Hezkuntza Saila

leitmotiv

iz. Mus. Ezaugarri balioa duen gaia, musikaz kanpoko esanahi dramatikoa duena, eta obran zehar aldika errepikatzen duena. Pertsonaia, egoera edo ideia abstraktu bat antzemateko edo gogora ekartzeko erabil daiteke. Musikagile askok erabili izan dute: Mozartek Cosě fan tutte operan eta Weber-ek Der Freischütz operan, adibidez; Berlioz-ek Symphonie fantastique lanean erabili zuen, Mendelssohn-ek Elias oratorioan eta Richard Strauss-ek operetan. Baina Wagner-ek aldatu eta eraman zuen leitmotiv-a maila gorenera, azken lanetan batez ere. Der Ring des Nibelungen (Nibelungoen eraztuna) opera sortan adibidez, prozedura dramatikoaren egitura elementua da eta batasuna ematen dio lanari.