2011eko Euskadi Literatura Saria

Gaztelaniazko saiakera

Diarios 1999-2003 - Portada

Irabazlea: Iñaki Uriarte Cantolla
Izenburua: Diarios 1999-2003
Argitaletxea: Pepitas de calabaza

18.000 euroko saria eta 4.000 euroko lan saritua beste hizkuntza batean argitaratzen bada.

Epaimahaia:
Ana Iriarte Goñi, epaimahaiburua.
Francisco Soguero García, epaimahaikidea.
César Coca García, epaimahaikidea.
Isabel Muguruza Roca, epaimahaikidea.
Xabier Aierdi Urraza, epaimahaikidea.
Marta Merino Ortíz de Landaluce, epaimahaiko idazkaria (botorik gabea).


Epaimahaiak ikusitako merituak

Iñaki Uriarteren "Diarios" estilo arineko eta literatura kalitate handiko lana da; umore-sen azkarragatik eta bere buruarekin ironia erabiltzeko duen gaitasunagatik harrituko gaitu. Gaurkotasun handiko literatura genero honen irizpideen arabera jokatuz, bizitzaren eta literaturaren konbinazio bitxi hau, gure inguruneari buruzko zenbait hausnarketa bikain egiteko hari-eroalea izango da. “Niaren” subjektibotasuna defendatuz, egileak oso errotuta ditugun zenbait gizarte arau gutxietsiko ditu zorroztasun menderakaitzarekin eta sentsibilitate handiarekin; hori dela-eta, dibertitu eta konbentzituko gaitu “sormen gogorrarekin”.


Saritutakoari buruzko hainbat datu

Iñaki Uriarte Cantolla

Iñaki Uriarte Cantolla(1946)

Iñaki Uriarte New Yorken 1946. urtean jaio zen. Donostian bizi zen urtebete egin zuenetik.

Deustuko Unibertsitatean (Bilbo) ikasi zuen.

Bi urte Parisen eta Londres izan zen; 70eko hamarkadan Bartzelonan bizi zen. 80ko hamarkadaren hasieratik Bilbon bizi da.

Literatura kritikoan aritu da. 2010ean lehen liburua argitaratu zuen: “Diarios 1999-2003”. 2011. urtean “Diarios 2004-2007” argitaratu du.


Diarios 1999-2003

Kartzelan izan naiz, gose greba bat egin dut, dibortziatu egin naiz, hilzorian dagon bati lagundu diot. Behin lehergailu bat egin nuen. Drogekin negoziatu nuen. Emakume batek utzi ninduen, nik beste bat utzi nuen. Egun batean etxeak sua hartu zuen, lapurtu zidaten, uholde bat eta lehorte bat jasan ditut, autoarekin istripua izan dut. Hil zuten pertsona baten laguna izan nintzen; hil zutenek haren lorategian bertan lurperatu zuten. Gainera, beste gizon bat hil zuen batek ezagutu nuen, baita bere burua urkatu zuen beste bat ere. Adinaren gauzak dira. Hori guztia gertatu zait bizitza nahiko lasaian, baketsuan, istilu handirik gabeko bizitzan.



Gaztelaniazko saiakerari dagokion Euskadi literatura sariaren finalista

  • "Clandestinos". Martín Aldalur Balbás. Argitaletxea: Ediciones B
  • "Una historia moral del rostro". Belén Altuna Lizaso. Argitaletxea: Pre-Textos
  • "Crsitóbal Balenciaga. La forja del maestro (1895-1936)". Miren Arzalluz Loroño. Argitaletxea: Nerea argitaletxea