Arautegia
InprimatuIrailaren 24ko 308/1985 DEKRETOA, Gasteizko Hiriaren Erdi Aroko Gunearen Birregokitze Integarturako Aldea mugatuz.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Lurralde-Antolaketa eta Garraioak
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 213
- Hurrenkera-zk.: 2158
- Xedapen-zk.: 308
- Xedapen-data: 1985/09/24
- Argitaratze-data: 1985/10/21
Gaikako eremua
- Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; EAEko udalak
Testu legala
Ondare Hiritartu eta Eraikitakoaren birregokitzeari buruzko Abenduaren 5eko 278/1983 Dekretoaren VI. Eraskinean definiturik dagoen Gasteizko Hiriaren Erdi Aroko Gunearen Birregokitze Integraturako Aldearen mugaketa, Erdi Aroko Gune horren Birregokitze Integraturako Egitamu Bereziak hartzen duen lurralde barrutiari egokitu beharrak, lehen aipaturiko dekretoa, horren maila bereko beste batez ortdezkatu beharra dakar, lehenengo mugaketaren babesean sortutako egoera juridikoak mantentzearen kalterik gabe. Horren ondorioz, Lurralde Antolaketa eta Garraio Sailaren proposamenez, Jaurlaritza Batzordeak 1985.eko Irailaren 24ko bileran aztertu eta onartu ondoren, zera ERABAKITZEN DUT:Atal Bakarra.- Ondare Hiritartu eta Eraikitakoaren birregokitzeari buruzko Abenduaren 5eko 278/1983 Dekretoaren VI. Eraskina aldatu egiten da, ondoren esaten den bezala idatzita geratuko delarik: VI. ERASKINA GASTEIZKO HIRIAREN ERDI AROKO GUNEAREN BIRREGOKITZE INTEGRATURAKO ALDEA. Gasteizko Hiriaren Erdi Aroko Gunearen Birregoki tze Integraturako Aldearen mugaketa, ondoren agertzen den planoaren arauera, honako perimetro honek zehazten du: Foru Diputazio kaleko zenbaki bakoitzen aurrekaldemarra, Probitziaren Enparantzatik zehar, Siervas de Jesus eta Portal de Arriaga kaleetako zenbaki bakoitzen aurrekalde-marrarekin lotuz, Cubo eta Bueno Monreal kaleetako zenbaki bikoitzen aurrekalde-marrarekin lotuz, Txiro-Etxe zaharra eta Eliza barne sartuz, Nueva Fuera kaleko zenbaki bikoitzen aurrekalde-marrarekin lotuz, San Francisco kaleko zenbaki bikoitzen aurrekal de-marrarekin lotuz, San Francisco Aldapako lorategia zen marrarekin lotuz, Espainako Bankuaren Aldaparen ekialdeko aurrekalde-marrarekin lotuz, Postas kaleko zenbaki bikoitzekin lotuz, Virgen Blanca Enparantzaren hegoaldetik Foru Diputazio kalearen zenbaki bakoitzen aurrekalde-marrarekin lotu arte. ERABAKIIRAGANKORRA Dekreto honetan mugatutako perimetrotik kanpo egon baina lehendik Gasteizko Erdi Aroko Gunearen Birregokitze Integraturako Aldean sartuta zeuden eraikintza eta etxeen birregokitze babestu integraturako eskatutako laguntzek, Abenduaren 5eko 278/1983 Dekretoaren 3. Atalburuan dauden aginduen menpe eta dekreto hori garatuz emandako gainontzeko erabakien menpe jarraituko dute. AZKEN ERABAKIA Dekreto hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadinetik aurrera izango du indarra. Gasteiz, 1985.eko Irailak 24. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Lurralde Antolaketa eta Garraio Sailburua, JOSE RAMON ESTOMBA GOIKOETXEA. PLANO
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Aldatzen du: Abenduaren 5eko 278/1983 DEKRETOA, hirigintza eta eraikintzetango Ondarea Bereoneratzeari buruz.
- Aldatutakoa: 157/1988 DEKRETUA, 1988.eko ekainaren 7koa, Gasteiz Hiriko Erdiaro-Guneko Integratutako Birgaiketa eremua zedarrikatzeari buruzko irailaren 24eko 308/ 1985 Dekretua aldatzen duena.