Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

Abenduaren 5eko 278/1983 DEKRETOA, hirigintza eta eraikintzetango Ondarea Bereoneratzeari buruz. (Hutsen zuzenketa.)

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lurralde-Antolaketa eta Garraioak
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 47
  • Hurrenkera-zk.: 522
  • Xedapen-zk.: 278
  • Xedapen-data: 1983/12/05
  • Argitaratze-data: 1984/03/12

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita

Testu legala

Erresumako Herri-Arduralaritzaren birantolapenari buruzko Azaroaren 27ko 2.764/67 Dekretoan agindutakoaren arauera, Lurrarteango Arrantzu, Ehiza eta Erresumako Parkeak egituratzeari buruzko Ekainaren 6ko 1.350/1968 Dekretoak, bere 15garren atalean Ehiza eta Arrantzu-Lurraldeko Batzordeak araupetzen ditu. Halaber, Abenduaren 18ko 3/1979 Oinarrizko Legez onartutako Euskal Herriko Autonomia-Estatutoak, 10garren Ataleko 10garren zatian Autonomia-Elkarteak ehiza eta hibai eta aintzira-arrantzuaren alorretango bakarreko agintepidea duela ezartzea du. Mendizti eta hidrografia-egoerari begira Euskal Herriak , dituen berezitasunek eta bai biztanle-estutasun larrikoa den lurraldean ibai eta aintzira-arrantzuak duen garrantziak ere aholkugarri egiten dute Lurralde-Batzordeak sortaraztea eta horiek Autonomia-Elkarteko Erakundei atxikitzea. Horren ondorioz, Nekazaritza-Sailburuaren saloz eta Eusko Jaurlaritzak 1984.eko Otsailaren 27a, egindako bilkuran onartu ondoren, honako hau ERABAKITZEN DUT: 1. Atala.-Lurrarteango Arrantzurako Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko Lurralde-Batzordeak sortarazten dira, horien Lehendakaritza eta Lehendakariordetza Nekazaritza-Saileko Lurralde-Ordezkariek eta Lurralde bakoitzeko Baso. Zerbitzuaren eta Izadi-Iraunarazpenaren Buruzagiek hartuko dituztela bere gain. 2. Atala.-1. Arrantzurako Lurralde-Batzordeak Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza-Sailari atxikita egongo dira. 2. Esandako Sailaren Aholku-Erakundetzat joko dira eta Lurrarteango Arrantzuarekiko zerikusia duen ezein gairi buruzko agintea izango dute. 3. Urtean lau bilkura gutxienez egingo dituzte, beren Lehendakariak horretarako deia eginda horren akioz edo bere eritzia Goragoko Erakunderen batek eska dezanean. 3. Atala.-Arrantzurako Lurralde-Batzorde horietan, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza eta Kultura eta Herrizaingo -Sailaren, Arrantzu-Baterakundearen, Probintziako Nekazaritza-Etxearen eta ordezkotza dezan Nekazaritza-Sindikato bakoitzaren ordezkari bat eta Arrantzale-Elkarteek izendutako ordezkari bi egongo dira. AZKEN ERABAKIA Lehenengoa.-Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadineko egunaren biharamonean indarrean sartuz, Dekreto hau eginbideratzeko arauak emateko Nekazaritza -Sailburuari esku ematen zaio. Gasteizen, mila bederatzirehun eta larogeita laugarreneko Otsailak hogeita zazpi. Lehendakaria, CARLOS GARAIKOETXEA URRIZA. Nekazari tza-Sailburua, FELIX ORMAZABAL ASCASIBAR.1983.eko Abenduaren 24ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariko 189. Alean aipatutako Dekretoa argitaratzean huts egia denez ohartuta, dagokion zuzenketak ematen dira ondoren: 4442 orrialdean, 11.1. Atalean; Gaztelaniaz: " ... según que la intervención suponga ejecución lo más estricta..." dioenean: " ... según que la intervención suponga sujeción lo más estricta..." esan behar du. 4448 orrialdean, 19.1.c. Atalean; Hogen larriak: "... Dekreto honen hogeita hamahirugarren atalean aipatzen den maiIakaketa-oreka" dioenean, " ... Dekreto honen hirugarren atalean aipatzen den mailakaketa-oreka" esan behar du. 4449 orrialdean, 19.3 Atalean; Gaztelaniaz: " ... Pérdida de todas o alguna de las condiciones", dioenean, b) "Pérdida de todas o alguna de las condiciones", esan behar du. 4449 orrialdean, 19.3.c. Atalean: " ... bi edo hamabi urtetako denboraldirako gaitasungabetzea", dioenean, " ... bitik hamabi urterainoko denboraldirako gaitasungabetzea", esan behar du. 4449 orrialdean, 19.4 Atalean: " ... eta halakoetan erabilgarri diren aldi baterako erabakiak" dioenean, " ... eta halakoetan erabilgarri diren aginte-erabakiak", esan behar du. 4450 orrialdean, 20.6 Atalean: " ... biderapenean dagoen egitamuketak...", dioenean, " ... elkarren bideragarri diren eremuan biderapenean dagoen egitamuketak", esan behar du. 4452 orrialdean, 22.6 Atalean; Gaztelaniaz: " ... y en el Territorio o Territorios Históricos afectados" dioenean, "... y en el del Territorio o Territorios Históricos afectados" esan behar du. 4452 orrialdean, 24.1.a Atalean; Gaztelaniaz: " ... Delimitación del perimetro de los terrenos" dioenean, "... Delimitación del perimetro o perimetros de los terrenos" esan behar du. 4455 orrialdean, 24.9 Atalean; Gaztelaniaz: " ... exigencias comunitarias de la población, y de posibilitar", dioenean, "... exigencias comunitarias de la población o de posibilitar", esan behar du. 4456 orrialdean, 25.5 Atalean; Gaztelaniaz: " ... de la obligada acomodación ante los valores fiscales y los urbanisticos", dioenean, " ... de la obligada acomodación entre los valores fiscales y los urbanisticos" esan behar du. 4463 orrialdean, 37. Atalean, idazpuruan; Gaztelaniaz: "... a Ia consecución de equipamiento comunitario propio", dioenean, "·... a la consecución de equipamiento comunitario primario" esan behar du. 4471 orrialdean, 54. Atalean: " ... Dekreto honen berrogeita hamaseigarren atalean", dioenean, " ... Dekreto honen berrogeita seigarren atalean" esan behar du. 4472 orrialdean, Aldi bateko Erabakietatiko laugarrena. Azken lerroaldian, Gaztelaniaz: " ... durante todo el periodo de la vigencia del préstamo de los préstamos en las actuaciones de rehabilitación aislada", dioenean, "... durante todo el periodo de vigencia de los préstamos en las actuaciones de rehabilitación aislada" esan behar du. 4474 orrialdean, II Eraskina. Baldintza Orokorrak. Bosgarren marratxoan, "... osakaiak erori baino lehen segurantza-bermea ..." dioenean, "... osakaien erorpenak direla eta, segurantza-bermea", esan behar du. 4474 orrialdean, II Eraskina. Baldintza Orokorrak. Azken marratxoan, Gaztelaniaz: "... elementos tales como tejas, aplanados de fachadas, chimeneas", dioenean, "... elementos tales como tejas, aplacados de fachadas, chimeneas" esan behar du. 4475 orrialdean, II Eraskina. 2 garren maila lortzeko lanak. 3 garren zenbakia. Bigarren marratxoan; Gaztelaniaz: "... como empotramiento o enturbado de cables..." , dioenean. " ... como empotramiento o entubado de cables" esan behar du. 4477 orrialdean, III Eraskina. 8 garren zenbakian: "... eta babesgailu egokien bidez teknika-babesa", dioenean, "... era babesgailu egokien bidez bero-babesa" esan behar du. 4478 orrialdean, V Eraskina. Eusko Jaurlaritzak eman ditzan jesapenen zenbatekoak antzemateko erabilgarri diren ehunekoak. "Irabaziak (**) (1 Diruegitamua (***) Irabaziak ( 0,5. Diruegitamua "dioenean, "Irabaziak (**) (1 DiruegitamuaIrabaziak ( 0,5 , Diruegitamua " esan behar du. 4478 orrialdean, VI Eraskina. Gasteizko Hiriko Gune Zaharraren Mugaketa; "... Foru-Diputazioa, Probintziaenparantza... kaleetako lehenengo zenbakitik 11raino..." dioenean, "... Foru-Diputazioa, Foru-Diputazioa-kaleko ardatza, Probiantzia-Enparantza... kaleetako lehenengo zenbakitik 11raino..." esan behar du. Gasteiz, 1984.eko Otsailak 13. Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailburua, XABIER LASAGABASTER ETXARRI.