Arautegia
InprimatuAbenduaren 5eko 278/1983 DEKRETOA, hirigintza eta eraikintzetango Ondarea Bereoneratzeari buruz.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Lurralde-Antolaketa eta Garraioak
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 189
- Hurrenkera-zk.: 2410
- Xedapen-zk.: 278
- Xedapen-data: 1983/12/05
- Argitaratze-data: 1983/12/24
Gaikako eremua
- Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Garraio eta herri lanak
- Azpigaia: Ogasun
Testu legala
Euskal Herriko Autonomia-Elkarteak, azkenengo urteotan, Hirigintzaren eta Etxebizitzaren alorretan izandako hazturak, gauzak direneantxe aski ezagutzetik abiatuta, gure Herriko garrantzizko hiriguneek jasaten duten andeapena geldiarazteko arau-neurriak hartzeko bide ematen du; neurri horiek, noski, diruz eta dirubidez hornituta. Andeapenaren gai diren Euskadiko hiriguneetan, lehendabizi, "Hirigune Zahar" ohizko izena eduki eta gehienetan, gure Hirien sorgune izan ziren hiri-aldeetan daudenak ditugu; ahaztu gabe, bestalde, basernaldetako kutsua eduki eta elizateetan daudean eta bai sortu berriak izan baina halere andeapen larriaren gai direnak ere. Batzuk ditugu hirien eta etxebizitzen ontasunaren andeapenaren zergatiak, hirigintza-egitamuketaren egokitasunik eza, alde batetik eta bestetik, eraikintzetango ondarea eta honen barruan, gizartearentzat nolakoz eta zenbatekoz garrantzitsuenak diren etxebizitzetarako eraikintzak, bereoneratzezko ekintzen bitartez, onean eusteko eta hobetzeko bide eman lezan araurik eta batez ere dinxbiderik eza. Hirigintzazko nahiz eraikintzetango Ondare guztiaren andeapena bere osotasunean ikustetik eta alorkako ekintzei itzuri egiten saiatzetik abiatuta ematen da Dekreto hau, gizarte aldetik emankortasun nabermenena duten alorretan, ahalik eta neurrien, artezko eta axolazko eragina izaten saiatuz. Irailaren 26ko 12/1980 Erregeren Dekreto-Legeak eta Lur Jaurpideari eta Hiri-Antolaketari buruzko 19/1975 Legeak eskaintzen dituzten alhalbideez baliatuz eta horiek egi teratuz, aldi-egokitasuna eta ekintza-arintasuna, nabari denez, izan dira Autonomia-Elkarteak hiriguneen andeapenari aurre egiteko bere araupideari Dekreto-maila emateko arrazoiak. Bereoneratze-lana, egon dauden etxebizitzen ontasuna berehala hobetzeko nahiz funtsezko antolapideak lortzeko eta herri-mendeko eta erabilpenezko hiriguneetako taiuketak eta azken ikutzeak hobetzeko lanak egiteko ere bide eman dezan erizpide zabal batetik oharteman behar da. Bereoneratze-ekintzak, berez dituen balioez gainera -hots, eskuarteak alderatzea, kultura eta kondaira-balioei arreta ematea, biztanleago hiri-ingurukotzea, tradiziozko ekonomia -ihardunak berriz indarrean jartzea-, uneango egoeragatikakoak ere biltzen ditu, erakintza-lanbide batzuetan, bere berarizko gaitasunagatik baliozkoak izan, hern-lanen ugaritze nabariak nahi hainbateko eraginik ekarri ez dien lantokiei eustea eta berria sortzea, alegia. Bereoneratze-helburu hauetarako erabilgarri diren herri -eskuarteen urritasuna dela eta, beharrezko gertatzen da eskuarte horiek arrazoibidez antolatzea, beren hiri-ontasuna hobetze behar nabaria izan dezaten jakineko alorretarako erabiliz eta beren egoeraren eta beharren sakoneko azterlanaren bidez herri-diruek eta ekintzek alor horietan eginkortasun haundiena izango dutela bermatuz; horitik sortzen dira Bereoneratzezko Egitamu Berezia, Osoan Bereoneratzeko Eremua eta Bereoneratzezko Hirigintza-Baltzuak direlako adierazpenak. Lehenengoa, Lur Jaurpide eta Hiri-Antolaketari buruzko indarreango Legea egiteratuz emanda, ekintzak zehaztu eta horiek egiteratzeko lehentasunak eta herri-betebeharrak finkatu ditzan hirigintza-azterpen eta egitamuketarako bide dugu; Osoan Bereoneratzeko Eremuak delakoa lurrartearen bereizkuntza dugu, eta bertan, berebiziko dituen zernolakoegatik eta zenbait eskakizun betetzen dituelako, Arduralaritzaren laguntzak, bereziki, bereoneratze-ekintzen aldekoak izan, etxebizitzei onean euste edo hobetze hutsa gainditu eta Egitamuketaren egiterapenean sartu daitezen bereoneratze-alorrak hartzen dituztela. Nabari denez, bide honetan Udalak ditugu ekintzak bultzatu behar dituen funtsezko eragile, Osoan Bereoneratzeko Eremutzat aldarrikatu beharia azaltzea eta Bereoneratzeko Egitamu Berezia idazteari eta bideratzeari ekitea dituztela eginkizun; hori guzti hori, Eusko Jaurlaritzaren horretarako dirulaguntza garrantzitsu baten bidez eratzen dela ongi ulertuta utziz. Ezain bereoneratze-bidetan aurrera eraman beharreko lan korapilotsuei arintasuna eta eginkortasuna emateko xedez, Bereoneratzezko Hirigintza-Baltzuak ditugu Udalaren ahaleginak gauzatzeko tresna; Baltzu hauek udal-mailako eta noraezeko tresna izango dira bereoneratze-ekintzen zaingoa egiteko eta bai, herritarrarentzat korapilotsuak eta ulergaitzak diren Dekreto honen neurrien edukia ardurapekoen eskuragarn jartzeko eta horiei azaltzeko ere. ' Bereoneratze-lanei dirubideak egiteko, Eusko Jaurlaritzaren Otsailaren 7ko 15/1983 Dekretoak eratutako mailegubide bereziak, Eusko Jaurlaritzako Sail bereziek bereoneratze- lanetarako ohartemandako diruegitamu-kontuak eta agian eskuhartu duten Foru-Diputazioekin eta lurralde edo eskualde-mailako beste Herri-Erakundeekin egin daitezen horretazko dirubide-laguntzazko ituneak izango direa baliapide. Dekreto honen babespean, bide ematen da Osoan Bereoneratzeko Eremuetan funtsezko gizarte-antolapideak bereoneratzeko ekintzen dirubideketa mailegubide berezi horien diruaz baliatuz egiteko, diru horiek eremu horietaz kanpoko etxebizitzak ere bereoneratzeko, hots bakarreango bereoneratzea izenekoa egiteko erabilgarri eginez. Laguntza-bide bat jartzen da etxebizitzetarako diren eraikintzetango bereoneratze-ekintzetarako; horretarako, bereoneratze-egilearen Xehapenak, diru-gaitasuna, familia- -betea eta xahupen-zenbatekoa alegia, kontutan hartuko dira, eta bai egin beharreko bereoneratzearen berebizikoak. Alde horretatik, babesaren gai den diruegitamua zehazten da, mailaz-maila banakatuta bereoneratzeko ekintza-moetaren arauera, diruegitamu hori hartzen dela oinarri laguntzak ematerakoan. Hirigintza-alderdietan edo eraikintzaren egitura-alderdietan egin dadin xahupena haundiagoa izan ala, haundiagoa izango da eman dadain laguntza. Osoari Bereoneratze-Eremuetarako laguntza-bide hauek honako laguntza hauek hartzen ditu barne: etxebizitzetarako eraikintzak eta funtsezko antolapideak izana duten herri -zerbitzuetarako eraikintzak beraoneratzekoak, hirigintza -lanetarakoak eta bai bereoneratze-xedezko lurrak eta eraikintzak erostekoak ere. Lehen esandako xedeetarako laguntzak lortu ahal izata areagotu egiten da Eremuak ezagutzeko eta egitamutxeko udal-ahaleginak gauzatzen diren neurrian, laguntza horiek lortzea erabat bermatuta dagoela Osoan Bereoneratzeko Eremu gisako aldarrikapena gertatuz gero. Lehen azaldutako Osoango Bereoneratzea ez da Osoan Bereoneratzeko Eremuez kanpoko eraikintzak bereoneratzeko ekintzetara jotzearekin bateraezina, baina kasu honetan, hots bakarreango bereoneratzean, ekintza-alorrak etxebizitzetarako eraikintzak baino ez ditu hartzen eta horretarako laguntzak Osoan Bereoneratzeko Eremuetarakoak baino diru gutxiagokoak izango dira. Hori dela eta, Lurralde-Antolaketa eta Garraio -Sailburuaren saloz, Jaurlaritza-Batzarrak 1983.eko Azaroaren 5eko bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau ERABAKITZEN DUT: I ATALBURUA GUZTIZKO ERABAKIAK Lehenengo Saila.-Babespeko bereoneratzeaz 1. Atala.-Xedea 1. Dekreto honek, hirigintzazko eta eraikintzetango ondarearen babespeko bereoneratze-ekintzak suztatu eta araupetzea eta Osoango Bereoneratze-Eremutzat aldarrikatze-bidea eta Eremu horien jaurpidea zehaztea ditu xede. 2. Atala.-Babespeko bereoneratzea. Ekintza-moetak 1. Eragileak eta, hala gertatuz gero, Herri-Arduralaritzak, hirigintzazko eta eraikintzetango ondarean, bere balioa agertarazteko eta egokiago erabi1 dadineko xedezko lanak egiteko aurrera eramandako ekintza-bideei, batean hartuta, eritziko zaie bereoneratze-ekintza. 2. Bereoneratze-ekintza baten eragileak, eskakizunak betez, Dekreto honetan jarritako onurabideren bati heldu diezaionean, ekintza hori babespekoa izango da. 3. Babespeko bereoneratze-ekintzak bi moetakoak izango dira: a) Osoango bereoneratze-ekintzak, hauek, Dekreto honen arauera edo hala badagokio Bereoneratze-Egitamu Berezien arauera Osoango Bereoneratzeko Eremu gisa aldarrikatuak izandako edo aldarrikatze-bidean hasiarazitako hiri edo basetrialde-sailetan egiteratu daitezenetan. b) Bakarreango bereoneratze-ekintza, Osoango Bereoneratze-Eremuaz kanpo egiteratzen direnetan, edo eremu hauen barruan izan arren, eraikintzak Dekreto honen hogeita hamahirugarren ataleko lehenengo idaz-zatian jarritako eskakizunak biltzen ez diraztenetan. 4. Bereoneratze-ekintzak, osoangoetan eta barreangoetan sailkatzeaz gainera, babespeko bereoneratze-ekintzak horien eragilea nor den kontutan hartuz herri-ekintzetan eta norbanako-ekintzetan sailkatzen dira. 5. Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren edo Toki-Erakundeen Ihardutze-Sail, Erakunde edo Izaikiren batek, Hirigintzazko Herri-Baltzuek eta bereziki bereonratzezkoek barne, aurrera eramandako ekintzak izango dira babespeko bereoneratzezko herri-ekintzak. 6. Babespeko bereoneratzezko herri-ekintzak egiteratzeko, Autonomia-Elkarteko Arduralaritzak, beste Herri -Arduralaritzetako ezein Ihardutze-Sail, Erakunde edo Izaikirekin eta bai aurreko zatian esandako Baltzuekin ere hitzarmenak egin ahal izango ditu. 7. Ekintzen eragileak norbanakoak izan diatezenetan, haiek babespeko bereoneratzezko norbanako-ekintzak izango dira; horrelakoetan, eragileek, bereoneratzeko eraikintzen jabe, alorageratzaile edo gozamendun izan beharko dute. 8. Onurabideen biderapena eta lanen egiterapena egiteko, norbanako-ekintzen eragileek, Jabe-Elkartearen bitartez edo Koperatiba edo lege-nortasuna izan dezan beste ezein Baltzu gisa ihardun beharko dute. 9. Aurreko zatian aipatzen diren Baltzuen ekintza-alorrak eraikintza bat edo gehiago hartu ahal izango du. 3. Atala.-Eraikintzazko banakoen, eraikintzen eta bereoneratze-lanen mailak 1. Eraikintzetarako, eraikintzazko banakoetarako eta eraikitze-ekintzapideetarako lau maila finkatzen dira, egiteratze-lehentasunak, erakitze-hariari eta diru-eskuarteak ahalik eta egokien erabiltzeari begira, arrazoizkotzeko xedez; eta alde horretatik lehentasuna eta goreneko onurabideak, bizitzeko gaitze-behar funtsezkoenak betetzera jo dezaten ekintza-bideetarako emanez. 2. Esandako lau mailok honako hauek dira: -1. Maila.-Erakintzazko banakoa edo eraikintza bat honakoa hauetan izango da 1. Mailakoa: hirigintza -egitamuketan zehazten diren funtsezko gizarte-antolapideak, plazak, herri-ostopeak, landareguneak edo ibilgailuentzako edo oinezkoentzako bideak ireki edo zabaltzea egiteak, hura erabat nahiz atal batean erraustea ekarri ez dezanetan, edo oinarritik jasotzeko erakintza bat egiteari buruzko antolarauak bete ez eta hirigintza-egitamuketan, honen xedeekin bateraezina izateagatik, erabat edo atal batean, eraikintza errauskizun aldarrikatuta egon ez dadinetan. - 2. Maila.-Eraikintza bat, Dekreto honen II Eraskinean haren andeapenari itzuri egiteko jarritako betebeharrak biltzen baditu, 2. Mailan sartuko da. - 3. Maila.-Dekreto honen IlI Eraskinean bizitze -gaitasunaren gutxienezko betebeharrak biltzen dituenean, eraikintza hori 3. Mailakoa izango da. - 4. Maila.-Eraikintzazko banako edo eraikintza bat honako hauetan izango da 4. Mailakoa: bere orotariko tankera eta, hala badagokio, berarekin batera eraikintzazko banakoa osatzen duten lurrak ere. eraikintza egokiaren arauekin, arkitektura, kultura edo kondaira-balioekin bat datozenetan. 3. Eraikintzazko banako batek edo eraikintza batek, I, Il, IlI eta IV Eraskinetan zehazten denaren arauera, bere mailako eskakizun guztiak bete ditzan beharrezko izan daitezen lanak izango dira lau mailetako bakoitzari eratxikigarri, 4. Mailean salbu, honetan eraikintza bereoneratzeko lanak, eraikigabeko lurrak eraikintzarekin eraikintzazko banakoa osatu edo ez osatu arren, egin eta babestu ahal izango bait-dira. 4. Atala.-Alogeran dauden eraihintzetango babespeko bereorteratzea egiteko hitzarmenak 1. Alogeran egon eta babespeko bereoneratze-ekintzen gai izan daitezen etxebizitzen jabeen eta maisterren arteko harremanak, beraien arteko borondatezko hitzarmen bidez, ekintza aurrera eramateko baldintzak hitzartzeko xedez, eratu ahal izango dira. 2. Doakienen arteko hitzarmen bat elkar hartzea gertatuz gero, hitzarmen horretan honako alderdi hauek gutxienez egongo dira araupetuta: a) Bereoneratze-lanen xahupenek alogera-hitzarmenpeko alogera-sarian izango duten eragina. Beti ere, eragina zenbaterainukoa zen zehazteko kontatu beharrekoa den xahupena, benetan egindako xahupenari herri-erakundeek emandako diru-laguntzak kenduz gero ateratzen dena izango da. b) Bereoneratze-ekintzak aurrera eraman ahal izateko hala behar izanez gero ostatuz egote-aukerak. c) Bereoneratze-lanaren ondoriozko alogera-saria. d) Hala gertatuz gero, maizterrak jabetu ahal izateko baldintzak. Bereoneratze-ekintzaren eragilea maizterra bera izan dadinean, hitzarmenean jabeak lanak egiteko berariz emandako onarpena ere eraso beharko da. 3. Bereoneratze-lanak aginduz egin ahal izateko, hitzarmen horiek maizterren edo alogera-hartzaileen hiru bostenek gutxienez izenpetu beharko dituzte. Agintaritzaren babespeko etxebizitzak izan daitezenetan, horiei buruzko araupidean jarritako gutxienezko izenpe-zenbatekoa bildu beharko da. 4. Hitzarmen horietango aldetakoen zuduak eta ekintzen egiterapena egokiago bermatzeko xedez, Bereoneratzezko Hirigintza-Baltzuek ere eskuhartu ahal izango dute hitzarmen horietan, eta bai egindako lanen ondorioz gerta daitezen alogera-sarien gehikuntza, osoan edo neurri batean, bere gain hartu ere. 5. Hitzatmenik egon ezean, indatreango legeek jartzen dituzten betebeharrak izango dira erabilgarri. 5. Atala.-Babespeko bereoneratze-ekintzetarako onurabideak Babespeko bereoneraize-ekintzen eragileek honako onurabide hauei heldu ahal izango diete: a) Eusko Jaurlaritzak, bereoneratze-ekintzaren eragilearen irabaziak familia-betea, egin beharreko lanen mailak eta hala gertatuz gero ekintza-bidearen moeta ere kontutan hartuz emango dituen dirusaririk gabekomailegu edo laguntzabide gisako dirulaguntzak. b) Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko Dirubide -Erakundeek, Eusko Jaurlaritzaren pentzutan, bi Erakunde hauen arteko dirubide-laguntzazko itunen arauera eman ditzaten maileguen korrituetarako laguntzak. c) Zergapide-Barkamenak. Irailaren 26ko 12/1980. Erregeren Dekreto-Legeak etxebizitza eta lur-alorreko Erresumaren ekintzei bultz egiteko xedez dioenaren arauera, agintaritza-babespeko etxebizitzei buruzko indarreango legeetan ohartematen diren zergapide -barkamen, beherapen eta bestelako hobariak Dekreto honetan araupetzen diren babespeko bereoneratze-ekintzekin ere izango dira erabilgarri. Bigarren Saila.-Bereoneratzezko ekintza-bideez 6. Atala.-Bereoneratzezko ekintza-bideak 1. Eraikintza edo eraikintza-sail batetan erabidez egin beharreko lan piloa dugu bereoneratzezko ekintza-bide; lan horiek eraikintza bere arkitektura, kultura edo kondaira balioei egokituagoa eta bizitze eta baliatze-aukera hobeak izan ditzan horretaz bestelakotsu batetan bilakarazteko xedezkoak alegia. Eraikintzetango bereeneratzezko ekintza-bideek hirigintzaren egokitze-lanetara eta etxetarte, baratze, hostope, klaustro eta ateaurre bezelako eraiki gabeko lurren burutze-lanetara ere jo ahal izango dute. 2. Aurreko idaz-zatian esandakoa dena dela, berritan edo egon dauden eraikintzak edo eraikintza-sailak errautsi ondoren oinarritik jasotzezko lanei ere eritziko zaie bereoneraztezko ekintzapide, beti ere Bereoneratzezko Egitamu Berezietan, Osoango Bereoneratze Eremuetango hiribilbeak lehengoratze eta hobetze-ondorio nabariak ekartzeagatik, horrelakotzat zermugatuta egotearen baldintzapean. 3. Egon dauden eraikintzak edo eraikintza-sailak erabat nahiz atal batean errusteko lanei ere eritzi ahal izango zaie bereoneratzezko ekintzapide, beti ere enparantzak, herri-hostopeak, eta landareguneak lortzera eta ibilgailuentzako edo oinezkoéntzako bideak ireki edo iabaltzera eta funtsezko gizarte-antolapideak jartzeko lurrak lortzera jo dezatenaren baldintzapean; antolapide horiek irakaskuntza, kultura, atseden, elkartze, laguntze, osasunketa, merkataritza, kirol, ardu ralaritza eta xede berdintsuko alorretako herri-zerbitzuak eskaintzeko tegiak izango dira, Bereoneratzezko Egitamu Berezian horretarako ohartemanda egotearen baldintzapean. 4. Bereoneratzezko ekintza-bideak eraikitzeko edo hirigintzarako izan diatezke, bere gaiak eraikintzak edo hirigintzak izan ahala. 5. Erakintzazko banako batean aurrera eraman dadin bereoneratze-ekintzak elkarren arteko bateragarri izan daitezen bereoneratzezko ekintza-bide bat edo geihago hartu ahal izango ditu. 7. Atala.-Hirigintzazko ekintxa-bideak 1. Honako hauei eritziko zaie hirigintzazko ondarea bereoneratzeko hirigintzazko ekintza-bide: egon dauden hirigintza-alderdiak eta hiri-apaingarriak onean eusteko, lehengoratzeko, eraberntzeko edo zabaltzeko lanei eta bai aurreko Atalean esandakoaren arauera Bereoneratzeko Egitamu Berezietan berariz horrelakotzat zermugatuta egon eta berritan egin daitezen beste lanei ere. 2. Alde horretatik honako hauei eritziko zaie hirigintza -alderdi : a) Hiri-zerbitzuak osatzen dituen edonolako azpiegituraren sareak, hots, ur eta gas-banakuntza, estolda, osasunketa, hiri-argi eta elektraindar-banakuntzakoak, sare hauen osagai guztiak eta eraikintzekingo banakako estekaguneak barne. b) Kaleen, enparantzen, lertxundien, hostopeen eta herri -mendeko eta erabilpenezko beste ezein hiritarteren zolaketa. c) Kaleetako, lertxundietako, enparantzetako, herri -hostopetako eta landare-guneetako landare-apainduraren osagaiak, zuhaitzak eta babeskiak barne. 3. Hirigintza edo eraikintza-alderdien gain edo hauei atxikita kalean jazrita egon eta horien berritze edo toki-aldatzeak hirigintzari edo eraikintzari funtsezko aldaketari ekarri ez diezaioetan modukoak izan daitezken gau multzoari eritziko zaie kale-hornidura. 4. Hirigintza-alderdiek eta kale-hornidurak osatzen dute hirigintzazko ondarea. 8 Atala.-Bereoneratzezko eraikitze-ekintzabideak 1. Eraikintzetango ondarea bereoneratzeko eraikitzezko ekintza-bideak, lau sail zabaletan banatzen dira: a) Oinarritik jasotzeko eraikintzak egiteko ekintza-bideak. b) Egon dauden eraikintzak erraustea dakarten ekintza -bideak. c) Egon dauden eraikintzetan, eraikintzak hartutako lurren luzezabala eta bere goratasuna edo etxe-oin zenbatekoa haundiagotzerik ekarri ez dezaten aldakuntzak egiteko ekintza-bideak. d) Egon dauden erikintzetan, eraikintzak hartutako lurren luzezabala haundiagotzea ekar dezaten aldakuntzak egiteko ekintza-bideak. Aurreko sailkapena, ordezkatzezkoak eta birreraikitzekoak bezelako bi moetako lanak har ditzaketen ekintza-bideen kaltetan gabe ulertuko da. 2. Dekreto honen ondorioetarako ondoren ematen diren azalpenen arauera, etxeei eta antolapideei eritziko zaie erai kintza. Etxeek eta hauek dituzten antolapideek osatzen dute eraikintzetango ondarea deritzana. 3. Zimentarriak izan ala ez, lurpean egon edo honetatik ateraz, harriz, saltsairiz edo zaborrez edo beste edozein gaiez eginda, egurats-izkutua erabilgarri izana eta bizitzeko edo bertan ogasun-ekoizte edo zerbitzuak emate-ekintzapidetan ihardutzeko baliagarri izan dadin beste edozein lani eritziko zaio etxea. 4. Oroartzezko erizpide baten arauera kokatuta eta gardainatuta egon, bizitzeko gai izan ez eta ogasun eta zerbitzuak ekoizte-ihardunetarako izan daitezen osakai multzoari eritziko zaio antolapidea. Osakai hauek etxeaz bereiztuta edo bertan kokatuta egon ahal izango dira. 9. Atala.-Oinarritik jasotzeko eraikintzetango ekintza-bideak Lehendik egon ez etajadanik errautsitako beste eraikintza baten lurretan egin arren birreraikitze-mailan ezin sartu daitezkeen eraikintzetarako lanei eritziko zaie oinarritik jasotako eraikintzak gertarazten diren ekintza-bideak. 10. Atala.-Botatze-Ekintzapideak 1. Egon dagoen eraikintza bat zeharo eta horren zatiren bat edo zatiak lurreratzea xedetzat duen ekintza da boratze -ekintzapidea. 2. Eraikintza bat oso-osoan lurreratzeak, birreraiki edo eraikintza berria egin beharra erakar lezake. 3. Eraikintzaren zatiren bat edo zatiak lurreratzeak, horren eraldaketá eta, hala badagokio, haundiagotzea erakar lezake, beste ekintzapide batzuren eraginez erantsitako gehikuntza desegokiak lurreratze-lanak barne. 4. Halaber, eraikintza zeharo edo horren zatiren bat edo zatiak lurreratze-ekintzapideak, honako xede hauetarako egin daitezke: Enparantzak, herri-hespilak, landareguneak sortaraztea, ibilgailuentzako edo oinezkoentzako ibilbideak antolatzea edo haundiagotzea, edo gizarte-antolapideetarako behar-beharrezko lurrak eskuratzea, Bereoneratze-Ekintzapideetarako Berarizko Egitamuek araupetzen dituen erabakien arauera. 5. Lurreratze-ekintzapidea, eraikintza berria egitearekin bateratzen denean, biei batera, ordezkaketa-ekintzapidea deritzaie, birreraikitze-ekintzapidetzat hartzeko baldintzak bete ditzatenean izan ezik. 11. Atala.-Haurediagotze-ekintzapiderik ez daramaten eraikintza -ekintzapideen sailkapena 1. Dekreto honen zortzigatren ataleko lehenengo lerroaldiko c) taldean zehazten diren eraikintza-ekintzapideen artean, bi taldeatal haundi bereizten dira: Bata, dagoenari zehatz eta mehatz atxikitzea eskatzen duena eta, bestea, eraldaketa sakon bat egiteko bideak ematen dituena. 2. Lehen taldeataleko ekintzapide-moetak, honako hauek dira: a) Lehengoratzezko berriztapenak. b) Euste-mailako Lehengoratzezko berriztapenak. c) Euste eta Bikaintze ekintzapideetarako Lehengoratzezko berriztapenak. d) Irmoagotze-ekintzapideak. 3. Bigarren taldeataleko ekintzapide-moetak, honako hauek dira: a) Birreraikitzea. b) Eraldatzea. 4. Talde honetako eraikintza-ekintzetarako baimena eman dadineko erakintzetan, teknika, garbiketa eta osasunketarako funtsezko antolapidez hornitzeko xedez soil-soilki, egon dauden metro kuadroak % 5-a baino gutxiagotan gehitzeko baimena eman ahal izango dute Bereoneratze -Ekintzapideetarako Berarizko Egitamuek. 5. Bereoneratutako eraikintzak, bizietxe izateko behar dituen gutxienezko eta 3. Mailara heltzeko aipatzen diren baldintzak betetzea jotzen da, teknika, garbiketa eta osasunketarako funtsezko antolapideak edukitzea, zehazki honako hauek direlarik: Argindarra, ur-banaketabide, telefono, berobide, garbiketa-zerbitzu, eta teknika-bidezko aireberritze eta argitze-antolapideak. Bai barruko eta bai kanpotik bertarako egin daitezen estekaguneak ere, eraikintzaren horma-barruan sartuta egon beharko dute, ahal dela. 12. Atala.-Lehengoratzezko Berriztapenak 1. Arkitektura, kultura edo kondaira-alorretan berarizko balioak dituelako, inguruko hirigintza-eran garrantzi nabarmena duen eraikintza edo antolapide batetan eta, hala dagokionean, eraikintza gabeko lurren gain, egiten den ekintzapide-moeta bat da Lehengoratze-Berriztapena; hori, gaitasunei eutsi eta horiek erabilgarri jartzeko xedez egiten da, aipatutako balioei dagokien baliapidé edo baliapideak eman ahal izateko. 2. Eraikintzaren arte-era, itxura eta egitura-aldeak lehengotan gordez, Lehengoratzezko Herriztapenak honako lan hauek izan ditzake bere baitan: a) Arkitektura-itxura lehengoratzea, eta, honako ekintza hauen bidez, aldatutako zatiei jatorrizko era ematea: - Barru eta kanpo-aldeetako fatxadak lehengoratzea. - Barruko tegiak lehengoratzea. - Eraikintzaren botatako edo jausitako zati edo zatiak jatorrizko erara birreraikitzea. - Tegiek jatorriz zuten banaketa eta eraketari eustea edo horiek lehengoratzea. - Eraikintzarekin batasun bat osatu eta eraikintzarik ez duten lurrei, hots, patio, klaustro, enparantza, baratze edo jardinei jatorrizko egoeran eustea edo beroiek lehengoratzea. b) Birreraikigarri ez diren zatiak ordezkatuz, beroien egoera edo altuera-neurria aldatu gabe, honako funtsezko diren zati hauek irmotzea: - Zama duten kanpoko edo barruko hormak. - Oin-arteko zolak eta sapaiak. - Mailadiak. - Gaina, jatorriz zituen estalgaiak birrezarriz. c) Eraikintzaren, eraikintzazko banakoaren edo hauen inguruaren arkitektura, kultura edo kondairarekiko jatorrizko zernolakoen aurkako nabariki izan edo interesgarri izan ez daitezen oraintsuko edozein eratako lanak edo eraskin desegokiak kentzea. d) Teknika, osasunbide eta osasunketazko funtsezko antolapideak sartzea, atal honetako aurreko zatietan esandakoari eustearen baldintzapean. 19. Atala.-Eustezko Lehengoratze-Ektintzapideak 1. Arkitektura, kultura edo kondaira-alotretan balio nabarmenik ez duten eraikintza edo antolapideetan eta, hala behar izanez gero, eraikintzarik ez duten lurretan, ekintzapide bat egitea da Eustezko Lehengoratzea; hala ere, horrelako balio nabarmenik ez badute ere, aintzinako kondairagiroaren osabide direlako, edo barru-banaketagatik, gorantzkako zatien eraketagatik, lur-zatia hartze-era eta bertan eratze-moduagatik edo beste nolabaiteko itxurazko zernolakoegatik, erakintza-ondarearen zati baliotsu bat direlako. 2. Eustezko Lehengoratze-Ekintzapideen xedeak, honako hauek dira: Eraikintza zaintzea eta bere erabilgarritasuna bermatzea lan batzuren bidez, dena-dela, bere artezko, itxurazko eta egitura-mailako aldeak gorde baharko direlarik eta horiei egokitzen ez zaizkien barru-erabilpenik onartuko ez delarik. Ekintzapide hauek, eraikintzaren funtsezko aldeak gogortzea, lehengorazea eta berriztatzea darama berekin; eta, gainera, zilegi diren erabilpenak bere baitan hartzeko beharrezko diren alde berriak sartzea eta egoki ez zaizkion gahigarriak kentzea. 3. Eustezko Lehengoratze-Ekintzapideak, honako maila hauetan banakatzen dira: 1) A mailako Eustezko Lehengoratze-Ekintzapideak. 2) B mailako Eustezko Lehengoratze-Ekintzapideak. 3) C mailako Eustezko Lehengoratze-Ekintzapideak. 4. Eraikintzaren arte, itxura eta egiturazko gaitasunaren iraupen-egoeragatik, gaitasun horiek erabat birreskuragarriak direnean, A mailako Eustezko Lehengoratze-Ekintzapidea ezarriko zaie. Honako lan hauek egitea daramake bere baitan: a) Jatorrizko gaitasunak betriztatuz, Arkitekturazko itxura berriztatzea, honako ekintza hauen bidez: - Kanpoaldeko edo barrualdeko fatxadak lehengoratzea, barrualdekotan aldaketa txiki batzuk onartzen direlarik, bere egituraren bateratasuna alda ez dadin eta arte-balioa duten aldeak alda ez daitezenaren baldintzapean. - Barruko tegiak berriztatzea, arkitektura edo kultura -mailan, garrantzi nabaria izan dezatenean. b) Aurreko ataleko bigarren lerroaldiko b), c) eta d) idazatietan aipatutakoak. 5. Eraikintzen iraupen-egoera eskasa edo txarra izan, eta arkitektura edo kultura-alorrean balio nabarmenik ez izan arren ere, erakinizegatikako ogasun-mailan interesgarri direnean, B mailako Eustako Lehengoratze-Ekintzapidea ezarriko zaie. Honako lan hauek egitea eraman lezake bere baitan: a) Honako lan hauen bidez, Arkitektura-itxura balioztatzea: - Kanpoaldeko edo barrualdeko fatxadak lehengoratzea, azkenengo honetan leiho-toki berriak irekitzea zilegi izango delarik, osotasunaren bateratasuna alda ez dadinaren baldintzapean. - Barruko tegiak lehengoratzea, oin-arteko zolen maila alda daitekeelarik, leihoen eta erlaitz-lerroen altuera-mailak alda ez daitezenaren baldintzapean. b) Egoera eskaseko egiturazko zatiak gogortzea eta, hala behar izanez gero, zati horiek ordezkatzea, eraikintzaren oinarteko zolen altuera-mailak alde askotan alda daitezkeelarik. c) Aurreko ataleko bigarren lerroaldiko c) eta d) idazatietan aipatutakoak. 6. C mailako Eustako Lehengoratze-Ekintzapideek, honako hau dute egitekotzat: Zati batzuk lurreratuak izan, Lehenegoratzezko Berriztapen-sailean ezin sar daitezkeen eta hasera-haseran izan zuten eraikintza-erari buruzko agiri fidagarriak aurki daitakeeneko eraikintzetan ekintzak burutzea, jatorrizko eraikintza-itxura betriztatzea lortu ahal izateko. Horretarako, honako lan hauek egitea daramake bere baitan: a) Honako lan hauen bidez, bere Arkitektura-itxura balioberritzea: - Atari, mailadi-gai, portiku, galeria eta abarretako aldeak diren zutikako eta zeharkako zatiak jatorrizko egoeran jarriz. - Etxe eta estalpe gabeko eraikintzazko banakoaren arteko patio, klaustru eta abarren itxura, neurriak eta elkarrekiko lotura, jatorrizko egoeran jarriz. - Eraikintza-moetaren gainontzeko funtsako aldeak, aintzinako egoeran jarriz. 14. Atala.-EruAteta eta Apainketa-Ekintzapideak 1. Eusketa eta Apainketa-Ekintzapideen xedeak, honako hauek dira: Dauden eraikintzetako azken apaindurak konpondu, berritu edo ordakatzea; eraikintza horietan bizi izateko, guatienezko garbiketa-zerbitzuei eta, garbigeletako, komunetako, sukaldeetako eta gainontzeko geletako gasak kanporatzeko bideei eustea eta horietaz hornitzea; urari, argindarrari, berogailuei, eta osasunbideei buruz Legeek ezartzen dituzten gisako antolapida etxeak hornitzea; beharrezko izana gero, fatxadetako leiho-hutsuneak konponduz edo berriak egina, geletako argi eta haizebideak hobetzea; eta, Dekreto honen II. eta III. Eraskinetan zehazten diren etxea zaharkildu a dadineko baldintza orokorra eta bizi izateko gutxienezko baldintza eraikintza hornitzeko beharrezko izan daitezen lantxoak egitea. 2. Euste eta Bikaintze-Ekintzapideek, ez dute eraginik izango eraikintzaren irmotasunean, ez oinarriei, ez zamadun egiturei eta ez estalpegile-egiturei dagozkienean ere; bestalde, erabiltzeko den barruko luze-zabalean nolabaiteko eragina izan lezakete, eta hori lehen aipatutako, teknika, garbiketa eta osasun-bideetarako funtsezko baliapidez eta bizi izateko gutxienezko baldintzez hornitzeko xedez. 3. Euste eta Bikaintze-Ekintzapideak bere baitan dituen lanak, beste batzuren artean, honako hauek izan daitezke: a) Fatxadetan funtsezko ez diren lanak egitea, hots, leiho -hutsuneak aldatzea edo hutsune berriak egitea erabiltzeko den lehendikako luze-zabalaren banaketa edo fatxaden eraketa orokorra alda ez dezatenaren baldintzapean. b) Teilatua konpontze-lanak egitea, habeak berak edo beste egitura-zati batzuk ere alda daitezkeelarik, beti ere, beroien itxura gordez. c) Etxearen ezein aldetikako hezetasun-sarbideak kentzeko lanak. d) Fatxadako, balkoi, begiraleku, erlaitz eta sarbide -ateetako egurrak aldatzea; holakoetan, ordezkaketak egiteko erabiltzen diren gaiak, lehengoen antzeko eta itxurakoak izan beharko dute, etxearen hobekuntza-lanek aldatzea eska dezatenean izan ezik. e) Zaharkilduta dagoen apaintze-gairen bat konpontzea xedetzat izan dezan lanak, funtsezko edo eus-egitekoren bat izan ez dezanaren baldintzapean. f) Eraikintzaren barru-banaketaren gain eraginik ez duten edo banaketa alda ez dezaten lanak, honako hauek izan daitezke: Zarpeaketa, margoketa, zolak egitea eta konpontzea, barruko zurgin-lanak, ubideen, berobideen eta kebideen konponketak, berobideak eta kebideak aldatzea, eta teknika, garbiketa eta osasunketarako funtsezko antolapideak sartzea. g) Aurrekoen garrantzi bera duen edo kidekoa den edozein lan. 4. Euste eta Bikaintze-Ekintzapideek honako hauei ere badaragieke: Eraikintzari ez dagozkion eraskinak kentzeari eta bai kanpoko hormen estaltzemodu ezegokiei ere, bai estaltze -gaiari berari dagokionetan, bai margoaren kolore eta, hala behar izanez gero, bai margo-gaiari dagokionetan ere. 15. Atala.-Irmoketa-Ekintzapidea 1. Irmoketa-Ekintzapideek honako helburu hauek dituzte: Euste eta Bikaintze-Ekintzapideek dituzten berberak alde batetik, eta, bestetik, eraikintzaren irmotasuna hobetzea, egitura-mailako aldeak berriztatuz eta ordezkatuz. 2. Irmoketa-Ekintzapideek, honako lan hauek izan ditzakete beren baitan: Euste eta Bikaintze-Ekintzapideetakoez gain, egoera txarrean dauden egitura-mailako zatiak beste berri batzuz ordezkatzea, hauen gaia elberdina baldin bada ere; horietaz gain, iraunkortasuna eta irmotasuna gehitzea erakar lezaketen egitura eta oinarrietako osagaiak aldatzezko ekintzak. 3. Egitura-mailako zatiak aldatze-lanek, oin-arteko zolen altuera-neurria gutxiasko alda dezakete, erlaitzen eta leihoen altuera-mailari lehengotan eutsiko zaiolarik. 4. Egitura irmotze-lanak egin ondoren, lan horiek alder diren batzuk lurreratu beharra erakar balezate, zati horiek birmoldatu egin beharko dira, lehen zituzten itxura eta banaketa bera gordez. 16. Atala.-Birreraikitze-Ekintzapidea 1. Birreraikintzak, honako hau du xedetzat: Egon zegoen eraikintza batek, Arkitektura, Kultura eta Kondaira-mailako berzrizko baliorik ez duelako eta Lehengoratzezko eta Eustezko berriztapenik egitea eska ez dezanean, bota eta berriz jasotzea. 2. Birreraikitzen denaren kanpo-aldeko azal eskona, lehengoari egokituko zaio metro-hedaduran, lur eta leku berean kokatu, lurrazpiko eta gorantzeko oinek luze-zabal bera izan beharko dute, goratasun bera eta lehengoaren eta berriaren oinen kopuruak berdina izan beharko du. 3. Ekintzapide honetan ez dira derrigorrezko izango, honako hauek: Egon zegoen eraikintzak zituen gai berak erabiltzea, barru-banaketa zehazki gordetzea, fatxadek taiuketa bera edukitzea; hala ere, eraikintza-moetari, fatxadeetako alde nabarmenei eta etxegainaren antolaera eta itxurari dagozkienetan, funtsezko erari eutsi beharko zaio. 4. Halakoetan, honako hauek izango dira zilegi: Zegoen eraikintzak ez batzuen ere, honek zuen lur-maüako oinaren neurri bereko lur-mailaz beheko oin bat egitea, oin-arteko zolaren altuera-neurriek 50 zentimetroz gorako aldaketarik jasango ez dutelarik era berean, oinarteko zola beraren edo zolen arteko altuera-neurriak 50 zentimetro baino gutxiago alda daitezke, honek lur-mailaz beheko oina, lur-mailako oin bihurtzea edo aintzinako etxeak baino oin bat gehiago izatea, erakar ezin lezakeelarik. 17. Atala.-Eraldaketa-Ekintzapidea 1. Honako hauek ditu xedetzat: Irmoketa-Ekintzapideak dituen xedez gain, honako hau edo ondoren esaten diren guztiak egiteratzea: a) Teknika, garbiketa eta osasunketarako funtsezko antolapideak egiteak erakar ditzakeen egokiketa txikiak gainditu ditzaten barruko tegien banaketa eta eraketak aldatzea. b) Ondoren aipatzen diren funtsezko zatien egoera, altuera, itxura eta neurriak aldatzea: - Barruko eta kanpoko hormena. - Zutabe, oinarte-zola eta sapaiena. - Mailadiena. - Etxegainarena. c) Barru edo kanpoaldeko fatxadak aldatzea, arte-mailako balioa duten zatiak gordez eta zati ezberdinen baterakoitasuna apurtu gabe. 2. Dena-dela, eraldaketa-ekintzapideek jatorrizko eraikintzaren erlaitzen altuera-neurria gorde beharko dute eta, hala behar izanez gero, teilatuko gailurrarena, 50 zentimetro baino aldaketa haundiagorik ezin dakiokeelarik eman. 18. Atala.-Haundiagotze-Ekintzapidea 1. Haundiagotze-ekintzapidearen helburua, honako hau izango da: Oin berriak eginez, zati berri bat kanpotik erantsiz, oin-arteko zolak gehituz, edozer egiteratuz, eraikintzaren metro koadroak gehitzea. 2. Eraldaketa-Ekintzapideekin eta, hala behar izanez gero, zati bat edo zatiak lurreratzearekin bateragarri izango da haundiagotze-ekintzapidea. Hirugarren Saila.-Zigor Jaurpidea 19. Atala.-Babespeko Lehengoratze-Ekintzapideen zigor-jaurpidea 1. Etxebizitza eta hiri-ondarearen zaingopeko Lehengoratze-Ekintzapidearenjaurpidearen aurka egin daitezen legehausteak, hogen arin, larri eta oro larri gisa sailkatuko eta arduralaritza-bidez zigortuko dira, hala dagokionean, inorekiko eta zigorlegearekiko egon daitekeen erantzukizunaren kaltetan gabe. Hogen arintzat, honako hauek joko dira: a) Hirigintza, Etxebizitza eta Arkitekturako Lurralde -Ordezkaritzen ikuskaketa-ekintzei eragozpenak jartzea. b) Lehengoratze-Ekintzapideei buruzko agiango arauhausteak, ausarkeriaz salatzea. c) Legeek agintzen dutenez, Lehengoratze-Ekintzapideen jabeek, Hirigintza, Etxebizitza eta Arkitekturako Lurralde -Ordezkaritzari berri eman behar lioketenetan, isiltzea. d) Legehausteren bat dela eta, legebideetan egon daitezkeen ekintzei buruzko, salatzaile, zehaztapidetzapeko, aitu edo lekuko gisa, aitorpena egiteko eskabidea egin eta, ziorik gabe, ez azaltzea. Hogen larri gisa, honako hauek joko dira: a) Etxebizitza-Artezkaritzaren baimenik gabe, onartutako egitasmoa alda dezaten lanak egiteratzea, eraikintzari berari dagozkionetan, ezargarri diren arauei egokitzen bazaie ere. b) Behin-betiko egiteratze-egitasmoaren eta benetan egin denaren arteko ezegokitasuna. c) Dekreto honen hogeita hamahirugarren atalean aipatzen den mailakaketa-oreka, Osoan Bereoneratze Erremu -barruan, ez betetzea. d) Zigortze-zehaztapidetza ebazte-erabakiz, legehausleari epaileak egindako eskeak ez betetzea. e) Dekreto honetan ezartzen diren irabaziak eskuratzeko eskatzen diren baldintzetango egirik eza. f) Legeak horretarako baimena ematen dueneko salneurriz goitikako dirua jasotzea, zigorra gutxiagotu daitekeelarik; hala ere, jasotako diruaren eta legez baimen dutako salneurriaren arteko aldea, bostalakoa baino txikiagoa ezin daiteke izan inoiz ere, diru hori alogeratikakoa izan dadinean edo, salerosketatikoa izan dadinean, alde hori bialakoa baino txikiagna ezin daiteke izan. Legehauspen oso larritzat, honako hauek joko dira: a) Irabazietatiko dirua, legez ezairitako xedeetatik at erabiltzea. b) Ekintzen jabeek edo lanetarako berarizko gaitasuna duen artezkaritzak izenpetutako agiri edo egiaztagirien egirik eza. c) Lau hilabetez gaindikako epean, lanei hasera ez ematea edo hauek geldituta edukitzea, a direla egingo edo bukatuko pentsabideak emateko eran, ezinbesteko arrazoiegatik edo eskubidedunari ezarri ez dakizkiokeen zioegatik izan ezik. 2. Bereoneratze-jaurpidearen aurkako legehausteei, honako zigor hauek ezarriko zaizkie: a) Hogen arinegatik, 5.000 pezetetatik 50.000 pezetetarainoko isunak. b) Hogen larriegatik, 50.000 pezetetatik 250.000 pezetetarainoko isunak. c) Hogen uso larriegatik, 250.000 pezetetatik 1.000.000 pezetetarainoko isunak. 3. Dena-dela, ezarri behar den zigor-zenbatekoaren mailaketa egiterakoan, sortarazitako kalteak eta oker-bidez eskuratutako irabaziak izango dira bereziki kontutan, legehauste larrien edo oso larrien egileei, gainera, honako isun hauek ezar dakizkiekeelarik: a) Etxebizitza hauen erosle, maizter edo eskubidedunengandik oker-bidez eskuratutako diru-zenbatekoak ordaindu beharra. b) Maileguen berarizko baldintza guztiak edo batzuk galtzea eta Eusko Jaurlaritzatik jasotako diru-laguntza, agizko mailegutzat jotzea. c) Egitasmoa eratze, etxebizitzak bereoneratze-lanetarako, eta, baimendun, teknikari, sutatzaile, erakintzari eta lanarduradun gisa, laguntza ofiziala duten eraikintza -ekintzetarako bi edo hamabi urtetako denboraldirako gaitasungabetzea. d) Egiteratze-egitasmoaren indarrez, behartuak zeudeneko bereoneratze-mailak burutu ahal izateko, beharrezko diren lanak eginaraztea. Lerroaldi honetako a) idazatian aipatzen diren diruzenbatekoak, ondorio guztietarako, herri-dirutzat joko dira. 4. Zigor zehaztapidetzei hasera emate-bideei eta erabakitako ebazpena betebideei dagozkienetan, Babespen Ofizialeko etxebizitzen lege-jaurpideak, Arduralaritzabide-Legeak eta halakoetan erabilgarri diren aldi batetarako erabakiak ezarriko dira. 5. Atal honetan araupetzen ez direnetan, ordezkobide gisa, Babespen Ofizialeko etxebizitzen lege-jauipidea ezarriko da. 6. Dena-dela, zigor-zehaztapidetzaren ondoriozko erabakiak batearazteko eta egipideratzeko, Etxebizitza-Artezkariak behartze-isunak ezarri ahal izango ditu. 7. Jarri dadin behartze-isun bakoitzaren zenbatekoa dagokion zigortze-zehaztapidetzanjarritako isunaren zenbatekoaren % 50erainokoa izan daiteke, arau-hauslei lanak egin beharra jartzen dieten erabakiak izan daitezenetan salbu, orduan isunaren zenbatekoa arau-hausleak egin beharreko lanen haztatutako zenbatekoaren % 20rainokoa izan ahal izango baita.II ATALBURUA OSOAN BEREONERATZEKO EREMUAK, EGITAMU BEREZIAK ETA HEREONERATZEKO HIRIGINTZA -ELKARTEAK Lehenengo zatia.-Oaoan bereoneratzeko eremuak eta Bereoneratzeko egitamu bereziak 20. Atala.-Osoan Bereoneratzeko Eremuaren Zermugapena 1. Osoan Bereoneratzeko Eremutzat aldarrikatuak honako hauek izan daitezke: beren kondaira edo kultura -izatemoduaren balioagatik, baieta hiriztatutako edo eraikitako ondarearen hondapen-baldintzegatik ere bere babestu, iraun arazi hobetzerako Arduralaritzaren ekintza berezi baten menpean jarri beharrak diren hiri edo landa-multzoaik. 2. Halaber Osoan Bereoneratzeko Eremutzat aldarrikatuak izan daitezke duela gutxi eraikitako etxebizitzetarako hiri-multzoak, nahiz eta beren arkitekturako edo hirigintzazko izate modua balio nabarmenezkoa ez izan bere hiriztutako edo eraikitako ondareen hondamenak horrela eskatzen dutenean. 3. Multzoak eduki ditzake edo eraikintza bakarreko eraikitzazko banako bat, eraikintza sail bateko eraikintza banaka bat edo batzuk, edo hiri edo landa-eremu zabalago bat. 4. Multzoa eraikintza bakar batekoa denean, Osoan Bereoneratzeko Eremutzak aldarrikatua izateko nahitaezko bete beharra izango da Hezkuntza eta Kultura Sailak, horretarako berariz emandako erabakiz, kultura-zuduzko eraikintza gisakotzat sailkatzea. 5. Nola nahi ere multzoa Osoa Bereoneratzeko Eremutzat aldarrikatua izan ahal dadin nahitaezko bete beharra izango da, hiriko edo landako lurtzat sailkatua izatea ahalbideratzen duen multsoaren berezko izate-moduz kanpo, bere inguru mugeten dauden lurrak Hirigintza-Egitamuketak hiri lurtzat sailkatu izan ditzala. 6. Multzoa Osoan Bereoneratzeko Eremutzat aldarrikatzeko zehaztapidetza hasiarazi ahal izateko, aurreko idazatian finkatutako baldintza bete beharko da, edo elkarren kidekagarri eta zati batetan eraikitako eremuak osatu ahal ditzaten beren sendoketaren zernolakoengatik dela eta bere ingurumugen barruan dauden lurrak hirilurtzat sailkatzen dituen egitamuketaren zehaztapidetza egitebideratzen egotea, eta horiek aurkeztutako hiri-antolaketako zehaztepenen arauera beraietakti bakoitza bakarka begiratuz, dagoen eraikintza sendotutakoak izan daitezela, eta honela biderapenean dagoen egitamuketak finkatzen dituen etxebizitzen kopuru osoa eta hirigintzazko baliapidearen kopuru osoa etxebizitzen zenbatekoa eta dauden eraikintzen hirigintzazko baliapidearen halako bat eta erdi baino gehiago ez izatekotan. 7. Multzoak bere baitan eraikintza bakarreko banako bat edo eraikintza-sail baten eraikintza banako bat edo batzuk dituenean, banandutako moetako hirilur alor gisa sailkatuko da. 8. Osoan Bereoneratzeko Eremutako Lur-eremuak edo ekintza-banakoak, Apirilaren 9ko 1.346/1976 Errege Dekretoak onartutako 19/1975 Legearen aipatutako eraberritutako Idazkeran 203 atalean ohartemandako gozamenei atxikitzearen ondorioetarako, eta bertan esaten diren zernolakoak betetzen direnenean, barrualdeko eraberritzearen sailtzat joko dira. 21. Atala.-Bereoneratzeko Egitamu Bereziak 1. Osoan Bereoneratzeko Eremuak aIdarrikatutako multzoetan Arduraiaritzaren berarizko ekintzak bere baitan edukiko ditu bere hirizko sarearen babespena, iraunaraztea, lehengoratzea, eta hobetzea dakarten bere oneratzeko ekintzak, halaber bere mugartearen barruan dagoen hiritartutako eta eraikitako ondarea baliogarri egitea eta egokiago erabiltzea, horrela, biztanlegoa dagoenean eustea, bere bizitza heinak eta bereziki etzebizitzaren ontasuna eta batean dituzten horniduren indarragotzea eta lehenago esandako xedeekin bateragarri diren ekonomia-ekintza Ior daitezen. 2. Egitamuketarako modua, horren bidez Osoan Bereoneratzeko Eremuetan Arduralaritzaren bereoneratze-ekintzak zehaztuko dituena, Bereoneratzeko Egitamu Bereziak izango dira. 3. Bereoneratzeko Egitamu Bereziak indarrean dagoen Lur jaurpidearen eta Hiri-Antolaketari buruzko Legeko I Izenpuruko I Idazpuruan -1976.ko Apirilaren 9ko Eraberritutako Idazkera- Egitamu Berezien moeta bat dira, Lege horretan eta bera egiteratzeko Araudietan finkatutakoari eta Dekreto honetan berariz aipatutakoari atxikitzen zaizkiela. 4. Bereoneratzeko Egitamu Bereziak, Osoan Bereoneratzeko Eremu gisa aldarrikatua izateko zehaztapidetza bat hasiarazi deneko hirilurraren eremuetan Guztizko Egitamuen edo Ordezkatzeko Arauen sailkapen orokorraren zehaztapenak egiteratzeko hiri-antolaketaren tresna xehetu bat da, Apirilaren 6ko 1.346/1976 Errege-Dekretoz onartutako Lur- Jaurpidearen eta Hiri-Antolaketari buruzko Legearen Eraberritutako Idazkeraren 66.atalaren ondorioetarako kondaira edo artezko izate moduzko Egitamutzat hartuak izan behar dutelarik. 5. Egiteratzen dituzten Egitarnua edo Arauen saiIkapen orokorreko erabakien begirunez gainera, Bereoneratzeko Egitamu Bereziek beren zehaztapenen artean, Dekreto, honen hogeigarren ataleko lehenengo idaz-zatian ohartemandako Arduralaritzaren ekintza bereziko eratze-neurriak egitamutzeari bidea ematen diotenak eduki beharko dituzte 6. Bereoneratzeko Egitamu Berezirik ezin eratu, bideratu edo onartuko da, aurreko edo aldi bereko babesgarri izango zaien Guztizko Egitamuen edo Ordezkatzeko Arauen onarpena eduki gabe. 22. Atala.-Osoan, Bereoneratzeko Eremutzat aldarrikatzeko zehaztapidetzez hasiaraztea. 1. Hiri edo Pandare gune bat Osoan Bereoneratzeko Eremutzat aldarrikatua izateko zehaztapidetza hasiaraztea Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailaren Agindu baten bidez egingo da, bere agintepidez, Kondaira eta Arte-Multzotaz aldarrikatutako eremu baten mugarte barruan dauden lurretan Hezkuntza eta Kultura-Sailak eskatuta, edo doazkion Erakunde edo Tokiko Erakundeek eskatuta. 2. Hasiarazteko udal-eskea honako hauez osatuta egongo da, Eremuaren mugaketa batez ñabardurak eta zioak azaltzen dituen Txosten batez eta gizarte eta hirigintzari buruzko Azterlan batez. 3. Osoan Bereoneratzeko Eremutzat multzo baten aldarrikapen-zehaztapidetza hasteko Aginduak, eraskin gisa honako hauek eduki behar ditu: hastapenaren zioak eta ñabardurak azaltzen dituen Txosten bat, hasiera bateko mugaketa bat eta Eremuaren gizarte eta hirigintzari buruzko azterlan bat, eta halaber Bereoneratzeko Egitamu Bereziaren eratzeko, bideratzeko eta onartzeko epeak, eta hala badagokio, bera idazteko, Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailaren laguntzaren zenbaterainokoa. 4. Tokiko Erakundeek Bereoneratzeko Egitamu Bereziaren eratzeko eta bideratzeko epeetakoren bat ez betetzeak, Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailari, Tokiko Erakundeei horretarako jakinarazpen bat besterik egin gabe, bereganatzeko ahalmena ematen dio, Bereoneratzeko Egitamu Bereziaren eratzeko, bideratzeko eta onartzeko udal-agintepideetan, biderapen-egiteak dagoen egoeran irauten duela. 5. Udalek, Bereoneratzeko Egitamu Bereziak hasiera batetan onartzeko finkatu daiteken epea, bederatzi hilabetetakoa izango da eta behin behingorakoa hamabi hilabetekoa, bietan zehaztapidetza hasteko aginduaren argitaratzetik hasita. 6. Zehaztapidetza hasteko Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta doakienen Kondaira-Lurraldeko edo Lurraldeetakoetan argitaratuko da. 7. Aipatutako Aldizkariek, hasiarazteko Agindua argitaratu ondoren Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailak, bere agintepidez edo doakien Udalek eskatuta eta Hezkuntza eta Kultura-Saileko zerbitzuek aldezko erizpena eman ondoren, 19/1975 Legearen 18, 19 eta 21etik 23ra arteko ataletan (Apirilaren 9ko 1.346/1976 Dekretoz onartutako Eraberritutako Idazkera) aldarrikaturik edo babesturik izan gabe, oharteemandako zernolakoetakoren batetan dauden ondasun sailkagarriak badaezpadako moduan erasota utz ditzake. Erasopen hori Euskal Herriko eta doakien Kondaira Lurraldeko edo Lurraldeetako Agintaritzen Aldizkarietan argitaratua izaten denetik urte betera indargabetuko da eta nolanahi ere Bereoneratzeko Egitamu Bereziaren hasierako onarpenaren ondorioz. 3. Atala.-Bereoneratzeko Egitamu Bereziak eratzeko, bideratzeko eta onartzeko moduak 1. Multzo bat Osoan Hereoneratzeko Eremutzat aldarrikatzearen zehaztapidetza hasiarazia denean, doakien Tokiko Erakundeek eta Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailak, aurreko atalean esandako epeak ez betetzeagatik udalagintepideak bereganatzen dituenean, dagozkien Bereoneratzeko Egitamu Bereziak eratu ditzakete. 2. Bereoneratzeko Hirigintza-Elkarteek, doakien Erakundeak edo Tokiko Erakundeek baimena eman ondoren, eta aurreko idaz-zatian aipatutako biderapena osatu ondoren, Bereoneratzeko Egitamu Bereziak eratu ditzake, 19/1975 Legeko 41 eta 43 atalen -1976.ko Apirilaren 9ko Eraberritutako Idazkera- ondorietarako Egitamua idazten duen Eraentza Sailtzat jotzen direla. 3. Bereoneratzeko Egitamu Bereziak beren behin-betirako onarpenaren aurretik Hezkuntza eta Kultura-Sailaren arauzko erizpenpean jarriak izango dira. 4. Nolanahi eta Dekretoaren III Atalburuan adierazitako ondorietarako, Bereoneratzeko Egitamu Bereziak Lurralde -Antolaketa eta Garraio-Sailburuaren Aginduz onartuko dira behin betiko. 5. Bereoneratzeko Egitamu Bereziak bideratzeko eta onartzeko modua Barne Eraberritzeko Egitamu Berezietarako esandako arauei atxikiko zaie, atal honetan eta honen aurreko atalean ohartemandekoari darizkion xehapenez. 24. Atala.-Bereonesatzeko Egitamu Berezien xehatutako sailkapenaren zehaztapenak 1. Bereoneratzeko Egitamu Bereziek, besteren artean eta gutxienez, xehatutako sailkapenari dagozkion zehaztapen hauek edukiko dituzte: a) Osoan Bereoneratzeko Eremuaren eta ondorioz Egitamu Bereziarena, alorra osatzen duten lurren ingurumuga edo ingurumugak zehaztea. b) Toki iareetarako bertako eratze-modua osatzen duten parkeetarako eta herri lorategitarako toki iareen eta landareguneen taiuketa, beroietan baimena ematen zaien eraikintzak eta antolapidetzak araupetuz. c) Herriari zerbitzuak emateko dauden tegiz osatutako lehen-mailako gizarte-antolapidearen bertako eratze -modurako lurren mugaketa; zerbitzan moetak irakaskintza, kultura, erkidetza, laguntza, jolasketa, ikuskizunak, osasunketa, merkataritza, erlijioa, kirola, arduralaritza, eta antzeko helburuak dituzten beste batzuk izan daitezkela. d) Garraio eta elkartzepideen bertako eratze-moduaren taiuketa eta zernolakoak, bertan ibilgailuen eta oinezkoen bideak eta edozeinentzako aparkalekuak sartzen direla, eta bera osoki zehazteko beharrezko diren lerrokaketak eta sestrak, eta eratze-modu orokorrekin edo, hala gertatuz gero, hiriko beste taiuketekin egoki lotzeko beharrezkoak izan daitezkenak ere bai. e) Parke eta herri lorategitarako diren toki iareen eta landareguneen taiuketa, ibilgailuen eta oinezkoen bideak, halaber, aurreko idaz-zatian bertako eratze-moduetarako ohartemandako zehaztasun-mailaz ñnkatuta, eratze-modu orokorren izakera duten lehen mailazko gizarte-antolapiderako lurren mugak jartzea. f) Hori dagokionean, eraikintza-lerroa eta errepideen ertzetan hesien zernolakoak eta zernon finkatzea. g) Irabazte-xede duten luze-zabalen mugak jartzea, bertako eratze-modura edo eratze-modu orokoiretara bideratutakoetatik bereizkuntza baten gisa. h) Eremuko eraikintzazko banako guztien mugak jartzea eta bakarkatzea, eta osatzen duten lur-zatia eta eraikintza edo zehazkintzak zehazki adieraziz, nahiz orokorren nahiz bertakoen eratze-moduenak nahiz irabazte-xede dutenen luzezabalenak. i) Handiagotze, ordezkatze edo berritik egiteko eraikintzazko ekintza-bideak egitea uzten dituenetako eraikintzazko banakoetan, irudizko eta idatzizko taiuketa-agintarauaren bidez berarizko eta xehetutako arauketa, honako xehepen hauek zehazten dituela: eraikintza edo antolapenaren moeta, kokalekua, oin-kopurua, oin ezberdinen altura iareak, erlaiz lerroa, estalki moeta, eta haunditasunari, itxurari, fatxadaren eraketari eta eraikintzen azken ikutuei ea eraikintzazko banakoen zati iareei buruz zehaztea beharrezkotzat jo daiteken beste baldintza guztiak. j) Eremuko eraikintzazko banakoetan onartutako ereikintzazko ekintza-bideak edo lanak finkatzea, aurreko idaz zatian esandako xehapen mailaz irudizko eta idatzizko egitarauaren bitartez. k) Ordezkatze edo berritik egite-lanen adierazpena, Egitamuak Dekreto honen 6. atalean esandakoarekiko bereoneratzeko ekintza-bideen izate modua ematen dienena. l) Osoki edo zati batetan lutreratu beharrekoak izan daitezen eraikintzen adierazpena, aurreko ataletan ohartemandako eratze-modu orokorren edo bertakoen egiteratzea ahal-bideratzeko izan behar direnez gain, Egitamu Bereziaren xedeekin bateragarri ez direlako. m) Hala izanez gero, dauden eraikintzen adierazpena, bere zernolagoengatik eta kultura balioagatik lehen mailako gizarte-antolapideari atxikita gelditu behar direnak. n) Ekintza-bide hiritartzaileak, hirigintzaketako osagaien eta hiriaren horniduraren teknika-zernolakoak eta taiuketan zehaztuz Dekreto honen seigarren atalean esandakoarekiko bereoneratzeko ekintza-bideen izate modua Egitamuak ematen dienenak adieraziz, eta bere egiteratze-gastuen ekonomia-balioa ahalbideratzeko adina zermugatuta. o) Eraikintzazko banakoen erabilkerako egitaraua, Eremuko lurrei, hirigintzaketei eta eraikintzei uzten zaizkien berritik jartzearen erabilpenetarako xehetutako izendapenean datzana, eraikintzazko banakoetan bakarkatuz, eraikintzetan oin bakoitzaren erabilkerak berariz zehaztuz. p) Berritik jartzen direnen barruan ez daudenetako eraikintzazko banako bakoitzarentzat arauketa, Egitamu Berezia indarrean sartzea baino lehenagoko erabilkeren berarizko eraentzapide baten bitartez, atal honen ondorengo idazzatietan ohartemandakoaren arauera, eta hori, halaber, erabilketarako Egitarauaren zatia izango dela. q) Bereoneratze-Eremuaren Zilegi diren Lanen Zerrenda, lau mailetan sailkatuta, Dekreto honen berrogeita hirugarren ataleko bigarren idaz-zatiari atxikitzearen ondorioetarako. r) Lur-zatikatzearen Egitaraua, bertan dagoen lur-zatikaketa bere artan gorde beharrekoen eta aldatu daitezkeen eraikintzazko banakoak adieraziz, lur-zatien itxurari, neurriari eta beste zernolakoei buruzko baldintzak adieraziz. s) Eremuko lurrek, hirigintzaketek eta eraikintzek bete beharko dituzten segurantzako, osasungarritasuneko, eta apainketako Agintarauak. Eraikintza bakoitzagatik laburpen-fitxa bat egingo da, bere baitan gutxienez i), j), k), l), m), n), o), p), r), eta s) idaz -zatietako irudizko eta idatzizko zehaztapenak dituela. 2. Eraikintzazko banako bakoitzean zilegi diren eraikintzarako ekintza-bidearen edo ekintza-bideen finkapena I Atalburuko bigarren sailan zehaztutako ekintza-biderako moetetako bat edo batzuk hartuz egin beharko da, hala ere eraikintzazko-banakoaren berezko egitarauan, horietako bakoitzarentzat beharrezko direla uste daitezen berarizko baldintzak sartu ahal direla, eta ekintza-bide moeta bat egiteko ahalmena beste batekin batera egiteari baldintzatuz ere bai, edo eraikintza eta berarekin eraikintzazko banakoa osatzen duten eraikintza gabeko lurren erabilkera batetara edo erabilkera zehatz batzutara lotzeari. 3. Eraikintzazko banako bakoitzean zilegi diren ekintza -bideen finkapenaren kaltetan izan gabe, Apirilaren 9ko 1.346/1975 Dekretoz onartutako 19/1975 Legearen Eraberritutako Idazkeraren hirurogeita seigarren atalean egokitzeko lantzat zehaztutako lanak egin beharra dela eta beharrezkoak izan daitezen bereoneratzeko ekintza-bide batzuk egin beharra Bereoneratzeko Egitamu Hereziak ezar ditzaken, halaber aipatutako Idazkerako 181. eta 182. ataletan ohartemandakoak ere. Bai eta 18, 19, 20, 21, 22, 23 eta 24. ataletan dagoen beste edozein erabaki ere ezar dezakete. 4. Eraikintzazko banako baten taiuketaren egitaraua, horrelakotzat atal honen lehenengo idaz-zatiko i) lerroaldian dauden zehaztasunak jotzen direla, zilegitzat jotzen diren eraikintzarako ekintza-bideetako bakoitzarentzat ezberdina izan daiteke, bakoitzarentzat banakatua izanez, eta hirigintza-parametro orokorretan oinarritzen diren eraikintzen hirigunetarako guztizko egitarauak onartzen ez direla. 5. Bereoneratzeko Egitamu Berezi baten onespena baino lehenagotik finkatutako erabilketa eta ekintzak, eta bere sailkapenez ezarketa berriko onartutako erabilketa gisakoen artean finkatuta ez daudenak, arauketatik kanpoko erabilketen gisa sailkatuak izango dira edo, beste kasuetan, zilegitutako erabilketa gisa. 6. Finkatutako erabilketa edo ekintza bat arauketatik kanpokotzat sailkatua izateak, bere eraikintza eta antolapenak, erabilketa eta ekintza dirauen artean, indarrean dagoen LurJaurpidearen eta Hiri-Antolaketari buruzko Legearen, 1976.eko Apirilaren 9ko eraberritutako Idazkera, hirurogeigarren atalean ohartemandako mugapen eta baldintzei atxikirik gelditzea ekarriko du. 7. Erabilketa bat edo ekintza bat zilegitutzat sailkatua izateak bere eraikintzen eta antolapenetan egin ahal diren erai kintzazko ekintza-bideak araupetzea ekarriko du, erabilketak, hala behar izanez gero, epe jakin batetan kentzeari baldintzapetuz, zeraren kaltetan izan gabe: zuzentzeko bideen neurriei atxikitzea eskatzeko ahalmenaren eta hirigintza-egitamuketak horretarako finkatzen dituen alorretatik kanpo dauden indutriazko tegientzat tokien egoteari buruzko udal zergaren arauketan finkatutako gehigarriei atxikitzea eskatzeko ahalmenarena. 8. Eraikintza banakotzat zera ulertzen da, eraikintza batek edo batzuk osatutako multzoak eta horiekin errolderatzeko batasun bat osatzen dutela eta, interesgarri den izate -moduzko batasun bat osatzen dutenez gero, ezin dira bakarka besterendu, eta batasun hori, eraikintza edo eraikintzak botatzen ez diren arte, gorde egin behar dela. 9. Bertako eratze-moduak dira, lur-eremuak, hirigintzarako osagaiak, etxeak, antolapenak eta beste eraikintzak, herriarenak izan eta herriaren erabilpen edo zerbitzurako direnak, horrelakotzat Bereoneratzeko Egitamu Bereziak zehaztuak herritarren elkarrekiko ezkakizunei erantzun ahal diezazkieten edo herri-zerbitzuak ematea ahalbideratu ditzaten, beti ere eskakizun eta zerbitzu horiek Osoan Bereoneratzeko Eremuaren barruko lurretako herritarrei bakárrik dagokienetan. 10. Atal honen lehenengo idaz-zatiko a), b), c), d), e), f), g), h), i), j), k), I), m), n), r) eta s) lerroaldiak zehazten dituzten Egitamu Bereziaren irudizko agiriak, 1:500 neurri-heinean eta 1:250-ean nahiago, eginak izango dira. 11. 19/1975 Legeko 25. atalean, Apirilaren 9ko 1.346/1976 Dekretoz onartutako Eraberritutako Idazkera, zehaztutako zerrenda, bilduma honek osatuko du; behar bezala taiututako banako bakoitzaren fitxenak eta zilegitzat jotako eraikintza edo hirigintzarako ekintza-bideen bitartez eraikitako edo hiritartutako, halaber, hala izanez gero, birreraikitzea, osagarriren bat ezartzen dietenen hirigintzaren osogarrien fitxenak. 12. Aurreko idaz-zatian ohartemandako babestu beharrekoak direnen osagarrien zerrendak Bereoneratzeko Egitamu Bereziaren osagai gisa egin, bideratu eta onartuko dira. 25. Atala.-Eraentzarako eta Ekonomia eta Dirubideketaren Ikerketarako erabakiak 1. Egitamu Hereziek, besteren artean Ekonomia eta Dirubideketaren ikerketari eta egiteratzearen eraentzari dagozkien erabaki hauek edukiko dituzte. a) Lur-eremuei, ekintzazko banakoei eta, hala behar izanez gero, banandutako ekintzei, horiek nola nahi ere etenkako lur-zatiez osaturik egon daitezkela, mugak jartzea. b) Lur-eremu bakoitzari eta ekintzazko banako bakoitzari atxikigarri zaion ekintza-sistema, hala badagokio, finkatzea. c) Hala badagokio hirigintzaketaren segurantza, osasun garritasuna eta apaindurako bidezko baldintzak iraunarauzteko eta bermatzeko betebeharrak Arduralaritzaren eta norbanakoen artean banandu. d) Hiritartetzeko ekintzen ekonomiazko balio-neurketa, bereoneratzeko ekintza-bide gisa zermugatuak izan direnen kostuaren banakaketa eginez, lur-eremu, ekintzazko banako eta banatutako ekintza bakoitzari dagozkien kostuak izendatu. e) Bereoneratzeko ekintza-bide gisa zermugatu daitezken erakintzazko ekintzen ekonomiazko balio-neurketa, aurreko lerroaldian ohartemandako izendapenez. f) Lur-eremu bakoitzaren eta ekintzarako banako bakoitzaren eraikigarri diren metro kuadrozko batez besteko erabilgarritasuna zermugatzea. g) Jabeen betebeharrak finkatzea indarrean dagoen Lurraren jaurpide eta Hiri-antolaketa Legearen eraberritutako Idazkeraren 83. ataleko hirugarren idaz-zatiko 1. eta 2. lerroaldietan ohartemandakoaren esanera eta zilegitzat jotako eraikintzazko ekintza-bideei begiratuta. h) Herri-arduralaritzaren eraentza-sail ezberdinen hitzarmenak zermugatzea, eratze-modu orrokorentzat eta bertako eratze-moduentzat lurra eskuratzeko dirubideketarako, herritarrek batean dituzten lehen mailako horniduretarako eta hiritartzeko ekintza-bideak egiteko bideratuak diren eraikintzak lortzeko eta, hala badagokio, bereoneratzeko. i) Lurraren hirigintzazko balioa zermugatzea, eta hala behar izanez gero eraikintzena, zerga moeta guztien ondorioetarako Lurraren-Jaurpide eta Hiri-Antolaketa Legearen eraberritutako Idazkeraren 59. atalean ohartemandakoaren esanera, Egitamu Bereziak ezarritako baliaketa eta mugak kontutan izanik. j ) Kontutan hartu beharreko irizpideak berarizko Zergak ezartzeko eta dagozkien udal-egitarauen idazpenerako Oinarri-arauetarako. k) Udal-Egitaraua egiteko Oinarri-arauak, lanetarako baimenagatikako zerga-taulari buruz, eta etxeetako bereoneratzeko ekintza-bideen gizarte edo herriaren zuduzotasunari begiranata Tokian egoteari buruzko zerga-ordainkizunari beherapenak atxikitzeko irizpideak. 2. Eraikintza banako ezberdinen baliatzeko Egitarauaren zermugapena, bertan zilegitzat jotzen diren ekintza-bideak kontutan hartuz egingo da, eta horretarako Dekreto honen hamabi eta hamahirugarren ataletan finkatutako irizpideei atxikiz. 3. Eratze-modu orokorrak, halaber bertako eratze-moduak, indarrean dagoen Lurraren-Jaurpide eta Hiriantolaketa-Legearen eraberritutako Idazkeraren 83. atalaren eragitez lur-eremuan edo ekintza-banakoan dauden jabeek dohain utzi edo eginak izan beharrak ez daitezenak, hirilurreko banandutako ekintza gisakotzat zermugatuko dira eta bere egiterapenerako, jabego-kentzearen modua erabiliko da. 4. Lur-eremutik, ekintza-banakotik edo babestutako bereoneratzeko ekintza-bidearen izate-modua ez duten bakandutako ekintzazko banakotik kanpoko eraikintzazko ekintza-bideei ezarri ahal izango zaie bereziki on egiten dizkieten bakandutako ekintzen egiteratze-gostuari dagozkion berarizko zerga-ordainkizun bat. Ordainkizuna, lanak egiteko baimena emateko unean ezarri ahal izango zaio eta aurreko lerroaldian aipatutako 83. atalean finkatutako betebeharretan egon daitezen banandutako ekintzen zatieri ergokitu beharko zaio. 5. Lurraren balio neurketa eta, hala dagokienean, atal horren lehen idaz-zatiko i) zermugapenean ohartemandako eraikintzena, hirilurrei buruzko udal-zergen ondoriorako, tokian egotea eta lurren balioaren gehitzea kontutan hartuko da eta Lurraren Jaurpide eta Hiriantolaketa-Legearen Eraberritutako Idazkeraren II Idazpuruko IV Izenpuruan zehaztutako zerga-balioen eta hirigintza-balioen arteko beharrezko elkar egokitzearen ondorioetarako, Arduralaritzaren gaitasundun Eraentza-Sailei bidali beharko zaie. 6. Eusko Jaurlaritzak, Berarizko Egitamua egiteratzeko beharrezko izan daitezen diruezarketetarako hitzarmenak beretzakotzea, nolanahi ere, Eusko Legebiltzarrak onartutako Autonomia-Elkartearen Diruegitamu Nagusien diruegitamu -sailen edukiak dioen arauera ulertuko da. 7. Hirigintza-lanen ekonomia-haztaketa, Zati-Egitamuarentzako Antolaketa-Araudiko 35. Atalean lanen eta zerbitzuen ezarketa-haztapenerako jarri denaren arauera egingo da. 26. Atala.- Ihardutxe-Egitarauaren xehaztapenak 1. Ihardutze-Egitarauak, Eraentzaren eta Ekonomia -Dirubidetzarekiko Azterlanaren zehaztapenak kontutan izanik, udal-diruezarketak alde batetik eta Eusko Jaurlaritzarenak eta bestelako herri-arduralaritzarenak besterik, elkarri egokitzea du xede, eta bai norbanakoek egin behar ditzatenak ere, eta antolaketa egiteratzeko epeak eta lehentasunak ezartzea, eraikintza nahiz hirigintza-lanak ere sartzen direla. 2. Horretarako, lau urteko bi epetan, banakako ekintzak egiteratzeko lehentasun-hurrenkera jarriko da, Arduralaritzazko Ihardutze-Sail bereziek dirubide-hitzarmenak bete beharko dituzteneko epeak adieraziz. 3. Halaber, argipide gisa, bi lau-urtekoetako urte bakoitzean 3 eta 4 mailak lortu arte, birgaitu beharreko etxebizitza -kopurua finkatuko da, bere gostearen haztapena bere baitan duela. 4. Ekintza-eremu edo ekintza-banako bakoitzarentzat, ondorengo zehaztapen hauek zehaztatuko dira Egitarauean: a) Beharrezko diren Hirigintza-Egitasmoak egiteko epea. b) Jabego-Kentze, Birzatikatze edo Ordezkatze -Egitasmoak egiteko epea. c) Hirigintza-lanen egiterapenerako Aldiak, bakoitzari dagozkionak adieraziz eta bai, jar daitezen epeen hasiera -egunetik hasita, horien iraupena ere. d) Toki-erapidetzentzako eutsitako lurrak zerbitzuan jartzea. 5. Bereoneratzezko Egitamu Bereziaren egiterapenaren dirubideketetan hartutako hitzarmenak, beroiek berariz beretzakotu izan ondoren baino ez dute behin-betikotasunik eta behartze-indarrik ere izango emandako erizpenetan edo Eusko Jaurlaritzak hartutako behin-betiko onarpen -erabakian, aurreko Ataleko seigarren idaz-zatian jarritakoaren kaltetan gabe. 6. Ondorengo hauetarako epeak ere izango ditu Ihardutze-Egitarauak bere baitan: lan-baimenagatikako sarien Udal-Agintarauak birrikuskatzekoa, berarizko arielak erabiltzeko eta orubeekiko eta, lurren balioaren gehitzearekiko zergen zergakizun-oinarriak birraztertzeko xedez, Udal -Agintarauak gertatzekoa, eta bai Berarizko Egitamuak zehazten duen lurraren hirigintza-ustiaketaren balioaren eta Hiri- lurrarekiko Lurralde-zergan eragietarako eman dakiokeen balioaren finkatzeari eta baldintzari buruzko Udal -Zergarekiko Agintarauan egokitzekoa ere. 27. Atala.-Bereoneratzezko Egitamu Berezien Agiripaperak 1. Ondorengo hauek dira Bereoneratzezko Egitamu Berezia osatuko duten agiripaperak: a) Hirigintza-argipidetza hartzen duen gizarte-hirigintzarekiko azterlana. b) Azalpen-Bidezkotasunarekiko Txostena. c) Hirigintza-Araupidea, gutxienez honako hauek hartzen dituela: - Antolaketa launirudiak. - Berarizko eraikintzazko banakoen taiuketa, baliapen eta zatiketa-agintarauak. - Segurantza, osasun eta apaindura-agintarauak. d) Ekonomia-Dirubideketarekiko Azterlana. e) Ihardutze-Egitaraua. f) Babespeko ogasunen Erroldea. 2. Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailaren Aginduz osabideratuko da aurreko idaz-zatian esandako agiripaperen edukia. 28. Atala.-Osatutako Bereaneratxezko Alorra deneko Aldarrikapena 1. Multzo bat Osatutako Bereoneratzezko Alortzat aldarrikatzeko, jarraiango baldintza hauek bete beharko dira: a) Dagokion Bereoneratzezko Egitamu Bereziaren behin-betiko onarpena eta, nolanahi ere, 24. Ataleko hirugatren idaz-zatian aipatzen den behin-betiko onarpena, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta doakion Kondaira -Lurraldekoan edo Lurraldekoetan argitaratzea. b) Bereoneratzezko Egitamu Bereziak eragindako Toki-Erakundeek horretarako sortarazitako Hirigintza-Baltzu bat eratzea. c) Orubeekiko Udal-zerga, Udalak ezarrita egotea, eta, hasteko A ginduan horrela ezarri dadinean, udaleko orube-erroldeaz arduratzea; biak, Osatutako Bereoneratzezko Alorrean sartzen diren orubeei egokitzen zaizkiela. 2. Salbuezpenez, Bereoneratzezko Egitamu Bereziak berak horrela zehaz dezanean, eta Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailaren onarpen-erabakian horrela berariz onar dadinean, Multzo bat Osatutako Bereoneratzezko Alortzat aldarrikatzeko, ez da Hirigintza-Baltzu bat eratzea beharrezko baldintza izango. 3. Aurrean jarritako baldintzak bete ondoren, Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sail honen Agindu batez, Multzo hori Osatutako Alortzat aldarrikatzeari ekin ahal izango zaio. 29. Atala.-Bereoneratzezko Hirigintza-Baltzuak 1. Bereoneratzezko Egitamu Berezien zehaztapenak egiteratzeko, Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko Toki-Arduralaritzak Bereoneratzezko Hirigintza-Baltzuak sortarazi ahal izango ditu. 2. Bereoneratzezko Egitamu Berezien zehaztapenak hobeto egiteratzeko, Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko arduralaritzak, Kondaira-Lurraldeetako Forukoak eta Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko Erakundekoak Tokikoarekin batean, Bereoneratzezko Hirigintza-Baltzuak sortarazi ahal izango dituzte. 3. Bereoneratzezko Hirigintza-Baltzuak Herri-Baltzutzat joko dira, Hirigintza-Baltzuak sortarazteari buruzko 2ko 1169/1978 Errege-Dekretoan eta horri datxezkion gainontze ko legezko manuetan ohartemandakoa egoki zaiela, eta Lurraren Jaurpide eta Hiri-Antolaketari buruzko Legeari dagozkionetarako, Apirilaren 9ko 1.346/1976 Errege-Dekretoz onartutako Eraberritutako Idazkera, Berarizko Hirigintza-Erakunde gisakotzat jotzen direla. 4. Bereoneratzezko Hirigintza-Baltzuak beti izango dira Akziokako Baltzu eta eskribau-agirian sendetsita eta Merkataritza-Erroldean erasota egon beharko dute. 5. Herri-Arduralaritzek, beroien eta Bereoneratzezko Hirigintza-Baltzuko bazkideen gaitasun-eremuaren barruan, hauei, aurrez horretarako lehiaketarik egin gabe, Bereoneratzezko Egitamu Berezia egiteratzeko eraentza osorako edo horren zati batetarako arduralaritza-baimena eman ahal izango die. 6. Arduralaritza-baimena emateak, jabego-kentzearen eskubidedun izatea eta egiteratzearen gauzazko egiterapenerako Arduralaritzarenak diren argipideen ordezkotza hartu beharra berarekin ekarriko ditu. 7. Bereoneratzezko Hirigintza-Baltzuek, jarraiango helburu hauetarikoren bat edo batzuk izango dituzte baltzu-xede: a) Gizarte-Hirigintzarekiko azterlanak gertatu eta horien zaingoa egitea. b) Hirigintza-Egitasmoak eta Egitamuak egitea, xahupenen eta irabazien banaketarekikoak eta bai, indarrean dagoen hirigintza-legeen arauera, bere bideak egiteko eta onartua izan dadin, egokitu dakiokeen eskubidea ere, horietan sartuz. c) Ezein moetatako Bereoneratzezko Egitasmoak idaztea. d) Bereoneratzezko ekintzeekiko lanak egiteratzea, eta bai Bereoneratzezko Egitamu Berezien egiterapena berarekin dakarren ezein moeiatako lanena ere. e) Bereoneratzezko Egitamu Berezien zehaztapenak egitera daitezeneko xedez, Lurraren egitaraugintzan eta gertakuntza suztatzea. f) Eskubidehun ez denean, jabego-kentzearekiko zehaztapidetzaren idazte eta eraentza-lanetan laguntza ematea. g) Bereoneratzezko Egitamu Berezien egiterapenaren ondorioz gerta daitezen ezein moetatako ogasun, lan eta zerbitzuen eraentza, ustiaketa eta iraunarazpena egitea, eta bai Osatutako Bereoneratzezko Alorretan sartutako beste horiena ere. h) Bere agintepideak egiteratzeko xedez, Baltzuak berak edo Arduralaritzak behar dezan teknika edo lege-alorreko beste ezein agiri gertatzea. i) Aurrean esandakoei artez edo zeharka datxekiekeen beste ezein xede. 8. Baltzu-xedea egiteratu ahal izateko, Hirigintza-Baltzuek honako hauek egin ahal izango dituzte: herri-legeak baiesten dituen ogasun mugikor edo mugiezinekoei buruzko eskubide moeta guztiak eskuratzea, jabego-aldatzea, sortaraztea, aldatzea eta ezabatzea, eta bere xedearekin zerikusia duten beste ezein ihardupide ere, Osatutako Bereoneratzezko Alorraren birgaiketa, hirigintzaketa, eraikintza eta ustiaketa hobeak lortzeko xedez. 9. Eragindako Toki-Erakundeak edo Erakundeek, Bereoneratzezko Hirigintza-Baltzuan izan dezaten partzuer-zatia ez da inola ere baltzu-domuaren ehuneko berrogeita hamaikatik beherakoa izango. 10. Bereoneratzezko Hirigintza-Baltzuek, Osatutako Bereoneratzezko Alor bat baino gehiagotan egin ahal izango dute bere baltzu-xedea, horiek udaI-mugarte batetan nahiz batzutan egon daitezkeela. 30. Atala.-Bereoneratzezko Hirigintza-Baltzuen egitekoak Aurreko Atalean jarritakoari jario ahal darizkionaz gainera, bere xedeak hobeto bete ahal izateko, jarraiango egiteko hauek, besteren artean, dagozkio Bereoneratzezko Hirigintza-Baltzuari: 1. Bereoneratzezko herri-ekintzei dagozkienetan: a) Funtsezko gizarte-antolapidea gehitu eta hobetzeko, diruezarketa-egitamu bereziak gertatu eta hirigintza-lanak egitea. b) Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzarekin, Foru-Diputazioekin eta Autonomia-Elkarteko beste ezein Herri-Erakundeekin lankidetza-ituneak egitea. c) Herri-Erakundeen baliapideak eta lanak elkarkidetu eta bideratzea. 2. Norbanakoen ekintzei buruzko lanei dagozkienetan: a) Dirubide urriak dituzten eta etxebizitzez baliatzen direnekin ituneak egitea, aipaturiko etxebizitza horiekiko Bereoneratzezko lanak egiteratzeko Baltzuari esku ematen zaiola. Nolanahi ere, bereoneratu beharreko etxebizitzaren baliatzaileari, itune horretan elkar hartutako ekonomia-baldintzak Dekreto honetan jarriatakoak baino hobeak gertatuko zaizkio. b) Dekreto honen hogeita hamabostgarren Ataleko laugarren idaz-zatian jartzen denetarako, Euskal Herriko Autonomia-Elkartearen eta Dirubide-Erakundeen artean egin daitezkeen Ituneetan eskuhartzea. c) Bereoneratze-ekintzetarako norbanako-arioari laguntzazko egitamuak gertatzea. d) Bereoneratze-lanetarako dirulaguntzazko eske-idazkiak jaso eta horien egiterapena egitea, gero, dagokion ihardutze-sailari bidali ahal izateko. e) Norbanakoen ekintzen zaingo, suztapen, eraentza, aholkapen, adierazpen eta antolakideketa. f) Bereoneratze-lanek dirauten artean, horien eraginpekoentzako bizitokiak behin-behingoz emateko egitamuak egitea. 31. Atala.-Bereoneratze Hirigintza-Baltzuen Eskuarteak Jarraiango hauek dira Bereoneratze Hirigintza-Baltzuen diruegitamu-baltzak a) Udalen diruegitamuen pentzutango diru-eskuarteak. b) Eusko Jaurlaritzaren, Foru-Diputazioen eta beste Hern-Erakundeen laguntzak eta diru-laguntzak. c) Hala gertatuz gero, baltzu-ekintzak sortaraz ditzan eskuarteak.III ATALBURUA OSATUTAKO BEREONERATZEZKO ALORTZAT ALDARRIKATUTAKO MULTZOETAN, BEREONERATZE -EKINTZEN EKINTZA-BIDEEZ, BALDINTZEZ, DIRUBIDEKETAZ, JAURPIDEAZ ETA BIDERAPENAZ Lehenengo Saila.-Osatutako Bereoneratzezko Alotzat aldarrikatutako multzoetango ekint:a-bideei eta etxebizitzarako etxeek bete beharreko baldintzei buruz 32. Atala.-Babespeko bereoneratzeko ekintzetango ekintza-bideak 1. Osatutako Bereoneratzezko Alortzat aldarrikatutako Multzoetango babespeko bereoneraketarekiko ekintzek, jarraing ekintza-bide hauek eraman ahal izango dituzte bere baitan: a) Batez ere etxebizitzarako izan daitezen etxeen erikintza, ederdura eta erabilgaitasun-alderdiak egokitzeko beharrezko izan daitezen eraikintzazko ekintza-bideak egitea; bereoneratzezko lanak burutu ondoren, horren luzezabal baliagarriaren % 70etik gorakoa etxebizitzarako erabili dezatenak ulertuko direla etxebizitzakotzat. b) Hirigintza egokitzeko eta etxerik gabeko lurren bukaerarako ekintza-bideak egitea, betiere, lurrok, batez ere etxebizitzarako eraikintza izan dezateneko eraikintza-banako bat osatu eta horrek 4. mailak agintzen duena bete edo eraiki beharreko eraikintza-ekintzekin batera maila hori lor dadinaren baldintzapean. c) Batez ere Etxebizitzarako izan daitezen etxeak ordezkatzeko eraikintzazko ekintza-bideak egitea, Dekreto horren berrogeita batgarren Ataleko lehen lerroaldian jarritako baldintzak bete eta Berarizko Egitamuak bereoneratzezko ekintza-bidetzat jo dezanaren baldintzapean. d) Bereoneratzezko Egitamu Bereziak horrela zehaztutako bateango lehen tresneriak gordetzeko, eraikintzen ederdura, erabilgaitasun eta eraikintza-alderdiak egokitzeko beharrezko izan daitezen eraikintzazko Ekintza-bideak egitea, eta bai hirigintza egokitzezkoak eta etxerik gabeko lurren bukaera-lanak egitezkoak ere, lurrok eraikintza-banako bat osa dezatenean. e) Hirigintza-osakaiak eta, hala badagokio, hirigintza -tresneriak iraunarazi, berriztatu, eraberritu edo haundiagotu ahal izateko beharrezko izan daitezen hirigintzazko ekintzabideak egitea, betiere Bereoneratzezko Egitamu Berezien araupideetan horrela sartuta izan daitezenaren baldintzapean. f) Eraikintza eta hirigintza berrietarako ekintza-bideak egitea, betiere, Dekreto honetako seigarren Ataleko bigarren lerroaldian jarritakoa bete dadinaren baldintzapean. g) Eraikintzak edo hirigintzaketak erabat edo zati batetan erraustean dautzan eraikintzazko eta hirigintzazko ekintza -bideak egitea, Dekreto honetako seigarren Ataleko hirugarren lerroaldiak aipatzen duten xedeetara bideratu eta horretan jartzen diren baldintzak betetzen baldin badira. 2. Osatutako Bereoneratzezko Alortzat aldarrikatutako Multzoetan, bereoneratzezko ekintza bat babespekotzat jo ahal izan dadin, Hereoneratzezko Egitamu Bereziaren araupideek ekintza-bide horiek egitea utz dezateneko baldintza betetzea noraezekoa izango da. 33. Atala.-Etxeek bete beharko dituzten baldintzak 1. Batez ere, etxebizitzarako diren Etxeetan eta gainontzeko Eraikintzazko banakoango bereoneratzezko ekintzak, jatraiango baldintzak bete daitezenean baino ez dira Dekreto honetan jarritako eskubideen gai izango: a) Ekintza bertan egingo deneko etxeak, hogei urtetatik gorako aintzinatasuna izan dezala. b) Etxeak, eginkizun diren lanei dagokien mailaren aurrekoen araupideak bete ditzala edo egiterapen-egitasmoan sar daitezen bestelako ekintza-bideez, hori berma dadila. c) Etxeak, ekintzak egin ondoren, etxebizitzarako luzezal baliagarria, gutxienez eraikintzaren guztizko luzezabal baliagarriaren % 70etik gorakoa izan dadila. d) Etxebizitzek, egindako ekintzen ondorioz, 3. Maila lor dezatela. 2. Batez ere, etxebizitzarako ez diren etxeetan, bereoneratzezko ekintzak Dekreto honetan jarritako eskubideen gai ahal izango dira, aurreko lerroaldietako a), b) eta d) baldintzak bete datezenean. Bigarren Saila: Dirubideketaz 34. Atala.-Bereoneratzezko Egitamu Bereziak idatzi ahal izateko laguntza 1. Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailak eta Udalek eska ditzatenean, Rereoneratzezko Egitamu Berezien idazte-lanen gosterako dirulaguntzak emango ditu, sari-taula ofizialen arauera, hotren zenbatekoa ez dela bere balioaren % 30etik beherakoa ez eta % 90etik gorakoa izango. 2. Idazte-lanerako laguntza, Osatutako Bereoneratzezko Alortzat aldarrikatutakoren hastero Aginduan finkatuko da, gizarte-hirigintzazko azterlana egiteratzeko aurrez eman daitezkeen laguntzen kaltetan gabe. 35. Atala.-Batez ere, etxebizitzarako diren etxeetan egin daitezen Bereoneratuzko ekintzetarako emandako laguntzak 1. Batez ere, etxebizitzarako diren etxeetango etxebizitzakBereoneratzezko ekintzen jabeek, jarraiango laguntza hauek ahal izango dituzte: a) Dekreto honetako berrogeita bigarren Atalean zehaztutako babesaren gai diren diruegitamuaren arauera, Euskal Herriko Autonomia-Elkarteak emandako diru-mailegua, lanen azken egiaztapen-agiria egin dadineko egunetik hasi eta hamar urteko epean, dirulaguntza bailitzan bilakatu ahal izango dela. Guzti hori, epe horrek dirauen artean, inorendu ez eta etxebizitzarako erabiltze jaurpideak dioena bete dadinaren. baldintzapean. Aurreko letroaldian zehaztutakoa ez betetzea gertatuz gero, emandako diru-mailegua Euskal Herriko Autonomia- Elkarteari bitreskuratuko zaio, Banco de Españak jarritako diru-sariak oinarri hartuz eta diru-mailegua zor egin zedineko egunetik hasita. Diru-mailegu hori, Etxebizitza-Artezkariak, Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren alde bermatu egingo du bigarren edo lehenengo bahituraz, Dirubide-Erakunderen batek emandako diru-maileguaren arauera. b) Euskal Herriko Dirubide-Erakundeek emandako maileguaren diru-sarietarako laguntza bat. Dirubide -zernolakoak, eta bai dirulaguntzen zenbateko ere, Dagokion Sailaren Aginduz zehaztuko dira. 2. Etxebizitzak bereoneratzeko ekintzetarako izan daitezen aurreko lerroaldian esandako laguntzak, etxearekin eraikintza-banako bat osa dezaten etxerik gabeko lurretara hedatzen dira. 3. Batez ere, etxebizitzarako diren etxeetango etxalekuen bereoneratzezko ekintzak egiten dituzten jabeek, Atal honetako lehen lerroaldian araupetutako laguntzen gozamena izango dute. Eusko Jaurlaritzak emango duen diru-mailegua, Bereoneratzezko Egitamu Berezian dagoen Lehentasun Zuduko Babespeko Ekintza eta Garazpideen Errolde barruan ihardunean ari edo ihardukizun izan daitezen ekintzek edo garazpenek izan dezaten andanaren arauera. 4. Atal honetan araupetutako diru-laguntzak eman ahal izateko, Eusko Jaurlaritzak Euskal Herriko Dirubide -Erakundeekingo hitzarmenak egingo ditu.Atal honetan jarritako laguntzen osagarrizkoak eman ditzaten Bereoneratzezko Hirigintza-Bazkunek, hitzarmen horietan eskuhartu ahal izango dute, eman daitezen bereoneratzearekiko laguntza eta mailegu horiek DirubideErakundeen bitartez bidera daitezenko xedez. Mailegu horiek eskusari gisakoak ahal izango dira bahitura-legeetan ohartemandako baldintzapean eta ondorioekin. 5. Mailegu eta laguntzen guztizko zenbatekoa ez da Dekreto honetako berrogeita bigarren Atalean finkatutako eta dagokioñ babesgarri den diruegitamukoa baino goragokoa izango. 36. Atala.-Batez ere, etxebizitzarako ez diren etxeetango bereoneratzezko ekintzetarako emandako laguntzak Berariz, batez ere etxebizitzarako es diren etxeen bereoneratzezko ekintzak egiten dituzten jabeek, aurreko Atalean jarritako laguntzak eskuratu ahal izango dituzte, horien zehaztapena eta zenbatekoa, Bereoneratzezko HirigintzaBazkunaren eta Eusko Jaurlaritzaren artean egindako hitzarmen berezi baten bidez eta aginduz egingo da. 37. Atala.-Funtxeko gizarte-antolapideak eskuratzera bideratutako beroneratzezko ekintzetarako eman daitezen laguntzak. 1. Funtzeko gizarte-antolapideak eskuratzeko bereoneratzezko ekintzak, eraikintza-banakoak eustea bertan sartuz, Dekreto honetako bosgarren Atalean araupetutakoari darizkion eskubideez baliatu ahal izango dira. 2. Eusko Jaurlaritzak emandako mailegu eta dirulaguntzak, Sail bakoitzak eta bere agintepide-eremuaren barruan Bereoneratze-xederako eman ditzaten diruegitamu-sailetatik kendu ahal izango dira. 3. Eusko Jaurlaritzako Sail batek, Osatutako Bereoneratzezko Alor batetan kokatu beharreko herri-zerbitzu bat, bere agintepide berezien berenezkoa dela, sortarazi beharra izan dezanean, horretarako éta, ahal dela, Dekreto honetako hogeita laugarren Ataleko lehen lerroaldiko m) idaz-zatian ohartemandako eraikintzaren bat erostea eta bereoneratzea egokitzatjo beharko du. Eraikintza horietaz ez baliatzeak, ondorengo hauek izan beharko ditu arrazoipide: horietan kokatzeko Bereoneratzezko Egitamu Bereziko araupideen debekua, horien egokitze-eza nabarmena edo beste behar bezalako ararzoipidezko zioren bat. 38. Atala.-Bereoneratzerako diren hirigintzazko Ekintza-bideetarako laguntzak 1. Bereoneratzerako diren hirigintzazko ekintza-bideek, hala badagokio, horretarako beharrezko den lurraren erosketa horietan sartzen dela, Dekreto honetako bosgarren Atalean araupetutako eskubideei heldu ahal izango diete. Bereoneratzezko Egitamu Hereziko araupideek Alorjabeei horren gostea hirigintza-eginbehartzat izendatzen ez dadinean. 2. Eusko Jaurlaritzak emandako mailegu eta dirulaguntzak, Sail bereziek, bakoitzaren aginte-eremuaren barruan, bereoneratze-lanetarako izenda ditzaten diruegitamusailetatik jaso ahal izango dira. 3. Eusko Jaurlaritzak langabeziaren aurkako ekintza-lanetarako ematen dituen diruen pentzutan laguntza jasotzeko, bereoneratzezko hirigintza-ekintzapideak izango dute lehentasuna. 39. Atala.-Etxebizitzak eta eraikintzak erosteko eta ondoren bereoneratzeko dirulaguntzak 1. Ekintza-eragileek, ondoren bereoneratzeko etxebizitzak erostea, Dekreto honen bosgarren Atalean araupetutako onurabideetan sartu ahal izango da. Etxebizitzak bereoneratze-erostearen babesa, etxebizitzak erosteko prezioa indarrean dagoen zenbateko-neurriaren % 70aren eta metro kuadro baliagarrien zenbatekoaren arteko biderketa eginda atera dadin zenbatekotik gorakoa izan ez dadinaren, etxe bakoitzagatik metro kuadro baliagarriz gehienera 90 izan ditzaketela, eta bereoneratze-lanak egiteratzeko gutxienezko diruegitamuak zenbateko-neurriaren % 35aren balioa lor dezanaren baldintzapean geldituko da. Erositako etxebizitzak bereoneratzeko onurabideak, sail honetan araupetutakoak izango dira. 2. Ondoren bereonenatzeko etxebizitzak, Bereoneratzeko Hirigintza-Baltzuek eta beste Herri-Erakundeek erostea, Dekreto honen bosgarren Atalean araupetutako onurabideetan sartu ahal izango da. 40. Atala.-Bereoneratutako etxebizitzak suztatu eta saltzeko dirulaguntzak 1. Osoan Bereoneratzeko Eremu-barruan, ondoren saltLeko etxebizitzak bereonera ditzaten suztatzaileek, Dirubideketa-Elkarteek eman ditzatenjesapen-korrituen dirulaguntzak lortu ahal izango dituzte. 2. Jesapen horiek lortzea, honako eskakizun hauek betetzearen baldintzapean egongo da: - Etxebizitza bakoitzagatikako bereoneratzeko gutxienezko diruegitamua zenbateko-neurriaren % 50aren eta etxebizitzaren metro kuadro baliagarrien arteko biderketa eginda atera dadinetik gorakoa izatea. - Ekintza-bidearen ondorioa agintaritza-babespeko etxebizitzetako erabilgarri den teknika-araupidearen zehaztapenen ardiespena izatea. - Salmenta-prezioak ez dezala indarrean dagoen zenbateko neurriaren eta metro kuadro baliagarrien zenbatekoaren arteko biderketa atera dadina gainditu, gehienera 90 metro kuadro baliagarri edo Dekreto honen berrogeita bigarren Ataleko laugarren idaz-zatiak dioena gertatuz gero 120 izan ditzaketela. 3. Ordezkatzeko ekintza-bideak, ez dira inolaz ere Atal honen dirulaguntzetan sartuta egongo. 41. Atala.-Mugiezinezkoak ordezkatzeko dirulaguntzak 1. Dekreto honetan adierazitako dirulaguntzak lortu ahal izateko, babesgarri den gehienezko diruegitamutik gorakoak izan daitezen lanak, lehenengo maila oharteman eta, diruegitarnu horren ehuneko 80tik gorakoek 1. maila ardieztea ez bilatuz gero, ordezkatzeko ekintza-biedeetan sartuta egon beharko dute noraezean, ekintza-bide hori, Berarizko Egitamuan bereonerarze-nolakotasunaz aldatrikatzea gertatuz gero. 2. Bereoneratzeko ekintza-bideen gosteen ondorioz, aurreko Atalean adierazitakoaren arauera eraikintza ordezkatzea arauzko denetan, Dekreto honetan araupetutako jesapen eta dirulaguntzak emateko bereoneratzeari berdinduko zaio ordezkatze hori. Nolanahi ere, etxebizitzak Bereoneratzeko Berarizko Egitamuan adierazitako erabakiei egokitzearen eta agintaritra-babespeko etxebizitzen alorreango indarrean dauden Legeetan sartzearen baldintzapean geldituko da. 42. Atala.-Babesaren gai diren diruegitamuak 1. Zafi honetan araupetutako dirulaguntza eta maileguak emateko, lanak egiteratzeko metro kuadro baliagarriz gehienera indarrean dagoen zenbateko-neurriaren % 70aren eta etxebizitzaren metro kuadro baliagarrien arteko biderketa eginda atera eta teknikari aitu batek egindako babesaren gai dena diruegitamutzat ulertuko da, metro kuadro baliagarriz gehienera 90 izan ditzaketela. 2. Habesaren gai den diruegitamua, Dekreto honen hirugarren Atalean azaldutako bereoneratze-mailen eretzean, kontuetan banakatutako da; babesaren gai den diruegitamuaren honako ehuneko hauetetik gorakoak ezin izango direlarik: a) 1. mailaren kontua: % 20koa. b) 2. mailaren kontua: % 30ekoa. c) 3. mailaren kontua: % 40koa. d) 4. mailaren kontua: % 10ekoa. 3. Halaber, lanak babesteko, indarrean dagoen % 7koaren eta etxebizitzaren metro kuadro baliagarrien arteko biderketa eginda, atera dadin zenbatekoz babesaren gai den gutxienezko diruegitamu bat adierazten da. 4. Eraikintza batetan, Bereoneratzeko Berarizko Egitamuaren erabakiaren arauera Lehengoratzeko Berriztapenerako edo Eustezko Berriztapenerako ekintza-bideak baino, egin ezin izango direnetan, babesaren gai den gehienezko diruegitamuak zenbateko-neurriaren % 85ekoa lortu ahal izango du lehenengo ekintza-bidean eta % 80ekoa bigarrenean; 120 metro kuadro gehienezko luzezabal-bailagarria etxebizitza bakoitzarengatik eta gainontzekorako guztizko luzezabalbaliagarria zenbaketa egiteko kontatuz. 5. Horretan babesaren gai den birgaitzeko ekintza-bide bat egin dadineko Eraikintza batetan, hirigintzaketa egokitzeko eta lurrak bukatzeko ekintza-bide bat sar dadinean, eraikintzari dagokion babesgarri den diruegitamua, gehienera, horren zenbatekoaren % 10ekoa gehitu ahal izango da. 6. Atal honen lehenengo idaz-zatian azaldutako babesaren gai den diruegitamua, gehien bat etxebizitzak izateko izendatutako eraikintzetan kokatutako merkataritza-tokietarako izango da erabilgarri, hori zenbatzeko, 120 metro kuadroko gehienezko azal baliagarria kontatuz. 43. Atala.-Osoan bereoneratzeko eta eraikintzazko banakoak erosteko Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntzaren zenbatekoa. 1. Gehien bat etxebizitzak izateko izendatutako eraikintzetango etxebizitzak bereoneratzeko Eusko Jaurlaritzak emandako maileguaren zenbatekoa, maila bakoitzari dagozkion kontuetan banakatutako babesaren gai den diruegitamuarekin, honako egokitze-biderkari hauekiko V Eraskinean adierazitako ehunekoak erabiliz ateratzen da. Bigarren mailarekin erabilgarri den egokitze-biderkaria: 1ekoa. Lehenengoa mailarekin erabilgarri den egokitzebiderkaria: 0,75ekoa. Laugarren mailarekin erabilgarri den egokitze-biderkaria: 0,50ekoa. Lehenengo mailari dagozkion lanak, aurreko atalaren bigarren idazatian adierazitako dagokion kontuaren gehienezko zenbatekoaren arauera, Eusko Jaurlaritzaren eta Dekreto honetan zehaztutako Hirigintza-Baltzuen arteko lankidetza edo itune bidez Herri-Arduralaritzak erabat ordainduko ditu. 2. Gehien bat etxebizitzak izateko izendatutako eraikintzetango etxebizitzak bereoneratzeko, Eusko Jaurlaritzak emandako maileguen zenbatekoa, ihardunean egon edo lehentasun-zudua duten babespeko ekintza edo garazpideen Zerrendan egin dadin ekintza edo garazpidearen lehentasunmailaren arauera, babesaren gai den diruegitamuarekin honako ehuneko hauek erabiliz ateratzen da: 1. lehentasun maila: % 20koa. 2. lehentasun maila: % 15koa. 3. lehendasun maila: % 10koa. 4. lehentasun maila: % 5koa. 3. Etxebizitzak edo gehien bat etxebizitzak ez izateko izendatutako eraikintzetan kokatutako tokiak bereoneratzeko, Eusko Jaurlaritzak emandako maileguen zenbatekoa, Dekreto honen hogeita hamaseigarren atalean adierazitako berarizko ituneen bidez zehaztuko da; hauek gehienera, aurreko idazatietan hurrenez hurren ezarritako zenbatekoak izan ditzaketela. 4. Lehenengo mailako giza-antolapideak horietan kokatzeko direneko eraikintzazko banakoak erosi eta bereoneratu eta hirigintza-lanak egiteko ekintza-bideak egitera daitezen Eusko Jaurlaritzak emandako maileguen zenbatekoa dagokien hitzarmenetan zehaztuko da. 5. Ondoren bereoneratzeko etxebizitzak erosi, eta bereoneratutako etxebizitzak suztatu eta saldu eta ordezkatzeko ekintza-bideak egin daitezen Eusko Jaurlaritzak emandako maileguen zenbatekoak, hurrenez hurren honako hauek izango dira: a) Erosterakoan: eroste-prezioaren eta V Eraskinean aipaturiko ehunekoen eta 0,5 biderkariaren arteko biderketa eginda atera dadina. b) Suztatu eta saltzerakoan: Saltze-prezioaren eta V Eraskinean aipaturiko ehunekoen eta 0,6 biderkariaren arteko biderketa eginda atera dadina. c) Ordezkatzeko ekintza-bidea egiterakoan: Guztizko Diruegitamua, gehienez, zenbatekoneurriaren % 80aren, etxebizitzaren metro kuadroren, V Eraskinean aipaturiko ehunekoen eta 0,7 biderkariaren arteko biderketa eginda atera dadinaz. Mailegu-hartzekodunak a) eta c) unetan ekintza-eragileak eta b) unean bereoneratutako etxebizitza-eroslea izango dira. 44. Atala.-Osoan bereoneratzeko eta eraikintzazko ekintza banakoak erosteko Dirubidetza-Erakundeek emandako maileguaren gehienezko zenbatekoa 1. Dirubidetza-Erakundeek, eraiki gabeko lurrak eta gehien bat etxebizitzetarako direneko eraikintzazko banakoetan kokaturik dauden tegiak bereoneratzeko ekintzetarako emandako maileguen zenbatekoa, gehienez, babesaren gai den diruegitamuaren % 80a izango da. 2. Dirubidetza-Erakundeek gehien bat etxebizitzetarako ez direneko eraikintzazko banakoetan kokaturik daudenetako aurreko idaz-zatian aipaturiko bereoneratze-ekintzetarako emandako maileguen zenbatekoa, dagokion hitzarmenaren bidez finkatuko da, gehienez, babesaren gai den diruegitamuaren % 80a izango delarik. 3. Dirubidetza-Erakundeek, funtsezko gizarte -antolapidetzak gordetzeko eta hirigintzazko ekintza-bideak bereoneratzeko diren eraikintzazko banakoak erosi eta bereoneratu ahal izateko, emandako diru-maileguen zenbatekoa, dagokien ituneetan zehaztuko da, eraikintzazko ekintza-bideen zenbatekoak, gehien, babesaren gai den diruegitamuaren % 80koa jo ahal duela. 4. Etxebizitzak gero bereoneratzeko, suztatzeko eta bereoneratutako etxebizitzak saltzeko eta ordekatzezko ekintza-bideetarako, Dirubide-Erakunde emandako diru-maileguen gehienezko zenbatekoak, ondoko hauek izango dira: a) Egileak, gero bereoneratzeko asmotan erosi izan daitezenetan, eroste-prezioaren % 70ekoa. b) Gero suztatzeko, bereoneratzeko eta saltzeko asmotan erosi izan daitezenetan, suztatzaileak, etxebizitza bakoitzeko, gehienera, neurtze-arauaren % 50ekoa eta etxebizitzaren metro kuadro baliagarrien zenbatekoa, gehienera 90 metro kuadro baliagarri hartzen dituela, elkarri biderkatuz gertatutako ondorioa lortu ahal izango du eta erosleak, neurri-arauaren % 70ekoa eta etxebizitzaren metro kuadroen zenbatekoa, gehienera, 90 metro kuadro baliagarri edo 120, Dekreto honetako 42. Ataleko 4. lerroaldian jarritakoa gertatuz gero, hartzen direla, elkarri biderkatuz gertatutako ondorioa. c) Ordezkatzezko ekintza-bide batetarako asmotan izan dadinean, indarreango neurtze-arauaren % 70ekoa eta etxebizitzaren metro kuadro baliagarrien zenbatekoa, gehienera 90 metro kuadro etxebizitza bakoitzeko hartzen direla, elkarri biderkatuz gertatuako ondorioa. Maileguen eskubidedunak ekintzen eragileak izango dira a) eta c) idaz-zatiek diotenetan eta etxebizitzen suztatzailea eta eroslea b) idaz-zatiak dioenetan. 3. Saila.-Osoan bereoneratzeko alorretan, Bereoneratze -Ekintzaren gai izan diren eraikintzen jaurpideaz 45. Atala.-Etxebixitzen erabilpena, salmenta eta alogera-baldintza 1. Osoango Bereoneratzeko Alorretan bereoneratutako etxebizitzen erabilpen, salmenta eta alogera-baldintzak, Urriaren 31ko 31/1978 Erregen Dekreto-Legearen arauera agintaritza-babespeko Etxebizitzetarako emandakoak eurak izango dira. 2. Bereoneratze-laguntzak eskatzerakoan hutsik egon daitezen etxebizitzak bete beharko dira bereoneratze-lanak bukatu izanaren egiaztagiria Hirigintza, Etxebizitza eta Arkitekturako Lurralde-Ordezkaritzan aurkeztu eta hiru hilabeteko epearen barruan. 3. Bereoneratutako etxebizitzak bereoneratze-lana bukatu eta hamar urte igaro baino lehenago zaltzeak edo etxebizitza horien erabilpen, alogera eta salmenta-baldintzak ez betetzeak maileguak bere zenbateko kitakizunetan besterik gabe baliogabetzea ekarriko du eta bai Eusko Jaurlaritzak emandako dirulaguntza eta eman zenetik Espaimiako Bankuren oinarri -dirusaria erabiliz sortu litzakeen korrituak itzultzea ere. 46. Atala.-Lanetarako epea 1. Maileguak eman eta hurrengo lau hilabeten barruan hasiera emango zaie berreoneratze-lanei eta egiterapenaren aldi-egitarauei ohartemandako epean egiteratuko dira, aldi -egitarau horrek nahitaez Bereoneratze-Egitasmoaren Txostenaren eraskin gisa joan behar duela. 2. Lanak ohartemandako epean hasi ez edo lau hilabete baino gehiagoko aldi batean geldiarazita egitea gertatuz gero emandako dirulaguntzak baliogabetu eta kitatu ahal izango dira, laguntza-hartzekodunari leporagarri ez zaizkion zioak edo ezinbestekoak gerta daitezenetan salbu. 3. Maileguak erabilgarri jartzea lanak egiteratu ala egingo da, horretarako dagozkion egiaztapenak aituak edo lanen teknikari-artezkariak eta lan horien eragileak izenpetuta aurkeztu behar direla. 4. Lanak egiteratzeko jarritako epe-muga bukatu eta hilabeteko epearen barraun, horien eragileek egin direnaren egiaztapena aurkeztuko dute Hirigintza, Etxebizitza eta Arkitekturako Lurralde-Ordezkaritzan. Hori egiaztatzeko eragilearen oneritziaz jota eta ekintza-bidearen edo ekintza-bideen zernolako bakoitzaren zenbatekoa zehaztuz lanak arteztu dituen teknikari gaitasundunak egindako egiaztagiria aurkeztuko da. 4. Saila.-Osoan Bereoneratzeko Eremuetango Ekintzen Biderazpenaz 47. Atala.-Babespeko Bereoneratze-Laguntzen eskea 1. Babespeko bereoneratze-ekintzetarako laguntzen eskeak, bere eragileek egin eta aurkeztuko dituzte Bereoneratzezko Hirigintza-Baltzuan, irarki ofizialen arauera. 2. Eskabideak honako agiripaper hauek eramango ditu atxikita: a) Eske-egilearen nortasuna eta hala badagokio, euki dezan ordezkotza, egiazta dezan agiria. b) Eske-egilearen urteko orobarnezko familia-irabazien egiaztagiria. c) Familia-liburua. d) Egingo den lanak indarreango legeen arauera hala eskatzen duenean, jabe izatearen edo jabearen baimenaren egiaztagiria, edo Dekreto honen laugarren atalean aipatzen denez jabearen eta maizterraren arteko borondatezko hitzarmenaren aldakia. e) Etxebizitzen edo eraikintzaren luze-zabala egiazta dezan agiria. Alde horretatik teknikari gaitasundunak egindakoa edo salmentako eskribau-agirietan edo ofiziala izan dadin beste edozein agiritan agertzen dena izango da baliozkoa. f) Txostena, mailaz maila banakatutako lanen egiteratze -diruegitamua eta lanak egiteratzeko aldi-egitaraua horiek guztiak eragileak eta baimendutako teknikari batek izenpetuta. g) Hala gertatuz gero, egiteratze-egitasmoa. h) Udalak emandako gaitasun edo baimen-agiria. i) Hirigintza-Baltzuak beharrezko eritzitako beste edozein agiri. Hirigintza-Baltzuak bidezko uste dezanean, Jabego -Erroldearen egiaztagiria edo beharrezko eritziz gero zorpetuta ez egotearen edo lanak egiteratzeko lege edo teknika -eragozpenik ez dagoenaren egiaztagiria ere eskatu ahal izango du. 3. Eskabideak eta atxikitako agiripaperak jaso ondoren, Bereoneratzezko Hirigintza-Baltzuak, hala badagokio, bere dirulaguntza eman ahal izango du eta Eusko Jaurlaritzak emango duen dirulaguntzari buruz eta saritutako maileguari buruzko salo-erizpena egin eta hamabost eguneko epean eskabidea eta aginontzeko agiripaperak Hirigintza, Etxebizitza eta Arkitekturako dagokion Lurralde-Ordezkaritzara bidaliko ditu. 4. Lanak egiteratzen diren bitartean bere norainokoa, xedea eta gostea aldatzea gertatuz gero, eskabide berri bat egin ahal izango da laguntzaren aldaketa ere lortu ahal izateko. 5. Dekreto honen hogeita zortzigarren Atalean ohartematen denez Bereom. atzezko Hirigintza-Baltzua eratu ez dadinetan, eragileak artez Hirigintza, Etxebizitza eta Arkitekturako dagokion Lurralde-Ordezkaritzan aurkeztuko du eskabidea. 6. Aurkeztutako agiripaperak ikusita, Etxebizitza -Artezkariak Ordezkaritzan beharrezko agiripaperak jaso daitezen egunaren biharamonetik hasi eta hogeita hamar egutegi-eguneko epearen barruan emango du bere erabakia, eta hala badagokio, eratutako laguntzetarako eta maileguetarako eskubidea aitortuko du. 7. Zioak eta guztizko ukatze erabakiaren aurka goradeia egin ahal izango da Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailburuaren aurrean. 48. Atala.-Dirubide-Erakundeetan mailegua eskatzea Babespeko bereoneratzearen eragileek mailegu bat eskatu ahal izango dute Dirubide-Erakundeetan, honako agiripaper hauek aurkeztuz: a) Eske-egilearen nortasuna eta hala badagokio, euki dezan ordezkotza egiazta dezan a.giria. b) Eskatzen den maileguarekiko eskubidearen aldeko Etxebizitza-Artezkariaren erabakia. c) Mailegua bermatzeko xedez Dirubide-Erakundeek eska ditzaten gainontzeko agiripaperak. IV ATALBURUA 49 Atala.-Xedea 1. Batez ere, etxebizitzarako izan daitezen etxebizitzak eta etxeak ahal izango dira bakarreango bereoneratzeko gai. 2. Etxebizitzarako gutxienezko luzezabal baliagarria, etxearen luzezabal baliagarriaren % 70etik gorakoa izan dezaten etxeak ulertuko dira batez ere etxebizitzarako direlakotzat. 3. Etxebizitzaren suztatzaileak, horiei erantzun beharreko akatxak berebideratzea xedetzat izan dezaten bereoneratzezko ekintzak, ez dira Dekreto honetan araupetutako eskubideen gai izango. 50 Atala.-Bakaneango bereoneratzezko egitamu bereziak 1. Bakarreango bereoneratzezko ekintzak egin ahal izateko, Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailak, Agindu bidez, berarizko dirulaguntzen gozamena izango duten bereoneratzezko egitamu bereziak egin ahal izango ditu. Halaber, eta berarizko zernolakoen ondorioz, Lurralde- Antolaketa eta Garraio-Sailak, Agindu bidez, aurreko lerroaldian jarritako dirulaguntzak izango dituzten bereoneratzezko egitamu bereziak egin ahal izango ditu. 2. Aipaturiko egitamu horiek osabideratzeko eta egiteratzeko, Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailak, egitarauen gai diren ekintzak, erakunde-laguntzaileen agintepideak eta diru- laguntzen zenbatekoa bertan araupetuko direneko lankidetza -ituneak egin ahal izango ditu. 51. Atala.-Dirulaguntzak 1. Bakan-eango bereoneratzezko jaurpideai baliatu eta etxe eta etxebizitzetango ekintza-bideak eragiten dituztenek, Euskal Herriko Dirubide-Erakundeek emandako maileguen diru-sarietarako laguntza lortu ahal izango dute. Etxebizitza bakoitzeko diru-maileguaren gehienezko zenbatekoa, indarreango neurtze-arauaren % 50koa eta etxebizitzaren metrokuadro baliagarrien zenbatekoa, gehienera 90metro-kuadro baliagarri hartzen direla, elkarri, biderkatuz gertatutako ondorioa izango da. 2. Dirubideketa-zernolakoak eta bai diru-sarietarako dirulaguntzen zenbatekoa ere, dagokion Sailak emandako Aginduz zehaztuko dira. 3. Atal honetan araupetutako diru-laguntzak emateari dagozkionetarako, Eusko Jaurlaritzak Euskal Herriko Dirubide-Erakundeekingo ituneak egingo ditu. 52. Atala.-Bereoneratzezko eskabidea 1. Bakarreango bereoneratzezko eskabideak, bereoneratzearen gai izan dadin etxe edo etxebizitza bertan kokatzen deneko Hirigintza, Etxebizitza eta Arkitekturarako Kondaira -Lurraldeko Lurralde-Ordezkaritzan aurkeztuko dira. Eskabide horiek, bereoneratzezko ekintzaren eragileak edo eragileek aurkeztu ahal izango dituzte eta eredu ofizilei atxiki beharko zaizkie. Eskabideok, jarraiango agiripaper hauek berarekin batera aurkeztu beharko dira: a) Eske-egilearen nortasuna egiazta dezan Agiria. b) Indarreango legeek diotenaren arauera, lanak horrela eskatzen baldin badu, jabetasuna edo jabe-baimenduna egiazta dezan Agiria, edo, horren ordez, jabearen eta Dekreto honetako laugarren Atalak aitortzen duen maizterraren artean batean egindako borondatezko itune osoaren aldaki bat, itunea egin izana gertatuz gero. c) Etxebizitzen edo etxearen luzezabala egiazta dezan Agiria. Gaitasuna duen Teknikariak nahiz jabego-erroldeetan edo beste ezein agiri ofizialetan agertzen denak emandakoa joko da baliozkotzat. d) Eragileak edo horretarako baimena emandako Teknikari batek izenpetutako eginkizun diren lanen txostena, diruegitamua eta egiteratze-epeak. e) Hala gertatuz gero, egiteratze-egitasmoa. f) Udalaren baimena. g) Ordekaritzaren eritziz, bidezkotzat jo dadin beste ezein Agiri. Ordezkaritzak komenigatri dela eritzi dezanean, lanak egiteratzeko, inolako lege edo teknika-alorreko zorpide edo eragozpenik ez dagoela egiazta dezan Jabego-Erroldeko agiria, edo bidezkotzat jo dadin beste ezein, eskatu ahal izango du. 3. Aurkeztutako Agiripaperak ikusita, Etxebizitza -Artezkariak, eskabidea aurkez dadineko egunaren biharamonetik hasi eta hogieta hamar eguneko epearen barruan, horrekiko erabakia hartuko du, jarritako diru-maileguetarako eskubideao hala badagokio, aitortuz. 4. Arrazoipidez eman beharko diren ezezko erabakiaren aurka, goradeia egin ahal izango da Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailburuaren aurrean. 53. Atala.-Diru-maileguetaruko eskabidea Bakarreango babespeko bereoneratzezko ekintzen eragileek, Dekreto honetako berrogeita hamaikagarren Atalean araupetutako diru-mailegu bat eskatu ahal izango diete Dirubide-Erakundeei, jarraiango agiripaper hauek aurkeztuz: a) Eske-egilearen nortasuna egiazta dezan egiaztagiria, eta hala badagokio, duen ordezkotzarena. b) Etxebizitza-Artezkariak emandako aldezko erabakia. c) Dirubidetza-Erakundeak kitapenaren bermea ezartzeko eska ditzan agiriak eta bai bereoneratzeko egiketa Jabego -Erroldean errolderatzea ere. 54. Atala.-Banaka bereoneratzeko lanetarako epea Banaka bereoneratzeko ekintzen lan-egiterapenerako epeak Dekreto honen berrogeita hamaseigarren Atalean osoan bereoneratzeko esandakoak izango dira. ALDlBATERAKO ERABAKlAK Lehenengoa.-Osoan Bereoneratzeko Eremua deneko aidarrikapen-zehaztapidetzari ekin zaion hiri edo landalurguneetan eta aipaturiko aldarrikapena egiten ez den artean, salbuespenez, Dekreto honen hogeita hamahirugarren Ataleko b) idaz-zatia betetzea ez da aginduzkoa izango, LurJaurpide eta Hiri-Antolaketarekiko 19/1975 Legearen Araberritutako Idazkerako 181 eta 182. Ataletan agindutakoa betebideratuz emandako Egiterapen-agindua egon eta Hirigintza, Etxebizitza eta Arkitekturarako dagokion Ordezkaritzak ekintzaren aldezko erizpena ematea gertatuz gero. Bigarrena.-Osoan Bereoneratzeko Eremuak direla aldarrikatzeko Bereoneratzeko Berarizko Egitamua onartzen ez den artean, Bereoneratzeko Hirigintza-Baltzua sortzen denean, horri dagokion Eremuaren tokikako eremuan lehen-mailako zudua duten babespeko ekintza eta garazpide-erroldea egitea, bertan garazpide edo ekintzak Eremu-barruan duen zuduaren arauera mailakaturiko lau maila ezartzen direlarik. Hirugarrena.-Osoan Bereoneratzeko Eremua deneko aldarrikapen-zehaztapidetzari ekin zaion hiri edo landalur -guneetan eta aipaturiko aldarrikapena egiten den artean, bere zertarako nagusiena etxebizitzetarakoa deneko etxebizitzak bereoneratzeko ekintza-bideetarako, Dekreto honen IlI Atalburuko bigarren zatian etxebizitza eta tegietarako ezarritako laguntzak eskuratu ahal izango dira, honako baldintza hauek bete daitezenean: a) Babestuko den ekintza-bidea baino lehen eraikintzak 1 Maila izan dezala. b) Eraikintzak Dekreto honen hogeita hamahirugarren Ataleko baldintzak bete ditzala. c) Babesturiko ekintza-biderako lanak 2. Maila eta 3. Mailako lanetan soil-soilik azal daitezela. d) Hirigintza, Etxebizitza eta Arkitekturarako dagokion Ordezkaritzak aldezko erizpena eman dezala, ekintza-bidea gizarte-hirigintzarekiko azterlanaren edukiaren arauera delako. Laugarrena.-Dekreto honen hogeita hamabost eta berrogeita hamaikagarren Atalen lehenengo idaz-zatian aipatzen diren mailegu-Erakundeek emandako maileguen 1983.eko urterako dirubide-baldintzak honako hauek izango dira: - 15 urte baino gehiagoko ez den kitapen-epea, gehienezko 3 urteko kitapenik gabeko aldia barne. - % 14ko urte-saria. - Mailegua eman dezan mailegu-Erakundeak eskatzen duen bermea. Eusko Jaurlaritzak bere Diruegitamuen pentzútan honako dirulaguntza hauek emango ditu: kitapenik gabeko aldian diru-sariaren bost puntuko beherapena, lehenengo lau kitapen-urteetan bederatzi puntukoa eta Osoan Bereoneratzeko Eremuetango bereoneratze-ekintzetarako Dirubidetza -Erakundeek emandako maileguaren gainontzeko aldian bost puntukoa eta banaka bereoneratzeko ekintzetarako maileguen indarraldi guztian dirusariaren hiru puntukoa. ERABAKI GEHIGARRlAK Lehenengoa.-Dekreto honen laugarren Atalean ezarritakoaren ondorioetarako eraikinrza eta etxebizitzak alogeran egon edo bereoneratzearen suztatzailea jabea izatea gertatuz gero, horrek Hirilurretako Alogera-Legean edo etxebizitzak jaurpide horretakoak direnean Agintaritza-Babespeko etxebizitzei buruzko legean ezarritako moduan diruezarketak alogeratzaileak ordaintzen dituen alokairusarietan eragina izango du. Bigarrena.-lrailaren 26ko 12/1980 Errege-Dekreto-Legeak dioenez, agintaritza-babespeko etxebizitzarekiko indarrean dagoen legean araupetzen diren zergagabetzeak, hobariak eta beste zergapide-hobariak Dekreto honetan araupetutako honako babespeko bereoneratze-ekintza hauetara iristen dira: a) Bere helburua etxebizitzen, tegien eta, hala badagokio, batez ere etxebizitzetarako eraikintza-alearen zati izan daitezen eraiki gabeko lurrak bereoneratzeko ekintza-bideak direneko eraikintza edo etxebizitza-jabearen eta akuratzailearen artean artez egindako hitzarmenen ondoriozko lan-egiterapenak, gaien ekarketa eginez edo egin gabe. b) Dekreto honen hogeita hamabigarren Ataleko lehenengo idaz-zatiko c), d), e), f) eta g) zatietan aipatutako eraikintza edo hirigintzaketarako ekintza-bideen zati diren Osoan Bereoneratzeko Eremuetarako suztatzaileak eta akuratzaileek artez egindako lan-egiterapenak. AZKEN ERABAKlAK Lehenengoa.-Maila bereko edo apalagokoak eta Dekreto honek dioenaren aurkako izan edo horren aurka egon daitezen edo elkargarritasunik izan ez dezaten manuak ez dire Euskal Herriko Autonomia-Elkartearen mugartean erabilgarri izango. Bigarrena.-Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailak, bere agintepideen eremuan, Dekreto hau egiteratzeko eta osabideratzeko beharrezko izan daitezen manuak emago ditu. Hirugarrena.-Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailari Dekreto honen lehenengo lau Eraskinetan esandako baldintzak eta eraikintzen eta bereoneratzeko lan-mailak eta bai lehengoraztezko berriztapenerako, eustezko berriztapenerako, sendotze, zaintze eta apaintze, birreraikitze eta eraberritzerako eraikintzen ekintza-bideetan oharteman daitezen lanak ere Agindu-bidez aldatzeko baimena ematen zaio. Laugarrena.-Dekreto honen bigarren Atalean esandako gizarte-hirigintzarekiko azterlanen gutxienezko edukia Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailaren Agindu-bidez zehaztuko da. Bosgarrena.-Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailari Osoan Bereoneratzeko Eremua deneko aldarrikapena hastearekiko Aginduan, Osoan Bereoneratzeko Eremua deneko aldarrikapena egin baino lehen bete beharrezko baldintza gisa, bere bitartez Nahitaezko Eraikintza-Araudia eta orubeen udal-Erroldelaritza sortarazten direneko Martxoaren 5eko 635/1964 Dekretoko zortzigarren Ataleko lehenengo idaz-zatiko a) eta b) zatietan sartzen ez diren udaletan "orube eta eraikintzetako beste ogasun-mugiezinen Erroidelaritza" sortarazteko beharra ezartzeko baimena ematen zaio. Seigarrena.-Dekreto honen IV Eraskinean jarritako zermugapenak dioenez, Gasteizko Hiriko Gune Zaharra, Batean Bereoneratzeko Eremua dela aldarrikatzen da. Zazpigarrena.-Bilboko Hiribilduko Gune Zaharra Osoan Bereoneratzeko Eremu gisa aldarrikatzeko baimena ematen zaio Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailburuari, horretarako aldarrikapen horren Aginduan sartuko den zermugapenak dioenez, dagokion Bereoneratzeko Hirigintza-Blatzua sortarazteko eskakizuna eta ez besterik betez. Zortzigarrena.-Osoan Bereoneratzeko Eremu gisa aldarrikatutako hiri edo landalur-guneetan hartu beharrezko zergapidezko neurriekiko azterlanetarako Batzordea sortarazten da, Eusko Jaurlaritzaren ordez Ekonomia eta Herriogasun, Lurralde-Antolaketa eta Garraio, eta Hezkuntza eta Kultura -Sail bakoitzeko ordezkari batek eta bai Foru-Diputazio bakoitzeko eta hiru Kondaira-Lurraldeetako hiriburu bakoitzeko ordezkari batek ere osatuko dutelarik. Bederatzigarrena.-Dekreto hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadineko egunaren biharamonean jarriko da indarrean. Gasteizen, 1983.eko Azaroak 17. Lehendakaria, CARLOS GARAlKOETXEA URRlZA. Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailburua, XABIER LASAGABASTER ETXARRl.I ERASKINA ERAIKINTZA BANAKO BATEK 1 MAILA BETE DEZAN BEHAR DIREN LANAK Eraikintza edo eraikikuntza banako baten antolaketak egitamuketa-egiterapenerako gauzazko egiketak egiteratzen eta, hala badagokio, egitemuketak bere helburuekin elkartuezinekotzat aldarrikatzen duelako eraikintza edo eraikikuntza banako bat oso-osorik edo bere zati bat kentzen utz ditzatenak dira 1 Mailako lanak; horiek, honako hauen gisakoak izango direla: a) Eraikintzarako edo eraikintza banakorako lurren hirigintzaketaren gainak, zuntoiak, ormak eta bere habetzaren ezein osakairen errauspena. b) Aurreko idaz-atalean aipatutako errausteari darizkion habetza-osakaiak gogortzea. c) a) idaz-zatiko lanen ondoriozko egoera berriko eraikintza banakoaren lurretan, itxituta, estalki eta, hala badagokio, hirigintzarako osakai berrien birrezarketa. a) idaz-zatian aipatutako errauste-lanen ondorioz eraikintza-banakoan egin beharrezko izan diatezen gainontzeko lanak goi-mailetan azaldu beharko dira.II ERASKINA ERAIKINTZA BATEN ANDEAPENA GALERAZTEKO BALDINTZA OROKORRAK ETA EGOERA HORRETARAKO -2. MAILA- LANAK Baldintza Orokorrak 1. Egitura-osakaien eta eraikintza-alderdien sendotasun eta segurantzari buruzkoa. - Behar bezalako oinarriak ezartzea. - Euskarri diren osakaietan erorpenik eza. - Habe eta zuntoiek gezi-itxurarik ez izatea. - Egitura-osakaien erorpenik eza, horien gogortasuna aldatu gabe dagoela bermatuz. - Eraikintzaren irtenguneak osatzen dituzten osakaiak erori baino lehen, segurantza-bermea. - Lehenago eroritako segurantza-osakaien lotura eta estekatze-bermeak. -Teilen, etxe-aurreetako xaflen, tximinien, isurtodien, ate-gaineen eta kristalen gisako beste osakaien erorpenak direla eta, segurantza-bermeak. 2. Euri eta hezetasunaren ondoriozko egonkiari buruzkoak. - Itaizurik eza. - Estalkiaren osakaien osotasuna. - Estalkian gai nabarmenik eza. - Etxe-aurreetan hezetasunik eza. - Azpi-harrietan hezetasunik eza, horien gainean etxebizitzak kokaturik daudenean. 3. Antolapidetzen behar bezalako egoerari buruzkoak: - Ur, estolda eta euri-urak biltzeko antolapidetzetako egonkiak. - Horman edo hodian sartutako elektra-antolapidetza nagusia. 4. Suteen aurkako segurtapideei buruzkoak: - Metalezko egitura-osakaiak babesturik egon daitezela. - Sutresnagintza-osakaien behar bezalako egoera. - Su-itzalgailuak NBE-CPI-82 delakoaren arauera jarrita egon daitezela. 2. maila lortzeko lanak 1. Egitura-osakaien eta eraikintza-alderdien gogortasun eta segurantzari buruzkoak. - Oinarrien lurreztadura. - Egitura-osakaiak gogortzea (zutarriak, habeak, zuntoiak, estalkia egitea). - Etxe-aurreak eta erdiko hormak indartzea. - Balkoien, teilatu-hegalen eta hegalen gisako irtenguneak indartzea. - Mailadia indartzea. - Mailadietako eskudelen eta balkoietako esku-banden gisako segurantza-osakaiak konpondu eta berrezartzea. - Teilen, etxe-aureetako xaflen, tximinien, isurtodien, ate-gainen eta kristalen gisako beste osakai batzuk. 2. Euri eta hezetasunaren ondoriozko egonkiari buruzkoak. - Estalkietako landaretzaren garbiketa. - Erretilak. - Etxe-aureen berritze eta iragazkaizketa. - Kanpoko zurgintza-lanen berritze eta iragazkaiezketa. -Azpi-harrien iragazkaizketa. - Ate-gaineen eta isurtodien berritze eta birrezarketa. - Kristalak birrezartzea. - Lotuneak estaltzea. - Trinkotasuna kentzea. 3. Antolapidetzak konpondu eta birrezartzeari buruzkoak: - Ur, berogailu, estolda eta euri-urak biltzeko antolapidetzen berritze eta bitrezarketa. - Horman edo hodian sartutako harien eta bereizgailu-antolapidetzen gisako elektra-antolapidetzen berritze eta birrezarketa, kontagailu-antolapidetza egokitzea, elektra -lotunea egokitzea. 4. Suteen aurkako begurtapideei buruzkoak: - Egitura-osakaien babesa. - Sukalde, tximini eta sutresnagintza-osakaien berritze eta birrezarketa. - Somatzegailuak. - Su-itzalgailuak. - Hutsitze-antolapidetza.III ERASKINA 3. MAILA LORTZEKO BETE BEHAR DIREN BIZI IZATEKO GUTXIENEZKO BALDINTZAK ETA EGOERA HORRETARAKO BIDE DIREN LANAK Bizi izateko gutxiene:ko baldintzak 1. Etxebizitzak sukalde, jangela, egongela eta bi oheko logela eta garbi-gela baterako aldeak barne izan ditzaten bereiztutako eta bizi izateko gai diren bi toki gutxienez izan ditzala. Sukaldeari eta logelari dagozkien aldeak ezin izango dira toki berdinean kokatu. 2. Gelak berezirik egon daitezeia, igarobide gisa logela bat ere erabili ez eta garbi-gelarako igarobide izan ez daitezen moduan. 3. Bizitzeko gai diren tokiak, garbi-gelak, sukaldeak eta astariak salbu, artez kanpo-aldera dauden beirazko zabaluneak izan ditzatela. Arkitektura-egitasmoa egiteratu ezin daiteken egoera larrietan, toki bat, argidun beste baten bidez edo mailadiaren zuloaren bidez, hori ginga-argiaz behar bezala argiturik egon dadinaren baldintzapean, argitzeko baimena emango da. Zuloen luzezabalak ezin izango du bere bitartez argitzen den guztizko luzezabalaren % 10a baino txikiagoa izan, mailadia kokatuta dagoen tokian salbu, hor lehen esandakoaren erdira gutxitu daitekelarik. 4. Toki guztiek, bere luzezabala argitzeko den luzezabalaren hirurena deneko artez kanpo-aldera dagoen egurasketa izan dezatela, garbi-gela., sukalde eta astarietarakoak salbu. Artezko egurasketarik izan ez dezaten gargi-gelak ezin haizeztu izango dira beste gela baten bidez, bertako haizea berriztatzen eta hura garbitzen utz ditzan eraginezko egurasketabidea jarri behar zaielarik. Sukaldeak, nolanahi ere, toki horretan egoten diren urlurruna, gasak eta keak ateratzen utz ditzan eraginezko bere erauzketa izango du. 5. Etxarteek hizitzeko gai diren tokiei argia eta egurasketa eman diezaietela, eta sortu berriak edo berregokituak izan daitezela. luzezabala zazpi metro eta zuzeneko argia bi metro baino gutxiagokoak izango ez direlarik. Etxartea jadanik egon eta horren birregokioerik egin ez dadinean, oraingo neurriekin iraunarazi ahal izango du. 6. Etxebizirzaren etxealde baliagarria ez dezala 33 metro kuadro baino gutxiagokoa izan. Tokiak ez dira honako luzezabal hauek baino gutxiagokoak izango: Sukaldea....................................... 6 m2-koa Sukaldea eta Jangela ....................... 8 m2-koa Egongela ..................................... 10 m2-koa Logela nagusia............................... 10 m2-koa Bi oheko logela.............................. 8 m2-koa Ohe bateko logela . . ... . . . ... ... .. . .. . . .. . 6 m2-koa Garbi-gela .................................... 1,5 m2-koa Ateondoa...................................... 1,5 m2-koa Etxebizitza guztiek izan beharko dute gutxienez logela nagusi bat. Sukaldeari, egongelari eta jangelari dagokien guztizko unea ez da 20 m2 baino gutxiagokoa izango. 7. Bere habetzaren segurantza behar bezalakoa izan eta eraikintza batetan kokaturiko etxebizitzetan egon dauden goratasunak iraunarazi ahal izango dute, horiek 2,20 metro baino gehiagokoak izan daitezenaren baldintzapean. Ganbarak diren tokietan 1,20 metro baino gutxiagoko zabalguneak ez dira metro kuadro baliagarritzat hartuko eta horien goratasuna 2,20 metrokoa eta bete-neurria luzezabal berdineko gelari dagokiona baino haundiagoa izango dira. 8. Etxabean etxebizitzak egotea gertatuz gero, urkentzaile diren gai eta babesgailu egokien bidez teknikababesa eta iragazkaizketa ziurtatu beharko da. 9. Ur-zikinen isurpena, estolda iragazgaitzen eta haizeztatutakoen bidez, estolda-sare nagusira egitea erabakita izan dezatela. Sare hori egon ezean, ur-lasterretara isuri edo lurreratu baino lehen inoskaiaren irazketa egiten utz dezaten ustelzulo egokiak erabiliko dira. 10. Gargi-gelak, gutxienez, komuna, konketa eta dutxa izan ditzala, ahal izan dadinetan bainontzi artainak erabiltzea komenigarri delarik. 11. Etxebizitzaren elektra-antolapidetzak Volt-maila apalarekiko Araudiak dioena beteko du. 3. maila lortzeko lanak - Etxebizitzaren barne-birbanaketa. - Iturkintzaren barne-antolapidetza. - Estolda-sareen barne-antolapidetza. - Volt-Maila Apalarekiko araudiaren arauera elektraindarraren barne-antolapidetza. - Bero eta hots-babesa. - Etxegintza-oztopoak kentzea. - Sukalde, bainotoki eta garbi-gelen eragindako egurasketa. - Berezko argia. - Berezko egurasketa. - Aurreko egitekoek horretarako bide ematen duteneko azken-lan guztiak (berdinketak, axuleiak ipintzea, zolak berritzea, zurgintza-lanak, margozte-lanak, eta abar). IV ERASKINA ERAIKINTZA BANAKOEK 4. MAILA LOR DEZATEN EGIN BEHAR DIREN LANAK 4. maila lortzeko lanak honako hauek dira: 1. Guztizko bukatze-lanei buruzkoak: - Igogailu-ezarketa. - Ezarketa bereziak: tximistorratzak, gasa, entzun- ikustezkoak, etab. - Aurreko egitekoek horretarako biderik ematen ez duteneko berdinketen, bukatze-lanen, zolak berritzearen, zurgintza-lanen, margozte-lanen edo horien gisako bukatzelanak, bai agizko zerbitzuetan eta bai etxebizitzetan ere. - Etxaurreak bukatzean ontasun-mailaren hobekuntza. 2. Kultura, Kondaira edo Arkitektura-balioak bereoneratzeari buruz. - Etxaurreak konpontzea. - Barne-aldeko tokiak konpontzea. - Eranskin lotsagarriak kentzea. - Bereoneratzeko Berarizko Egitamuak helburu horrekin berariz ezarritako edozein. 3. Eraikintza banako baten zati diren eraiki gabeko lurrei buruz. - Hirigintzaketa-lanak.V ERASKINA EUSKO JAURLARlTZAK EMAN DITZAN JESAPENEN ZENBATEKOAK ANTZEMATEKO ERABILGARRI DIREN EHUNEKOAK VI ERASKINA GASTEIZKO HIRIKO GUNE ZAHARRAREN MUGAKETA Gasteiz hiriko Gune Zaharrak osatzen duen Osoan Bereoneratzeko Eremuaren mugaketa honako marrarte honek zehazten du: Portal del Rey eta San Francisco Kaleetako zenbaki bakoitzak. Banco de España Aldapeko eta Postas Kaleko 16. zenbakirainoko ardatzak (Españako Enparantza barne), General Lomaren Enparantzako lehenengo zenbakitik 5.eraino eta San Antonioren Eliza, Prado Kaleko 2. zenbakitik 4.era, ForuDiputazioa, Probintzia-Enparantza, Siervas de Jesus, Cubo (Andra Mariko Kantoiko 19. zenbakia barne) eta Bueno Monreal Kaleetako lehenengo zenbakitik 11.eraino (biak Barne); atzekaldeko bidearen jarraipena, San Anton Enparantzaren sortaldeko Aurrekaldea eta San Prudentzioren Txiro-Etxe zaharra barne; San Prudentzio Ikastegiaren Kaleko 2. zenbakitik 4.era, Torno Kaleko zenbaki bikoitzen atzekaldeak, Abrevadero Kaleko 1, 3 eta 5 eta 2, 4, 6 eta 8. zenbakiak ; Etxe-sailaren (Abrevadero, Francia, Portal del Rey, Nueva Fuera) barrutik doan ardatzaren jarraipena Portal del Rey Kaleko 19, 21 eta 23. zenbakien atzekaldetaraino (Frantzia Kaleko lehenengo zenbakia barne).
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (6)
- Ikus: Lurralde Antolaketa eta Garraio Sailaren 1985.eko Uztailaren 17ko AGINDUA, Ondare Hiritartu eta Eraikitakoaren Birregokitzeari buruzko Abenduaren 5eko 278/1983 Dekretoaren 22. atalak jarritako Gizarte-Hirigintzazko Azterlanen Dokumentazioaren gutxienezko
- Aldatutakoa: Irailaren 24ko 308/1985 DEKRETOA, Gasteizko Hiriaren Erdi Aroko Gunearen Birregokitze Integarturako Aldea mugatuz.
- Ikus: Otsailaren zazpiko 17/1983 DEKRETOA, Euskadiko Gizarte-Emendiotarako Erakundeen Erroldea sortarazteari buruz.
- Ikus: Uztailaren 30eko 250/ 1985 DEKRETOA, Birgaikuntzarako Berarizko Egitamuen eta Gizarte Hirigintzarako Ikerketen idazketarako, Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako Udaletxeen eta Sailaren artean hitzarmenak izenpetzeko oinarriak jarriz.
- Zuzendutakoa: Abenduaren 5eko 278/1983 DEKRETOA, hirigintza eta eraikintzetango Ondarea Bereoneratzeari buruz. (Hutsen zuzenketa.)
- Ikus: Ekonomia eta Herriogasun-saileko Sailburu Jaun Txit Gorenaren 1984.eko ekainaren 5eko AGINDU, Euskal Herriko autnomia-Elkartearen dauden Aurrezki-kutxetan, bereiziki araupetutako maileguen ehunekoan kontutan hartzeari buruz.