Zubimendi, Jose
Gipuzkoar idazlea (Donostia, 1898 - Kanbo, 1939). Donostiako El Pueblo Vasco egunkariko euskal ataleko zuzendaria izan zen luzaroan. Euskal Esnalea, El Día, Argia, Juventud, Euzkadi, Yakintza eta Euzko-Deya agerkarietan idatzi zituen lan aipagarrienak. Donostiako Orfeoian kantatzen zuen, bestalde, bakarlari. Espainiako Gerra Zibila hasi zenean Ipar Euskal Herrira alde egin behar izan zuen. Zubimendirenak dira Aberri oyuak (1932), eta Zumalakarregi (1835-1935) (1935) olerki liburuak. Alfredo Etxabek gaztelaniaz idatzi eta Guridik musika jarritako Mirentxu (1934) obra euskaratu zuen.