Arautegia
InprimatuLurralde Antolaketa eta Garraio Sailaren 1985.eko Uztailaren 17ko AGINDUA, Ondare Hiritartu eta Eraikitakoaren Birregokitzeari buruzko Abenduaren 5eko 278/1983 Dekretoaren 22. atalak jarritako Gizarte-Hirigintzazko Azterlanen Dokumentazioaren gutxienezko edukina finkatuz.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Lurralde-Antolaketa eta Garraioak
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 168
- Hurrenkera-zk.: 1702
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 1985/07/17
- Argitaratze-data: 1985/08/17
Gaikako eremua
- Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Garraio eta herri lanak
- Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita
Testu legala
ERASKINA FORMULARIOJaun Txit Argia: Ondare Hiritartu eta Eraikitakoaren Birregokitzeari buruzko Abenduaren 5eko 278/1983 Dekretoaren 22. atalak, zera esaten du: Gune bat, Birregokitze Integratuzko Alde Deklaratzeko expedientea hasiarazteko Aginduak, Eraskin gisa, besteak beste, Aldearen Gizarte-Hirigintzazko Azterlan bat eduki behar duela. Agiri horren gutxienezko edukina, aipatutako dekreto horren Laugarren Azken Erabakian jarritakoaren arauera, Lurralde Antolaketa eta Garraio Sailaren Aginduaren bitartez zehaztu behar da. Hasieran, Gune bat, Birregokitze Integratuzko Alde Deklaratzeko expedientea hasiarazteko Agindura eta gero Birregokitze Integratuzko Alde Deklaratzera daraman Prozesuaren lehenengo fasean daudenak, dagoeneko, gure udaletariko batzuk direnez gero, bidezkoa da, gehiago atzeratu gabe, Deklaratzeko expedientea hasiarazteko beharrezko Gizarte-Hirigintzazko Azterlanen gutxienezko edukina zein izan behar den finkatzea. Edukin hori, funtsean, geroko Birregokitzeko Egitamu Berezia osatuko duen Hirigintza Informaziorako Agiriaren laburpen bat izango da. Horren ondorioz, Sail honek zera erabaki du:Atal Bakarra.- Gune bat, Birregokitze Integratuzko Alde Deklaratzeko expedientea hasiarazteko beharrezko Gizarte-Hirigintzazko Azterlanen gutxienezko edukina onartzen da eta Agindu honen eraskin gisan agertzen da. AZKEN ERABAKIA Agindu hau, 1985.eko Irailaren 3Oean sartuko da indarrean. Jakin dezazun eta dagozkion ondorioetarako adierazten dizut hori, Jaun Txit Argi horri. Gasteiz, 1985.eko Uztailak 17. Lurralde Antolakeca eta Garraioetarako Sailburua, JOSE RAMON ESTOMBA GOIKOETXEA LURRALDE ANTOLAKETARAKO SAILBURUORDE Jn. T. ARGIA: GASTEIZ ERASKINA I. OHAR OROKORRAK. Gizarte-Hirigintzazko Azterlanak, Aldearen eta bere Inguruaren problemekin kontaktuan sartzeko oinarrizko elementua dira eta Lurralde Antolaketa eta Garraio Sailburuak hiri edo landa gune bat Birregokitze Integratuzko Alde deklaratzeko adinako informazioa izan behar dute barne. Horiek idatzi eta bereziki informazioa sistematizatu, Hirigintza informaziorako Agirian, Egitamu berezia gertatzen dutenek errez osatu eta gaurkotzeko moduan egingo dira. Orobat, Azterlanak gertatzeko beharrezko diren datuak, zuzen eta lan honetarako bereziki bilduko dira, hau da, norberak gertatu beharrekoak; bestelako iturrietatik datozen datuak, norberak gertatuekin alderatzeko bakarrik erabiliko direlarik. Beste azterlanek gertatutako datuak, bere zehaztapen maila, Agindu honetan jarritakoaren antzekoa izan dadinean eta bero ainezinatasuna, bere indarrean sartze-datatik hiru urte baino txikiagoa izan dadinean bakarrik erabili ahal izango dira. Aurkeztu beharreko agirien egitura, ondoren, «Gizarte-Hirigintzazko Azterlanen gutxienezko edukinean» aipatzen diren ataletako egiturari zehatz mehatz atxikiko zaio.II. GIZARTE-HIRIGINTZAZKO AZTERLANEN GUTXIENEZKO EDUKINA.II.1. Hirigintza-egitamuketari buruzko informazioa.- Gizarte-Hirigintzazko Azterlanek, gutxienez eduki behar duten hirigintzazko egitamuketari buruzko informazioa honako hau da:II.1. a) Indarrean dagoen Hirigintza-egitamuketa Udalaren Egitamuketa Orokorraren edo indarrean dagoen Arauaren zehaztapenak agertuko dira bai eta Egitamuketa Bereziarenak ere, hori egon eta Aldeari eragiten dion kasuetan. Egitamuketa Orokorraren eta, hala badagokio, Bereziaren zehaztapenak behar bezala jasoko dira, zerak bereiztuz: sailkapen orokorra, zehaztutako sailkapena eta hala behar izanez gero, Egitamuketaren Gestioari dagozkion zehaztapenak, horiek guztiak, ondoren aipatzen den agiri grafikoekin erlazionatuta eta lotuta. Komentario labur bat egin beharko da zerari buruz: Indarrean dagoen egitamuketa, Aldearen hiri-problemak konpontzeko egoki denentz. Zera ere zehaztuko da: Egitamuketa Orokorra eta Bereziaren arteko erlazioa, beraien arteko kontraesan posibleak aztertuz. Agiri grafikoek, Egitamu Orokorraren eta hala badagokio, Bereziaren planoen kopiak izango dituzte. Adierazgarrien eritzitako planoak aurkeztuko dira -Lurraren sailkapena, eremu-sailkaketa, etab.-, eta horien gainean, Aldearen perimetroa definitzeko proposatzen den muga-lerroa gainjarriko da. Planoen karatulan, aipatutako Egitamuketei dagozkien zehaztapenak jarriko dira, horretaz gainera, antolaketarako tresna mota eta horren behin betiko onartze daca zehaztuz.II.1. b) Gertatu bitarteko egitamuketa.- Egitamu berria, orokorra nahiz berezia, gertatze aldian egongo balitz, bere gertatze-fasea adieraziko da, -erizpideen idazkera, helburu eta konponbide orokorrak, Aitzin txostenaren azalpen publikoa, Egitamuaren idazkera, haserako onarpena, Egitamuaren azalpen publikoa eta Behin Behineko onarpena-, eta Egitamuaren laguntza edo itunetan sartuta dagoen ala ez, baiezko kasuan emandako edo jasotako kopurua adieraziz. Erantsi beharreko agiri grafikoak, aurreko atalean zehaztutako berak izango dira, baina gertatu bitarteko egitamuketari buruzkoak.II.1. c) Aldearen mugaketa.- Aurrerago esaten den bezala grafikoki azaldutako aldearen mugaketa proposatuko da, horren erizpide justifikatzaileak zehaztuz. Expedientearen hasi arazpenik edo Multzo Historiko-Artistikoaren izendapenik balego, horren mugaketa eta hasiarazpenaren data edo izendapenaren Dekretoaren data zehaztuko da. Baiezko kasuan, mugaketaren eta Birregokitze Integratuzko Alderako proposatzen denaren arteko adostasuna edo diferentzia aztertu egingo da, mugaketa bien arteko erlazioa justifikatuz. Aurrekoaren laburpen gisan, «Aldearen egoera Lurralde eta Hiri Egituran» izeneko plano bat gertatuko da, sarbiderik eta hiri eta eraikintza-elementurik garrantzitsuenak jasoz, horien perimetroa muga-lerro batez eta luze-zabala trama argiz nabarmenduz. Ahalik eta kartografiarik berriena erabiliko da. Eskala: 1/500 edo 1/2000.II.1. d) Hirigintza eta zentsu-mugaketen arteko egokitasuna.- Proposatzen den mugaketaren eta dagoen zentsu-mugaketaren arteko adostasuna edo ezadostasuna edo adieraziko da, distrito, atal eta etxe-sailak zehaztuz, horretarako plano gaineratuz 1/500 edo 1/2000 eskalakoa.II.1. e) Aldeari eragiten dioten beste azterlan batzuk, birregokitzeko edukin interesgarridunak.- Azterlana zertan den adieraziko da, bai eta data eta egilea ere. Orobat, suztatzailea zein den eta hori, entitate publikoa, -Udala, Diputazioa, etab-, entitate pribatua edo partikular bat den adieraziko da. Edukinaren analisi labur bat egingo da, bereziki Gizarte-Hirigintzazko Azterlanaren eta Birregokitzeko Egitamu Bereziaren zehaztapenei dagokienez.II.1. f) Aldearen planimetria.- Kartografia historikoa: Garai desberdinetan, deskribatu eta erantsi egingo da, zertan den eta noiz egin zen adieraziz. - Gaurko kartografia: Modu berean, Aldearen gaurko kartografia deskribatu eta erantsi egingo da, komentario txiki bat eginez, edukina, noiz egin zen, erabilitako teknika, -aireargazkimetria, klasikoa, mixtoa-, kalitatea eta bai Gizarte-Hirigintzazko Azterlanaren, bai Birregokitzeko Egitamu Bereziaren lanetarako, oinarria izateko balio duen ala ez adieraziz.II.2. Eraikintzari buruzko informazioa.- Informazio honek, dauden eraikintzen ezaugarriei buruzko datuak jaso behar ditu. Ezaugarri horiek bereziki hautaturik daudela, Birregokitzeko Egitamu Berezien berezko helburuari dagokionez eta birregokitze ihardun eraikitzaileak neurtzeko eta sailkatzeko, Abenduaren 5eko 278/1983 Dekretoan erabilitako teknikei dagokienez. Honetarako, honako hauei buruzko informazioa jasoko da: eraikuntza-ereduak, egitaraua, oin-kopurua, bizitzeko egokitasuna, aireztapena, argikuntza, kontserbazio egoera, aintzinatasuna eta dituen zerbitzuak. Aldearen Eraikintza unitate bakoiztuek, kodigo alfanumeriko bana izango dute. Kodigo honetan, unitatea kokaturik dagoen etxe-sailarekiko erreferentzia bat sartuko da. Erreferentzia hori, Azterlan honen eta geroagoko Birregokitzeko Egitamu Bereziaren agiri guztietan erabili beharko da. Eraikintza unitate bakoitzean, kasuan kasuan, bereiztu egingo dira eraikintza-sail desberdinak, beren egitura, era, erabilera, banaketa, etab.eko ezaugarrien arauera beraien artean bereiztu daitezkeenak, bakoitzari, sartuta dagoen eraikintza-unitatearekiko kodigo bat emanez. Dokumentazio grafikoa, ondoren aipatzen diren planoek osatuko dute:II.2.1. Planoa.- Eraikuntza-ereduen planu definitzailea, bitarteko hormak, aurrekaldeen, barruko patioen eta lurzati bateko baino gehiagoko patioen kanpoko lerrokaketak, lubakiak etabarrak jasoz, sarbide-guneak edo eskilarak non dauden esanez, eta egitura jasotzen duten elementuen eskema orokorrak jarriz, eraikintzaunitateen eta bertan kokatutako eraikintza-ereduen oinarrizko elementuak ondo definituta gera daitezen moduan. Gutxienezko eskala: 1/500II.2.2. Planoa.- Eraikintzaren egoerari buruzko planoa.- Plano honek, kontserbazio egoeraren arauera, eraikintzen sailkapena egingo du, Abenduaren 5eko 278/ 1983 Dekretoaren 3. atalaren 2. zatiko 2. mailaren betetze-graduaren arauera. Eraikintzak honela sailkatuko dira: - 2. maila ondo betetzen duten eraikintzak. - 2. maila halan holan betetzen duten eraikintzak. - 2. maila gaizki betetzen dutcn eraikintzak. Planoaren karatulari, taula bat erantsiko zaio, horretan, esandako sailkapenarekin loturik, eraikintza, etxebizitza eta merkatal-toki kopuruari buruzko laburpen bat egingo delarik. Gutxienezko eskala: 1/500II.2.3. Planoa.- Eraikintzaren urteei buruzko planoa.- Eraikintzen urteak zehaztuko dira honako denbora-aldi honen arauera: XVIII. mendea eta aurrekoak, XIX. mendea, 1.900-1.925, 1.925-1.940, 1.940-1.960, 1.960-1.980 eta ondorengoak. Dena dela, talde egileak aldatu egin ahal izango du sailkapen hau, bere ikerketaren ondorioen arauera. Orobat, taula bat erantsiko zaio karatulari, urteen arauera bildutako eraikintza kopuruaren laburpena eginez. Gutxienezko eskala: 1/500II.2.4. Planoa.- Eraikintzen eta gune publikoen interes arkitektoniko eta historikoaren plano deskribatzailea.- Plano honetan, interes kulturala eta bereziki arkitektonikoa edo historikoa duten eraikintzak edo hauen zatiak jaso beharko dira baita mota horretako interesa duten kanpo-alde publikoak eta hiri-elementuak ere. Eraikintzen kalitatearen mailakaketa bat egingo da talde asimilagarrietan, gero, Abenduaren 5eko 278/1983 Dekretoaren Lehen Atalburuaren bigarren Sailean jarritako eraikintza-ihardunen erabilpenarekin baliokidetasun bat izan dezaketen taldeetan alegia. Honako eraikintza hauek ere jasoko dira: Tratamendu zuzenak izan dituztenak, aldaketa hondagarriak jasan dituztenak, baita kalitate arkitektonikoa hausten duten aurrekaldeak dauzkaten eraikintza berriak ere. Gutxienezko eskala: 1/500II.2.5. Planoa.- Habitagarritasun baldintzen plano deskribatzailea.- Plano honek, etxebizitzen gela habitagarrietako bai eta eraikintzen instalapen eta zerbitzuetako aireztapen eta argikuntza baldintzei buruzko azterlan bat jaso beharko du. Eraikintzen mailakaketa bat egingo da Abenduaren 5eko 278/ 1983 Dekretoaren 3. atalaren 2. zatiko mailaren betetze-graduaren arauera eta aldagai biren arauera: a) Argikuntza eta aireztapen baldintzak. - 3. maila ondo betetzen duten eraikintzak. - 3. maila halan holan betetzen duten eraikintzak. - 3. maila gaizki betetzen duten eraikintzak. b) Instalapenak eta zerbitzuak. - 3. maila ondo betetzen duten eraikintzak. - 3. maila halan holan betetzen duten eraikintzak. - 3. maila gaizki betetzen duten eraikintzak. Planoen karatulari, taula bi erantsiko zaizkio, horietan, aurreko bi idazatietako zehaztapenen betetze-graduaren arauera, eraikintza, etxebizitza eta merkatal-tokien kopuruari buruzko laburpena egingo delarik. Informazioaren aurkezpen eta irakurketa hoberako behar dadinean, planoa bitan destolestu ahal izango da, idazati bakoitzeko bat.II.2.2, II.2.3, II.2.4 eta II.2.5 Planoak, II.2.1 Planoaren oinarri grafikoaren gainean gertatuko dira eta horiek gertatzeko erabilitako metodoa eta erizpideak azaltzen dituen txosten argigarri bana erantsiko da.II.3.- Lurraren eta eraikintzaren erabilpenei buruzko informazioa.- Lurraren erabilpenei buruzko informazioak oinarrizko garrantzia du geroko egitamuketaren definizioetan, Aldearen hiri-berriztapenarekiko alderdi guztietan, zeren eta lurraren erabilpena bait da hiri-aldakuntzetarako motibazio ekonomikoetan garrantzi gehien dutenetariko elementu bat, erabilpen batzuek, besteek baino benefizio posibilitate handiagoak dauzkatela eta aldearen populazioa mantentzeko geroko politika kontutan hartzen bada. Informazio mota honi buruzko dokumentazio grafikoa, ondoren aipatzen diren planoak osatuko dute: II.3.1. Planoa.- Lurraren okupazioaren planoa - dauden eraikintza unitate guztiak identifikatuz, eraikitako sail bakoitzaren oin-kopurua zehaztuz. Era berean, eraikintza unitate bakoitzeko eraikitako sail bakoitzean dauden etxebizitzen eta merkatal-tokien kopurua zehaztuko da baita eraikitako sail eta unitate bakoitzeko ondorengo erabilpenetarako diren metro karratu eraikitakoak: Etxebizitza, bulegoak, industria, tegia, merkataritza eta amankomun-ekipamendua, azken erabilpen hau honako hauetan sailkaturik: osasunketa, erlijiosoa, laguntza, gizarte-kulturala, irakaskuntza, jolas eta ikuskizunak, administratiboa eta kirol erabilpenak. Alde osoan eta etxesailez etxesail, erabilpen bakoitzerako metro karratuen laburpena egingo da. Gutxienezko eskala: 1/500II.3.2. Planoa.- Eraikintza unitate bakoitzetik.- gehienbat etxebezitza-erabilpena duten eraikintzen planoa. Horretarako eraikintza unitate batek, gehienbat etxebizitza-erabilpena izango du lur-mailan eraikitako luzezabalaren %70a erabilpen horretarako izan dadinean, eraikuntzak lau edo oin gehiago izan ditzan kasuetan; hiru edo oin gutxiago izan dezanean, lehenengo eta bigarren oinen %90a gutxienez izan beharko du. Planoaren karatulari, taula bat erantsiko zaio gehienbat etxebizitza-erabilpenari dagozkion etxebizitzen kopuruaren laburpena agertuz. Gutxienezko eskala: 1/500II.3.3. Planoa.- Okupazio-mailaren planoa.- Etxebizitzetarako diren eraikintzen okupazio-mailaren planoa, eraikintza bakoitzerako, etxebizitza okupatu eta libreen kopurua zehaztuz. Karatulari, Aldearen etxebizitza okupatu eta libreen kopuru osoa gaineratuko zaio. Gutxienezko eskala: 1/500II.3.4. Planoa.- Amankomun-ekipamenduen planoa goitiko bistan horiek non dauden zehaztuz, eta txosten txiki bat gaineratuz, jabetza publikoa ala pribatua den esanez, baita zerbitzu-maila, populazioaren arauerako estandarrak eta ondorioen analisi kritikoa ere. Amankomun-ekipamenduen erabilpenak, II.3.1. P1anoan zehaztu den bezala sailkatuko dira eta bakoitzar dagozkion eraikitako metro karratuak jarriko dira eraikintza-unitateetan banaturik, jabetza publikokoak eta pribatukoak bereiztuz. Gutxienezko eskala: 1/500II.3. atalaren planoetatik, II.2.- Eraikintzaren informazioa izeneko atalean jarritako txosten bana egingo da.II.4. gizarteari buruzko informazioa.- Informazio honek, Aldearen gizarte-ekonomia egituraren oinarrizko datuak ezagutzeko helburua du. Horretarako, atal hau banatuta dagoen analizatu beharreko aspektu bakoitzetatik ezaugarri homogeneoak dauzkaten lurralde-eremuak detektatu ahal izateko moduan bilduko da dokumentazioa. Horren analisia, honako atal hauetan banatzen da: Populazioari, Jabetzari eta Bizibideari buruzko informazioa.II.4. a) Populazioari buruzko informazioa.- Ondoren esaten den informazioa ezagutu ahal izateko datuak bildu eta gertatu beharko dira: - Biztanle kopurua. - Aldean, populazioaren bilakaera. 1.900.etik hona. - Adinen piramidea. - Familien konposaketa. - Gizarte-ekonomia maila, Abenduaren 5eko 278/1983 Dekretoaren V. Eraskinean finkatutako taldeen arauera. Argipideketa hau, bere jasotze-bailtasunagatik, nahikoa izango da biztanleen usiketa bidez, edo Udaleko gainontzekoarekin azterketa konparatzea: leiabidez lortzea.II.4. b) Jabetzari buruzko informazioa.- Atal honek, Aldearen jabetza inmobiliarioaren egituraren analisi bat izango du, ondasunen edukitza eta gozamen motaz osaturik. Lehenengo eta behin, jabetza edo alokairupeko tegi eta etxebizitza-unitateen edukitza eta gozamena analizatuko da, jabetzaren eskudunaren edo, hala badagokio, maizterraren datu osagarriaz, honela sailkaturik: Administrazioaren Entitate eta Erakundeak, irabazteko asmorik gabeko erakunde pribatuak, gainerako pertsona pribatuak. Informazio hau, desglosatu egingo da etxebizitza-erabilpenerako lehenengoz, eta gero lehen esandako gainontzeko erabilpenetarako, gerta daitezkeen jabetza pilaketa posibleen azterketa berezia eginez. Informazioa, bi planotan agertaraziko da:II.4.1. Planoa.- Jabetza-erregimenaren planoa.- Eraikintza bakoitzerako, tegi eta etxebizitza-unitateen edukitza-erregimena zehaztuko da. Era berean, etxebizitzarako ez bestelako erabilpenetarako diren eraikintzen jabetza-erregimena agertu beharko da. Planoaren karatulari, taula bat erantsiko zaio, jabetzaren erregimenaren laburpen bat eginez. Gutxienezko eskala: 1/500II.4.2. Planoa.- Jabetza publiko eta pribatuen planoa.-jabetza publikoko lurren, eta horien barruan erabilpen publiko eta zerbitzu publikokoak, eta, bestalde, jabetza pribatuko lurren artean bereiztuz. Plano horrek, esandako jabetza-erregimen mota bakoitzeko luze-zabalaren laburpen-taula bat izango du berekin. Gutxienezko eskala: 1/500II.4. c) Enpleguari buruzko informazioa.- Atal hau, Aldean sortutako enpleguari buruzkoa da, bertan dauden lan desberdinetan. Enpleguaren analisi bat egingo da, iharduketa ekonomikoaren arauera sailkaturik, ondorengo datuak bilduko dituela: Enpresaren eta kokatuta dagoen tegiaren izena, merkataldegi bakoitzean lanean diharduten pertsonen kopurua, ihardun nagusia, egiten diren gaiak edo eskeintzen diren zerbitzuak, eta, hala badagokio, kanpotikako langileen bizi-tokia. Datu hauek, gertatuz gero, azterketa-alorka, Aldearen enplegu-kopurua, profesional-mailaka eta iharduketaka, Aldearen egitura, eta garraio demanda definitzen dute bai eta horretarako aurrikuspenak ere. Dena dela, Aldearen barruan izandako enpleguaren bilakaerari buruzko txosten bat egingo da, eta bilakaera horren zergatiak eta gerorako posibilitate eta aurrikuspenak esanez.II.5. Hiri-zerbitzuei buruzko informazioa.- 1/500 eskalako plano-gertatzea eta bildu beharreko informazioa, zerbitzu elementuetatik plano bana definituz gauzatuko dira, ondorengo datuak bai grafikoki bai agirien bidez jasoz:II.5. a) Saneamendua eta estolderia.- Dauden kutxetak eta isurbideak definitu eta zenbatu, honako datu hauek jasoz: Materiale mota eta sartzen diren ubideen erregistro, sakonera eta tarteuneak, diametroak eta efluyente mota zehaztuz. - Eraikintzetatik dagoen sarerako lotuneak, hondakin eta euri urak bereiztuz, dauden ustel-zuloak, kutxetarik gabeko ubideen arteko lotuneak eta eraikintzaren eta udal-sarearen arteko loturaren baldintzak ezagutaraz ditzaketen datu guztiak. - Isurbideen tarteuneak, sekzioak, aldapak, materialeak, sakonerak eta isurtzen diren ur motak, tarte unitarioak eta banatuak bereiztuz. - Isurtzeko guneak eta isurtzeko baldintzak.II.5. b) Ur banaketa.- Igaro, banácze eta kontrol-kutxeten definizioa sare osoan, sarJeamendurako egindako zehaztapen berekin. - Eraikintzetarako lotuneak, lotunearen hartze puntua eta baldintza teknikoak zehaztuz. - Banaketa ubideen tarteuneak, sekzioak, kotak, materialeak, sakonera, lotuneak eta kalkulo mekanizatuari begira, banaketa-Sarearen eredua finkatu ahal izateko beharrezko diren datu guztiak. - Bentosen, hidranteen, ureztapen-ahoen eta iturri publikoen lekua.II.5 c) Argiketa publikoa.- Argikuntza publiko sarearen mandu eta kontrol elementu guztien definizioa, aparailu bakoitzaren ezaugarri teknikoak eta kokatze ezaugarriak, -lurpekoa, aidekoa, sotokoa, etab.- , zehaztuz. - Argikuntza puntuen indar-zirkuito guztien definizioa, konposaketa, eroaleen sekzioa, babesa eta lurpeko, aidetikako , hormakako etabarreko sarea. - Argi-puntuen lekuaren definizioa, bere ezaugarri teknikoak, besoko euskarria hormetan, espaloietako makuludun farolak, aidetikako sarea, etab, kale-argi mota, potentzia watiotan, argikuntza altuera, etab.II.5. d) Energia elektrikoaren banaketa.- Transformadore guztien lekua, teknika eta kokatze ezaugarriak zehaztuz. - Energia elektrikoaren banaketarako sare guztien zabalketa jasota daukan planoa, ezaugarri teknikoak, eroaleen konposaketa, sekzioa, babesa eta batez ere aidetikako, hormatikako, lurpeko etabarreko sare mota. II.5. e) Telefono sarea: Linea telefonikoen sareen ezaugarriak jasoko dira, elemento tekniko argigarri guztiak ere jasota dauden plano batetan sartuz.II.5. f) Gas sarea.- Udal gas-sarearen egoera eta ezaugarriak definitzeko beharrezko izan daitezen datu guztiak. Udal Gas Konpainiak eman beharreko datuak.II.5. g) Zolaketa.- Jabetza eta erabilpen publikoko gune guztien azal tratamenduak goitiko bistan jasoko dira, erabilitako materialeak zehaztuz eta komentario bat eginez, kokatuta dauden guneen ezaugarriekiko egokitasunari ala desegokitasunari buruz. - Esandako zazpi zerbitzuetatik txosten deskribatzaile bana gertatuko da, noiz egin den, gaurko egoera, aldaketa edo hobekuntza eta konponketa lanak behar dituzten zatiak, tarteuneak bai eta esku-hartzeko proposamenak ere zehaztuz eta hirizerbitzuen mailarik onena lortzeko behar daitezen subentzioak zeintzuk izango diren agertu dezan balio-neurketa laburra.