Zubiri, Juan Bernardo
Nafar militar karlista (Bizkarreta-Gerendiain, Erroibar, 1792 - Iruñea, 1866). Independentziako Gerran hartu zuen parte eta 1822. urtean erregearen alde borrokatu zen. 1830. urtean muga inguruan jardun zuen Espoz y Minaren sarrera eragoztearren. Lehen Gerra Karlista hasi zenean Zumalakarregiren agindupean jarri zen; 1835. urtean koronel izendatu zuten. Bergarako Ituna sinatu zenean Frantziara ihes egin zuen eta ez zen 1849. urtera arte itzuli Nafarroara.