Segurtasun Saila

Konpartitu

Batzar Nagusietarako Hauteskundeak 2023. Eusko Jaurlaritzaren inkestak, urria 2022

Eusko Jaurlaritza

2022ko urria

Prospekzio Soziologikoen Kabineteak egindakoa

Araba/Álava
Hautagaitzak 2023rako estimazioa 2019ko Batzar Nagusiak
% %
EAJ-PNV 30,5 29,69
EH BILDU 23,2 21,14
PSE-EE/PSOE 18,8 19,02
PP 14,0 15,10
ELKARREKIN PODEMOS 6,7 9,98
CIUDADANOS - 2,32
VOX 3,0 1,41
Bizkaia
Hautagaitzak 2023rako estimazioa 2019ko Batzar Nagusiak
% %
EAJ-PNV 44,4 43,48
EH BILDU 22,4 19,86
PSE-EE/PSOE 14,4 16,60
ELKARREKIN PODEMOS 8,2 10,61
PP 7,1 6,66
CIUDADANOS - 1,20
VOX 1,2 0,94
Gipuzkoa
Hautagaitzak 2023rako estimazioa 2019ko Batzar Nagusiak
% %
EAJ-PNV 36,3 35,91
EH BILDU 33,0 31,90
PSE-EE/PSOE 16,6 17,25
ELKARREKIN PODEMOS 7,0 9,02
PP 4,4 4,75
CIUDADANOS - 1,0
VOX 1,0 -

Fitxa teknikoa

Informazio bilketa 2022ko urriaren 3a eta 7a bitartean egin zen -biak barne- ordenagailuz lagundutako banakako telefonozko elkarrizketen bidez (CATI). Galdesorta egituratu eta itxia erabili zen, Euskal Autonomia Erkidegoko (EAEko) lurralde bakoitzerako lagin adierazgarri bati elkarrizketa egiteko.

Ikerketaren diseinua, emaitzen azterketa eta txostena burutzearen ardura Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaritzako Prospekzio Soziologikoen Kabineteari dagozkio soilik. Informazio bilketa Campo Volantín kalea 21, 48007, Bilbo helbidean dagoen Ikerfel enpresak egin zuen.

Lagina, 18 urte edo gehiagoko biztanleriari zuzendua, honela banatu zen: 800 pertsona Araban, 1.449 Bizkaian eta 1.084 Gipuzkoan, beraz, 3.333 pertsona elkarrizketatu ziren guztira. Gizabanakoen hautaketa prozedura polietapiko eta estratifikatuaren bidez egin zen, udalerriaren tamainaren araberako estratu proportzionalak erabiliz. Ondoren pertsonak sexuaren, adinaren eta lan egoeraren araberako kuoten bidez aukeratu ziren.

Lagin errorearen estimazioa, erabat ausazkoak diren laginketei egozgarria, ±%3,5ekoa da Arabarako, ±%2,6koa Bizkairako, ±%3,0koa Gipuzkoarako, ±%4,1ekoa Vitoria-Gasteizerako, ±%4,8koa Bilborako eta ±%5,0koa Donostiarako, %95,5eko konfiantza mailarako p=q=0,5 izanik.

Lagina herrialde mailan bakarrik da adierazgarria, ez Batzar Nagusietako hauteskunde-barruti mailan, beraz ez dira hauteskunde horietarako eserlekuak kalkulatu. Aldiz zinegotzi kopurua kalkulatu egin da, hiriburuetarako datuak badirelako adierazgarriak.

Azken aldaketako data: