Zubimendi, Joxe Ramon
Gipuzkoar idazle eta egokitzailea (Usurbil, 1952). 1980. urteaz geroztik lan handia egin du euskarazko komunikabideetan euskararen kalitatea eta egokiera ikuskatzen eta bideratzen, hizkuntza arduradun, bikoizketa zuzendari, gidoigile, aktore, itzultzaile, esatari edota gainbegirale modura. Euskadi Irratiak eta HABE erakundeak eragindako Antzoki iluna sailaren zuzendari izan zen, eta 1990ean Argia saria eskuratu zuen Bernardo Atxagaren irrati-nobelen egokitzapena eta zuzendaritzagatik. Irakasle lanetan ere aritzen da, eta Idazkera liburua 1993) idatzi du. Euskaltzaindiaren baitako Jagonet Internet bidezko kontsulta eta aholku zerbitzuaren arduradun da.