Zer biozida erabil daitezke?
Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasuneko Ministerioaren Bioziden Erregistro Ofizialean inskribaturik egon behar dute biozida-produktuek.
Erregistroan sartzeko bi sarrera ezberdin daude, 3349/83 EDaren arabera inskribatutako produktuak eta 1054/2002 EDaren araberako sarrera berriak.
- Lehenengo sarreran honelakoa da bioziden erregistro-zenbakia:
XX-YY-ZZZZZ edo XX-YY-ZZZZZ-HA.
- XX: biozida inskribatu den urteko azkeneko bi zifrak dira.
- YY: pestizida zertarako den adierazten du:
00: IAT (osagai aktibo teknikoa).
10: arratoi-pozoia.
20: bakterizida.
30: intsektizida.
40: fungizida.
50: beste zenbait (uxagarriak, erakartzaileak…).
80: zur-babesleak.
90: birizidak.
100: legionella pneumophilaren kontrako tratamendurako desinfektatzailea.
- ZZZZZ: erregistroan inskribatutako hurrenkera-zenbakia.
- HA: sigla honek adierazten du produktua erabil daitekeela elikagai-industrian, baldin eta bakar-bakarrik langile profesional espezializatuek erabiltzen badute, elikagairik ez dagoenean, eta inskripzioebazpenean ezarritako segurtasun-epea errespetatzen bada.
- Bigarren sarreran bioziden erregistro zenbaki berria honelakoa da:
ES/RM-AAAA-TT-ZZZZZ.
- ES: Estatu Espainolean erabiltzeko baimena duela adierazten du.
- RM: beste estatu batean baimendutako produktu baten kasuan elkar-ezagutzaren prozedura jarraitu dela adierazten du.
- AAAA: Inskripzio sarrera.
- TT: produktu mota.
- ZZZZZ: erregistroan inskribatutako hurrenkera-zenbakia.