Erabilerraztasuna Euskadi.neten
Gure konpromisoa
Euskadi.neteko atariek edo webguneek ondorengo konpromisoa dute: edozein testuinguruan, nahiz eta arazo tekniko, fisiko, zentzumenezko edo intelektual izan, erabiltzaile guztiak edukietara sarbidea izatea. Konpromiso hori, orain arte erabilerraztasuna hobetzeko neurrietan eta Erabilerraztasun politika berrian oinarritzen da. Politika berri honen helburua da Euskadi.net sarearen barruan dauden web atariak W3C partzuergoaren WAI (Web Accessibility Initiative) delako ekimenak ezarritako Web Edukien erabilerraztasun jarraibideen 2.0 bertsiora (WCAG 2.0) egokitzea.
Hartutako neurriak
- Oinarrizko teknologiak:
- edukia egituratzeko XHTML 1.0 estandarra erabiltzen da eta diseinurako aldiz, CSS 2 estilo orriak.
- Diseinua eta maketazioa:
- edukia eta aurkezpena banatu egiten dira, testuaren eta atzeko kolorearen arteko kontraste nahikoa da, eta neurri erlatiboen erabilpena (testuaren tamaina alda daiteke).
- Testua ez den edukien ordezkakoak erabiltzen dira:
- irudietan ordezko-testua ezartzen da "Alt" delako propietatea erabilita. Dekorazio-irudiek "alt" propietatea hutsik izango dute.
- Javascript gabeko nabegazioa:
- Javascript-a desaktibatuta duten erabiltzaileei edukietara sartzeko ordezko nabigazioa eskeintzen zaie.
Euskadi.neteko Erabilerraztasun politika
Politika honen helburua Euskadi.net sarearen barruan dauden web atariak WCAG 2.0 jarraibideei egokitzea da. Horretarako, ondorengo ekintzak burutuko dira:
- Erabilerraztasuna kudeatzeko ereduaren garapena
- Prestakuntza plana
- Zuzenketa plana
- Jarraipena (monitorizazioa)
Kontsultatu Web erabilerraztasun eta estandarren politika proiektuaren zehaztasunak eta jarraipena.
Zergaitik WCAG 2.0?
Euskadi.neteko web atariak WCAG 2.0 jarraibideei egokitzeko erabakia aurreko jarraibideekin (WCAG 1.0) dituzten abantailetan oinarritzen da. Hauek dira abantailak:
- Iraunkorragoak dira
- Zehatzako aztertu daitezke
- Erabiltzeko eta ulertzeko errazagoak dira
- Teknologia aurreratuetan ere ezarri daitezke
- Malguak eta egoera, teknologia eta erabilpen-teknikei egokitzen direnak
Zure parte hartzea garrantzitsua da
Edukietara sartzeko oztoporik baduzu, jakinarazi mesedez Euskadi.neteko kontaktu postontziaren bitartez.
Laguntza nabigazioan
Nola handitu eta txikitu testuaren tamaina
Erabilitako testu-motek neurri erlatiboa dute, beraz erabiltzen ari zaren nabigatzailearen bitartez bere tamaina kontrola dezakezu.
Ondorengo taulak, erakusten digu testuaren tamaina nola aldatzen den funtzionalitate hau baimentzen duten ohiko nabigatzaileetan:
Nabigatzailea | Menuko aukera |
---|---|
Firefox |
|
Internet Explorer |
|
Safari (gaztelaniaz) |
|
Opera (gaztelaniaz) |
|
Nola desaktibatu diseinu bisuala
Edozein web orriaren diseinuak edo egiturak zure nabigazioa oztopatzen badu, diseinua desaktibatzeko aukera daukazu non edukia modu errazago eta egituratuago batean kontsultatu daiteken.
Ondorengo taulak, erakusten digu diseinu bisula nola desaktibatzen den funtzionalitate hau baimentzen duten ohiko nabigatzaileetan:
Nabigatzailea | Menuko aukera |
---|---|
Firefox |
|
Internet Explorer |
|
Safari (gaztelaniaz) |
|
Opera (gaztelaniaz) |
|
Nola aldatu koloreak
Edukia behar bezala hautemateko, testua zein irudiak eta atzeko kolorearen arteko kontrastea bermatzea dugu helburu. Hala ere, nahi izanez gero, zure nabigatzailearen kolorearen konfigurazioa alda dezakezu.
Ondorengo taulak, erakusten digu koloreak nola aldatzen den funtzionalitate hau baimentzen duten ohiko nabigatzaileetan:
Nabigatzailea | Menuko aukera |
---|---|
Firefox |
|
Internet Explorer |
|
Opera (gaztelaniaz) |
|
Edukiak beste formatutan
Orrialde batek beste fomatuetan sortutako edukiak erakutsi ditzazke (dokumentuak, bideoak, animazioak, ...). Beharrezko programak ez badituzu, ondorengo konektore (plugin) eta dohako programak eskeintzen dizkizugu.
Behatokia
Honen helburua da aztertzea Euskal administrazioaren hainbat atarien erabilerraztasun egokitzapen maila, beti ere WCAG 2.0-ren jarraibideak oinarritzat hartuta.
Behatokian erabilitako metedologia azterketa automatiko eta masibo batean eta ondoren erabilerraztasun eta web estandarretan adituak diren kontsultoreen emaitzen interpretazioan oinarritzen da. Aipatutako metodologia WCAG 2.0 jarraibideen A bikoitza (AA) adostasun-mailaren arabera garatu da.
Azterketa aurrera eramateko CTIC Centro Tecnológico-ren TAW Observer tresna erabili da.
Behatokia 2011
Laburpen datuak
- Hautaketa eta analisia 2011. urteko abenduan zehar egin da
- Guztira 13.970 dokumentu eta 51 webgune aztertu dira (hauetatik 39 webgune Euskadi.net sarean daudelarik)
- Webgune bakoitzaren lagin-tamaina 300 orrialdekoa da (gehienez) eta hautaketaren sakontasuna 10 mailekoa
Emaitzak
Ondorengo taulak wegune bakoitzak lortutako erabilerraztasun maila (0tik 1era) adierazten du, mailaren arabera sailkatuta:
Postua | Webgunea | Aztertutako orrialdeak | Balioa 2011 | Balioa 2009 |
---|---|---|---|---|
1 | SPRI | 300 | 0,92 | 0,62 |
2 | Etxebide | 239 | 0,90 | 0,43 |
3 | Euskadi.net | 300 | 0,88 | 0,59 |
4 | Gardena | 23 | 0,87 | ez da daturik |
5 | Open Data | 300 | 0,86 | ez da daturik |
6 | Justizia eta Herri Administrazioa | 300 | 0,86 | 0,53 |
7 | Enplegua eta Gizarte gaiak | 300 | 0,86 | 0,58 |
8 | Nekazaritza eta Arrantza | 300 | 0,85 | 0,58 |
9 | Osasuna | 300 | 0,85 | 0,56 |
10 | Lehendakari | 300 | 0,85 | 0,56 |
11 | Datuak Babesteko Euskal Bulegoa | 300 | 0,85 | 0,60 |
12 | Kultura | 300 | 0,83 | 0,57 |
13 | Hezkuntza | 300 | 0,83 | 0,57 |
14 | HABE | 176 | 0,83 | 0,59 |
15 | Ur Agentzia | 300 | 0,82 | 0,57 |
16 | Ingurumena eta Lurralde Plangintza | 300 | 0,81 | 0,49 |
17 | Herrizaingoa | 300 | 0,81 | 0,57 |
18 | Berdingune | 129 | 0,81 | 0,54 |
19 | IVAP | 300 | 0,81 | 0,57 |
20 | Eusko Jaurlaritza | 300 | 0,81 | 0,58 |
21 | Elankidetza | 97 | 0,81 | ez da daturik |
22 | Osakidetza | 300 | 0,81 | 0,55 |
23 | Gazteaukera | 300 | 0,81 | 0,52 |
24 | Bakegune | 220 | 0,80 | ez da daturik |
25 | Etxebizitza, Herri Lanak eta Garraioak | 300 | 0,80 | 0,58 |
26 | Lehendakaritza | 300 | 0,80 | 0,58 |
27 | Irekia | 300 | 0,80 | ez da daturik |
28 | Kontratazio Publikoa | 300 | 0,80 | 0,37 |
29 | Ekonomia eta Ogasuna | 300 | 0,77 | 0,55 |
30 | Emakunde | 300 | 0,77 | 0,52 |
31 | Euskara | 300 | 0,77 | 0,57 |
32 | Berrikuntza eta Informazio Gizarte | 300 | 0,77 | 0,54 |
33 | Euskotren | 300 | 0,76 | ez da daturik |
34 | VISESA | 300 | 0,76 | ez da daturik |
35 | Eustat | 300 | 0,76 | 0,58 |
36 | ETS | 115 | 0,74 | 0,43 |
37 | Izenpe | 157 | 0,74 | 0,57 |
38 | Sopelana | 300 | 0,73 | 0,57 |
39 | Euskalmet | 300 | 0,73 | 0,56 |
40 | EVE | 300 | 0,72 | 0,53 |
41 | Industria | 300 | 0,72 | 0,54 |
42 | Osalan | 300 | 0,72 | 0,31 |
43 | Turismoa | 300 | 0,72 | 0,54 |
44 | Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia | 214 | 0,71 | ez da daturik |
45 | Ihobe | 300 | 0,68 | 0,27 |
46 | Aholku Batzorde Juridikoa | 300 | 0,65 | ez da daturik |
47 | GeoEuskadi | 300 | 0,64 | 0,46 |
48 | Trafikoa | 300 | 0,63 | 0,45 |
49 | Itelazpi | 300 | 0,56 | 0,66 |
50 | Ikastea | 300 | 0,53 | ez da daturik |
51 | Lanbide.net | 300 | 0,47 | 0,40 |
Ez da maila edo balio handiena (1 baliokoa) lortu duen webgunerik. SPRI webgunea izan da balio handiena lortu duena (0,92), Etxebide eta Euskadi.net jarraian kokatzen direlarik (0,90 eta 0,88 balioarekin). Kontrako aldean, balio txikiena lortutakoak Lanbide.net eta Ikastea webguneak izan dira, 0,47eta 0,53 balioekin hurrenez hurren.
Batazbestekoa | Desbideratze tipikoa | Txikiena | Handiena | Tartea |
---|---|---|---|---|
0,77 | 0,09 | 0,47 | 0,92 | 0,45 |
Batazbesteko erabilerraztasun maila 0,77 izan da, 0,09 desbideratze tipikoarekin. Aurreko datuek atarien balorazio aldakortasun txikia adierazten dute eta edukietara sartzeko muga gutxi dutela ere erakusten digu. Baieztapen hau indartzen duen beste balioa 50ko pertzentila da, 0,80ko balioa duena. Horrek esanahi du, webgunetatik erdiak balio hori edo handiagoa lortu dutela eta erabilerraztasun mugak ekiditzeko neurri eraginkorrak hartzen dituztela.
0,6tik behera | 0,6 eta 0,8 bitartean | 0,8 edo gehiago |
---|---|---|
3 (6%) | 20 (39%) | 28 (55%) |
Aztertutako 51 webgunetatik bakarrik 3 (%6) 0,6 balioren azpitik kokatzen dira (erabilerraztasun arazoak ekiditzeko neurri bakar batzuk hartu direla adierazten duen muga) .Gainontzeko webguneetan erabilerraztasun maila minimoa bermatzeko neurriak hartu direla ikusten den arren, badaude 20 webguneko talde bat (%39) 0,6 eta 0,8 tartean kokatzen direla eta ondorioz, hartutako neurriak gainbegiratu eta doitu behar izango dituzte. 28 webgune (%55), 0,8 edo balio handiagoa duen tarte maximo horretan kokatzen dira eta beraz, bakarrik arazo zehatzak konpontzeko asmoarekin gainbegiratu beharko lirateke.
Banakako txostenak 2011
Eusko Jaurlarizako sailak eta Gaikako atariak
- Euskadi.net, euskadiko administrazioen ataria (Gaztelaniaz, PDF - 3,5 Mb)
- Eusko Jaurlaritza (Gaztelaniaz, PDF - 3,5 Mb)
- Lehendakaritza (Gaztelaniaz, PDF - 3,5 Mb)
- Herrizaingoa (Gaztelaniaz, PDF - 3,5 Mb)
- Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa (Gaztelaniaz, PDF - 3,5 Mb)
- Ekonomia eta Ogasuna (Gaztelaniaz, PDF - 3,5 Mb)
- Justizia eta Herri Administrazioa (Gaztelaniaz, PDF - 3,5 Mb)
- Etxebizitza, Herri Lanak eta Garraioa (Gaztelaniaz, PDF - 3,5 Mb)
- Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa (Gaztelaniaz, PDF - 3,5 Mb)
- Enplegu eta Gizarte Gaiak (Gaztelaniaz, PDF - 3,5 Mb)
- Osasuna eta Kontsumoa (Gaztelaniaz, PDF - 3,5 Mb)
- Ingurumena eta Lurralde Plangintza (Gaztelaniaz, PDF - 3,5 Mb)
- Nekazaritza eta Arrantza (Gaztelaniaz, PDF - 3,5 Mb)
- Kultura (Gaztelaniaz, PDF - 3,5 Mb)
- Gazteaukera (Gaztelaniaz, PDF - 3,5 Mb)
- Euskara (Gaztelaniaz, PDF - 3,5 Mb)
- Lehendakari (Gaztelaniaz, PDF - 3,5 Mb)
- Osakidetza (Gaztelaniaz, PDF - 3,5 Mb)
- Euskalmet (Gaztelaniaz, PDF - 3,5 Mb)
- Turismoa (Gaztelaniaz, PDF - 5 Mb)
- GeoEuskadi (Gaztelaniaz, PDF - 3,5 Mb)
- Opendata (Gaztelaniaz, PDF - 3,5 Mb)
- Berdingune (Gaztelaniaz, PDF - 3,5 Mb)
- Bakegune (Gaztelaniaz, PDF - 3,5 Mb)
- Kontratazio Publikoa (Gaztelaniaz, PDF - 3,5 Mb)
- Trafikoa (Gaztelaniaz, PDF - 3,5 Mb)
- Etxebide (Gaztelaniaz, PDF - 3,5 Mb)
- Lanbide (Gaztelaniaz, PDF - 3,5 Mb)
- Irekia (Gaztelaniaz, PDF - 3,5 Mb)
- Gardena (Gaztelaniaz, PDF - 3,5 Mb)
- Ikastea (Gaztelaniaz, PDF - 3,5 Mb)
Eusko Jaurlaritzaren beste erakundeak
- Emakunde (Gaztelaniaz, PDF - 3,5 Mb)
- Eustat (Gaztelaniaz, PDF - 3,5 Mb)
- HABE (Gaztelaniaz, PDF - 3,5 Mb)
- IVAP (Gaztelaniaz, PDF - 3,5 Mb)
- Osalan (Gaztelaniaz, PDF - 3,5 Mb)
- Izenpe (Gaztelaniaz, PDF - 3,5 Mb)
- Ur Agentzia (Gaztelaniaz, PDF - 3,5 Mb)
- Datuak Babesteko Euskal bulegoa (Gaztelaniaz, PDF - 3,5 Mb)
- Garapen Lankidetzarako euskal agentzia (Gaztelaniaz, PDF - 3,5 Mb)
- Aholku Batzorde juridikoa (Gaztelaniaz, PDF - 3,5 Mb)
- Berrikuntza eta Informazioa Gizartea (Gaztelaniaz, PDF - 3,5 Mb)
- Euskotren (Gaztelaniaz, PDF - 3,5 Mb)
- Euskal trenbide sarea (Gaztelaniaz, PDF - 4 Mb)
- SPRI (Gaztelaniaz, PDF - 3,5 Mb)
- Ihobe (Gaztelaniaz, PDF - 3,5 Mb)
- Itelazpi (Gaztelaniaz, PDF - 3,5 Mb)
- EVE (Gaztelaniaz, PDF - 3,5 Mb)
- Euskal Herriko Poliziaren Ikastegia (Gaztelaniaz, PDF - 3,5 Mb)
- Visesa (Gaztelaniaz, PDF - 3,5 Mb)
Behatokia 2009
- 2009. urteko txosten osoa (Gaztelaniaz, PDF - 5 Mb)
- 2009. urteko banakako txostenak
- Eusko Jaurlaritzaren sailak eta gaikako atariak:
- Euskadi.net, euskadiko administrazioen ataria (Gaztelaniaz, PDF - 6 Mb)
- Eusko Jaurlaritza (Gaztelaniaz, PDF - 6 Mb)
- Lehendakaritza (Gaztelaniaz, PDF - 6 Mb)
- Herrizaingoa (Gaztelaniaz, PDF - 6 Mb)
- Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa (Gaztelaniaz, PDF - 6 Mb)
- Ekonomia eta Ogasuna (Gaztelaniaz, PDF - 6 Mb)
- Justizia eta Herri Administrazioa (Gaztelaniaz, PDF - 6 Mb)
- Etxebizitza, Herri lan eta Garraioak (Gaztelaniaz, PDF - 6 Mb)
- Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa (Gaztelaniaz, PDF - 6 Mb)
- Enplegu eta Gizarte Gaiak (Gaztelaniaz, PDF - 6 Mb)
- Osasun eta Kontsumoa (Gaztelaniaz, PDF - 6 Mb)
- Ingurumen, Lurralde plangintza, Nekazaritza eta Arrantza (Gaztelaniaz, PDF - 6 Mb)
- Kultura (Gaztelaniaz, PDF - 6 Mb)
- Gazteaukera (Gaztelaniaz, PDF - 6 Mb)
- Euskara (Gaztelaniaz, PDF - 6 Mb)
- Lehendakari (Gaztelaniaz, PDF - 6 Mb)
- Osanet (Gaztelaniaz, PDF - 6 Mb)
- Euskalmet (Gaztelaniaz, PDF - 6 Mb)
- Turismo (Gaztelaniaz, PDF - 6 Mb)
- GeoEuskadi (Gaztelaniaz, PDF - 6 Mb)
- Berdingune (Gaztelaniaz, PDF - 6 Mb)
- Kontratazio Publikoa (Gaztelaniaz, PDF - 6 Mb)
- Trafikoa (Gaztelaniaz, PDF - 6 Mb)
- Etxebide (Gaztelaniaz, PDF - 6 Mb)
- Lanbide (Gaztelaniaz, PDF - 6 Mb)
- Eusko Jaurlaritzaren beste erakundeak:
- Emakunde (Gaztelaniaz, PDF - 6 Mb)
- Eustat (Gaztelaniaz, PDF - 6 Mb)
- HABE (Gaztelaniaz, PDF - 6 Mb)
- IVAP (Gaztelaniaz, PDF - 6 Mb)
- Osakidetza (Gaztelaniaz, PDF - 6 Mb)
- Osalan (Gaztelaniaz, PDF - 6 Mb)
- Izenpe (Gaztelaniaz, PDF - 6 Mb)
- Ur agentzia (Gaztelaniaz, PDF - 6 Mb)
- Berrikuntza eta Informazio Gizartea (Gaztelaniaz, PDF - 6 Mb)
- Euskal trenbide sarea (Gaztelaniaz, PDF - 6 Mb)
- SPRI (Gaztelaniaz, PDF - 6 Mb)
- Ihobe (Gaztelaniaz, PDF - 6 Mb)
- Ejie (Gaztelaniaz, PDF - 6 Mb)
- Itelazpi (Gaztelaniaz, PDF - 6 Mb)
- EVE (Gaztelaniaz, PDF - 6 Mb)
- Beste euskal erakundeak:
- Arabako Foru Aldundia (Gaztelaniaz, PDF - 6 Mb)
- Bizkaiko Foru Aldundia (Gaztelaniaz, PDF - 6 Mb)
- Gipuzkoako Foru Aldundia (Gaztelaniaz, PDF - 6 Mb)
- Bilboko Udaletxea (Gaztelaniaz, PDF - 6 Mb)
- Donostiako Udaletxea (Gaztelaniaz, PDF - 6 Mb)
- Gasteizko Udaletxea (Gaztelaniaz, PDF - 6 Mb)
- Datuak babesteko Euskal Bulegoa (Gaztelaniaz, PDF - 6 Mb)
- Eusko Jaurlaritzaren sailak eta gaikako atariak:
Gorabeherak eta iradokizunak
Gure ardura informazioa ahalik eta jende gehienari zabaltzea da. Beraz, web orrialdetan nabigatzen duzun bitartean oztoporik izaten baduzu edo erabilerraztasuna hobetzeko iradokizunen bat baduzu, Euskadi.neteko kontsulta eta iradokizun postontzia erabiltzea gomendatzen dizugu.
Oharra: kontaktu inprimakia betetzean, lagungarri izango adieraztea zaigu arazoa edo gorabehera non aurkitu duzun (orrialdearen helbidea) .
Mila esker zure laguntzagatik