokumentuan jasota datozen arreta-neurriak hartu behar ditugu. Adibidez:
- Tratamendua zein egunetan egingo den adierazi.
- Tratamendua emango den eremuan pertsonarik, animaliarik edo elikagairik egon ez dadin ahalegindu.
- Ezarritako segurtasun-epea errespetatu (tratatutako eremuetan produktu biozida aplikatzen denetik jendea, animaliak edo elikagaiak sartu bitartean pasatu beharreko denbora).
- Beharrezkoa bada, zigilatu tratatutako eremuak, eta jarri zenbat denboran ezingo den inor sartu adierazten duten kartelak.
Azken eguneratzea:
2013/01/29