Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Zubillaga, Ainhoa

Euskal opera kantaria, mezzo-sopranoa (Donostia, 1964). Bere lehenengo musika ikasketak Donostian egin zituen, eta kantu ikasketak Edurne Aguerriren zuzendaritzapean egin zituen, Bartzelonako eta Iruñeko Goi Kontserbatorioan. Bere prestakuntza izen handiko irakasleek eskainitako ikastaro eta klaseekin jarraitzen du osatzen. 1980 eta 1988. urteen artean, Donostiako San Ignacio abesbatzako kide izan zen, eta 1987an Donostiako Ofeoian hasi zen; talde horrekin maiz aritu da bakarlari gisa. Horretaz gain, hainbat opera emanalditan eta bakarkako kantalditan parte hartu du. 1995ean finalista izan zen Irungo Luis Mariano Nazioarteko Kantu Lehiaketan.